OPTIMAGE Europako sarea jarri dute martxan Nafarroan pertsona helduengan tratamendu farmakologikoa optimizatzeko

Berriak
Komunikazio eta diseinu unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

OPTIMAGE Europako sarea jarri dute martxan Nafarroan pertsona helduengan tratamendu farmakologikoa optimizatzeko

  • Ekimena atzo egin zen online, eta ospitale, komunitate, soziosanitario eta ikerketa arloko 150 pertsona baino gehiago bildu zituen

Navarrabiomed ikerketa biomedikoko zentroak, Nafarroako Ospitale Gunearekin (NOG) batera, atzo antolatu zuen Nafarroan OPTIMAGE Europako sarea ezagutzera emateko online aurkezpena. Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) Programaren esparruan garatzen da, eta Toulouseko Ospitale Unibertsitarioak zuzentzen du proiektua. Ekimenean ospitale eremuko, komunitateko eta alor soziosanitarioko 150 profesionalek baino gehiagok parte hartu zuten. Ikerketa eta enpresetako profesionalak ere izan ziren, baita pazienteen elkarteak eta interesa zuten herritarrak ere.

OPTIMAGEn helburua hirugarren adinean farmakoterapia optimizatzea da, etapa horretan pertsona batzuk oso medikatuta baitaude, 10 edo 12 farmako ezberdin hartzeraino. Horrela, pazientearengan ondorio kaltegarriak saihestu nahi dira, ospitaletan egonaldi luzeak edo gaixotasunaren pronostikoa okertzea, adibidez. Arrisku horiei iatrogenia farmakologikoa deritze teknikoki, eta proiektuak bere ahaleginak bideratzen ditu hori ekiditera medikamentuak ongi erabiltzeko osasun langileen lankidetza hobetzearen bitartez. Zentzu horretan, farmazialariaren papera oinarrizkoa da diziplina anitzeko taldean, zeinean osasun arloko hainbat profesionalek parte hartzen duten iatrogenia prebenitzeko.

Ekimen honen buru Nicolas Martínez Velillak, Navarrabiomedeko Geriatria ikerketa Unitateko arduradun eta NOGeko Geriatria Zerbitzuko nagusiak, sarea zentro anitzen osatzen dutela azpimarratu zuen. “OPTIMAGEkin Osasunbideako eragile guztiek eginiko lana batu nahi dugu optimizazio farmakologikoa ezartzen, irakaskuntza errazten, Pirinioez gaindiko eskualdeen artean profesional-trukea egiten eta protokoloak eta praktika onak elkar trukatzen eta homogeneizatzen”, aipatu zuen Martínezek.

Nicolás Martínezez gain, ekimenaren irekieran ondorengoek hartu zuten hitza: Marisol Fragoso Roanes, Navarrabiomedeko kudeaketa zuzendaria, Alfredo Martínez Larrea, NOGeko zuzendari kudeatzailea, Antonio López Andrés, Osasunbideako Farmazia eta Laguntzetako Zuzendariordea eta Maite Sarobe Carricas, NOGeko Farmazia Zerbitzuko nagusia. Sare izaerako proiektuari babesa adierazi zioten, inplikatutako zerbitzu eta unitateen kudeaketa eta koordinazio egokia eskatzen duena.
 
Maite Sarobek OPTIMAGEk pazienteen arretan hobekuntza handia suposatuko duela nabarmendu zuen: “Proiektu honen bidez Geriatria Zerbitzuan polifarmaziako kontsulta espezifiko batekin arreta hobetzeko aukera dugu, hirugarren adinean optimizazio terapeutikoa helburu duena”. Halaber, pertsona helduengan farmakoterapiaren jarraipena egitearen garrantzia aipatu zuen, hala nola, hartzen dituzten medikamentuak gainbegiratzea, interakzio posibleak detektatzea, kasu bakoitzean farmakoaren egokitasuna egiaztatzea, bere dosi optimoa, ulertzea pairatzen ari den mina hartzen ari den medikamentuaren eraginagatik izan ahal dela, medikamentuaren egokitzapena bere bizi estilora, baita bere zaintzaileenera eta bere ingurura ere.

Ekimenean ondorengoek ere esku-hartu zuten: Daniel Villanueva Canabal eta Victoria Roncal Belzunce, proiektuaren kudeatzailea eta koordinatzailea Navarrabiomeden hurrenez hurren; Ramón San Miguel Elcano, NOGeko ospitaleko farmazian espezialista; Javier Garjón Parra, Osasunbideako Medikamentuaren Aholkularitza eta Informazioa Zerbitzuko burua, eta Cecilia Calvo Pita eta Goizane Ros Bernaola, biak ala biak Osasunbideako ospitaleko farmazian espezialistak.

Ardatz estrategikoak

OPTIMAGE sarea APTITUD pertsona helduen mendekotasuna prebenitzeko saretik sortu da. OPTIMAGEk APTITUDE indartu eta osatu nahi du komunitateko eta ospitaleko farmazialariak integratuz. Partzuergoa, Navarrabiomedez gain, Toulouseko Ospitale Unibertsitarioak (proiektuko entitate burua), Bartzelonako Unibertsitate Autonommoko Fundación Salud y Envejecimientok eta Andorrako Osasun Arreta Zerbitzuak osatzen dute.
 
Proiektuak 29 hilabeteko iraupena du, eta hiru funtsezko ardatz ditu: iatrogenia farmakologikoaren aurka borrokatzeko sare bat sortzea profesionalen, pazienteen eta senideen artean; gizarteko sektoreen formakuntza eta pertsona helduei zuzendutako ekimenak antolatzea medikamentuen kudeaketa hobetzera bideratuak eta gerontologian APTITUDEK hasitako bikaintasuneko Europako interesgunea garatzen lagunduko duena.

Profesionalen arteko lankidetza iatrogenia farmakologikoa prebenitzeko oinarrizkoa da. Horregatik, pirinioetako mugaren bi aldeen artean jakintza elkar trukatzeak lurralde bakoitzeko indarguneen eta ahulguneen ikuskera zehatzago bat izatea ahalbidetuko du geriatriaren alorreko optimizazio terapeutikoaren eremuan, iatrogenia farmakologikoaren prebentzioan, heziketa terapeutikoan, irakaskuntzan eta berrikuntzan.

Proiektuaren %65 Eskualde Garapeneko Europako Funtsarekin (EGEF) kofinantzatu da, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2014 2020). POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugen eremuan integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da. Haren laguntza mugaz gaindiko jarduera ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak garatzera bideratuta dago, lurraldearen garapen iraunkorraren aldeko estrategia komunen bidez.

 

Irudiak
De izquierda a derecha, Nicolás Martínez (responsable de la Unidad de investigación en Geriatría de Navarrabiomed y jefe del Servicio Geriatría del CHN), Alfredo Martínez (director gerente del CHN), Marisol Fragoso (directora de gestión de Navarrabiomed)
Deskargatu Flecha que indica descarga
Coloquio del evento de OPTIMAGE.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Evento de lanzamiento del proyecto europeo OPTIMAGE en Navarra
Nicolás
Martínez Velilla
Investigador principal