Navarrabiomedek parte hartzen duen nazioarteko ikerketaren arabera, COVID-19a duten pertsona gehienek usaimena eta/edo dastamena galtzen dute

Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

Navarrabiomedek parte hartzen duen nazioarteko ikerketaren arabera, COVID-19a duten pertsona gehienek usaimena eta/edo dastamena galtzen dute

  • 50 herrialdetako 600 profesional baino gehiagok osatutako partzuergoak nabarmendu du garrantzitsua dela diagnostikoa baieztatzea usaintzeko eta dastatzeko gaitasunean aldaketak nabaritu dituzten pertsonei

COVID-19 duten gaixo gehienek usaimena edota dastamena galtzen dutela berretsi duen nazioarteko ikerketa batean parte hartzen ari da Navarrabiomed. Ekimen hau 50 herrialdetako 600 langilek baino gehiagok osatutako nazioarteko partzuergo baten barruan kokatzen da.

Enrique Santamaría Martínez doktoreak, Navarrabiomedeko Neuroproteomika Klinikoaren Unitateko ikertzaile nagusiak, zuzentzen du zentroaren parte-hartzea nazioarteko partzuergoan, eta, horren arabera, COVID-19aren eta anosmiaren (usaimenaren galera) arteko harremana zuzena da eta gaixotasunaren fase goiztiarretan dastatzeko gaitasunaren murrizketa  ere bai. 50 herrialdetako 600 profesional baino  gehiagok parte hartzen dute azterketa horretan, eta aurkikuntzek inplikazioak izan ditzakete agerraldi berrietan diagnostiko-probak esleitzeko.

Iragan apirilaren 7an, Ikerketa Kimiosentsorialerako Partzuergo Globalak (GCCR) inkesta masibo bat egin zuen, parte hartzaileen usaimen eta dastamen gaitasunen inguruko informazio sentsoriala biltzeko. Pertsona horiek proba objektibo baten bidez (PCR testa edo balorazio klinikoa) diagnostikatu ziren, galdetegiari erantzun baino 15 egun lehenago gehienez. Usaimena, dastamena eta kemestesi funtzioa (usaintzeko, dastatzeko eta hozte, inurridura eta ahoan erre sentsazioak hautemateko duten gaitasuna) kuantifikatzeko eskatu zitzaien, COVID-19 gaixotasunaren aurretik eta bitartean, besteak beste. Gainera, sudur-buxadurarik izanez gero, hura seinalatzeko eskatu zitzaien.

Partzuergoak aurretiazko emaitzak lortu zituen apirilaren 18an, eta aurkikuntzak maiatzaren 8an argitaratu zituen medrxiv.org sarbide libreko biltegi publikoan. 40 herrialde baino gehiagotako 4.039 pertsonak bete zuten inkesta, eta emaitzen azterketak erakutsi du usaimena, gustua eta kemestesia nabarmen murrizten direla COVID-19 gaixotasuna diagnostikatu zaien gaixoetan. Garrantzitsua da nabarmentzea sudurreko buxadura ez dagoela lotuta galera horiekin. Horrek erakusten du adierazle bat izan daitekeela SARS-CoV-2 bidezko infekzioa eta beste infekzio biral batzuk bereizteko, hala nola hotzeria edo gripea (sudurreko buxadura eragiten duten gaixotasunak).

Modu honetan, usaimen eta dastamen gaitasunen murrizketa ospitaletara edo osasun zentroetara iristen diren eta gaixotasuna berresteko diagnostikorako testa behar duten COVID-19 ahalezko kasuen ezaugarri bereizgarri bezala har daiteke.

Proiektua gaitasun kimioentsorialen eta COVID-19aren inguruko aurreko beste ikerketa batzuez bereizten da, nazioarteko ikuspuntu masibo bat proposatzen duelako zientzia irekiko lankidetza esparru batean. Beste batzuen artean, hauek dira ekimenaren zuzendariak: Valentina Parma (Temple University, Filadelfia, AEB), John Hayes (Penn State, AEB), Thomas Hummel (Technische Universität Dresden, Alemania), Steve Munger (Universidad de Florida, AEB) eta Danielle Reed (Monell Chemical Senses Center, AEB).

Ikerketa, abian

Egun, 37.000 erantzun baino gehiago jaso ditu jada partzuergoak, eta galdetak aktibo jarraitzen du. Navarrabiomedek arnas gaixotasunen bat berriki izan duten pertsonak animatzen ditu, COVID-19 barne, https://gcchemosensr.org/ estekara sartzera eta galdetegia osatzera, eskura jarri diren 29 hizkuntzetako batean. “Pazienteen parte hartzea funtsezkoa da SARS-Cov-2k eragiten duen sintomatologia zehazteko. Orain, partzuergoaren barnean komiteak daude GCCR ekimenean bildutako informazio guztia erabiltzen duten berariazko ikerketa proiektuak abiarazteko”, aipatu du Santamaría doktoreak.

Neuroproteomika Klinikoaren Unitateak jakin nahi du zergatik galtzen duten usaimena COVID-19 duten pazienteek. Horretarako lankidetza ezarri du David Escorsen taldearekin (Navarrabiomedeko Onkoinmunologia Unitatea), SARS-CoV-2 birusak eraginda usaimen mailan daduden molekulen mekanismoaren aldaketa argitzeko.

“Koronabirusaren sarbideetako bat sudur-barrunbeen bidezkoa da. Hori dela eta, "usaimena-burmuina" ibilbidea aztertuz gero, jakin dezakegu zergatik ikusi diren garun-isuriak, epilepsia eta entzefalitisa COVID-19 paziente batzuetan".

Bestalde, Osasun Ministerioak eta Carlos III.a Osasun Institutuak egindako seroprebalentzia azterketaren aurretiazko emaitzen arabera, usaimena galtzea, COVID-19 patologiaren sintoma goiztiartzat hartzeaz gain, immunitate-erantzunaren iragarle ere izan daiteke”, adierazi du Santamaría doktoreak.

Ildo horretan, Navarrabiomedeko Neuroproteomika Klinikoaren Unitateak, Foru Komunitateko beste osasun instituzio publiko eta pribatuekin lankidetzan, usaimen-doitasuneko medikuntza garatzen eta ezartzen dihardu gaur egun. Analisi immunologikoekin batera, usaimena galtzea eragiten duten hainbat patologia modu eraginkorragoan diagnostikatu eta monitorizatu ahal izango dira; besteak beste, COVID-19 gaixotasuna.

  • Informazio bideoa

Irudiak
Ezkerretik eskuinera: Karina Ausín, Naroa Mendizuri, Joaquín Fernández, Enrique Santamaría eta Mercedes Lachén.
Deskargatu
¡Ayuda a comprender mejor la relación entre la pérdida del olfato y el gusto y COVID 19!