Navarrabiomeden aktibitatea Miguel Servet Fundazioaren bitartez kudeatuta dago. Erakunde hau, zuzenbide pribatuko fundazio publikoa da eta bai tokiko bai eskualdeko gardentasun araudia jarraitzera behartuta dago.
Egungo legeria betetzearren, Fundazioak, aldizka, bere aktibitateari eta bere kontu-ikuskaritzari buruzko txostenak helarazten dizkio Nafarroako Gobernuari. Halaber, Fundazioa Administrazioaren eskura dago edozein ikuskaritza zein informazio eskaera betetzeko.
Kontratatzailearen profila. Gaur egun, Nafarroako kontratazio publikoa, Kontratu Publikoei buruzko apirilaren3ko 2/2018 1Foru Legearen bitartez araututa dago nagusiki. Arau honek, lehiaketa elektronikoa ahalbidetzen duen sistema baten erabilera inposatzen du.
Horretarako, Nafarroako Kontratazio Ataria sortu zen. Hemen, Nafarroako kontratazio publikoarekin zerikusia duen informazio guztia eskuragarri dago, guk argitaratutako lehiaketak barne.