Miren Vallejo Ruizek bere doktore-tesia defendatuko du datorren azaroaren 17an, asteartearekin

Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

Miren Vallejo Ruizek bere doktore-tesia defendatuko du datorren azaroaren 17an, asteartearekin

Miren Vallejo Ruizek, Navarrabiomed-IdiSNAko Onkohematologia Ikerketa Unitateko doktoratu aurreko ikertzaileak, bere doktore-defendatuko du Nafaroako Unibertsitate Publikoaren eskutik datorren azaroaren 17an, asteartearekin, 11:00etan. Saioa Navarrabiomedeko Areto Nagusian eginen da. Egun, COVID-19agatik indarrean dagoen arautegiak ezarritakoaren araberako edukiera mugatuko da, eta saioa bideokonferentzia bidez jarraitu ahalko da.

Tesia, “Evaluación de la respuesta inmunológica funcional desarrollada frente a Citomegalovirus, Virus Epstein-Barr y Adenovirus, así como de sus elementos reguladores en pacientes que reciben un trasplante de progenitores hematopoyéticos alogénico”, Navarrabiomeden egin da Natalia Ramírez Huertoren zuzendaritzapean, Onkohematologia Unitateko Ikertzaile Nagusia. 


Zitomegalobirus (CMV), Epstein-Barr Birusa (VEB) edo Adenobirusaren (AdV) aurrean hetopoietiko alogenikoen transplantea (alo-TPH) egin dieten pazienteen erantzun immunologiko babeslearen garapena baldintzatzen duten aldaera biologiko eta genetiko nagusien deskribapenean oinarritu da ikerketa. Hau da, hezur muinak berriz produzi ditzan, zelula ama sanoak eman behar izan dizkieten pazieteena. 

Ateratako ondorioetako batean ikusi da birusen T linfozito (LT) espezifikoen azpipopulazioaren funtzionalitatearen analisiak alo-TPH egin dieten pazienteengan, CMVren infekzioa hautematen duela transplantearen ondorengo denboraldian. LTk tumoreen zelulak suntsitzen eta erantzun immunitarioak kontrolatzen laguntzen dute.

Erantzun immunologiko horren funtzionaltasuna erregulatzen duten parametroei dagokienez, frogatu da, emaile osasuntsuen laginen bidez, Gliotoxinak (GT), Aspergillus fumigatus-en (AF) onddo-toxina fungikoak, inhibitu egiten duela LT eta NK zelulen immunitate-azpipopulazioen funtzioa, kutsatutako zelulak eta minbizi-zelulak suntsitzea helburu duena, baita erantzun immunitarioak erregulatzea ere.

Gainera, in vitro ikusi ahal izan da GTren presentziak, A ziklosporina eta Metotrexato botikekin konbinatuta, immunitate-erantzuna eragozten duen mekanismo bat sortzen duela. Sendagai horiek hartzailearen kontrako txerto-gaixotasunaren (EICR) aurkako profilaxi bezala erabiltzen dira paziente horietan. Emaitza esperimental hori berretsi egiten da TPH osteko aldian. Horretan GT metabolitoaren presentziak, bismetil-gliotoxina (bmGT), Ziklofosfamida farmakoa ematearekin konbinatuta, CMV/VEB/AdVren aurkako erantzun immunitario espezifikoa negatiboki eragiten du.

Azkenik, frogatu da zitokina, kimiozina eta euren errezeptoreen geneetako polimorfismo batzuk ebaluatzeak, pazienteengan zein emaileengan, CMV bidezko infekzioa garatzeko banakako arriskua iragartzen duela TPH ondorengo egoeran. Polimorfismo horiek aztertuta, kalkulu-ekuazio bat eta puntuazio praktiko bat sor daitezke, TPHaren ondoren CMV bidez kutsatzeko arrisku handia duten pazienteak garaiz identifikatzeko.

Emaitza hauek hiru ekitalditan aurkeztu dira: “European Society for Clinical Cell Analysis” Nazioarteko Kongresuan, 2018ko irailean Balentzian; Hematologiako Europako 24. Kongresua, Amsterdamen egina 2019ko irailean; eta Hematologia eta Hemoterapiako Espainiako Elkarteko LXI Kongresu Nazionalean, 2019ko urrian, Balentzian. Ikerketa iragan urrian ere aurkeztu zen kongresu horren LXII aldian.

Miren Vallejoren tesia garatzeko Nafarroako Gobernuko 2016ko laguntzak jaso ditu, ikerketa eta ezagutzaren zabalpenerako enpresa eta organismoek doktoregaiak kontratatzeko  “Doktoregai Industrialak 2019-2019”. Tesiaren prozesuan Gregorio Marañón Ospitale Nagusian egonaldi bate gin zuen 2018ko ekainetik abendura, “Genética y clínica de las neoplasias hematológicas y el trasplante hematopoyético” taldean.