Navarrabiomed-ek zuzenduriko NAGEN 1000 ekimena medikuntza pertsonalizatuko nazioarteko praktika hoberena bezala ezagutua

Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

Navarrabiomed-ek zuzenduriko NAGEN 1000 ekimena medikuntza pertsonalizatuko nazioarteko praktika hoberena bezala ezagutua

Medikuntza Pertsonalizatuko Nazioarteko Partzuergoak (ICPerMed ingeleseko siglengatik) “NAGEN: Genoma Proiektu 1000 Nafarroa (NAGEN 1000)” proiektua medikuntza genomikoaren implementazio praktika hoberenari emandako lehen sariarekin ezagutu du. Angel Alonso, Nafarroako Ospitale-Gunearen (NOG) Genetika Zerbitzuaren mediku espezialista, Navarrabiomed-eko ikertzailea eta ‘NAGEN 1000’ proiektuaren zuzendaria, nazioarte mailan ekimena aitortzen duen partzuergoak Berlin-en antolatutako lehen hitzaldian egon zen saria jasotzeko.

NAGEN 1000 proiektuak 2.984.000 euroko finantzaketa orokorra izan du, 2017 , 2018 eta 2019 urteetako ariketen aurrekontuko partidetarako karguarekin. Finantzaketa hau, Industria, Energia eta Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusiak eta Garapen Ekonomikoko Departamenduak bultzatuta izanik,  Nafarroarentzat estrategiko bezala kontsideratzen diren  sektore ekonomiko haietarako S3 Zentzuzko Espezializazioko Estrategiaren esparruan “2017-2019 I+D Proiektu Estrategikoak” laguntza deialdiaren barruan ezartzen da.

Abangoardiako proiektua

‘NAGEN 1000’ proiektuaren helburua, ikerkuntza erreminta kliniko bezala Nafarroako osasun publikoko pertsonalizatutako zehaztasuneko medikuntzaren garapenerako tresna moduan, giza genoma osoaren informazio guztiaren analisi teknologia inplementatzea da. Horretarako, ez-ohiko gaixotasun bat edota zenbait minbizi mota pairatzen duten Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko (SNS-O)  1.000 gaixoren eta hauen senitartekoen genoma aztertzeko ikerketa burutzen ari da. Helburua diagnostiko molekular bat lortzea da, hots,  gaixotasuna dakarten aldaera genetikoak identifikatzea.

Nafarroako Ospitale-Gunearen, NASERTIC, AVANTIA eta Navarrabiomed-en (erakunde partehartzaileak) lan egiten duten 50 profesional baino gehiagok parte hartzen dute proiektuan. Gainera, Analisi Genomikoaren Zentro Nazionalak (C NAG-CRG), Andaluziako Juntako Garapen eta Osasun Fundazioaren Bio-informatika Klinikoko Ikerketa Sailak (AIBC-FPS) eta 100.000 genoma ekimen britainiarren koordinatzailea den Genomics England Ltd (GEL) proiektuak kolaboratzen dute.

6 herrialdeko 18 hautagaitza 

Pertsonalizatutako medikuntza genomikoaren inplementaziorako praktika hoberena nazioarte mailan aitortzen duen sari honetan, orotara,  sei herrialde ezberdinetatik etorritako 61 ikertzaileren 18 hautagaik parte hartu zuten: Italia, Luxemburgo, Herbehereak, Alemania, Suitza y Espainia. Proposamenak pertsonalizatutako medikuntzaren alorrean zeharo ezagunak diren ikerkuntza munduko zazpi espezialistek ebaluatu zituzten.

Berlin-en antolatutako topaketan praktika egokien bi adibide ezagutu dira: Roche Institutu Fundazioak aurkeztutako pertsonalizatutako medikuntzako nazio-estrategiarako gomendio proposamena eta Ruhr-University Bochum-aren infekzio-gaixotasunetan pertsonalizatutako medikuntzara ikerketa emaitzak eramaten dituen ekimen alemaniarra.

ICPerMed, Nazioarteko Pertsonalizatutako Medikuntza Partzuergoak,  nagusiki europarrak diren Nazioarteko 30 bazkide baino gehiago batzen ditu eta Europako Kontseiluaren finantzaketa jasotzen du. Bere helburu nagusiak pertsonalizatutako medikuntzaren alorrean talde-ekimenak sustatzea eta ikerkuntza piztea dira.

Irudiak
Ángel Alonso.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Ángel Alonso, hirugarrena ezkerretik, diploma jasotzen.
Deskargatu Flecha que indica descarga