NUPeko Bioteknologia graduko ikasleek Navarrabiomed bisitatu zuten

Estudiantes del grado de Biotecnología de la UPNA
Bisitak
Komunikazio unitatea
T +34 848 422 201
Egileak
Navarrabiomed

NUPeko Bioteknologia graduko ikasleek Navarrabiomed bisitatu zuten

Navarrabiomeden helburu estrategikoetako bat batxilergoko eta unibertsitate graduko ikasleen artean dibulgazioa eta zientzia-bokazioak sustatzea da, zientziarekiko interesa eta kuriositatea pizteko helburuarekin. Testuinguru horretan, Proteomika Unitateak bisita bat antolatu zuen duela gutxi Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Bioteknologiako hirugarren mailako ikasleentzat, Proteinen ingeniaritza ikasgaiaren praktiken barruan. 

Hogei ikasle etorri ziren zentrora iragan martxoaren 26an, ostiralarekin, oinarrizko ikerketak, traslazionalak edo enpresarialak eskain ditzakeen aterabide profesionalei buruzko mahai-inguru batera. Ondorengo kideek parte hartu zuten topaketan: Navarrabiomedetik Joaquin Fernández Irigoyenek, Enrique Santamaría Martínez, Imanol Arozarena eta Jacinto López Sagaseta; CIMAtik gonbidatutako ikertzailea José Luis Lanciego; eta Ojer Pharmako enpresako I+G-ren arduradun Juan Manuel Llabot. Euren lekukotzek hainbat galdera piztu zituzten, hala nola, merkatuan gehien eskatzen diren profilak zeintzuk diren, nola osatu unibertsitateko formakuntza akademikoa edo nola garatu karrera zientifikoa unibertsitateko ikasketen etapatik harago. 

Ondoren, Navarrabiomedeko Proteomika Plataformako eta Proteinen Kristalografia eta Egiturazko Immunologia Unitateko laborategiak bisitatu zituen taldeak, lehen eskutik erabilgarri dagoen ekipamendua ezagutzeko, eta, halaber, nazioko eta nazioarteko zenbait proiektutan egunero egiten duten jarduna. 

Navarrabiomedek bisita hau antolatu zuen Nafarroan COVID-19ari aurre egiteko indarrean dauden segurtasun protokoloak eta arauak jarraituz.

Irudiak
Mahai-ingurua: Imanol Arozarena, José Luis Lanciego y Juan Manuel LLabot
Deskargatu Flecha que indica descarga
Jacinto López, ikasleentzako hitzaldian
Deskargatu Flecha que indica descarga
Joaquín Fernández, Proteomikako laborategiko jarduna ezagutzera ematen
Deskargatu Flecha que indica descarga