80 profesional baino gehiagok parte hartu dute ICTUSnet Europako sarearen azken ekitaldian

Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

80 profesional baino gehiagok parte hartu dute ICTUSnet Europako sarearen azken ekitaldian

Pasa den ostegunean, uztailak 29, ICTUSnet-en azken online ekitaldia egin zen; proiektu horretan, 2018az geroztik, Nafarroako Ospitale Guneko Neurologia Zerbitzuko eta Navarrabiomedeko profesionalek parte hartu dute. Europako sare horren xedea izan da lankidetza sustatzea ikerketan eta berrikuntzan, iktusak kaltetutako pazienteen arreta integrala eta bizi-kalitatea hobetzeko, datuak analizatzeko teknologia berrien laguntzarekin eta agenteen bikaintasun sare bat sortuta, informazioa, esperientziak eta jardunbide egokiak partekatu ahal izateko.

ICTUSnet-ek adimen artifizialeko erremintak erabili ditu garatzeko; hala nola, testu-meatzaritzako softwareak eta anonimizatutako eta parte hartzen duten eskualdeetan iktusaren kasuen erregistroetara lotutako datu-baseak (Big Data) kudeatzeko prozesuak eta algoritmoak. Ekitaldian adierazi bezala, 20 milioi biztanleko estaldura duen informazioa bildu da, eta erregistro nagusian iktusaren fase akutuari buruzko 1.000 kasu baino gehiagoren informazioa jaso da. Lortutako informazio guztia aztertu egin da, prozesu asistentzialak hobetzeko.
 
Ibilbide-orria eta web plataforma
 
Proiektuaren garapeneko azken hilabeteetan zehar, NOGeko Neurologia taldeak, Maria Herrera Isasi neurologo eta ikertzaile nagusia buru duela, eta Nafarroako Kalte Zerebralaren Elkartearekin (ADACEN) batera, ekintza-plana eta
ibilbide-orri bat egin ditu Europako eskualdeetan iktusaren  arreta hobetzeko (horiek aurkeztu zituzten ekitaldian). Dokumentuan iktusari buruzko adierazpenak eta osasun-agintarientzako gomendio nagusiak jasotzen dira. 

Material hori eta beste batzuk sarearen esparruan sortutako web plataforma berri batean eskura daitezke; bertan, iktusari buruzko informazio eguneratua dago herritarrentzat oro har, eskualde bakoitzean 18 hilabetez egindako prozedura endobaskularren bidezko iktus iskemikoaren bir-perfusio tratamenduen konparaziozko txosten bisual bat barne, eta, horrekin batera, profesionalentzako eremu bat, datuen analisirako, testu-meatzaritzarako eta TC irudien adimen artifizialeko tresnetarako sarbide eta guzti.

ICTUSnet 10 bazkideko kontsortzio batek garatu du, eta, bertan, jabari publiko eta pribatuko osasun eta ikerketako erakundeek hartu dute parte. Agència De Qualitat i Avaluació Sanitàries De Catalunyak (AQuAS) koordinatzen du. Kontsortzioak Europako hego-mendebaldeko 6 eskualde ordezkatu ditu (Aragoi, Balear Uharteak, Katalunia, Nafarroa, Okzitania eta Portugalgo Iparraldea), eta gutxi gorabehera 20 milioi pertsonako biztanleria hartu du. Proiektua Interreg Sudoe Programak eman zuen, Eskualdeko Garapeneko Europar Funtsak finantzaturikoak (FEDER).

Irudiak
ICTUSnet Final Dissemination Event
Deskargatu
ICTUSnet Final Dissemination Event
Deskargatu
ICTUSnet Final Dissemination Event
Deskargatu
ICTUSnet Final Dissemination Event, Online Session