Conócenos

Navarrabiomedi buruz
Ezagutu gaitzazu
Zentroa

Navarrabiomed, ikerketa biomedikoko zentro mistoa


Navarrabiomed 2012an sortutako ikerketa-zentro publikoa da, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak sustatua. Ikerketa biomedikoa sustatu, erraztu eta burutzea du xede, osasun-sistema publikoaren kalitatea hobetuko duten terapiak ezarri eta garatzeko.  

2016an, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin hitzarmen bat sinatu zen Navarrabiomed zentro misto moduan garatzeko, ikerketa biomedikoa sustatzeko eta eskualdeko sektore biosanitarioaren lehiakortasuna indartzeko asmoz.

Gaur egun, zentroa honela dago antolatua: 20 ikerketa-unitate-k eta ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa sustatzeko 6 zerbitzu zientifiko-tekniko ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa sustatzeko: Biobankua, Enstegu Klinikoak, Metodologia - Osasun-Zerbitzuen Ebaluazioa, Proteomika, Animaliategia eta ebakuntza-gela esperimentala, eta CellMa terapia aurreratuen Areto Zuria. Guztira, 140 ikertzaile ari dira bertan lanean. 

Navarrabiomedek bere laguntza-unitateen bidez, eskualdeko beste zentro publiko batzuetako osasun arloko 250 profesional baino gehiagok burutzen duten ikerketa-lana erraztu eta sustatzen du.
 

Ikus zentroaren organigrama

 

Zuzendaritza

“Ikerketa translazionala sustatzen dugu pertsonen osasuna hobetzeko”
Gobernu organoak
Errektore Batzordea 

Osasun Departamentuaren izenean batzordekide bat, Osasun kontseilariak izendatua:

Miguel Servet Fundazioaren izenean batzordekide bat, Fundazioko Patronatuak izendatua:

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren izenean bi batzordekide, Errektoreak izendatuak:

I+G+B arloan konpetentziak dituen Departamentuaren izenean bi batzordekide:

  • Uxue Itoiz Mariñelarena
    Nafarroako Gobernuko Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia 

Idazkaritza:

  • Navarrabiomed - Miguel Servet Fundazioko zuzendari kudeatzailea
Barneko Batzorde Zientifikoa 

Navarrrabiomeden Zuzendaritza Zientifikoaren funtzioa onartuko duen pertsona, Presidente bezala jardunen dena:

Navarrabiomed osatzen duten instituzio bakoitzeko ordezkari bat (Miguel Servet Fundazioa, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Osasun Departamentua) Navarrabiomedeko ikertzaileen artean hautatuak.

Osasun Departamentuko Ikerketa batzordeak proposatutako ikertzaile bat:

Nafarroako Ospitaleguneko zuzendari gerenteak izendatutako ikertzaile bat, Nafarroako Ospitaleguneko Ikerketa Batzordeak proposatua.

  • María Jesús Guembe

Lotutako ikertzaileen ordezkari bat, Osasun Departamentuak izendatua.

Idazkaritza:

  • Navarrabiomedeko kudeaketa Zuzendaria – Miguel Servet fundazioa
Kanpoko Batzorde Zientifikoa 
  • Javier Benítez
    Ikerketa Onkologikoen Zentro Nazionaleko (CNIO) Giza Minbiziaren Genetika Programaren zuzendaria eta Genotipatuko Zentro Nazionaleko (CEGEN) zuzendaria.
  • Amaia Lujambio 
    Assistant Professor, Icahn School of Medicine-ko Onkologia Zientzien Departamentuan, Mount Sinain. Cancer Mechanisms and Cancer Immunology at The Tisch Cancer Institute eta Precision Immunology Institute-ko kidea.
     
  • María Cinta Cid
    Gaixotasun Autoimmuneen Zerbitzuko, Medikuntza eta Dermatologiako Institutu Klinikoko senior aholkularia. Bartzelonako Klinic Ospitalea; Medikuntza Saileko, Bartzelonako Unibertsitateko eta Senior Group Leader irakasle elkartua. Institut d'Investigacions Biomèdiques August Pi i Sunyer (IDIBAPS).
     
  • Esteban de Manuel Keenoy
    Kronikgune Osasun Zerbitzuen Ikerketa Institutuko Zuzendaria.
Kokapena
360º Bisita. Navarrabiomed-en inguruak
Zentroa Nafarroako Ospitale Gunearen barrutian kokatzen da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientzien Fakultatetik gertu