“La Caixa” banku-fundazioak, Caja Navarra banku-fundazioak eta Navarrabiomed-ek Nafarroako osasunaren ikerkuntza publikoaren sustapena areagotzeko programa bat bultzatu dute

Presentación de las líneas de negocio
Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

“La Caixa” banku-fundazioak, Caja Navarra banku-fundazioak eta Navarrabiomed-ek Nafarroako osasunaren ikerkuntza publikoaren sustapena areagotzeko programa bat bultzatu dute

  • Hurrengo lau urteetan, areagotze programak digestio-medikuntza, geriatria, neurozientziak eta onkologiaren arloetan ikerketak garatu eta arlo hauetan bikaintasuneko ikerketen aurrerapena ematea  ahalbidetuko du.
  • “La Caixa” eta  Caja Navarra banku-fundazioek, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren lau mediku adituk bio-medikuntzaren ikerkuntzan kalitatezko proiektuak garatzeko helburuarekin,  1,2 miloi eurorekin bultzatu dute areagotze programa hau Navarrabiomed bio-medikuntza Ikerkuntza Zentroan.
  • Proiektu honen abiaraztea “la Caixa” eta Caja Navarra Fundazioaren gizarte-ekintzek 2017-2021 aldirako Nafarroako ikerketa polo nagusiekin duten konpromisoaren parte da.   Denbora honetan zehar, biek 6,4 milioi euroko ekarpen osoa esleituko dute unibertsitate eta ikerketa zentroetara.


Ana Díez Fontana, Nafarroako CaixaBank-eko lurralde zuzendaria; Javier Miranda, Caja Navarra banku-fundazioaren presidentea eta Iñigo Lasa Navarrabiomed-eko zuzendariak programaren onuradun izango diren lau mediku adituen ikerketa-lerroak aurkeztu dituzte. Eduardo Albéniz Arbizu, Nicolás Martínez Velilla, Maite Mendioroz Iriarte eta Antonio Viúdez Berral ikertzaileak guztira 12 hautagaien artean kanpo-batzorde ebaluatzaile batek aukeratuak izan dira.

Programa honek mediku adituak euren jarduera asistentzialaren zati batetik askatzea eta hau ikerketa-jardueretara bideratzea ahalbidetzen du. Ezinbestekoa da medikuek euren ikerketa-proiektuak garatzeko denbora edukitzea aurkikuntzen abangoardian mantentzeko eta euren espezialitatean erakusleak izateko. Gainera, ekimenak profesionalen masa kritiko baten ezarpena bultzatzea ahalbidetzen du euren jarduera asistentziala jarduera ikertzailearekin uztartuz paziente eta populaziora bideratutako ikerketa traslazionala lagunduz.

Aukeratutako lau ikertzaileek Nafarroako Gobernu eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren zentro mistoa den Navarrabiomed-ekin bat egingo dute hurrengo asteetan. Bakoitzak proiektuen garapenerako berezko ikerketa unitate bat osatuko du Nafarroako Ospitale Gunearen zerbitzuetako praktika asistentzialetik eta Navarrabiomed-en beste unitate eta plataforma batzuen kolaboraziotik abiatuta.

Zerbitzu bakoitzaren ikerketa jarduera girotzeaz gain, (BAME) Barruko Mediku Egoiliarren parte hartze eta integrazioa erraztuko dutela espero da haiek aktiboki programa, entsegu eta ikerketa biomedikoko proiektuetan murgilduz.

Bikaintasunezko lau ikerketa Digestio-medikuntza, geriatria, neurozientziak eta onkologian

Eduardo Albéniz Arbizu-k bere medikuntza-ibilbidea estatu mailako ospitale ezberdinetan zehar garatu du Frantzia, Japon eta Txinan aurreratutako endoskopian formazio-txandakatzeak ere eginez. Gaur egun, Nafarroako Ospitale Gunearen  Endoskopia Unitate - Digestio-Zerbitzuaren parte da.

