Nafarroako Ospitalegunea, Navarrabiomed eta ADACEN elkarlanean aritu dira iktusaren prozesuan profesionalen eta pazienteen artean partekatutako erabaki klinikoak sustatzeko

Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

Nafarroako Ospitalegunea, Navarrabiomed eta ADACEN elkarlanean aritu dira iktusaren prozesuan profesionalen eta pazienteen artean partekatutako erabaki klinikoak sustatzeko

  • Lana ICTUSnet-en esparruan egin da, iktusaren osasun-laguntza berritzeko eta hobetzeko eskualdeen arteko Europako lankidetza-proiektuaren barruan


Nafarroako Ospitaleguneko (NOG) Iktus Unitateko neurologo eta Nafarroako ICTUSnet proiektuaren koordinatzaileak, Maria Herrera Isasik, eta Silvia Astráin Mendozak, Nafarroako Garuneko Lesioaren Elkarteko (ADACEN) proiektuen arduradunak, diziplina anitzeko lan baten ondorioak aurkeztu dituzte gaur Navarrabiomeden egindako prentsaurrekoan. Ekimen hori ICTUSnet Europako proiektuaren esparruan egin da. Proiektu hori iktusaren osasun-laguntza berritzeko eta hobetzeko eskualdeen arteko lankidetza da, eta  Marta Ancín Pagoto NOGeko Zainketa Sanitarioetako zuzendaria izan dute lagun.

Aurkezpena Garuneko Kaltearen Munduko Egunean egin da. Horren lehen kausa iktusa da, eta Iktusaren Munduko Eguna datorren urriaren 29an izanen da, ostegunarekin.
 
Profesionalen eta pazienteen arteko adostasuna

Erabaki kliniko partekatuak osasunaren arloko profesionalaren eta pazientearen arteko harreman mota bat dira. Horrek diagnostikoaren, zein tratamenduaren prozesuak inplikatzen ditu, eta pazienteari osasun arretaren faseez informazioa ematearen garrantzia azpimarratzen du. Horrela, ahalduntzeko paper aktibo bat eskaini nahi zaio. Erabaki horiek pazientea erdigunean jartzen duen medikuntzaren bidean doaz, arreta humanizatuz, eta bi aldeko komunikazioa inplikatzen du, informazio sinple bat helaraztea baino. Gainera, pazienteak hautatutako prozesuarekin atxikimendu handiagoa eratzen duela frogatu da.

María Herrerak azaldu du era horretako asistentzia-praktikak zertan datzan: “Profesionalak kontziente gara gure eginbeharra osasun arazo jakin batez prebentzio, diagnostikoen eta tratamenduen prozedurez informazioa ematea dela, hainbat aukerarekin, bere helburuekin eta ondorio posibleekin, eta, hori guztia, adostasunekin eta elkarrizketako informazioarekin egiten dugu. Baina hau pauso bat harago doa; erabaki horren beste aldean pazientearen bizi-helburuak, balioak, lehentasunak eta behar subjektiboak jartzea da”. Gainera, nabarmendu du, modelo berri horrek aldaketa suposatzen duela komunikatzeko moduan. Horretarako beharrezkoa da profesionalen formakuntza, eta IKT bezalako erreminten laguntza eskatzen du, baita ikus-entzunezko informazioa ere, eta Administrazioaren konpromisoa hori sustatzeko, lan esparruak sortzen, diziplinen arteko eta taldeko lan ereduak , pazientea erdigunean jarriz.
 
Nafarroako Osasun Zerbitzua – Osasunbidean iktusaren prozesuan ematen den arretan erabaki kliniko partekatuen eredua zein unetan dagoen aztertu da lan honetan, ikuskera global horrekin. Hori guztia garatzeko, ADACENekin elkarlanean, lau talde fokal egin ziren otsailean eta martxoan (pandemia baino lehen). Horietan inplikatutako eragile guztien ordezkariak bildu ziren: pazienteak, familiak, Neurologiako, Neuroerrehabilitazioko, Lehen Arretako, Gizarte Zerbitzuetako  eta Osasun Departamentuko kudeaketaren profesionalak, besteak beste.

