Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatua da Alcalá de Henaresko Unibertsitatean (UAH); Genetika Klinikoan espezializatua, European Certificate in Medical Genetics and Genomics (UEMS) europar ziurtagiriarekin; eta Medikuntzan europar doktorea UAHren aldetik, tesi-sari bereziarekin (premio extraordinario).
Asistentzia-arloan, Nafarroako Osasun Zerbitzuko (Osasunbidea/SNS-O) Genetika Medikoko eremuko mediku fakultatibo laguntzaile (F.E. de Área) da, eta Erresuma Batuko North East and North Cumbria NHS Genomic Medicine Centre-ko Consultant Clinical Geneticist izan zen 2014-2016 urteen artean.
Nafarroako Gobernuaren Navarrabiomed Ikerketa Biomedikoko Zentroko eta IdiSNA Nafarroako Osasun Ikerketarako Institutuko "Onkogenetika eta Minbizi Hereditarioa" ikerketa-taldeen buru izan zen 2008-2020 aldiarako, eta Navarrabiomedeko Medizina Genomikoaren Unitateko zuzendaria da 2016tik.
Irakasle gisa, irakasle elkartua da Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP/UPNA) Osasun Zientzien Fakultatean, eta "Medikuntza Pertsonalizatua" ikasgaiaren arduraduna da Bioteknologia, Zientziak, Ingeniaritza Biomedikoa eta Datuen Zientzia graduetan, baita Medikuntza graduko "Medikuntza Integratua VI" ikasgaian ere.
Medikuntza Pertsonalizatuaren esparruko kudeaketan eta plangintzan, Nafarroako Medikuntza Pertsonalizatuaren Estrategiako koordinatzaile zientifiko-teknikoa izan da; Giza Genetikako Espainiako Elkarteko (AEGH) Medikuntza Pertsonalizatuko ataleko idazkaria; Senatuko Ponentziaren aholkularia Medikuntza Genomikoko Estrategia Nazionalari buruz; Medikuntza Pertsonalizatuaren Nazioarteko Partzuergoko (ICPerMed) Batzorde Betearazleko kidea; eta Europako Batzordearen 1 Milioi Genoma (+1MG) ekimenerako mirror group-etako partaide.
