Proteinen kristalografia eta immunologia estrukturala

Proteinen Kristalografia eta Immunologia Estrukturala taldeak mikrobio eta tumore jatorriko antigenoen aurkezpena eta loturiko erantzun inmunea erregulatzen duten oinarri molekularrak ikertzen ditu. Beste teknika batzuekin konbinatuta, sistema inmunearen osagai ezberdinetan sortutako aldaketa molekularrak X izpien kristalografiaren bitartez ahalik eta zehaztasun handienarekin deszifratzera bideratuta dago taldeak garatutako ikerketa.
Burutzen diren azterketen bitartez, orain arte deszifratu gabeko antigenoen aurkezpenean inplikaturiko mekanismoak eta bideak erakutsi nahi dira, era horretan, antigeno arraroen sentikortasun-egoeretan erantzun inmunearen egungo mapa osatuaz. Taldearen helburuak dira emaitzek minbiziaren eta infekzio-jatorriko gaixotasunen tratamenduan aukera terapeutiko berriak sortzen lagundu ahal izatea.
Ikerketa-lerroak:
- Antigenoen azterketaren egiturazko oinarriak.
- Patologia-ostalaria interakzioa.
- Sistema inmunearen faktoreen egitura.

Navarrabiomed - Centro de investigación biomédica
Complejo Hospitalario de Navarra, edificio de investigación.
Calle Irunlarrea, 3. 31008 Pamplona, Navarra, España.