2022ko kultur sortzaile eta ikertzailentzako Leonardo bekak

Deialdiak
28/04/2022
2022ko kultur sortzaile eta ikertzailentzako Leonardo bekak
28/04/2022
28/06/2022
Fundación BBVA
Proiektuak
Nazionala
28/04/2022
Añadir al calendario 2022-04-28 02:00:00 2022-06-28 02:00:00 2022ko kultur sortzaile eta ikertzailentzako Leonardo bekak Deialdi honen xedea da ikertzaile eta kultur sortzaileei banakako bekak ematea da. Karreraren erdiko fasean - 30 eta 45 urte bitartean - dauden pertsonei zuzentzen zaie, dagokion espezializazio edo jarduera esparruan proiektu nabarmen pertsonal eta berritzailea garatzeko. 55 beka emanen dira gutxienez, arloka honela banaturik: Oinarrizko Zientziak (Fisika, Kimika): 5 beka. Matematika: 5 beka. Biologia eta Biomedikuntza: 10 beka. Ingurumen eta Lur Zientziak: 5 beka. Ingeniaritzak eta Informazioaren Teknologiak: 5 beka. Ekonomia, Gizarte eta Lege Zientziak: 5 beka. Giza Zientziak: 5 beka. Musika eta opera: 5 beka. Literatur sorkuntza eta arte eszenikoak: 10 beka. Proiektua garatzen den bitartean, dedikazioak lehentasuna izanen du beste edozein jardueraren aldean. Beka deialdi honetara aurkeztutako proiektuaren finantzabide nagusia eta, ahal dela, bakarra izanen da. Location Navarrabiomed info@navarrabiomed Europe/Madrid public

Deialdi honen xedea da ikertzaile eta kultur sortzaileei banakako bekak ematea da. Karreraren erdiko fasean - 30 eta 45 urte bitartean - dauden pertsonei zuzentzen zaie, dagokion espezializazio edo jarduera esparruan proiektu nabarmen pertsonal eta berritzailea garatzeko.

55 beka emanen dira gutxienez, arloka honela banaturik:

  • Oinarrizko Zientziak (Fisika, Kimika): 5 beka.
  • Matematika: 5 beka.
  • Biologia eta Biomedikuntza: 10 beka.
  • Ingurumen eta Lur Zientziak: 5 beka.
  • Ingeniaritzak eta Informazioaren Teknologiak: 5 beka.
  • Ekonomia, Gizarte eta Lege Zientziak: 5 beka.
  • Giza Zientziak: 5 beka.
  • Musika eta opera: 5 beka.
  • Literatur sorkuntza eta arte eszenikoak: 10 beka.

Proiektua garatzen den bitartean, dedikazioak lehentasuna izanen du beste edozein jardueraren aldean.

Beka deialdi honetara aurkeztutako proiektuaren finantzabide nagusia eta, ahal dela, bakarra izanen da.

Eskatzaileak Espainian bizi diren espainiar nazionalitateko pertsona fisikoak, ikertzaileak edo kultura-sortzaileak izango dira, edo Espainian bizi diren beste herrialde batzuetako herritarrak (eskatzailea Europar Batasuneko beste herrialde bateko nazionalitatea bada, bizilekua Espainian gutxienez hiru urteko izatea egiaztatu beharko du, eskaera aurkezten den egunean; eskatzailea Europar Batasuneko kide ez den herrialde bateko nazionala bada, Espainian, luzaroko iraupenarako, bizi dela egiaztatu beharko du).

  • Eskaera egiten denean, eskatzaileak 30 eta 45 urte bitarteko adina izan beharko du. Ibilbide edo jarduera profesionalaren erdiko fasean egon beharko du, ibilbide zientifiko edo sortzaile berritzailearekin.
  • Ezin izanen dira deialdi honetan parte hartu edozein motatako pertsona juridikoak, ez elkarteak, ez ondasun komunitateak, ez eskatzaile taldeak, bestelako elkartze formularen bidez.
  • Aurkeztutako proiektua unibertsitate batean, ikerketa-zentro publiko batean, ikerketa-zentro pribatu batean (irabazi asmorik gabekoa) edo ospitale batean garatzen bada, onarpen-konpromisoa sinatzen den unean bertan atxikirik egon beharko du eskatzaileak.
  • Eskatzaile bakoitzak eskabide bakarra aurkezten ahalko du deialdi honetan.

Eskaera guztiak eta dagokion dokumentazioa BBVA Fundazioaren webgunean dagoen inprimaki digitalaren bidez bakarrik aurkeztuko dira.

Eskabidea betetakoan, eskatzaileak erreferentzia-zenbaki bat jasoko du, behar bezala jaso duela baieztatzeko, eta BBVA Fundazioarekin geroagoko komunikazioetarako erabili beharko da.

12-18 hilabete
40.000 €/beka
+ Info
2022ko kultur sortzaile eta ikertzailentzako Leonardo bekak