Lasa Uzcudun

Iñigo Lasa Uzcudun
Lasa Uzcudun ,
Iñigo
Lasa Uzcudun ,
Iñigo
Zuzendaria

Iñigo Lasak zuzentzen du Navarrabiomed 2015az geroztik eta Patogenesi Mikrobianoaren Unitatearen burua da. 


Iñigo Lasa lizentziatua da eta Zientzia Biologikoetako ezokiko sariduna Nafarroako Unibertsitatearen eskutik (Iruña, 1988). Doktorego-tesia egin zuen Madrilgo Unibertsitate Autonomoko "Severo Ochoa" Biologia Molekularraren Zentroan (1992). Doktoratu ondoko ikerlari moduan lan egin zuen Coloniako Max Planck Institutuan (Alemania, 1993) eta Parisko Pasteur Institutuan (1995-97); 2010. urtean, egonaldia egin zuen Cold Spring Harbor laborategietan, New Yorken. 

1998. urtean, Mikrobiologiako irakasle titular moduan sartu zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) eta, 2008az geroztik, gaikuntza nazionalaren prozesua gainditu ondoren, Mikrobiologiako katedradunaren plaza hartu zuen. Irakaskuntza-jardueran mikrobiologiaren eta ingeniaritza genetikoaren arloan oinarritu da. 13 doktorego-tesiren zuzendaria ere izan da. 

Karreran zehar, Iñigo Lasa ikerlari nagusia izan da Espainiako eta Europako 21 proiektutan, eta horien bitartez 100 argitalpen zientifiko baino gehiago egin dira nazioarteko aldizkarietan. Estatu-mailan, ondokoa izan da Proiektuen Ebaluazioko Agentzia Nazionaleko (ANEP) Biomedikuntza arloan, eta, egun, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko Ikerketa Proiektuen Zuzendariordetzako Bioteknologiaren alorreko kudeatzailea da. 

2015. urtean, Navarrabiomed - Miguel Servet Fundazioaren zuzendaritza-kargua hartu zuen, Zentroko Patogenesi Mikrobianoaren Unitatearen lidergoari ere eutsiaz.