Navarrabiomed IRIS EDIH berrikuntza digitaleko Europako proiektuaren partzuergoan parte hartzen ari da

Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
IRIS

Navarrabiomed IRIS EDIH berrikuntza digitaleko Europako proiektuaren partzuergoan parte hartzen ari da

Joan den astelehenean, urtarrilak 30, IRIS Nafarroako Berrikuntza Digitalaren Poloaren Europako proiektua abiatu egin zen - European Digital Innovation Hub gisa -. 2022ko deialdian Europako Batzordeak European Digital Innovation Hub (EDIH) delakotzat onartua. Aintzatespen horri esker, ETEek zerbitzu horiek %100 estalitako kostuekin eskuratu ahal izango dituzte.

Zerbitzu horien helburua da Nafarroako ETEen eraldaketa digitala bizkortzea, eskualdeko industria-lehiakortasuna handitzea digitalizazioaren bidez, eta Nafarroako administrazio publikoen garapena sustatzea digitalizazio-maila handiagorantz. Halaber, gizarte digital aurreratua lortzeko aukera ematen duten teknologien ezagutza handiagoa sustatu nahi dute, teknologia digitaletan oinarritutako bikaintasuneko ikerketa eta berrikuntza sortuz aurrerapen teknologikoaren buru izan nahi dute, enpresa-ekimena bere etapa guztietan garatzen lagundu nahi dute, eta Europako beste eskualde batzuekin eta beste hub lider batzuekin lankidetzak erraztu eta garatu nahi dituzte.

Hain zuzen ere, IRIS EDIHren eta Espainiako eta Europako beste EDIH batzuen arteko lankidetzari esker, errazagoa izango da enpresek eskualdeko, estatuko eta Europako praktika eta joera digital onenak eta puntako teknologiak izatea.

Zehazki, IRIS EDIHk eskaintzen dituen zerbitzuak hiru espezialitate teknologikotan banatzen dira: adimen artifiziala, superkonputazioa eta doitasunezko medikuntza pertsonalizatua. Bost zerbitzu-kategoriatan egituratzen dira, eta enpresen beharretara egokitzen dira sektorearen eta heldutasun digitalaren arabera. Hauek dira kategoriak: esperimentazioa eta saiakuntza, prestakuntza eta talentua, finantzaziorako sarbidea, berrikuntza-ekosistemetarako sarbidea, ekintzailetza eta networking-a, eta digitalizazioaren bidez doitasunezko medikuntza pertsonalizatua. Zerbitzu horiek Europako Batasunak finantzatzen ditu, DG CONECT programa digitalaren bidez, eta estatu kide bakoitzak, Espainiaren kasuan, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak (Mincotur), Eraldaketa, Berreskuratze eta Erresilientzia Planeko funtsen bidez. Beraz, kontratatzen dituzten enpresek ez dute inolako kosturik izanen.
 

Entitate parte-hartzaileak

Nafarroako Berrikuntza Digitalaren Poloko IRIS partzuergoak Europako proiektua eramaten du. Nafarroako Gobernuak zuzentzen eta sustatzen du, Ekonomia eta Enpresa Garapeneko Departamentuaren eta Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren bidez. Bertan parte hartzen dute Nafarroako berrikuntza-ekosistemako eragile garrantzitsuenek, SINAIko (Nafarroako I+G+B Sistema) eragileek barne, hala nola unibertsitateek, teknologia- eta ikerketa-zentroek, IKTen hornitzaileek, elkargo profesionalek, enpresa-elkarteek eta kluster sektorialek. Nafarroako Berrikuntza Digitalaren Poloko IRIS partzuergoa (IRIS partzuergoko kide diren 34 erakundeetatik 23) Europako proposamenaren zati da. Europako proposamen horretan parte hartzen duten erakundeak, IRIS EDIH, hauek dira: ADItech, erakunde koordinatzailea; NAITEC, AIN, CNTA, Lurederra, CSIC, UPNA, Nafarroako Unibertsitatea, ATANA, Nasertic, Navarrabiomed, INTIA, CEIN, Dinabide, Tracasa Instrumentala. Gainera, Nafarroako Gobernua eta SODENA ere proiektuari lotuta daude.

Irudiak
Representantes de IRIS EDIH
Deskargatu Flecha que indica descarga