ELIKUME proiektuak bizi-estilo osasuntsuak eta aktiboak sustatuko ditu haur eskoletako familia eta ikasleen artean

Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

ELIKUME proiektuak bizi-estilo osasuntsuak eta aktiboak sustatuko ditu haur eskoletako familia eta ikasleen artean

  • Osasun Departamentuak finantzatzen du bizitzaren lehen urtetatik osasuna hobetzeko eta aldi berean haurren populazioan gehiegizko pisua eta obesitatea ekiditeko ekimen hau.


ELIKUME proiektua urria honetan jarri da abian, bere helburua izanik jadanik menu osasuntsuekin eta jasangarriekin kontatzen duten Iruñako udal haur eskoletara datozen haurren ohitura dietetikoak eta egoera nutrizionala ezagutzea. 

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak "Ikerketa Proiektuak 2022 Osasunaren Zientzietako Ikerketan” deialdiaren bidez finantzatutako ekimen bat zein lanean ari den eskainitako prestakuntza eta sentsibilizazioa lagungarriak gerta litezkeelakoan haurren gehiegizko pisua hala nola obesitatea murrizteko eta gainera, gure gizartearen osasuna hobetzeko.

Zehazki, ELIKUME proiektuak esku-hartze programa bat garatuko du zeinetan Iruñako udal haur eskoletako 18 eta 36 hilabete arteko ikasleen familiak tartean nahasiko diren  egungo (2023-2024) eta hurrengo (2024-2025) ikasturteetan. Familia parte hartzaileei hasierako ebaluaketa bat egingo zaie eta beste bat programa amaitzean, eta bizi-ohitura osasuntsuen hala nola bizi-estilo aktiboen gaineko proiekturako berariaz diseinatutako online prestakuntzarako sarbidea izango dute, zeinetan halaber sukaldaritza-tailerrak barne hartzen diren, adibidez. Borondatezkoa den inolako kosturik gabeko prestakuntza honek eragin positiboa izan dezake haurrengan haurtzarotik hasita bizi osoan zehar. 

Parte hartzeko interesa duten pertsonak proiektuaren webgunean, www.elikume.com, erregistratu ahal dira zeinetan, gainera, hari buruzko informazio gehiago topa litekeen. 

Ikerketa taldeko kideak dira Nafarroako Pediatria Elkarteko profesionalak, "Iruñako Udal Haur Eskolak" erakunde autonomoa hala nola Nafarroako Unibertsitate Publikoa (Osasun Zientzien Fakultatea), Nafarroako Osasun Ikerketarako Institutuaren (IdiSNA) eta Navarrabiomed ikerketa biomedikorako ikerketa-zentroaren lankidetza lagun. 

Proiektuaren zuzendaria Antsoaingo Osasun Zentroko pediatra Edurne Ciriza da, eta berarekin elkarlanean ari dira Izaskun Berasategi (Iruñako udal haur eskoletako nutrizionista), Isabel Juaniz (nutrizionista eta proiektuaren ikertzailea) hala nola Maria Medrano (hezitzaile fisiko eta ikertzailea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea) nutrizionistak.