Navarrabiomed-eko jarduerak Nafarroako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Asteetan (2022)

Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

Navarrabiomed-eko jarduerak Nafarroako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Asteetan (2022)

Navarrabiomedek X. urteurrena ospatzen du aurten (2012-2022). 10 urte horiek ospatzeko, zentroak hainbat jarduera antolatu ditu azaroan, 2022ko Nafarroako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Asteekin batera.

Navarrabiomedeko programazioaren ardatz nagusian erakusketa interaktibo bat dago, "De la célula al paciente.10 Años avanzando juntos / Zelulatik pazientera. 10 Urte elkarrekin lanean" izenekoa. Gaztelaniaz eta euskaraz dago eskuragarri, Erakusketa gaztelaniaz eta euskaraz dago, eta osasun-langileei, ikertzaileei eta publiko orokorrari zuzenduta dago. Proiektuak 3D bistaratze-teknologia eta errealitate areagotua ditu, eta Nafarroako Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren finantziazioa jaso du, kultura zientifikoa sustatzeko, Nafarroan egindako I+G+B zabaltzeko eta STEM COSMOS 2022 bokazioak sustatzeko laguntzen deialdian.

A continuación, se detallan las acciones programadas desde Navarrabiomed para acercar la investigación biomédica y fomentar las vocaciones científicas. El aforo es limitado en todas ellas y las personas interesadas deberán reservar plaza a través del formulario de inscripción correspondiente. 

Hona hemen Navarrabiomedek ikerketa biomedikoa hurbiltzeko eta bokazio zientifikoak sustatzeko programatutako ekintzak:

Jornadas temáticas de puertas abiertas a Navarrabiomed 17, 18 y 21 de noviembre. 
Saio bakoitzean bisita gidatua egingo da "De la célula al paciente.10 Años avanzando juntos / Zelulatik pazientera. 10 Urte elkarrekin lanean" eta zentroko laborategiak bisitatuko dira. Toki kopurua mugatua da guztietan, eta interesdunek izena emateko inprimakiaren bidez erreserbatu beharko dute plaza.

  • Azaroaren 17a, osteguna. 18:00etan Doitasunezko medikuntza: DNAtik immunoterapiara. Aforo completo. 
  • Azaroaren 18a, ostirala. 10:30ean Bihotzeko gaixotasunak, ariketa fisikoa eta osasuna. Inskripzioa.
  • Azaroaren 21a, astelehena. 10:30ean Neurozientzietako ikerketaren erronkak. Inskripzioa.

 

Zientzietako ikasleen bisita Navarrabiomedera. Azaroaren 22a. 16:30ean. Aforo completo. 
Sesión sobre salidas profesionales en investigación biomédica y posterior visita a los laboratorios del centro en grupos reducidos. Edad orientativa: 16-19 años; estudiantes de Bachillerato, Formación Profesional y primeros cursos de grados universitarios.
¡Importante! El alumnado de modelo D deberá especificarlo en el formulario con el fin de facilitar la organización de la visita a los laboratorios en euskera. 

Ikerketa biomedikoan dauden irteera profesionalei buruzko saioa eta, ondoren, zentroko laborategietara talde txikitan bisita. Adina: 16-19 urte; Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleak eta unibertsitateko graduetako lehen kurtsoak.
Garrantzitsua! D ereduko ikasleek formularioan zehaztu beharko dute, euskarazko laborategietarako bisita errazago antolatzeko.


Hitzaldia. Azaroaren 24a, osteguna. 13:00etan B areto nagusia - Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa . "Ikerketa biomedikoa praktika kliniko asistentzialean integratzea: erronkak eta aukerak". Inskripzioa.
Medikuntza- eta ikerketa-arloko nazioarteko bi erreferentek ikerketa translazionalaren garrantziari buruzko hausnarketa egitera gonbidatuko dute. Marina Berenguer Haym eta Jesús Prieto Valtueñaren arteko elkarrizketa inspiratzailea.
Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena. Emandako helbide elektronikoan izena eman den ordenaren arabera berretsiko da plaza.

COVID-19 protokoloa. Ospitaleetan indarra duten osasun neurriak betez, nahitaezkoa izanen da maskara eramatea jarduera guztietan. Kasuren bat gertatuz gero, COVID-19 Navarrabiomed parte-hartzaileekin harremanetan jarriko da plaza erreserbatzeko formularioan emandako datuen bidez.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Asteak, Nafarroan
Azaroaren 4tik 19ra, zientzia-dibulgazioko ziklo honek zientzia herritarrei hurbiltzeko hainbat jarduera eskaintzen ditu Foru Komunitatean. Zientziaren Lagunen Kluba da ezagutza zientifiko eta teknologikoa sustatzeko aste hauetako jarduerak koordinatzeaz arduratzen den erakundea. Jarduera horien sustatzaileak Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Nafarroako Unibertsitatea eta Iruñeko Planetarioa dira. Urtez urte, hainbat erakunde laguntzailerekin, aste hauetan hitzaldiak, jardunaldi irekiak, museoetara bisitak, ibilaldi zientifikoak eta abar izaten dira.

•    Ezagutu 2022 jardueren programa osoa