Alergologia eta immunologia klinikoa

Alergologiako Ikerketa Unitatea osatzen dute Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Alergologia Zerbitzuko ikertzaile klinikoek. Ikertzaile horiek ibilbide luzea egin dute asma eta alergenoekiko immunoterapia ikertzen.
Unitatearen egungo helburuen artean dago orobat anafilaxiaren ikerketa, hainbat ikuspuntu kontuan hartuta: epidemiologia, diagnosia eta prebentzioa.
Lankidetzan aritzen da hainbat ikerketa-sareekin, bai erkidegokoekin (Nafarroako Osasun Ikerketarako Institutua: IdiSNA), bai estatukoekin (Carlos III.a Osasun Institutuko Asmaren, Kontrako Erreakzioen eta Erreakzio Alergikoen Sarea (ARADYAL) eta Carlos III.a Institutuko Ciber Respiratorio Ikerketa sarea), bai nazioartekoekin (Network of Online Registration of Anaphylaxis), eta baita ere Alergologiaren eta Immunologia Klinikoaren Espainiako Elkartearekin, eta Navarra InnoUp Farma enpresa pribatuarekin (sendagaiak egitea nanopartikulak erabiliz) eta Eversens SLrekin (oxido nitrikoaren neurgailuak egitea).
Colabora con redes de investigación de ámbito autonómico (Instituto de Investigación Sanitaria de Navarra: IdiSNA), nacional (RED de Asma, Reacciones Adversas y Alérgicas (ARADYAL) del Instituto de Salud Carlos III y en RED de Investigación Instituto Carlos III: Ciber Respiratorio) e internacional (Network of Online Registration of Anaphylaxis), y con la Sociedad Española de Alergia e Inmunología Clínica, así como con la empresa privada Navarra InnoUp Farma (desarrollo de medicamentos basado en el uso de nanopartículas) y con Eversens S.L. (desarrollo de aparatos de medición de Óxido nítrico).
Ikerketa ildoak:
- Kakahueteek eragindako alergia larriaren aho bidezko tratamendua.
- Anafilaxia duen pazienteari arreta integrala ematea, Anafilaxiaren Nazioarteko Erregistroarekin lankidetzan.
- Aurrez aurrekoak ez diren sail arteko kontsultak alergologian (Telemedikuntza): Covid-19aren aurkako txertoaren eragina gaixotasun alergikoak dituen pazientearengan.
No se pueden mostrar investigadores con esos filtros, pruebe con otros.
C/ Irunlarrea 3
Navarrabiomed-Centro de Investigación Biomédica
Complejo Hospitalario de Navarra
31008 Pamplona, Navarra. España