Navarrabiomed-ek 70 aditu baino gehiago batu ditu pankrea-minbiziari buruzko sinposio batean

Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

Navarrabiomed-ek 70 aditu baino gehiago batu ditu pankrea-minbiziari buruzko sinposio batean

Onkologia, Radioterapia eta Digestio sailetako 70 profesional baino gehiago batu dira ostegun honetan Navarrabiomed-en ikerketa zentroan pankrea-adenokartzikoma-ri buruzko aditu topaketa batean.

Nafarroako Ospitale Guneko (NOG) Medikuntza Onkologia Zerbitzuko aditua, Navarrabiomed-eko eta Nafarroako Osasun Ikerkuntza Institutuaren (IdiSNA) ikertzaile den Antonio Viúdez Berral, pankrea-minbiziaren tratamenduaren inguruko zeharkako gune baten eraketa helburutzat izan duen ekitaldiaren bultzatzaile eta antolatzailea izan da. “Metodologiak, teknikak eta arreta-protokolo ezberdinak amankomunean jarri behar ditugu zentro desberdinetan, baita ere, mundu mailan azkenaldian ematen ari diren ikerkuntza-lerroetan sakondu gaixotasunaren ezagupen eta tratamenduan aurrera pausuak emateko”, azpimarratzen du Viudez-ek.

Guztira, Espainia eta Estatu Batuetako arreta eta ikerketa-zentroetako 12 txostengilek parte hartu dute, besteak beste, Zaragozako Miguel Servet Ospitaleko Roberto Pazo doktorea, Baltimor-eko Johns Hopkins Unibertsitateko Ana de Jesús-Acosta doktorea, Isidoro Cobo CNIO Onkologia Ikerkuntzaren Zentro Nazional-eko ikertzailea, Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Sara Arévalo, Nafarroako Unibertsitate Klinika-ko Fernando Pardo eta Ruth Vera NOG-ko Onkologia Zerbitzuko burua.

Odol asalduren antzemate goiztiarra

Pankrea-minbizian tumorea inguratzen eta beronekin lotzen duen ehunak berebiziko eginkizuna du. Gaur egun, nazioarte mailan tumorea inguratzen duen alde hori azpimarratzen da berau ahultzeko eta tratamenduak eraginkorragoak izan daitezela lortzeko.

Zentzu honetan, Navarrabiomed eta NOG-ko profesionalak tratamenduaren erantzuna bi jatorri ezberdinetan (pankreako-adenokartzikoma eta pankrea-tumore neuro-endokrinoak ) aurreikustea ahalbidetzen duten bio-markagailuen aurkikuntzan oinarritutako bi proiektu garatzen ari dira.      

Antonio Viúdez doktoreak zuzenduriko taldeak, probabilitate handi batekin zein pankreako lesio kistiko minbizi-sortzaile bihur daitekeen aurreikusteko, odol-asalduren antzemate goiztiarrera zuzenduriko ikerketa lerro berri bat ere ari da aztertzen. “Lesioaren analisia eta ondorengo erauzketa berebizikoak dira gaixotasunaren garapena saihesteko”, azpimarratzen du Viúdez –ek.

Urtero 50 kasu berri inguru Nafarroan

Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearen (MAEE) arabera, urtero mundu mailan 200.000 pankrea-minbizi kasu berri diagnostikatzen dira eta gaixotasunak jatorri genetiko bat izan dezake edota elikadura eta ohitura ez hain osasungarriekin loturiko mutazio batetik etortzea.

Azken 40 urteetan mundu mailako intzidentzian igoera esanguratsu bat egon da, gaur egun, Europa eta Ipar Amerikan %113koa dena. Urtero Nafarroan 40-50 kasu berri diagnostikatzen dira. Igoera hau ingurumen, higiene-elikadura (tabakoa bereziki) eta populazioaren zahartzearekin lotzen da.

Kirurgia berebiziko tratamendu bat da, beti ere, burutzea posible den kasuetan. kirurgia baino lehen edota ostean, Kimioterapia tratamenduaren aplikazioak, biziraupena nabarmenki hobetzen du operatutako pazienteengan. Aurreratuago dauden testuinguruetan, klinikoek mota ezberdinetako kimioterapiaren konbinazioa gomendatzen dute. Diagnostiko goiztiarra funtsezkoa da pankrea-minbizia pairatzen duten pertsonen bizi-itxaropena handitzeko. 2005-2011 tartean, Estatu Batuetako NCI National Cancer Institue-ak argitaratutako azken datuen arabera, gaixotasuna aurkitzen denetik 5 urtera, bizirik jarraitzeko itxaropena %8koa da. Minbiziaren diagnostikoa lokalizatua dagoen kasuetan, biziraupena %27koa da eta %2 murrizten da metastasi kasuetan.


 

Irudiak
Ezkerretik eskuinera: Antonio Viúdez, Ana de Jesús–Acosta, Fernando Arias, Juan Vila, José Carlos Subtil, Joaquín Fernández, Isidoro Cobo, Sara Arévalo, Ruth Vera eta Fernando Pardo.
Deskargatu
Ruth Vera doktorea bere hitzaldiaren momentu batean.
Deskargatu