Logo Navarrabiomed

ENES  Vimeo
Inicio / Actualidad / Navarrabiomedeko Eta Manchesterko Unibertsitateko Ikerlariek Melanomari Buruzko Azterketa

Navarrabiomedeko eta Manchesterko Unibertsitateko ikerlariek melanomari buruzko azterketa zientifikoa argitaratu dute Nature aldizkarian

26/07/2019
Autor: 
Navarrabiomed
Egileak, Arozarena eta Wellbrock.

Imanol Arozarena doktoreak, Navarrabiomed ikerketa biomedikoko zentroko Minbiziaren arloko Seinalizazio Unitateko ikerlari nagusiak eta aldi berean Nafarroako Osasun Ikerketako Institutuko (IdiSNA) kideak, melanomari buruzko azterketa zientifikoa argitaratu berri du Claudia Claudia Wellbrock-ekin, Manchesterko Unibertsitateko katedradunarekin, batera.

Nature Reviews in Cancer aldizkari ospetsuak gonbidatuta egindako azterketan, azaleko minbizi mota horretako zelulen karakterizazioan gauzatutako azken aurrerapenen analisi sakona egin da, melamonaren mota zelular bakoitzaren berezitasunak tratamenduaren erantzunean duen garrantzia nabarmentzearekin batera.

Espainian, urtero melanomaren 4.000 kasu berri diagnostikatzen dira; hau da, metastasia sortzeko joera handia duen azaleko prozesu gaiztoa. Era horretako tumorazioak heterogeneotasun handia aurkezten du lesioaren beraren barnean nahiz tumore ezberdinen artean.

Aldakortasun hori gertatzen da melanomaren tumore-zelulek inguruneko baldintza aldakorretara moldatzeko duten gaitasunarengatik, espresio genikoko profilak aldatuaz. Modu horretan, terapia gidatuen zein inmunoterapien aurrean erresistentziak garatzea lortzen dute eta gaixotasun metastasikoa agertzea.

Artikuluan adierazten da garrantzitsua dela teknologia genomikoetako azken aurrerapenak informazio genikoko datu-base zabalekin konbinatzea, gaixo bakoitzaren tumorean gertatutako aldaketen karakterizazio zehatza eta izan dezakeen bilakaera eta tratamenduaren aurreko erantzuna lortzeko.

Arozarena doktorearen hitzetan: “Ikusirik melanomaren zelulak tumoreen aurkako botiketara hain moldagarriak egiten dituzten mekanismo molekularrak, tratamenduaren aurreko erresistentzien agerpena prebenitu eta melanoma metastasikoaren pronostikoa hobetu nahi dugu”.

 

 

X
Escriba su nombre de usuario NAVARRABIOMED: Plataforma científica al servicio de los profesionales sanitarios.
Escriba la contraseña asignada a su nombre de usuario.
Cargando