Logo Navarrabiomed

ENES  Vimeo
Inicio / Actualidad / Nogek Eta Nafarroako Osasun Mentaleko Sareak Schizophrenia Research Nazioarteko

NOGek eta Nafarroako Osasun Mentaleko Sareak Schizophrenia Research nazioarteko aldizkarian argitaratutako eskizofreniari buruzko monografikoa koordinatu dute

18/10/2018
Autor: 
Navarrabiomed
Ezkerretik eskuinera, García de Jalón dk. (PePs programako psikiatra), Cuesta dk. (Psikiatria Zerbitzuko burua), Moreno dk. (NOGeko Psikiatriako Programa Berezien arduradun klinikoa), Peralta dk. (Osasun Mentaleko Ospitalizazio Ataleko burua) eta Gil dk. (Psikosiari buruzko Ikerketa Unitateko neuropsikologoa).

Nafarroako Ospitaleguneari (NOG) eta Nafarroako Osasun Mentaleko Sareari zein Navarrabiomed eta Ikerketa Sanitarioko Institutuari (IdiSNA) atxikitako Manuel J. Cuesta eta Víctor Peralta doktoreei egokitu diete eskizofreniari buruzko ale monografiko baten edizioa koordinatzea Schizophrenia Research nazioarteko aldizkari ospetsuan. Doktore hauek Nafarroako osasun publikoak duela 30 urte baino gehiagoz geroztik garatzen duen Eskizofreniari buruzko ikerketa-ildoa lideratu eta nazioarteko 200 argitalpen zientifiko baino gehiago eginak dituzte.

Monografia honetan, Peralta eta Cuesta doktoreek, lankideen taldearekin batera, 10 herrialdeetako (Alemania, Suitza, Belgika, Frantzia, Erresuma Batua, Irlanda, Argentina, Txina, Estatu Batuak eta Espainia) adituak bildu dituzte, eritasun honen ezaugarritzat jotzen diren motilitatearen asaldurei buruz emandako azken aurrerapausoak azal ditzaten. Bi doktoreek, editoriala ez ezik, Carlos III.a Osasun Institutuak eta Nafarroako Gobernuak finantzatu dizkieten ikerketa-proiektuen emaitza gisa landutako lau artikulu zientifiko ere argitaratu dituzte aipatutako aldizkarian.

Ale honetan bildutako mugimenduko alterazioei buruzko ikerlanak balizko kausak eta mekanismo fisiopatologiak identifikatu eta Eskizofreniaren tratamendurako diana terapetikoak garatzen lagun dezake.

Eskizofrenia

2012an, nazioarteko adituek landutako “Eskizofrenia: gaixotasun abandonatua” izenburuko txosten aitzindaria argitaratu zen, Eskizofrenia eta bestelako Psikosiak dituzten pazienteak artatzeko zeuden baliabide sanitario eta sozial eskasak nabarmenduz. Txosten hartan, asaldura horien prebalentzia handia, estigmatizazio soziala eta osasun-sistemek horrelako pazienteen behar konplexuei erantzuteko gaitasunik eza aipatzen ziren.

Kalkuluen arabera, diagnostikatutako 400.000 paziente inguru daude Espainian eta 5.000 baino gehiago Nafarroan. Urtero, 14 eta 35 urte bitarteko 100 nerabe eta heldu gazteri diagnostikatzen diete eritasun hau gure komunitatean.

Eskizofreniaren hasiera goiztiarraren harira, kasu askotan, pazienteek ez dute berreskuratzen esparru psikosozialean nahiz lan esparruan zuten funtzionamendu maila, eta honek gainkarga handia ekarri ohi die hurbileko senideei. Horren kariaz, Psikosiei buruzko ikerketa osasun arloko lehentasunezko helburu eta eta beharretako bat da Nafarroan.

Eritasun hauek duten eragin handia kontuan harturik, profesionalen iritziz, asaldura mental larriak artatzeaz gain, osasun mentaleko egiturak eta dispositiboak egokitu behar dira detekzio eta esku-hartze goiztiarra errazteko eta pazienteei nahiz senideei arreta integrala bermatzeko. Arreta hori, gainera, asaldura mental larriak gure gizartean duen estigmatizazioaren aurkako testuinguruan eman behar da, pazientearen parte-hartzea nahitaezkoa duten tratamendu aurreratu eta eraginkorren laguntzaz.

Halaber, Foru Komunitateko pazienteen behar soziosanitarioei arreta berezia eman zaiela uste dute, erabateko gizarteratzea bermatu ahal izateko, izan ere, gaixotasuna horren adin gaztean agertzen denez gero, pazienteen bokaziozko, laneko zein egoitzazko potentzialtasunen garapena eragozten du.

Ezker eskuin: Garcia de Jalón Doktorea (PePS programako psikiatra), Cuesta Doktorea (Psikiatriako nagusia), Moreno Doktorea (NOGeko Psikiatria berezien programetako nagusi klinikoa), Peralta Doktorea (Buruko Osasuneko erietxeko ataleko zuzendaria), eta Gil Doktorea (Psikosiaren ikerketarako unitateako neuropsikologoa).

 

 

X
Escriba su nombre de usuario NAVARRABIOMED: Plataforma científica al servicio de los profesionales sanitarios.
Escriba la contraseña asignada a su nombre de usuario.
Cargando