Silvia Astráin pozik azaldu da egindako saioekin: “Hausnarketarako espazioak erraztea lortu dugu. Bertan, esperientziak konpartitu ahal izan dira, asetu ez diren beharrak eta mugak identifikatu, baita osasun arreta hobetzeko puntu kritikoak ere”. ADACEN elkarteak, hartutako garuneko lesioa duten pertsonak tratatzen dituena, fundaziotik arduratzen dira pazienteei arreta egokia ematez arduratzen dira 1994az geroztik, eta, zentzu horretan, eskertu du pazienteen eta fmilien iritzia eta beharrak ezagutzeari denbora eskaintzea, prozesuan aldaketak ezartzeko.

Bere aldetik, Marta Ancínek mahaigaineratu du profesionalen arteko lankidetzaren garrantzia pazienteari arreta osatua emateko eta gogoratu du osasun sistema publikoko Humanizazio Estrategia jarraitzearen apostua, 2017tik Nafarroako Osasun Departamentuak garatzen dueña. “Bizi dugun egoera delikatua izanagatik, jarduera eta proiektu hauek egiten jarraitu behar da aurrera egiteko eta erabiltzaileen gogobetetze maila hobetzeko jasotzen duten jokabide gizatiarrarekin”, baieztatu du Ancínek. 
Prentsaurrekoa bi hitzartzerekin amaitu da: Iosune Etxebeste Arretxea, ictus pazientea, eta Pilar Seminario Alonso, paziente baten senidea. Biek aurpegia jarri nahi izan diote albo-ondorioak jasaten dituzten pertsonei eta horiek zaintzeaz edota laguntzeaz arduratzen direnei, eta talde hauetan parte hartu dutenei.

Bideo eta dokumentu dibulgatzaileak

Interesa dutenek erabaki kliniko partekatuen gaineko lan honi buruz gehiago jakiteko ondorioen inguruko dokumentu teknikoak kontsultatu ditzakete, baita “juntos en el ictus” lanaren laburpen bideoa, eta pazienteentzako eta senideentzako sortutako gida ere.

Ekintza guztiak Interreg Sudoe Programako ICTUSnet proiektuaren barruan egin dira, Europako Eskualde Garapenerako Funtsak (EEGF) finantzatua. ICTUSnetek Europa hegoaldeko hainbat lurralderen arteko lankidetza sarea sortzea du helburu, iktusarekin erlazionatutako zenbait arlotako pazienteek eta profesionalek osaturik. Aldi berean, datuen analisirako teknologia berritzaileak txertatuko dituzten ikerketarako azpiegiturak sortzea da proiektuaren asmoa, iktusaren arreta integraturako sistemak hobetzeko, eta biztanleengan gaixotasunaren eragina murrizteko.

Webinar informatiboa Iktus Egunaren harira

NOGeko Iktus Unitateko taldeak interesa duen oro gonbidatu du datorren urriaren 29an, ostegunarekin, 16:00etan, “Ictus y COVID-19” webinarrean parte hartzera. Saioan NOGeko profesionalek, Lehen Arretakoak, ADACENekoek eta Ubarmin Klinikakoek parte hartuko dute COVID-19ak iktusaren prozesuan eta garuneko lesioan Nafarroan nola eragin duen azaltzeko. Gainera, osasun baliabideak eta elkartearenak egungo egoerara nola egokitu diren jakinaraziko dute, pazienteak hartzen jarraitzeko, fase guztiak barne (Lehen Arreta eta prebentzio neurriak eskaintzetik, ospitaleko arreta, neuroerrehabilitazioa eta baliabide soziosanitarioak emateraino). 

Irudiak
De izda. a dcha.: Pilar Seminario (familiar de paciente con ictus), Silvia Astráin (ADACEN), Iosune Etxebeste (paciente de ictus), María Herrera (CHN y Navarrabimed) y Marta Ancín (CHN).
Deskargatu Flecha que indica descarga
Juntos en el ictus - Decisiones clínicas compartidas en el proceso de ictus