Navarrabiomed-eko ikertzaileek garuneko proteinak nola analizatu aztertzeko liburu bat koordinatu dute

Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

Navarrabiomed-eko ikertzaileek garuneko proteinak nola analizatu aztertzeko liburu bat koordinatu dute

Enrique Santamaría eta Joaquín Fernández-Irigoyen  Navarrabiomed bio-medikuntza ikerketa-zentroko Proteomika Unitateko ikertzaileek “Current Proteomic Approaches Applied to Brain Function / Burmuin-funtzioari aplikatutako hurbilketa proteomikoak” zientzia argitarapenaren edizioa koordinatu dute. Lana Springer-Nature argitaletxe entzutetsuak Neuromethods bildumaren baitan argitaratu du.

Liburua, neuro-endekapen gaixotasunen eta gaixotasun psikiatrikoen eboluzioan zehar proteinen paperari buruzko ezagutza hobetzera bideratutako 20 protokolo estandarizatutan egituratuta dago.

Egileak, IdiSNA Nafarroako Osasun Ikerketa Institutu eta ProteoRed-ISCIII plataforma nazionalari uztartuak egonik, garuneko proteomen kuantifikazio masiboa, aldaketa postradukzionalen monitorizazioa, organulu neuronalen isolamendua eta karakterizazioa eta datu omikoak integratzea ahalbidetzen duten tresna bio-informatikoen ezarpena posible egiten duten metodologien laburpen bat eskaintzen dute. Funtsezko gida da, bai neuro-proteomikaren eremuan sartu nahi duten ikasleentzat, bai neuro-zientzietan masa-espektrometriaren aplikazioei buruz ezagutza handitu nahi duten ikertzaileentzat.

Argitalpenaren garapenean Espainian, Suitzan, Frantzian, Danimarkan, Portugalen, Alemanian, Indian, Estatu Batuetan eta Brasilen kokatutako ikerketa-laborategietatik etorritako 75 ikertzailek parte hartu dute. Hauetako askok Navarrabiomed-eko Proteomika Unitatearekin maiztasunez kolaboratzen dute “The Human Brain Proteome Project (HBPP)” nazioarteko ekimenaren baitan. 

HBPP proiektua Human Proteome Organization (HUPO) erakundeak babesten du eta bere helburua garapen eta zahartze-maila ezberdinetan eta egoera patologikoetan giza garuna osatzen duten proteinen karakterizazio osoa egitea da.

 

Irudiak
Joaquín Fernández-Irigoyen eta Enrique Santamaría Navarrabiomed-eko ikertzaileak
Deskargatu