Nafarroako Gobernuak 700.000 euro bideratuko ditu COVID-19ren aurkako ikerketa biomedikoko proiektuak finantzatzeko

Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Nafarroako Gobernua

Nafarroako Gobernuak 700.000 euro bideratuko ditu COVID-19ren aurkako ikerketa biomedikoko proiektuak finantzatzeko

  • Carlos III.a Osasun Institutuaren onirtzia dutenek jasoko dute diru-laguntza

Nafarroako Gobernuak 700.000 euro jarriko ditu COVID-19aren aurkako ikerketa biomedikoko proiektuak finantzatzeko, eta dirulaguntza Carlos III.a Osasun Institutuak aldeko balorazioa proiektuek jasoko dute. 

Ekimena Foru Exekutiboak pasa den asteazkenean onartutako foru lege dekretuan jasotako bat da; bertan, premiazko hainbat neurri agertzen dira koronabirusaren osasun-krisiak eragindako inpaktuari erantzuteko. Xedapen baten bidez finantzatu ahal izango dira "Covid-19 Funtsa" deialdiaren esparruan Carlos III.a Osasun Institutuak ondo ebaluatutakoak eta proiektuaren gastuen %100eko finantzaketa ziurtatuta ez dutenak.

Ezohiko eta premiazko deialdiaren helburua da terapia berriak eta botiken entseguak edo borroka honetan eraginkorragoak diren estrategiak bilatzen dituzten ikerketa-proiektuak babestea. Deialdian Espainia osoko 1.000 eskaera baino gehiago jaso dira, eta baliteke zientifikoki eta teknikoki ongi ebaluatutako proiektuak berehala finantzatzerik ez izatea.

Horretarako, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak 700.000 euroko partida mobilizatu du, oraindik egin gabeko beste deialdi batzuetako funtsak lehenesteko. Laguntza hautatutako ikerketa-taldeen eskura jarriko da haien aurrerapenak luzamendu handiagorik gabe burutzeko; hortaz, aurretik ordainduko da eta, ondoren, justifikatu egin beharko da.

Nafarroako Gobernuak zientziaren eta berrikuntzaren alde egindako apustua

Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria den Juan Cruz Cigudosak prentsaurrekoan azaldu ditu neurri honen ezaugarriak, eta esan du “mekanismo eraginkorra dela, Nafarroako Gobernuak zientziaren eta ikerketaren alde egindako apustua islatzen duena bizitza eta etorkizuna hobetzeko tresna gisa”.

Halaber, Cigudosak adierazi du neurri honen asmoa dela “Nafarroatik ikerketa bultzatzea, proposamen berriak sustatuaz eta Carlos III.a Osasun Institutuak gai moduan hautatutakoak batera finantzatuaz, Foru Komunitateko ikerketa-zentroak babesteko helburuarekin”. Ildo horretan zentro horiei eskatu die proposamenak ahalik eta azkarren aurkezteko.

Baldintzak eta zehaztapenak

Proiektu bakoitzaren dirulaguntzaren zenbatekoa Carlos III.a Osasun Institutuak egindako balorazioaren, dagoen kredituaren eta finantzatu beharreko ekimenkopuruaren arabera zehaztuko da. Institutuaren aldeko balorazioa duten proiektuak iristen diren ordenan emango dira laguntzak, SARS - CoV-2 birusaren aurrean ezagutza eta teknologia garatzeko dagoen premia dela-eta.

Eskaerak elektronikoki aurkeztuko dira Nafarroako Gobernuaren izapide-katalogoaren webgunean, eta ematen den laguntza bakoitza zuzeneko laguntza onartzeko ebazpena sinatu bezain laster argitaratuko da.

 

Irudiak
Navarrabiomed
Deskargatu
Juan Cruz Cigudosa