
COVID-19 ikertzeko informazio garrantzitsua. 2020ko apirila.
Navarrabiomedeko Entsegu Klinikoen Plataformak lanean dihardu Nafarroako osasun publikoaren sareko ikertzaileek COVID-19aren inguruko ikerketa klinikoetan parte har dezaten, horien emaitzen aurrerapausoak Osasunbideako pazienteen onurarako izango direlarik.
-
Informazio gehiago eta kontaktua: ruth.garcia.rey@navarra.es I eva.zalba.garayoa@navarra.es
Entsegu Klinikoen Plataformak (EKP) osorik koordinatzen eta kudeatzen ditu Nafarroako Osasun Departamentuaren eta haren erakunde autonomoen mendeko osasun-zentroetan burutzen diren azterketa klinikoak. EKPek entsegu klinikoak eta behaketa-azterketak sustatzeko, horiek mantentzeko eta errazteko lan egiten du, industria farmazeutikoak sustaturiko azterketa komertzialentzat nahiz ikerketa independentekoentzat.
EKPek hiru helburu nagusi ditu:
- Ikerketa klinikorako euskarri-azpiegitura ematea osasun-arloko profesionalei.
- Sustatzaileak/CROak bideratzea, babestea eta orientatzea, prozedurak sinplifikatu eta kudeaketa-denborak laburtzearren.
- Ikerketa klinikoa sustatzea eta praktika asistentzialean sartzea, gaixoari botika eta tratamendu berriak eskuratzea errazte aldera, beste era batera lortu ezin dituen kasuan, betiere segurtasuna bermatuaz.
Gaur egun, Plataformak 195 azterketa kliniko kudeatzen ditu, 22 espezialitate ezberdinetako 77 ikerlarik zuzenduta. Eta hori guztia herritarren osasuna eta ongizatea sustatzeko eta tratamenduaren bide guztiak jada agortu dituzten gaixoei irtenbide berriak eta itxaropena eskaintzeko helburuarekin.
Navarrabiomed - Centro de investigación biomédica
Complejo Hospitalario de Navarra, edificio de investigación.
Calle Irunlarrea, 3. 31008 Pamplona, Navarra, España.