3D3B AVATAR proiektua muga hematoentzefalikoa 3Dn erreplikatzeko gailu bat garatzen ari da Alzheimer gaixotasuna ikertzeko

Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

3D3B AVATAR proiektua muga hematoentzefalikoa 3Dn erreplikatzeko gailu bat garatzen ari da Alzheimer gaixotasuna ikertzeko

  • Nafarroako Gobernuak 1,3 milioi eurorekin finantzatu du Navarrabiomedek zuzendutako zentro anitzeko ekimena

3D3B AVATAR proiektua Nafarroako Gobernuak finantzatutako eta Navarrabiomedeko Onkohematologia Unitateak koordinatutako zentro anitzeko ekimen estrategikoa da, 3D inprimaketaren bidez muga hematoentzefalikoa imitatuko duen gailu bat sortzeko helburua duena, modu horretan, Alzheimer gaixotasuna tratatzeari begira, botika berrien garapena ahalbidetzeko. Ondorengo entitateetako profesionalek ere parte hartzen dute: Navarrabiomedeko Biobankua eta Neuroepigenetika Unitatea, Medikuntza Aplikatuko Ikerketa Zentroa (CIMA), Nafarroako Unibertsitate Publikoa, NAITEC automozio eta mekatronikako teknologia zentroa eta 3Dbide Taldea, Iruña Tecnologías, Hirudi eta One Voxelez osatua. 

Zentro anitzeko ikerketa honek aldi berean heldu die proiektuko lau faseei. Muga hematoentzefalikoa irudikatzeko diseinuarekin eta burmuineko mikrobaskulatura erreplikatzeko erreminta teknologikoetan doikuntzak egiten hasi dira. Ekimen honek (2020ko urrian ekin zion bere jardunari) 2 urteko iraupena izanen du.  

Burmuina muga hematoentzefalikoak babesten du, eta toxikoen edo kanpoko beste osagai batzuen sarbidea eragozten du. Alabaina, farmakoak fase preklinikoan garatzeko oztopo bat izan daiteke. Entsegu klinikoetan botiken eraginkortasuna frogatzen da pazienteei eman eta gero. Oraingoz, komunitate zientifikoa ez da gai izan medikamentu baten eraginkortasuna galera kognitiboa duten pazienteengan (Alzheimer gaixotasuna, adibidez) fase preklinikoan bermatzeko. Izan ere, muga hematoentzefalikoa iragan behar duenez, ez da ezagutzen zein neurritan iritsiko den burmuinera.

“Proiektua burmuineko muga hematoentzefalikoa maila mikroskopikoan mimetizatuko duen gailu mikrofluidiko bat sortzeko nahiarekin eratu da. Muga hematoentzefalikoa osatzen duten zelulak hazteko gai izango diren egitura baskularrak garatzeko erronka dugu”, azaldu du Natalia Ramírez Huertok, Navarrabiomedeko Onkohematologia Unitateko ikertzaile nagusia eta proiektuaren ikertzaile nagusia.

Proiektuaren garapenak irauten duen bi urtetan, eta Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko 1,3 milioi euroko finantzaketarekin, ekimenak neurozientzien arloko edozein ikerketa-taldek erabili ahalko duen hesiaren erreplika lortzea du helburu, Alzheimer gaixotasunaren eta bestelako gaixotasun neurodegeneratiboen aurkako botiken garapenean aurrerapausoak emateko eta, hala, eritasun hori hobeto aztertzeko.

Lau fase

Navarrabiomede, 3D3B AVATAR osatzen duen partzuergoaren kudeaketa eta koordinazio zientifikoaz gain, proiektuaren lehen blokearen garapenean CIMArekin lankidetza zuzenean ari da. Horretan burmuineko ehunak klarifikazio teknologiekin prozesatu nahi dira muga hematoentzefalikoaeren irudirik zehatzena lortzeko, zeinak gailua diseinatzeko balioko duen. “Lehen irudiak eskainiko ditugu, proiektu honetarako CIMAn eskura dauden mikroskopioekin egiten saiatuko gara”, adierazi du Carlos Ortiz de Solórzanok, TECNUNeko (Nafarroako Unibertsitatea, Donostia) ingeniaria eta CIMAko ikertzailea. 

NUPek CIMAk eskainitako irudiak 3Dn prozesatuko ditu eta eredu fluidodinamiko bat sortuko du, Ingeniaritza Departamentuak Egituren Teoriako irakasle den Mauro Malvèk azaleratu duenez: “Eskura dugun diseinutik hasiz hiru dimentsioko egitura bat sortuko dugu, eredu fluido bat erakutsiko eta bere jarduera imitatuko duena mikrobaskulaturaren barnean”. Zailtasuna irudiaren tamaina mikroskopikoan dago. 

Hurrengo pausua NAITECek garatuko du. NUPen eredu konputazionaletik abiatuz inpresio eredu bat sortzea eta gailua fabrikatzeko materiala lortzea izanen dira bere eginkizunak. Estíbaliz Armendáriz Zubillagak, proiektuen kudeatzailea NAITECen, bioresina erabiliko dutela argitu du, “aldez aurretik, azido hialuronikoa, ikusi baita ongi funtzionatzen dutela burmuineko zeluletan”. Horrekin 3D inprimagailua elikatuko dute NUPek erraztutako eredu konputazionalak fabrikatzeko. 

Azken egitekoa, fabrikazioa, “oso lan zaila da”, Mikel Arbeloaren hitzetan, Hirudi enpresako zuzendaria. 3D inprimaketaren arloan estereolitografia deituriko teknika batekin lan egiten da egitura txikiak sortzeko. “Baina harago joan behar dugu”, adierazi du Arbeloak, 10 mikroi diametroko gailu bat baita. 3Dbide enpresa egiturak fabrikatzeko gai den makina bat konfiguratzeaz eta ikertzaileek behar dituzten frogak aurrera eramateaz arduratuko da. 

Ikerketaren aurrekariak

Partzuergoa egonkortu eta 2020ko irailean proiektua abiarazi baino lehen, 3D3B AVATAR hasierako ideiak SciencEkaitza 2019 lehiaketa zientifikoko I Saria eskuratu zuen, Nafarroako Gobernuak antolatzen duena ideia berritzaileak eta eraldatzaileak aitortzeko, bikaintasuna, egingarritasuna eta inpaktua bateratzen dituztenak, edo irudimenetik eta berritasun zientifiko teknologikotik planteatuak. 
 

Irudiak
Ezkerretik eskuinera, Mauro Malvè, Carlos Ortiz de Solórzano, Estíbaliz Armendáriz, MIkel Arbeloa eta Natalia Remírez.
Deskargatu Flecha que indica descarga
3D3B AVATAR partzuergoaren topaketa Navarrabiomeden instalazioetan.
Deskargatu Flecha que indica descarga
3D3B-AVATARen erronka
Natalia
Ramírez Huerto
Ikerlari nagusia