Fragoso Roanes

Marisol Fragoso Roanes
Fragoso Roanes ,
Marisol
Fragoso Roanes ,
Marisol
Zuzendari kudeatzailea

Marisol Fragoso Ekonomia tituluduna da Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskutik (Iruñea, 1994). Erresuma Batura mugitu zen 1997an. Bertako sektore publikoan hasi zuen bere lan ibilbidea operazio zuzendari bezala North Kensington Opportunities Center entitate publikoan, Royal Borough of Kensington & Chelsea adiministrazioaren mendekoa.

Ondoren, beste entitate batzuetan jarraitu zuen bere jarduera profesionala. Nabarmentzekoak dira Kensington & Chelsea Social Council, The Office for National Statistics eta Chester City Council. Esperientzia zabala du planifikazio estrategikoan, taldeen zuzendaritzan, kalitate sistemak ezartzen, Europako funtsak lortzen eta baliabideen kudeaketa errentagarrian. Navarrabiomed - Miguel Servet Fundazioan 2010ean sartu zen, Proiektuak Kudeatzeko eta ikerketarako funtsak eskuratzeko Unitateko arduradun bezala.

Refbio sortu eta finkatu zuen 2012an, Espainia-Frantzia-Andorra Mugaz Gaindiko Kooperaziorako Programak emandako ondoz ondoko bi finantzaketari esker (POCTEFA 2007-2013 eta POCTEFA 2014-2020). Pirineoetako eremuko ikerketa biomedikoaren sarea da. 2015eko azaroan, Navarrabiomedeko zuzendari kudeatzailearen kargua hartu zuen, eta, egun, lanpostu horretan jarraitzen du. 

Elkarrizketa Marisol Fragoso
Laguntza-unitateak