Navarrabiomedek osasunaren arloko bost ikerketa-proiektu estrategikotan parte hartzen du

Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

Navarrabiomedek osasunaren arloko bost ikerketa-proiektu estrategikotan parte hartzen du

  • Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak, Industriaren, Energiaren eta Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, I+Gko proiektu estrategikoak egiteko laguntzen deialdia ebatzi du.  Deialdi honen helburua ezagutza zientifiko eta teknologikoa sortu, balorizatu eta aplikatzea da, Foru Komunitateko enpresei balio handiagoa emateko.

Guztira, Nafarroako Gobernuak 12 ekimen finantzatuko ditu, Nafarroako Espezializazio Adimenduneko Estrategiaren (S4) zazpi erronkekin bat. Programaturiko ekimen bakoitza SINAIko agenteak, ikerketa-erakundeak eta enpresa bat edo gehiago biltzen dituen partzuergo batek garatzen du. Behin kontzesioa onetsita, proiektuek hiru urteko exekuzio epea dute. Medikuntza aurreratuaren eta genomikoaren esparruan - GEMA erronka - ugalkortasunaren, onkologiaren, kardiologiaren eta abarren arloko proiektuak finantzatzen dira.

Ondoren, Navarrabiomed-en partaidetza duten 5 proiektu finantzatuak zehazten dira.
Ikerketa-zentroa ReproNAGEN proiektuaren garapenaren buru izango da, eta proiektuaren buru Jesús Zabaleta Jurío izango da, Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko Laguntza bidezko Ugalketaren Unitateko koordinatzailea eta proiektuaren ikertzaile nagusia, Navarrabiomedeko Medikuntza Genomikoaren Unitatetik. Ekimen honen helburua giza genomaren analisiak ugalkortasun arazoak dituzten bikoteen diagnostikoan eta tratamenduan duen eragina aztertzea da. Proiektuaren partzuergoa NNBi enpresak osatzen du.

Navarrabiomed eta NOUko profesionalek ere bazkide gisa parte hartzen dute Miguel Servet Fundazioak kudeatzen dituen beste lau proiektutan:

GRANATE - Nafarroako Erradioterapia Aurreratuko Taldea Terapia eta Eraginkortasuna. Navarrabiomedeko Minbiziko Seinaleen Unitateak eta NOUk (Onkologia medikoko zerbitzuak, Onkologia erradioterapeutikoa, Neurologia eta Anatomia patologikoa) parte hartzen dute proiektuan. CUNek koordinatzen du proiektua, eta CIMA – Universidad de Navarrak eta ALDAKIN enpresak partzuergoa osatzen dute.
•    BIOHEART - Bioingeniaritza aurreratua bihotz-ehuna garatzeko eta kardiotoxikotasuna aztertzeko eta detektatzeko. Navarrabiomedeko Kardiologia Translazionaleko Unitateaz gain, NOUko Bihotzaren Nafarroako Arlo Klinikoak, CUNek, ADItech-en, Llosa lecos eta Nadetech innovations enpresek ere parte hartzen dute. CIMA - Universidad de Navarrak koordinatzen du proiektu hori. 
•    NanoRC - Nanotransportadoreetan oinarritutako terapia, minbizia tratatzeko. Navarrabiomedetik, Neuroproteomika Klinikoaren Unitateak darama proiektua, eta ADItech eta Ikan BIOTECH enpresak ere parte hartzen dute. Nafarroako Klinika Unibertsitarioak koordinatzen du proiektua.
•    SOCRATHeS - Tumore hematologiko eta solidoen tratamendurako CAR-T terapia berritzaileak garatzea. Navarrabiomedi lotutako ikerketa taldea Oncobionak eta NOUko Onkologia Medikoaren Zerbitzuak parte hartzen dute. CUN Universidad de Navarrak, RECOMBINA BIOTECH eta 3P Biopharmaceuticals enpresek osatzen dute Universidad de Navarrak koordinatzen duen partzuergoa.


Irakurri Nafarroako Gobernuak zabaldu zuen albistea.

Irudiak