Noticias

Navarrabiomed-ek, biriketako minbiziaren aurkako immunoterapia tratamenduen eraginkortasunean inplikaturiko mekanismoak identifikatu ditu

Egileak
Navarrabiomed

Ikerketa biomedikoko Navarrabiomed zentroko Immunomodulazio Unitateak, Nafarroako Ospitale Multzoko (NOM-CHN) Onkologia Mediko zerbitzuarekin lankidetzan, anti-PD-L1/PD-1 motako immunoterapiari erantzuteko aukera ematen duten birikietako minbizia duten pazienteen immunologia sistemako ezaugarri molekularrak identifikatzea lortu du. Ikerketak, Minbiziaren Aurkako Elkarte Espainiarraren (AECC) eta Osasunaren Carlos III Institutuaren (ISCIII) laguntza izan du, eta EMBO Molecular Medicine zientzia aldizkariak argitaratu du.

Categoría
Galería de imágenes
Immunomodulazio Unitateko eta Onkologia Medikoko profesionalak Navarrabiomed-en.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Vídeo

Carlos Hernández Sáezek Navarrabiomeden ikertzen jarraituko du Roche Farma Espainiaren ‘adituen ihesari stopa’ bekari esker

Egileak
Navarrabiomed
  • Immunoterapiak minbiziaren eta bereziki birikako minbiziaren aurka izan dezakeen erabileraren alderdi desberdinak ikertuko ditu Navarrabiomeden.

Gaur egin da Navarrabiomeden, proiektuak garatzeko baliabiderik ezagatik atzerrira joan behar duten ikertzaile espainiarren talentuari atxikitzeko Roche Farma Espainiak abiarazitako ‘Adituen Ihesari Stop’ deritzon beka berri bat emateko ekitaldia.

Ekitaldian izan dira Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuko zuzendari nagusi Luis Gabilondo, Navarrabiomedeko zuzendari Iñigo Lasa eta Roche Farmako Regional Access & Business arloko zuzendari Mónica Palomanes, Navarrabiomed ikerketa biomedikoko zentroko Immunomodulazio Unitatean lanean diharduen Carlos Hernández doktore ondoko ikertzaileari beka emateko.

‘Adituen Ihesari Stop’ deritzon ekimenaren bitartez, Roche Farma Espainiak berrikuntza bultzatzen du tokiko osasun eremuan. Carlos Hernández ikertzailearen esanetan, beka honek lanean jarraitu eta ikerketa-karrera aurrera bultzatzeko aukera eman dio, eta laguntza hori jaso ezean, beste irtenbide profesional batzuk aztertu edo atzerrira ikertzera joan beharko zukeen.

Carlos Hernándezek adierazitakoaren arabera, “Rocheren ekimenari esker, ikertzaile askok Espainian jarraitu ahalko dute, eta honek gizartearen mesedeko ikertzaile-sarea sortzen lagunduko du”. 

Abangoardiako ikerketa: minbiziaren aurkako immunoterapia

Carlos Hernández ikertzaile dabilen Immunomodulazio Unitateak era koordinatuan lan egiten du Nafarroako Ospitaleguneko Onkologia Medikoko Zerbitzuarekin. Unitate honetan, garrantzi handiko lana egiten ari da paziente onkologikoen tratamendurako immunoterapien garapenaren inguruan.

Tumorea garatzen denean, minbiziaren zelulek sistema immunitarioa inhibitzen dute, eraso egin ez diezaien. Ildo horretan, sistema immunitarioa berraktibatzea da immunoterapiaren helburua, tumoreari berriz ere eraso egin diezaion, erabat desegin arte. Immunoterapiari erantzungo dioten pazienteak identifikatzeko biomarkadoreak garatzea da laguntza jaso duen zientzialariak garatu beharreko ikerketaren ardatza, horrelako tratamenduek beste pazienteegan duten eraginik ezaren kausak ikertzeaz gain.

Momentuz, ikerketa birikako minbiziari zuzendu zaio, baina beste tumore mota batzuetan ere aplika daiteke.

Adituen Ihesari Stop bekak

Adituen Ihesari Stop deritzen beken bitartez, Rochek ikerketa sustatzea xede duten doktore aurreko eta doktore ondoko proiektuen finantzaketa bultzatzeko tresna bat jarri du autonomia-erkidegoetako osasun departamentuen eskura.

