Osasun-zerbitzuak eta kronizitatea

Gaixotasun kronikoa duten pertsonen kopurua gehitzen ari da EBeko herrialdeetan, biztanleriaren zahartzearen (trantsizio demografikoa eta bizitza-estiloen aldaketa) eta gaixotasun horiek dituzten pertsonen biziraupen handiagoaren ondorioz. Gure ingurunean, gaixotasun kronikoek sortzen dute gaixotasun-karga handiena, eta heriotza-kopuru osoaren bi heren baino gehiago hartzen dituzte. Inpaktu ekonomikoa itzela da gaixoentzat zein haien familientzat, Osasuneko Sistema Nazionalarentzat eta gizartearentzat oro har, behar dituzten baliabideak eta kentzen duten produktibitatea medio.
Gaixo kronikoen arretarekiko eraginkortasuna gehitzea, haien osasun-emaitzak hobetzea eta larriagotzeen eta konplikazioen maiztasuna gutxitzea Osasun Sistemaren helburu saihestezinak dira, eta kronikotasunaren erronka osatzen dute.
Ikerketa-lerroak:
- Aldakortasuna Praktika Medikoan eta kronikotasunaren arretaren ebaluazioa.
- Desberdintasun geografikoak eta sozioekonomikoak osasun-arloan.
- Aurreikuspen-ereduak garatzea datu-base kliniko administratiboak-Real World Data erabilita.
- Farmakoepidemiologia eta kausa-inferentzia.
Navarrabiomed - Centro de investigación biomédica
Complejo Hospitalario de Navarra, edificio de investigación.
Calle Irunlarrea, 3. 31008 Pamplona, Navarra, España.