Ekainak 24, asteartea. 10 ordu. Navarrabiomedeko ekitaldi aretoa. Toki-kopuru mugatua.
Datorren ekainaren 24an, Navarrabiomedek "Genero alborapenik gabeko Osasunaren Europa bultzatzen" jardunaldia antolatu du, “Osasun publikoa: Europarekin ikertzea eta hobetzea” zikloaren barruan.
Topaketan, Europako ikerketa-arloko genero-politiketan adituak izango dira, eta, horrez gain, Nafarroan genero-ikuspegiarekin garatutako osasun-arloko jardunbide egokiak aurkeztuko dira. Herritarren partaidetza-foro bat ere izango da, eta, foro horretan, osasungintzako, zainketetako, pazienteen elkarteetako eta, oro har, herritar guztiek eztabaidatu, desberdintasunak detektatu eta irtenbide zehatzak proposatu ahal izango dituzte, guztion artean, Nafarroak etorkizuneko Osasun Berdintasunerako Europako Estrategiari laguntzeko.
Toki-kopuru mugatua, sarrera doan. Izen ematea

Ekitaldi hau Nafarroako Gobernuko Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiak finantzatzen du, Europar Batasuneko politikak eta estrategiak hedatzeko laguntzen 2025eko deialdiaren bidez, eta irekita dago herritar, profesional, gizarte zibil eta erakundeentzat, genero-joerarik gabeko osasungintza eztabaidatu, ikasi eta eraikitzeko.
Egitaraua:
- Irekiera instituzionala – Ana Ollo, bigarren lehendakariordea eta Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara kontseilaria.
- Genero-azterketa inklusiboa ikerketaren eta berrikuntzaren edukian: osasunaren ikerketarako Europako politiken esparrua, Lydia González Orta, Harremanetarako Puntu Nazionala WIDERA - cross-cutting género (FECYT)
- Osasunaren arloko jardunbide egokiak Nafarroan
- Herritarrek parte hartzeko foroa: gizarte zibilari, erakundeei eta, oro har, herritarrei irekitako partaidetza-tailerra, osasunaren eta osasun-ikerketaren arloan ekarpenak jasotzeko Europako etorkizuneko genero-estrategiarako. Abuztuaren 12ra arte har daiteke parte.
Lydia González Orta Gizarte Zientzietan doktorea da eta Erasmus Mundus Masterra Emakumeen eta Generoaren Ikasketetan. 2013tik genero- eta zientzia-proiektuetan parte hartu du Espainiako I+G+B sistemako hainbat erakundetan, unibertsitateak eta ikerketa-erakunde publikoak barne. Horietan, I+Baren edukian berdintasun-planei eta genero-dimentsioari buruzko prestakuntza ere eman du. 2018az geroztik, H2020 eta Horizonte Europako genero- eta zientzia-proiektuen kudeatzaile gisa lan egiten du –GENDERACTION, GENDERNET Plus, SUPERIOR eta GENDERACTION+ barne– Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioan (FECYT).
Era berean, Lydia González Harremanetarako Gune Nazionala da Horizonte Europa programaren WIDERA zutabean, “Genero-berdintasuna” zeharkako helbururako eta topic-etarako, eta babesa ematen dio Espainiako ordezkaritzari I+Bko berdintasun-politikei buruzko Europako eztabaida-foroetan.
🗓️2025/06/24
🕙 10:00etatik-14:00etara
📍Navarrabiomedeko areto nagusian
✍️ Izen ematea Toki-kopuru mugatua, sarrera doan.
| Financia | ||
![]() |
![]() |



