Logo Navarrabiomed

ENES  Vimeo
Inicio / Actualidad / Dibulgazio Zientifikoko Bildumaren Hirugarren Argitalpena Aurkeztu Zaie Ikasleei

Dibulgazio zientifikoko bildumaren hirugarren argitalpena aurkeztu zaie ikasleei: “Medikuntza pertsonalizatua eta futboleko munduko txapelketa”

14/03/2019
Autor: 
Navarrabiomed
Navarrabiomedera bisitaren talde argazkia.

Ostegun honetan, Ermitagaña Ikastetxe Publikoko hogeita hamar bat neska-mutil Navarrabiomeden instalazioetan egon dira, “Medikuntza pertsonalizatua eta futboleko munduko txapelketa" argitalpenaren aurkezpen-markoan. Lehen mailako ikasleen arreta zientzia eta teknologia disziplinetara erakartzeko Garapen Ekonomikoko Sailak editatzen duen dibulgazio zientifikoko bildumaren hirugarren titulua da.

Aurkezpenean, Manu Ayerdik Garapen Ekonomikoko lehendakariordeak estutasun batean ipini ditu ikasleak. Izan ere, neska-mutilei galdetu die nor izatea gustatuko litzaiekeen, Mai Garde, pasadan igandean historia egin zuen Osasuna emakumeen futbol-taldeko burua, edo Oier, astelehenean Malagako ezbeharrei arrakastaz buelta ematea lortu zuen gizonezkoen futbol-taldekoa. Halaber, galdetu die nori gustatuko litzaiokeen zientzialaria izatea eta nori ikertzailea izatea. Hona hemen lehenengo zatiaren emaitza, bisitaren aurrekoa: futbolariak 8 – ikertzaileak 0. Ikerketarako bokazioen porrot handia.

Edonola ere, lehendakariordeak gogoratu die galdera berdina egingo diela Navarrabiomed instalazioetara eta laborategietara bisita amaitzerakoan.

Ikasleek adi entzun dituzte Angel Alonso doktoreak emandako azalpenak. Angel Alonso Nafarroako Ospitale Gunearen Genetika Medikoko Zerbitzuan espezialista eta Navarrabiomedeko ikertzailea da, eta, hainbat zeregin kliniko eta ikertzaile burutzeaz gainera, “Medikuntza pertsonalizatua eta futboleko munduko txapelketa!” argitalpenean kolaboratu du.

Azken finean, futbolak eta ikerketak dirudiena baino gauza gehiago partekatzen dituzte. Talentua, inprobisazioa, esfortzua, buru-argitasuna… ezaugarri oso baliagarriak dira gol bat sartzeko (jendearen bizitza alaituz) edo “hainbeste izorratzen gaituzten gaixotasun madarikatu horiei gol-kopuru handi bat sartzeko”, istorioaren amaierak dioen bezala.

Medikuntza pertsonalizatua

Alonso doktoreak Ermitagaña Eskola Publikoko neska-mutilei azaldu die medikuntza pertsonalizatuak gaixotasunei erantzutea bilatzen duela, eta, horretarako, pertsona bakoitzaren kode genetikoa aztertzen duela diagnostiko zehatzagoak, tratamendu berriak eta terapia espezializatuak eskaini ahal izateko.

Jarraian, taldeak neurozientziei buruzko tailer teoriko-praktiko batean parte hartu du, Navarrabiomedeko Biobanco plataformako profesionalen eskutik. Saioan, neska-mutilak beharrezko tresneriaz hornitu dira benetako zientzialariak bailiran, laborategiko praktikak egin ahal izateko, eta hainbat bitxikeria jakin ahal izan dituzte burmuinaren funtzionamenduari eta ikerketarako post mortem dohaintzari buruz. Ikerketa-zentroko profesionalek emandako azalpenei esker diziplina konplexu batzuk ezagutu ahal izan dituzte.

 

X
Escriba su nombre de usuario NAVARRABIOMED: Plataforma científica al servicio de los profesionales sanitarios.
Escriba la contraseña asignada a su nombre de usuario.
Cargando