Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko gaixo batek 5.000 euro eman ditu Navarrabiomedeko bularreko minbizi metastasikoaren ikerketa sustatzeko

Donativo a Navarrabiomed
Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko gaixo batek 5.000 euro eman ditu Navarrabiomedeko bularreko minbizi metastasikoaren ikerketa sustatzeko

  • Dirua “giltzatarri solidarioak” kanpainari esker bildu egin da, eta Minbiziko Seinaleztapen Unitatearen ikerketa lagunduko du.

Duela gutxi, Navarrabiomed – Miguel Servet Fundazioak 5.000 euroko dohaintza jaso du bularreko minbizi metastasikoaren ikerketa-lerroa sustatzeko. Minbizi Seinaleztapen Unitateko taldeak garatzen du Navarrabiomedeko ikerketa-lerro hori. Mónica Lozano Estébanez paziente onkologikoak, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko bularreko minbiziak tratatua, bere “giltzarri solidarioak” kanpainaren diru-bilketa entregatu du, Nafarroan egiten den ikerketa laguntzeko.

Zehazki, honako proiektu honetarako erabiliko dira funtsak: “Metabolismo lipidikoa jomuga terapeutiko gisa, bularreko minbizi metastasikoan immunoterapia hobetzeko”. Proiektua 2023an hasi zen, SARAY elkarteari esker, eta dohaintzak ikerketarekin jarraitzeko aukera emango du.

Mónica Lozano Estébanezen giltzarri solidarioak egitea NOUko Onkologia Medikoko Zerbitzuari eskerrak emateko hasi zen, baina egiten jarraitzera eta saltzera animatu zen, ikerketa biomedikoari laguntzeko helburu bakarrarekin. “Profesional mediko onenak izan ditzakegu, baina aurrerapenak eta ikerketa-tresnak behar ditugu, tratamendu espezifikoagoak eta eraginkorragoak lortzeko”, azpimarratu du.

Kanpaina honetan 2.500 giltzarri solidario baino gehiago egin du Mónikak jada, eta 10.500 euro bildu ditu. Lortutako funts guztiak Nafarroan bularreko minbizi metastasikoa ikertzeko erabili dira. “Maila pertsonalean, eguneroko bizitzan oso baliagarria sentitzen laguntzen didan terapia da, gaixotasunagatik ez naizelako lanik egiten ari. Poz handia ematen dit beste pertsona batzuei laguntzen ahal diedala jakiteak”.


Bularreko minbizi metastasikoaren intzidentzia

Bularreko minbizi metastasikoak zenbait organoren tumore-afekzioa dakar, hala nola garuna eta hezurra, bular bat edo bien gain. Minbiziari buruzko Ikerketa Zentroaren (IARC, ingelesezko siglak) datuen arabera, bularreko tumore guztien %30i eragiten dio, bai diagnostikoaren unean bai ondorengo faseetan. Gaur egun, ospitaleek tratamendu pertsonalizatu gidatuagoak eta albo-ondorio gutxiago dituztenak eskaintzen dituzte, pronostiko hobeak eta bizi-kalitatea hobetzeko.
Paula Aldaz Donamaria ikertzailea da ikerketaren burua Navarrabiomeden, eta azaldu duenez, "immunoterapiaren erantzun antitumorala hobetu nahi du, bularreko minbizi metastasikoko farmako desberdinekin konbinatuta".

Dohaintzei buruzko informazio gehiago

Navarrabiomed ikerketa biomedikoko zentro bat da, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuaren menpekoa eta NUPi lotua, zentro misto gisa. Miguel Servet Fundazioak, bere organo kudeatzailearen bidez, bikaintasuneko ikerketa biomedikoa sustatzen eta errazten du osasun-sistema publikoan, oinarrizko eta translazioko ikerketetatik, saiakuntza klinikoetara eta behaketa-azterketetara, besteak beste. Bere lana babestu nahi duten pertsonek bere web orria kontsulta dezakete, dohaintzen atala.
 

Irudiak
Ezkerretik eskuinera: Susana De la Cruz (NOUko onkologoa), Monica Lozano eta Navarrabiomedeko ikertzaileak: Imanol Arozarena eta Paula Aldaz.
Deskargatu Flecha que indica descarga