Osasunbideak talde teknikoa osatu du COVID-19 iraunkorra duten gaixoei arreta emateko zirkuituak ezarri eta koordinatzeko

Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

Osasunbideak talde teknikoa osatu du COVID-19 iraunkorra duten gaixoei arreta emateko zirkuituak ezarri eta koordinatzeko

  • Navarrabiomed eta NOG elkarlanean ari dira gaixoen errolda osatzeko

Osasunbidea- Nafarroako Osasun Zerbitzuak COVID-19 iraunkorra eta gaixotasuna igaro ostean osasun arazoak dituzten gaixoei arreta osoa emateko zirkuituak ezarri eta koordinatzeko talde teknikoa abiatu du.

Diziplina anitzeko taldea Nafarroako hiru osasun arloetako, Lehen Mailako Arretako eta arreta espezializatuko profesionalekin osatuta dago, Asistentziaren Eraginkortasuna eta Iraunkortasuna Zerbitzua buru izanik.

Bere helburuen artean daude ondorengoak: paziente hauen arreta bideratzea, erantzun zirkuitu uniformeak ezartzea eta ondorio eta/edo sintoma etengabeak pairatu ahal dituzten pazienteen errehabilitazio funtzional goiztiar bat ahalbidetzen duten tratamendu eta auto-zaintza baliabideak barreiatzea.

Ekintza hauek 2020ko maiatzetik eskaintzen aritu den arretarekin osatuko dira Pneumologiako covid osteko kontsulta berezian, zeinetan Nutrizioa eta Errehabilitazioa barne hartzen diren, espezialitateen artean, COVID-19 kasu larrienetarako.  

Munduko Osasun Erakundeak (OMS) adierazi duenez, badirudi 10 pertsonatik 1ek COVID-19 iraunkorra jasan duela gaixotasuna pairatu zuenetik hurrengo hamabi aste geroago ere. Sintomatologia ohikoena aipatzean, Osasun Ministerioak adierazten ditu: nekea, aire gabezia, giharretako mina, usaimenaren eta dastamenaren galera, etengabeko nekea eta “laino mentala” deritzona, zeinek hondamen kognitiboarekin lotutako sintoma anitz barne hartzen dituen, esaterako oroimenaren galera, desorientazioa edo ikasteko eta kontzentratzeko arazoak.

Gainera, aldizkakoak diren ondorio iraunkorren artean aurkitzen dira biriketako fibrosia eta luzaroko kalte neurologikoa edo etengabea.

PersiCOV-19 ikerketa proiektua

Navarrabiomed-etik orain arte hogeita hamar ikerketa baino gehiago sustatu dira COVID-19 duten pazienteekin. Zentzu honetan, Nafarroako Ospitaletegiak eta Navarrabiomed-ek 2021ean PersiCOV-19 proiektua abian jarri dute; azterketa honen helburua da COVID-19 iraunkorrarekin kaltetutako pazienteen erregistro bat elaboratzea, horrela SARS-CoV-2 eragiten duen gaixotasuna hobeto ezagutzeko eta bere ikerketan aurrera egin ahal izateko.

Patricia Fanlo Mateo barne-medikuntzako medikua arduratuko da erregistroaz eta koordinatzaile lanetan arituko da ekintza honetatik eratortzen diren ondorengo ikerketetan. Azterketa honen pertsonal ikertzaile kolaboratzaileen artean aurkitzen dira Barne Medikuntzako Zerbitzuko Julio Oteiza Olaso eta Julio Sánchez Álvarez medikuak eta Barañaingo Osasunbideako Lehen Mailako Arretako Marina Sesma Arrondo Mediku aditua.

Erregistroa diseinatzeko eta martxan jartzeko Navarrabiomed-en Entsegu Klinikoetarako Plataformaren partaidetzarekin kontatu da. Azterketak jadanik Nafarroako Ikerkuntza Klinikoko Batzorde Etikoaren (CEIm) aldeko irizpenarekin kontatzen du.

Gizarte babesa COVID-19 iraunkorra duten gaixoentzat

Azterketa Navarrabiomed-en baliabideekin garatzen da eta kanpoko funtsen babesa ere jaso du. Hain zuzen, Murietako Udalak 655,40 euro bildu ditu “Murietako San Silvestre birtuala” lasterketa solidarioan, online ospakizun honek kirola praktikatzera animatzen zuen COVID-19 iraunkorraren eraginez ondorioak jasaten dituzten pertsonak bistaratu eta babesteko asmoz.

Yurema Lana González Murietako alkatea eta Javier Martínez de Morentin Urrutia zinegotzia duela gutxi Iruñara bidaiatu dira Patricia Fanlo Mateo Nafarroako Ospitaletegiko Barne Medikuntzako adituari eta Eva Zalba Garayoa Navarrabiomed-eko Entsegu Klinikoen Plataformako kudeaketa arloko arduradunari diru-bilketa entregatzeko; entitate honek funtsak Miguel Servet Fundazioaren bitartez bideratuko ditu.

Gogoratu behar da 2020ko ekainean sortu zela Nafarroako COVID-19 iraunkorraren ondorioz kaltetuen Plataforma, Virginia Mateo Solanaren eskutik koordinatuta. Plataforma honekin atxikitzeko interesa duten pertsonek kontaktatu dezakete ondorengo posta elektronikoaren bitartez: covidpersistentenavarra@hotmail.com