Neuroepigenetika
Gure helburua da DNAren metilazio-patroiak eta horiek gaixotasun neurologikoen garapenean duten eragina deskribatzea da, baita gaitz horiek diagnostikatzeko, pronostikoa zehazteko eta tratatzeko biomarkatzaile epigenetikoak identifikatzea ere. Horretarako, medikuntza pertsonalizatu eta doitasunezko medikuntzako teknika eta prozedura aurreratuak erabiltzen ditugu, hala nola biopsia likidoa, ELISA eta PCR digitala. Gure arreta nagusia gaixotasun neurodegeneratiboetan eta iktusaren ondorengo narriadura kognitiboan jartzen dugu. Gainera, helduen neurogenesian parte hartzen duten mekanismo epigenetikoak zehazten lan egiten dugu —mekanismo horiek eragina baitute bai neurodegenerazioan, bai prozesu horiekiko erresilientzian—, helburu terapeutikoak identifikatzeko asmoz. Gure ikerketa patologia horietan generoaren eta sexuaren araberako desberdintasunak detektatzeko diseinatuta dago.
Ikerketa-ildoak:
- Alzheimer gaixotasunean eta beste gaixotasun neurodegeneratibo batzuetan biomarkatzaile epigenetikoak identifikatzea.
- Doitasunezko medikuntza eta medikuntza pertsonalizatua dementzien diagnostikoan.
- Neurogenesiaren eta erresilientziaren mekanismoak Alzheimer gaixotasunean: helburu terapeutiko berriak.
- Iktusaren ondorengo narriadura kognitiborako (PSCI) biomarkatzaile epigenetikoak identifikatzea.
Taldea garun-hodietako gaixotasunetarako ISCIIIren RICORS sarearen eta DEGESCO (Dementia Genetics Spanish Consortium) partzuergo nazionalaren parte da, eta SCAP-AD (IMPACT 2022, ISCIII) Medikuntza Pertsonalizatu eta Doitasunezko Medikuntzako proiektuan parte hartzen du.
Navarrabiomed - Centro de investigación biomédica
Complejo Hospitalario de Navarra, edificio de investigación.
Calle Irunlarrea, 3. 31008 Pamplona, Navarra, España.
