Biriketako minbizia duten eta garuneko erradioterapiarekin tratatu diren gaixoen memoria zaintzea lortu duen azterketa nazionalean

Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

Biriketako minbizia duten eta garuneko erradioterapiarekin tratatu diren gaixoen memoria zaintzea lortu duen azterketa nazionalean

Zelula txikien biriketako minbizia duten gaixoek buruko erradioterapia egin behar izaten dute, garuneko metastasien aurkako prebentzio-neurri gisa, gaixoen erdiari garatzen baitzaizkio gaixotasunean zehar. Neurri horiek ondorio negatiboak ditu gaixoen memorian, eta ia %70ari eragiten dio; beraz, tratamendua baztertzeko arrazoi nagusia izaten da. Gaur egun, Nafarroako Ospitale Guneak (NOG) parte hartzen du Bartzelonako Mar Ospitalea buru duen azterketa batean; beste hamabi zentrok ere garatzen dute, eta lehen aldiz erakutsi du hipokanpoaren garuneko zatia babestuta tratamenduaren ondorio hori saihestu daitekeela. 

Entsegu klinikoa Onkologia Erradioterapikoko Ikerketa Klinikoaren Taldeak (GICOR) sustatu du, Onkologia Erradioterapikoko Espainiako Sozietateko Biriketako Minbiziaren Espainiako Onkologia Taldearekin (GOECP-SEOR) elkarlanean. Azterketaren burua Mikel Rico Osés da Nafarroan, onkologo erradioterapikoa, eta harekin batera lanean ari dira Enrique Martínez López, Onkologia Erradioterapikoaren Zerbitzuko burua, eta Laura Bragado Álvarez, Erradiofisika eta Babes Erradiologikoaren Zerbitzuko fakultatiboa, hirurak Nafarroako Ospitale Gunekoak. Horiez gain, honako hauek ere hartzen dute parte: Margarita Illas Pérez-Mosso,  Navarrabiomed-FMS-koa eta entseguaren koordinatzailea, eta Nuria Rodríguez de Dios, azterketaren ikertzaile nagusia eta Mar Ospitaleko Onkologia Erradioterapikoaren Zerbitzuko mediku ondokoa. 

2 urte eta 150 gaixo bilduta 

III. faseko azterketa bat da, zelula txikien biriketako minbizia duten 150 gaixo bildu ditu, garuneko metastasirik gabeak. Horietako 15 Nafarroako azterketan sartu dira NOGeko Onkologia Erradioterapikoko taldearen eta Navarrabiomed - Miguel Servet Fundazioko Entsegu Klinikoen Plataformaren bitartez.

Hipokanpoa garunaren erdian kokatuta dagoen zona txikia da, eta, beste funtzio batzuen artean, memoriarekin eta ikaskuntzarekin lotzen da. Lehen tumore ezberdineko garuneko metastasiak dituzten gaixoekin aurretik egindako azterketek jada erakutsi zuten eremu hori babestea ona zela. Baina orain arte ez zen egiaztatu zelula txikien biriketako minbizia duten gaixoengan, eta prebentzio moduan tratatzen ziren tumorea garunera ez zabaltzearren. 

Azterketaren bidez aztertu dituzte, halaber, gaixoen bizi-kalitatean duen inpaktua, bigarren mailako ondorioak, garuneko metastasiaren eragina, biziraupena eta hipokanpoaren tamainaren aldaketak. Hori guztia inplikaturiko zentroetako Erradiologia zerbitzuen lankidetzari esker egin ahal izan da.

Era berean, segimendua egin zaie gaixoei bi urtetan zehar, eta, horrela, erresonantzia magnetikoa bezalako hainbat proba egin zaizkie hipokanpoaren tamainaren bilakaera ikusteko, eta memoriaren testa ere bai. Emaitzen arabera, hipokanpoa babestu zaien pertsonen taldean, memoria 3 hilabetera kontserbatzeaz gain, erradiazioa jaso eta handik bi urtera ere bere horretan mantendu dela egiaztatu da. Gainera, garuneko irudiek erakusten dute garezur osoa irradiatzen den kasuetan, hipokanpoa atrofiatu egiten dela. Aztertutako gainerako alderdiei dagokienean, ikus ahal izan da ez dagoela biziraupeneko alderik garun osoan erradioterapia jaso duten gaixoengan. Aldi berean, egiaztatu da hipokanpoan metastasiaren eragina oso baxua dela. 

Aldaketa praktika klinikoan 

Mikel Rico gustura agertu da lortutako emaitzekin eta horien garrantzi klinikoarekin. “Entseguari esker egiaztatu ahal izan dugu era horretako tratamendua segurua dela eta gaixoen memoria zaintzeko eta, modu horretan, haien bizi-kalitateari eusteko aukera ematen duela. Hori dela-eta, hipokanpoen babesa laster sartuko da protokolo klinikoetan”, adierazi du. 

Garuneko eremu hori babestu daiteke NOG bezalako zentroetan, ekipamendu aurreratua dutenetan, zona bakoitzean ematen den erradiazioaren irismena eta dosia modulatzeko aukera izateagatik. Horrez gain, derrigorrezkoa izango da talde medikoak eta erradiofisikoak dedikazio handiagoa eskaintzea.  
Lan horrek ahozko aurkezpen onenaren saria jaso zuen ekainean Onkologia Erradioterapikoko Espainiako Sozietatearen XX. Biltzarrean (SEOR), eta irailean Chicagon American Society of Radiation Oncology’s (ASTRO) Biltzarrean aurkezteko hautatu dute.

Erreferentziako artikulua

Rodríguez de Dios N, Couñago F, López JL, Calvo P, Murcia M, Rico M, Vallejo C, Luna J, Trueba I, Cigarral C, Farre N, Manero RM, Durán X, Samper P. Treatment design and rationale for a randomized trial of prophylactic cranial irradiation with or without hippocampal avoidance for SCLC: PREMER-trial on behalf of GOECP/SEOR-GICOR. Clinical Lung Cancer 2018; 19: e693-e697.

Irudiak
Enrique Martínez, Mikel Rico, Margarita Illas y Laura Bragado.
Deskargatu