Proteinen kristalografia eta immunologia estrukturala

    Proteinen kristalografia
    Proteinen kristalografia eta immunologia estrukturala
    Sistema inmunearen aldaketa molekularrak deszifratzea

    Proteinen Kristalografia eta Immunologia Estrukturaleko Unitateak antigenoen —bai patogeno edo tumoreetatik eratorritako antigeno arrotzen, bai gaixotasun autoimmuneekin lotutako autoantigenoen— aurkezpena eta ezagutza arautzen dituzten oinarri molekular eta estrukturalak ikertzen ditu.

    Horretarako, ikerketa-taldeak teknika-konbinazio bat erabiltzen du; besteak beste, proteinen ingeniaritza eta egitura zehazteko metodoak, hala nola X izpien kristalografia.

    Egindako ikerketen helburua da antigenoen aurkezpenean eta erantzun immunean parte hartzen duten mekanismo eta bide ezezagunak argitzea, bereziki autoantigenoekiko zein antigeno arrotzekiko sentikortasun-egoeretan. Taldearen azken helburua da ikerketa-emaitzek gaixotasunak tratatzeko eta sendatzeko sendagaiak garatzen laguntzea.

    Ikerketa-ildoak eta interes-arloak:

    • TCR-pMHC eta antigorputz-antigeno egiturak
    • Afinitate handiko peptidoen in silico diseinua
    • Akoplamendu molekularra (molecular docking)
    • TCR-pMHC eta Fab-antigeno egiturak
    • Mimikria molekularra
    • Antigenoen ezagutzaren oinarri estrukturalak
    • Patogenoaren eta ostalariaren arteko elkarrekintza
    • Txertoen garapena

    Proiektuak
    Bisita 360º
    Proteinen kristalografia
    Laborategi
    Kontaktua
    Proteinen kristalografia

    Navarrabiomed - Centro de investigación biomédica
    Complejo Hospitalario de Navarra, edificio de investigación.
    Calle Irunlarrea, 3. 31008 Pamplona, Navarra, España.