
Plataformak teknika proteomikoen zerbitzu integrala eskaintzen du, diseinu esperimentaletik hasi, emaitzen interpretazio biologikora eta argitaratzeko irudikapen grafikoetara bitarte.
Gaur egun, analisi-metodo ezberdinak ditu, azken belaunaldiko masen espektrometrian oinarrituta, eta prozesu biologikoetan inplikaturiko mekanismo molekularrak bereizteko aukera ematen dute, patologia ezberdinetarako diana terapeutikoak ez ezik, pronostiko eta/edo diagnostiko balioa duten balizko biomarkatzaileak ere lortuaz.
Proteomikako taldeak zerbitzu teknologikoak, aholkularitza eta prestakuntza-ikastaroak eskaintzen dizkie Osasunbidea (SNS-O) ikerlariei nahiz beste erakunde publiko edo pribatuei eta biotech sektoreko enpresei.
Proteomikako Plataforma ProteoReden parte da, Carlos III.a Osasun Institutuko baliabide biomolekularren eta bioinformatikoen plataformarena.
Koordinatzailea: Joaquín Fernández Irigoyen

Navarrabiomed - Centro de investigación biomédica
Complejo Hospitalario de Navarra, edificio de investigación.
Calle Irunlarrea, 3. 31008 Pamplona, Navarra, España.