Intentsifikazioa, ikerketa translazionala bultzatzeko gako bat

Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

Intentsifikazioa, ikerketa translazionala bultzatzeko gako bat

Pazientearentzako tratamendu pertsonalizatuago eta eraginkorragoetan aurrera egiteko, ikerketa zientifikoaren eta praktika klinikoaren arteko distantzia murriztea erronka handienetako bat da. Hain zuzen, horixe da “intentsifikazio-figuraren” helburua. Navarrabiomedek sistema publikoko osasun-profesionalei ikerketa-jardueretan parte hartzea errazteko eskaintzen die aukera.

Navarrabiomed-Fundación “la Caixa” Intensifikazio Programaren II. Deialdia medikoei hurbiltzeko asmoz, joan den otsailaren 10ean mahai inguru bat antolatu zen, eta bertan Nafarroako Unibersitate Ospitaleko (NUO) mediku intentsifikatuek bere esperientzia partekatu zuten.

Marisol Fragosok, Navarrabiomedeko Kudeaketa zuzendariak, Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko zerbitzu klinikoetan egiten den ikerketa sustatzeko eta finkatzeko tresna gisa aurkeztu zuen programa. “Deialdiaren xedea medikuen % 50 asistentzia-jardueratik askatzea da, ikerketan aritzeko aukera izan dezaten”, azaldu zuen Fragosok. Hala, intentsifikazioaren figurak, ikerketa ospitalean sartzeaz gain, gaixoari zuzendutako ikerketa translazionala sustatzen du, eta talde berriak sortzen eta finkatzen laguntzen du.

Gai horretan sakontzeko, NUOeko lau medikuk osatutako mahai-ingurua antolatu zen: Eduardo Albéniz (digestio-aparatua), Josune Hualde (pediatria), Ander Ernaga (endokrinoa) eta Maite Mendioroz (neurologia). Denak bat etorri ziren ikerkuntzak azken aurrerapenetan eguneratuta eta trebatuta egotera bultzatzen duela. Gainera, lan- eta zerbitzu-estandarrak ezartzen eta pentsamendu kritikoa sustatzen ere laguntzen duela azpimarratzen dute. Ondorioz, unitatearen eta ospitalearen profila hobetzen du. Era berean, ikerketak ospitalean parte har dezan bultzatuta, kontsultan bildutako informazio medikoa ikerketa-proiektuetan sar daiteke, eta, gainera, tratamendu berriak probatzen dira ingurune klinikoan.

Hala ere, osasun arloko profesional guztiek ez dute intensifikazioaren figura ezagutzen. Eduardo Albéniz horietako bat zen: “Ez nuen ezagutzen, Navarrabiomedeko Metodologia Unitatetik deialdira aurkeztera animatu ninduten, ikertzeko denbora gehiago izateko”. Ander Ernagaren kasuan, ekimena Nagen programaren eskutik heldu zen, Nafarroako Gobernuak proiektu estrategikoen deialdian finantzatua. “Genoma gaixotasun jakin baten barruan, familiako hiperkolesterolemia, aplikatzeko aukera aztertu zen. Zerbitzuan ideia komentatu zen eta Juan Pablo Martínez doktoreak eta nik pausoa ematea eta proiektuari ekitea erabaki genuen”, azaldu zuen. Biek erakutsi zuten zer bidetatik gozatu ahal den intentsifikazioaz, zein ikerketa-ildo orokor batzuk —Navarrabiomed programa, esaterako— indartuko dituen deialdi baten bidez, zein jarduera zehatz bat egitera bideratuta.

Nola edo hala, ikerketa-jarduerak eragin handia du asistentzial-jardueran eta jendeak gehiago jakiteko duen jakin-minan. Horren erakusgarri dira saioan emandako datuak: “gure zerbitzuan handitu egin dira doktoretza-tesia egiteko interesa duten pertsonak, lau ikerketa-talde sortu dira, eta gaur egun hiru ikerketa-proiektu ditugu abian ISCIIren deialdi nazionalean”, zioen Mendiorozek. Bestalde, Albénizek eta Ernagak adierazi zuten ikerketa-taldeak gaikako unitateka, eta hiperkolesterolemia duten pazienteen kontsulta monografikoa sortu zirela. Gainera, Hualdek eguneroko aurrerapenak nabarmendu zituen, Nagen Pediatrics programaren ildotik: “informazio-iturri horiek, genomika eta klinika, konbinatuta, askotan, gaixotasun batzuen arrazoiak aurreikus ditzakegu, diagnostiko zehatzagoa egin dezakegu edo kasu bakoitza erabiltzeko jarraibideak aldatu, pazientearen ezaugarrietara zehazki egokitzen direnak, medikuntza pertsonalizatuz”.

Marisol Fragosok, halaber, Navarrabiomed intensifikatzeko programaren garrantzia berresten duen beste emaitza bat azpimarratu nahi izan zuen: “gure ikertzaileak lehiakorragoak izatea lortu da, profesionalak trebatzeak arrakasta izan du norgehiagokako deialdi nazionaletan ikerketarako funtsak lortzeko orduan, hala nola Carlos III.a Osasun Institutuaren Osasun Ekintza Estrategikoan”.

Kolokioak, halaber, klinika intentsifikatu batek aurrean dituen oztopo batzuk mahaigaineratzeko balio izan zuen. Besteak beste, ikaskuntza-kurba da garrantzitsuenetako bat. Halaber, aipatu zuten beharrezkoa dela bideragarritasun-plan bat izatea, proiektuek denboran aurrera egin ahal izateko. Alderdi positibo gisa, ikerketa eta praktika klinikoa bateratzeko aukera erreala azpimarratu zuten, eta horretarako zenbait gako eman zituzten. Ildo horretatik, Navarrabiomed eta ospitalaren arteko hurbiltasuna azpimarratu zuten. Alderdi horrek bi esparruen arteko oreka errazten du eta ikerketan %100 sartzea ahalbidetzen du.

Laburbilduz, guztiontzat merezi du intensifikazioa, ikasi, partekatu, esperimentatu eta oso bide interesgarria egiten baituzu. “Konturatzen zara pentsamendu zientifikoak klinikan aplikatzen duela eta, nolabait, eguneroko dinamika hausten duela, hobeto pentsatzen laguntzen dizu”, esan zuen Mendiorozek. “Hain zuzen, ikerketa translazionala osasun-esparruaren barruan egitea bultzatzen ari da”, zioen Fragosok, eta parte-hartzaileak otsailaren 28an amaituko den Intentsifikaziorako II. Deialdian parte hartzera animatzen zituen.
Navarrabiomedek, gaur egun, 19 ikerketa-unitate propio eta 28 talde ditu, zentro publikoetatik datozen 250 klinikok baino gehiagok osatuak; horien artean, Nafarroako Unibertsitate Ospitalea, Oinarrizko Osasun Zentroen sarea eta Nafarroako Osasun Publiko eta Lan Osasunaren Institutua.

Navarrabiomed- “la Caixa” -Fundazioko intensifikazio deialdiari buruzko informazio gehiago esteka honetan.

Irudiak
Ezkerretik eskuinera: A.Ernaga, J.Hualde, M.Mendioroz eta E.Albéniz.
Deskargatu
Marisol Fragosok, Navarrabiomedeko Kudeaketa zuzendariak, ongietorria ematen du.
Deskargatu