
Medikuntza Genomikoari buruzko IMPaCT (IMP/00019) proiektua ISCIIIren 2017-2020 Osasuneko Ekintza Estrategikoaren Doitasunezko Medikuntzaren Azpiegituran (IMPaCT) finantzatutako 3 proiektuetako bat da. Programak 7,25 milioi euroko zuzkidura du. IMPaCTko bertze programak hauek dira: Medikuntza Prediktiboa, CIBERESPek koordinatua hori ere, 14 milioiko zuzkidurarekin; eta Datuen Zientzia, Barcelona Supercomputing Center-Superkonputazio Zentro Nazionalak (BSC) koordinatua, 4,55 milioiko zuzkidurarekin.
Proiektuaren helburua Osasun Sistema Nazionalari (OSN) lankidetza-egitura ematea (IMPaCTGENóMICA) da, Osasun Sistema Nazionalean Medikuntza Genomikoa inplementatzeko; horrela, pazienteak ekitatez eta erantzun-denbora egokiz sartu ahal izanen dira beren osasuna hobetzeko beharrezkoak diren proba genomiko guztietara, eta, aldi berean, ikerketan erabil daitezkeen eta analisien eraginkortasuna atzera-elikatzen duten datu genomikoak lortu ahal izango dituzte.
Helburu horiek lortzeko, programak hauek osatutako ikertzaile-talde bat du: 45 taldek, 270 ikertzailek, eta 38 zentrok (25 ospitale, 13 ikerketa-zentro edo unibertsitate, 6 lan-paketetan bilduta). Proiektuan OSNko paziente guztien sarbiderako ekitatea eta Autonomia Erkidego guztien ordezkaritza eta parte-hartzea bermatzen dira.
Finantzailea:




