Europako Optimage POCTEFA Proiektuko frantses taldearen bisita

Equipo francés del proyecto europeo Optimage POCTEFA
Bisitak
Komunikazio unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

Europako Optimage POCTEFA Proiektuko frantses taldearen bisita

Irailaren 19an eta 20an, Europako Optimage POCTEFA proiektuko talde frantsesaren zati bat, Toulouseko Unibertsitate Ospitale Zentroko  Soraya Qassemi farmazialaria buru zuela, Iruñean izan zen Nafarroako instalazioak eta langileak bisitatzen, proiektuan lanean ari direnak, haiekin 2019az geroztik lana egiten du-eta. Optimage Nafarroan Nicolás Martinez Velillak zuzentzen du, Navarrabiomedeko Geriatria Unitateko ikertzaile nagusiak eta Nafarroako Ospitale Guneko Geriatria Zerbitzuaren buruak. Opimage Europako proiektu bat da, adineko pertsonengan iatrogenia farmakologikoaren prebentzio transpirenaikoa lortzera bideratua.

Bisitan zehar, Nafarroan proiektua koordinatzen duen Victoria Roncal arduratu zen Frantziako ordezkaritzari Navarrabiomedeko instalazioak, Geriatria Zerbitzua eta Nafarroako Ospitale Guneko (NOG) Farmazia Zerbitzua, Medikamentuaren Aholkularitza eta Informazio Zerbitzua eta Bidealde Zentro Soziosanitarioa erakusteaz. Modu horretan, adinekoengan iatrogenia farmakologikoa prebenitzeko Nafarroan garatutako jarduera ezagutu ahal izan zuten profesionalek lan-eremu ezberdinetan.

Proiektuaren %65 Eskualdeko Garapeneko Europako Funtsak (FEDER) finantzatu du Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) Programaren bitartez. POCTEFAren helburua da Espainia-Frantzia-Andorra mugaren integrazio ekonomiko eta soziala indartzea. Laguntza mugaz gaindiko jarduera ekonomikoak, sozialak eta ingurumen-arlokoak garatzeko erabiltzen da, lurralde-garapen iraunkorraren aldeko estrategiak batera landuta.

  • CHUTeko taldea Navarrabiomeden izan da
  • NOGeko farmazia
  • Navarrabiomedeko ekitaldien aretoa
Irudiak
Equipo del CHUT visita Navarrabiomed
Deskargatu Flecha que indica descarga
Farmacia CHN
Deskargatu Flecha que indica descarga
Salón de actos Navarrabiomed
Deskargatu Flecha que indica descarga