Garapen Ekonomikoak diruz laguntzen du gaixotasun neurodegeneratiboak tratatzeko gailu biomediko bat garatzen duen I+Gko proiektu estrategiko bat

El consejero de Desarrollo Económico y Empresarial, Mikel Irujo, y la directora general de Industria
Bisitak
Komunikazio unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Gobierno de Navarra

Garapen Ekonomikoak diruz laguntzen du gaixotasun neurodegeneratiboak tratatzeko gailu biomediko bat garatzen duen I+Gko proiektu estrategiko bat

  • 3D3B-AVATAR proiektuari esker, botika berriek hesi hematoentzefalikoa zeharkatzeko eta giza burmuinera iristeko duten gaitasuna probatu ahal izango da

 

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak 3D3B-AVATAR proiektua finantzatu du, I+Gko proiektu estrategikoetarako laguntzen deialdiaren bidez. Proiektu horrek giza garunaren hesi funtzionala mimetizatzen duten 3D egitura mikroskopikoak diseinatu eta inprimatzea lortu du, tinta biobateragarriak erabiliz. Horrek esan nahi du inprimatutako egitura sintetiko horien egitura, osaera eta funtzionaltasuna giza garunetan dagoen hesi biologikoaren antzekoak direla.

Zehazki, hesi hematoentzefalikoa da birsortzea lortu den zatia, garuna babesten duen egitura mikroskopikoa. Bere funtzionamendua iragazki baten antzekoa da, oxigenoa, ura edo glukosa bezalako substantziak sartzea ahalbidetzen duelako eta, era berean, kanpoko beste agente batzuk sartzea eragozten duelako, hala nola bakterioak eta zenbait sendagai.

Gaixotasun neurodegeneratiboak, hala nola Alzheimerra, sendatzeko, beharrezkoa da farmakoek hesi hematoentzefalikoa zeharkatu ahal izatea, horrela giza garun-ehunera iritsiz. 3D3B-AVATAR proiektuaren helburua izan da, hain zuzen ere, hesi hori artifizialki birsortzea, 3D inprimaketa-tekniken bidez, biotintak garatuz eta fluidodinamikako azterketak eginez. Horri esker, hesi zeharkatu eta garunera iristeko garatzen ari diren farmako berriek duten gaitasuna laborategian probatu ahal izango da.

3D3B-AVATAR Navarrabiomed buru duen partzuergo batek garatu du, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP), Ikerketa Mediko Aplikaturako Zentroak (CIMA), NAITECek eta fabrikazio gehigarriko enpresek (Iruña Tecnologías, Hirudi 3D Intelligence eta One Voxel) ere parte hartu dute.

Proiektuaren garapena

Giza garun baten hesi hematoentzefalikoa modu artifizialean mimetizatzen duten egitura mikroskopiko sintetikoak inprimatzeko helburua lortzeko, proiektu honen partzuergoak egin duen lehenengo gauza emaile osasuntsuen eta Alzheimer-en gaixotasuna duten pazienteen garun-ehunaren prozesamendu eta azterketa espezifikoa izan da. Ehun horien egitura baskular mikroskopikoak ikuspegi fluidodinamikotik ezaugarritu ondoren eta irudi-analisiak amaitu ondoren, hesi hematoentzefalikoaren oinarrizko egitura birsortzen duten hainbat eredu geometriko diseinatu ahal izan dira.

Giza egitura mikroskopiko funtzional hori osatzeko, 3D inprimaketako tinta biologikoak garatu dira. Material horiekin eta patroi fluidodinamikoekin, oinarrizko gailu funtzional bat 3Dn inprimatzea lortu da, tinta biobateragarriekin eta gizabanako osasuntsu baten hesi hematoentzefalikoa mimetizatzen duten osagai biologikoekin.

Deialdia

I+Gko Proiektu Estrategikoetarako laguntzak Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak Industria, Energia eta Proiektu Estrategikoen S4 Zuzendaritza Nagusiaren bidez urtero egiten duen deialdi batetik abiatzen dira. 3D3B-AVATAR proiektua 2020ko deialdian onartu zen eta amaitu berri da. Proiektuak 1.236.300 euroko aurrekontua izan du guztira.

Laguntzen deialdi honen helburua da Nafarroako Espezializazio Adimenduneko Estrategian (S4) identifikatutako sektoreekin bat datozen inpaktu handiko proiektuak egitea sustatzea. Zehazki, zazpi erronka daude: ibilgailu elektrikoa, energia berriztagarriak, medikuntza aurreratua, elikadura, adimen artifiziala, bioteknologia eta ideia berritzaileak. 3D3B-AVATAR proiektua azken kategoria horretan sartzen zen.

2023-2026 I+Gko proiektu estrategikoen deialdia ebaluazio-prozesuan dago orain. Edizio honetako berrikuntza nagusietako bat da ekonomia zirkularrarekin lotutako zortzigarren erronka bat sartu dela.
 

Irudiak
Mikel Irujo, Garapen Ekonomikoko eta Enpresarialeko kontseilaria, eta Uxue Iotiz, Industria, Energia eta S4 Proiektu Estrategikoetako zuzendari nagusia, 3D3B-AVATAR proiektua garatu duten partzuergoko kideekin eta Nafarroako Gobernuko teknikariekin.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Proiektua ixteko bilera: 3D3B-AVATAR proiektuaren emaitzak aurkeztu zaizkio Nafarroako Gobernuari
Deskargatu Flecha que indica descarga
El reto de 3D3B-AVATAR
Natalia
Ramírez Huerto
Ikerlari nagusia