Navarrabiomed, ikerketa biomedikoko zentro mistoa
Navarrabiomed 2012an sortutako ikerketa zentro publikoa da, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak sustatuta.
2016an hitzarmen bat sinatu zen Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin (NUP) Navarrabiomed zentro misto bezala garatzeko. Horrekin ikerketa biomedikoa indartu eta lurraldeko sektore biosanitarioan lehiakortasuna bultzatu nahi dira.
Zentroaren xedea ikerketa biomedikoa sustatzea, erraztea eta egitea da, gure osasun sistemaren kalitatea hobetuko duten terapiak ezartzen eta garatzen laguntzeko.
Gaur egun, zentroa 20 ikerketa-unitatetan eta 4 plataforma teknologikotan antolatzen da, eta guztira 120 ikertzaile biltzen dituzte.
Era berean, Navarrabiomedek bere laguntza-unitateen bidez, eskualdeko beste zentro publikoetako 250 profesional sanitario baino gehiagok egindako ikerketa-jarduera errazten eta sustatzen du.
- Ikus zentroaren organigrama
-