Faktore genetiko eta immunologikoek COVID-19 paziente larrien %15ean duten eragina identifikatu da

Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

Faktore genetiko eta immunologikoek COVID-19 paziente larrien %15ean duten eragina identifikatu da

 

  • NOGek eta Navarrabiomedek parte hartzen duten nazioarteko azterlanak, paziente horiek interferonaren bideari eragiten dioten alterazioak dituztela frogatzen du, birusen aurkako babes-sistema erabakigarria

Nafarroako Ospitaleguneak (CHN) eta Navarrabiomedeko Entsegu Klinikoen Plataformak parte hartu duten, COVID Human Genetic Effort (COVIDHGE) nazioarteko elkarlaneko azterlanaren arabera, COVID-19 kasu larrien %15 ingururen atzean, gaixotasun larria baldintzatzen duten faktore genetiko eta immunologikoak daude. Kasu horiek lotura zuzena dute I motako interferon proteinaren bideak gaizki funtzionatzearekin.

Interferona sistema immunologiakoak sortzen duen proteina bat da. Bere funtzioa birusaren presentziaz gainerako zelulak abisatzea da. Molekula horren aldaketak, faktore genetikoengatik edo immunologikoengatik, gainerako zelulei koronabirusaren aurka ongi defendatzea eragozten die, pazientea egoera kliniko larrira eramateraino.

Mundu mailan, lankidetzan egin den esfortzu handiari esker, Nafarroako Ospitaleguneko pazienteak barne hartzen dituena, analisi genomikoen bidez genoman identifikatu ahal izan dira 1 motako interferonagatik immunitatean sortutako berezko erroreak zituztela COVID-19ak eragindako pneumonia kasu larria zuten 659 gaixoetatik 23k. Ez zuten aurreko patologiarik (%3,5), 534 norbanakok osatutako kontrol taldearekin alderatuz, infekzio asintomatikoa edo onbera zutenak. 23 paziente horiengan sei akats aurkitu dira, jada ezagunak zirenak infekzio biral larrien arriskuarekin erlazionatuak. Halere, pertsona horietako bat ere ez ez da gaixorik egon SARS-CoV-2 agertu arte. Beste lau akats genetiko berri ere aurkitu dira, unera arte ezezagunak zirenak eta pertsona horiek koronabirusaz gaixotzeagatik garatutako koadro larriaren atzean daudenak.
 
Gainera, partzuergoak ondorioztatu du COVID-19 larriki pairatu duten (%10,2) 25 eta 87 urte arteko 987 pazienteetatik 101ek euren interferonaren beraren aurkako antigorputzak dituztela infekzioa hastearekin, baita lehenago ere. Haatik, biztanleria orokorreko 1227 pertsonatik lauk bakarrik (%0,33) azaldu zuten egoera bera eta COVID-19 arinki jasan zuten 63 pazientetik batek ere ez. Frogatu da, in vitro ikerketatan, antigorputz horiek 1 motako interferonaren jarduna neutralizatzen dutela, SARS-CoV-2 blokeatzekoa, alegia.

Egun, infektatuen artean aldakortasun interindibidual handia dagoela jakin da, sintomarik gabeko infekziotik, COVID-19agaik pneumonia hilgarria garatzeraino. Jakina da jada gizonezkoek arrisku handiagoa dutela emakumeek baino konplikazio larriagoak garatzeko, eta larritasunaren probabilitatea nabarmen handiagotzen dela adin aurreratuko norbanakoengan eta aurreko gaitz bat duten pazienteengan, hala nola, hipertentsio arteriala, bihotzeko eta biriketako gaixotasunak, diabetesa eta gizentasuna, besteak beste. Lankidetza-ikerketa honetan COVIDHGE partzuergoak anti-interferon antigorputz horien presentzia handiagoa aurkitu du COVID-19 larriki jasan duten gizonengan, emakumeengan baino (%12,5, %2,6ren aurrean), eta probabilitatea adinarekin hazten da. SARS-CoV-2 infekzio larria duten norbanakoen aldakortasunaren parte bat ulertzen laguntzen du horrek.

COVID-19ari aplikatutako medikuntza genomikoa

Emaitzak berriki argitaratu dira Science aldizkariko bi artikulutan. Zenbait pertsona gaztek eta osasuntsuk, faktore genetiko eta immunologikoei loturik, COVID-19 larria jasatearen zergatia argitu du horrek. Faktore horiek ZIUan sartzea eragiten dute, baita heriotza ere.  Izan ere, anti-interferon antigorputzak zituzten pazienteen taldean hilkortasun tasa %36,6koa izan zen (101etik 37).

Ikerketan Sergio Aguilera doktoreak parte hartu du, NOGeko Pediatria Zerbitzuko pediatra eta neuropediatra, ikerketa honetan NOGeko eta Navarrabiomedeko koordinatzailea, Aurora Pujol doktorearekin batera, IDIBELLeko (Bartzelona) genetista, eta COVIDHGE sarearen barruan. Partzuergoa New Yorkeko Rockefeller Unibertsitateak eta Parsiko Necker Ospitaleak zuzentzen dute, genomen sekuentzia egiten duten 50 zentro eta ikerketa talde baino gehiago, eta munduko ehunka ospitale batzen dituena.

Lan honek agerian utzi du pertsona batzuek, osasuntsu egonik eta aurretik bestelako infekzio prozesu nabarmenik jasan gabe, SARS-CoV-2 infekzio larria jasateko duten arriskua. “Aurkikuntza horiei esker, zehatzago hautatu ahal izango dituzte abian diren saiakuntza klinikoetarako hautatuko dituzten pazienteak, antigorputz horiek interferonez edo blokeatzailez tratatu ahal izateko. Antigorputz horiek COVID-19 modu larrietan eragina duten faktore genetiko eta immunologiko horien ondorioei aurre egiteko erabiltzen dira”, adierazi du Aguilera doktoreak.

Guztira, Espainiako hainbat ospitaletako 250 paziente baino gehiago errekrutatu dira. Honakoak nabarmentzen dira: Nafarroako NOG, Infanta Leonor Ospitalea eta Univesidad Clínica de Navarra Madilen, Burgoseko Hospital Universitario, Hospital de Mar eta Hospital Universitario de Bellvitge Bartzelonan, besteak beste. Bere aldetik, Analisi Genomikoaren Nazioko Zentroak pazienteen genomen sekuentzian parte hartu du.