Beka hauek 60.000 euroko diru-kopurua atxikia dute 18 hilabeteko epealdirako, eta proiektuarekin bat egindako autonomia-erkidegoetako osasun erakundeek kudeatzen dituzte, Roche Farmaren eta osasun erakunde bakoitzak izendaturiko entitatearen arteko lankidetza-hitzarmenaren bidez. Orain arte, honako autonomia-erkidego hauek atxiki zaizkio lankidetza-formula honi: Andaluzia, Aragoi, Balear Uharteak, Kanariar Uharteak, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa, Katalunia, Valentziar Komunitatea, Madrid, Murtzia, Nafarroa eta Euskadi.

Horren harira gogoratu behar da beka hauek ikertzaile-sare baten sorrera sustatu dutela Espainian. Egun, kualifikazio goreneko gazte askok ez dituzte aukerarik onenak aurkitzen geure artean. Egoera honi erantzun eraginkorra ematea da ekimen honen xede nagusia.

Categoría
Galería de imágenes
Lasa, Hernández, Palomanes eta Gabilondo.
Deskargatu Flecha que indica descarga
‘Adituen Ihesari Stop’.
Deskargatu Flecha que indica descarga

AECC Nafarroak David Escors doktorearen ikerketa-proiektu bat osoki finantzatuko du hurrengo hiru urteetan

Egileak
Navarrabiomed

Francisco Arasanz Nafarroako AECC Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearen zuzendariak onkologia saileko ikerketa-proiektu baten garapenera bideratutako laguntza eman zion atzo Navarrabiomed-eko Inmuno-Modulazio Taldeko arduradun den David Escors doktoreari. Datozen hiru urteetan AECC Nafarroak Navarrabiomed-en egitasmoaren %100a finantzatuko du Nafarroako gizartearen sostengua bideratuz eta minbiziaren aurkako borrokan elkartearen estrategia sendoa izanez.

Beste alde batetik, AECC Nafarroa-k Luis Montuenga Nafarroako Unibertsitateko Medikuntza Aplikatuko Ikerketa Zentroko doktoreak 2014an hasitako ikerketaren  jarraipena berretsi zuen laguntza bi urtez luzatuz.

Navarrabiomed-en proiektua finantzatua

Immunoterapia tratamenduek aurrekaririk gabeko eraginkortasun klinikoak erakusten dituzte minbizi ugaritan. Hala ere, oraindik ez dira eraginkorrak paziente askorentzat eta eraginkortasun falta horren arrazoiak oraindik ez daude oso argi.

Azken lau urteotan, David Escors doktorearen taldeak sistema immunitarioaren zahartzearen ondoriozko tratamenduen garapenean lagundu du. AECC -k finantzatutako proiektuari esker, defentsen zahartzea berreskuratzen duten botikak immunoterapia tratamendu berriekin uztartuz minbiziaren aurka eraginkorrak ote diren aztertuko dute. Ikerketa proiektuan sortutako datuekin, paziente bakoitzarentzat tratamendu espezifiko eraginkorrenak iragartzea edo iradokitzea ahalbidetuko duten odol analisi xumeak garatzen saiatuko dira.

Konpromiso egonkorra ikerketarekin

Aurten, AECC-k 12 milioi euro esleitu dizkio 140 proiekturi eta beraz, 2011tik aurrera 40 milioi euroko inbertsioa egin du 50 ikerketa-zentro baino gehiagotako 250 proiektu baino gehiagotan parte hartuz. 

Elkarteak minbiziaren fase bakoitza eta ez-ohiko tumoreak ikertzera, ikerketa translazionala bultzatzeko talde koordinatuetara, haur-minbiziari buruzko proiektu espezifikoetara eta doktoretza ondoko beketara zuzentzen ditu funtsak. Gaur egun, 100 ikertzaile inguru daude lanean AECC-en finantzaketari esker.
 

Categoría
Galería de imágenes
AECC Nafarroaren prentsaurrekoa. Ezkerretik eskuinera: Luis Montuenga, Francisco Arasanz eta David Escors doktoreak.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo

Navarrabiomed eta NUP-ek Antibiotiko eraginkorragoak garatzeko bakterioen sistema sentsoriala ezaugarritzen dute

Egileak
Navarrabiomed
  • Ikerketak Ekonomia Ministerioaren finantzaketa izan du eta Nature Communications aldizkari entzutetsuan argitaratu da

Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) zentro mistoa den Navarrabiomed bio-medikuntza ikerketa zentroko zientzialari talde batek, bakterioek, beste gauza batzuen artean, giza gorputzean ugaltzeko eta infekzioa sortzeko erabiltzen duten sistema sentsoriala ezaugarritzea lortu du.