Gaur egun, ikerketa goiztiarretan  digestio-tumoreen erresekzio-endoskopia tekniketan espezializatuta dago, adibidez, muki-erresekzio-endoskopikoa (RME) edota muki-azpiko disekzio-endoskopikoa (DSE).  Teknika hauek azaleko digestio-neoplasien ikuspegi panoramikoa hedatu dute, tratamenduen kasu gehienetan, kirurgia edota tratamendu oldarkorragoak saihestuz. Adibide bezala, esan behar da kolon-ondesteko polipoen erresekzioak  kolon-ondesteko minbizien iraupenaren bahetze programetan eragin handiena duten neurriak direla, Nafarroan garatzen den modukoak.

Garatuko den proiektuak erresekzio teknika eta konplikazioen agerpenarekin loturiko  eraginkortasun iragarpen faktoreen identifikazioan ebidentzia gehiago eskaintzea  du helburutzat, beti ere, konplikazio hauek txikiagotuz.

Nicolás Martínez Velilla Nafarroako Ospitale-Gunearen Geriatria Zerbitzuaren buru da 2015etik eta 2013tik geriatria pazientearen ikerkuntzaren sustapena helburutzat duen Navarrabiomed-ekin loturiko taldea ere zuzentzen du.

Proiektuak ikerketa mardul bat aurkeztuko du komunitate eta ospitale-bitartekoan hauskortasunaren garapena eta adindunetan desgaitasun edota dependentzia saihesteko, gainera, mugaz bestaldeko Europako zahartze sare baten sorreran lagunduz. Beste gai batzuen artean, paziente  zaharren egungo  ospitalizazio-sistema birplanteatzen saiatuko da ospitaleratutako zaharren bizi-kalitatea hobetzen duten ariketa jarraibideak sartuz eta osasun-sistemaren iraunkortasun hobeago bat erraztuz.

Maite Mendioroz Iriarte-k bere ibilbide profesionala ikerkuntza eta alor klinikoan garatu du Bartzelona, Donostia eta Nueva York hirietan zehar.  2010etik Nafarroako Gune Ospitaleko Neurologia Zerbitzuaren mediku-taldearen parte da eta azken urteotan “la Caixa” fundazio-bankuari,  Caja Navarra fundazioari  eta Nafarroako Gobernuari esker, areagotze programa ezberdinez gozatzeko aukera izan du. Sostengu honen bidez Navarrabiomed-eko Neuro-pipegenetika Unitatearen jarduera zuzendu eta sendotzea lortu du.

2018-2021 denboraldian zehar areagotze jarduerak aurrera jarraituko du eta odolean Alzheimer gaixotasunaren bio-markagailu epigenetiko bat identifikatzeko proiektu bat garatuko du tratamendu goiztiarren ezartzeko xedearekin gaixotasunaren diagnostikoa aurreikusteko.

Ikerketak neuro-endekapen gaixotasunen erabileran zehaztasunezko medikuntzaren norabidean doan lehen pausua eraiki dezake.

Antonio Viúdez Berral-ek Nafarroa, Katalunia eta Baltimore-n (EEBB) artean garatu du bere ibilbide profesionala. 2010etik Nafarroako Ospitale-Gunearen Onkologia Medikuntza Zerbitzuaren aditu taldearen parte da eta Navarrabiomed-en aktiboki ikerketa proiektuak garatzen ditu.

Bere proiektuaren barnean Viúdez-ek, beste gai batzuen artean, pankrea-tumore neuro-endokrinoen ikerkuntzan aurrerapenak egingo ditu eta zenbait terapien eraginkortasuna hobeago aurre-ikusten lagunduko duten markagailu bereizgarrien aurkikuntzan zentratuko da.

Halaber, laguntza honen bidez zerbitzuaren ikerkuntza-jarduera sendotzea lortu nahi da    diagnostiko, pronostiko, aurreikuspen bidezko erantzuna edota aplikatutako tratamenduen toxikotasunaren hobekuntzara bideratutako lan-lerro berriak ezarriz.

 

 

 

Irudiak
Prentsaurrekoa.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Prentsaurrekoa.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Ezkerretik eskuinera: Luis Gabilondo, Ana Díez, Maite Mendioroz, Eduardo Albéniz, Antonio Viúdez, Nicolás Martínez, Javier Miranda eta Iñigo Lasa.
Deskargatu Flecha que indica descarga