NAGEN PROGRAMA

"Programa NAGEN"


Navarrabiomedek hainbat proiektu berritzaile garatzen ditu 2016tik zehaztasuneko medikuntza pertsonalizatuaren alorrean:
 

Ekimen horiek Nafarroako Gobernuaren babesa dute Espezializazio Adimenduneko Europako Estrategiaren (S3) barruan, eta NAGEN Programan kokatzen dira. Horren helburua da Nafarroako osasun sare publikoan jakintzaren garapena eta analisi genomikoko teknologiaren erabilera bultzatzea.  

Proiektu bakoitzaren izendatzaile komuna pazienteen genomak duen informazioaren erabilera da, errekrutatutako pazienteen maneiua eta tratamendua hobetzeko. Euren genometako informazioa nozitzen duten patologiaren beste alderdi batzuekin eta euren historia klinikoko informazioarekin gurutzatzen da. Informazio iturri horien konbinazioak, genomikoak eta klinikoak, kasu askotan ahalbidetzen du gaixotasun batzuen zergatiak zehaztea, diagnostiko zehatzagoa egitea edo kasu bakoitza maneiatzeko jarraibideak aldatzea, pazientearen ezaugarri espezifikoetara egokituta (medikuntza pertsonalizatua).

NAGEN Programa eta bere proiektuak Navarrabiomedeko Medikuntza Genomikoko Unitatetik koordinatzen eta egiten dira, Angel Alonso Sánchez doktoreak zuzenduta. Gaur egun, espezialitate askotariko medikuek eta genetikan, biokimikan, bioinformatikan eta superkonputazioan adituak direnek osatzen dute bere taldea.

NAGEN Programaren helburuak

  • Pazienteen zaintza eta bizi kalitatea hobetzea
    Aldaketa genetikoak identifikatzea jatorri ezezaguneko patologien diagnostiko zuzena errazteko eta diana terapeutiko posibleak ezartzea
     
  • Ikerketa biomedikoaren alde egitea
    Ezagutza zientifikoan aurrera egiten laguntzea, prebentzio metodo eta tratamendu eraginkorragoei bide emanen dieten ikerketa ildoak sortu ahal izateko
     
  • Teknologia berriak garatzea eta ezartzea
    Sektore bioteknologikoaren garapenean aurrera egitea, Nafarroa Espainiako eta nazioarteko ezagutzaren mugan kokatuz