Nature Communications aldizkari zientifikoak argitaratua eta Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioaren finantzazioa duen berrikuntzak, bakterioak ingurumen-baldintza desberdinetara nola egokitzen diren hobeto ulertzeko aukera emateaz gain, antibiotiko espezifikoago eta eraginkorragoak garatzea ahalbidetuko du.

Ikerketa, Navarrabiomed-eko zuzendari eta zentroko Mikrobio-patogenesi taldeko ikertzaile arduraduna den Iñigo Lasak zuzendu du. Halaber, Agro-bio-teknologia Institutuko (NUP-CSIC-Nafarroako Gobernua), Valentziako Bio-medikuntza Institutuko (CSIC) eta Glasgow-ko Unibertsitateko Institute of Infection, Immunity and Inflammation-eko ikertzaileen kolaborazioa izan du.
Bakterio oso iraunkorrak

Gaur egun, antibiotiko tratamenduei erantzuten ez dieten bakterio farmako-iraunkorren agerpena, Munduko Osasunaren Erakundeak (OME) lehentasunezkotzat jotzen duen osasun-arazoetako bat da.

Bakterioek beren inguruneko aldaketetara  erantzun eta egokitzen dira bi osagairen sistema izeneko elementu sentsorial batzuk erabiliz. Mota honetako sistema sentsorialak bakterioetan, onddoetan eta landareetan aurkitzen dira, baina ez animali-zeluletan. Bakterioen kasuetan, hala nola, birulentzia edo haren hazkundea bezalako zelula-prozesu garrantzitsuak erregulatzen dituzte, eta ondorioz, helburu bihurtzen dira bakterioen aurkako terapia berriak diseinatzeko.

Lanaren helburua bi osagairen sistema guztiak ezabatzea izan da, hau da, sistema sentsorial osoa, MOE-aren arabera giza patogeno nagusietako bat den Staphylococcus aureus-en, eta ondoren, bi-osagaien sistema bakarra duten bakterio-bilduma bat sortzea. Estrategia horri esker, elementu bakoitzaren zentzumen-sare konplexu bat sinplifikatu ahal izan da sistema bakoitzaren funtzio indibiduala zein den eta haien artean dagoen erlazioa ulertzeko.

Ikerketaren aplikazio klinikoa

Erabilera klinikoari dagokionez, Iñigo Lasa-k antibiotiko berri zehatzago batzuen garapenari buruz hitz egiten du. "Bi osagaiko sistemak bakterio patogeno guztietan parte egoteak eta ez gure organismoko zeluletan,   sistema hauek oztopatzen dituzten sistemak garatzeko aukera ematen digu, bakterioa infekzioan zehar garatzea saihestuz, gure zelulen gainean inolako ondoriorik eragin gabe".

Ildo horretan, ikerketa honetan sortutako bakterioak patentatuak izan dira, eta gaur egun taldea tratamenduan eta praktika klinikoan infekzioen kontrolean sartu ahal izango diren zenbait itsas konposatu aztertzen ari da.

Ikerketa IdiSNA Nafarroako Osasun Ikerkuntzaren Institutuaren jardueraren parte da; Navarrabiomed eta NUP, Foru Erkidegoan bio-medikuntza ikerketa sustatzeko helburua duen talde publiko-pribatu honen kide dira.

 

 

Categoría
Documentación

Nafarroak ICTUSnet berrikuntza eta ikerkuntzarako sare europarrean parte hartuko du hurrengo hiru urteetan zehar

Egileak
Navarrabiomed
  • Frantzia, Portugal eta Espainiako 10 ikerketa-zentroren partaidetza izan duen ekimenak ikerkuntza eta berrikuntza ardatzetan kalifikazio hoberena lortu du 

Nafarroako Ospitale-Guneak (NOG) hurrengo hiru urteetan zehar , iktusaren arreta integraleko modelo berritzaileen inplementazio eta garapenerako bikaintasun sare bat den ICTUSnet proiektuan parte hartuko du Navarrabiomed bio-medikuntza ikerketa zentroaren eskutik.Proiektuak Frantziako, Portugalgo eta Espainiako sei herrialdetan kokaturiko 10 ikerkuntza eta garapen zentroren partaidetza du, aldi berean, Europako hego-mendebaldeko 35 organismo publiko eta pribaturen sostengua izanik, gehienak, entitate bazkide moduan jarduten duten ospitale eta osasun-zentroak.

Tomás Belzunegui Ospitalizazio prozesu eta Urgenteetako Asistentzia zuzendariordeak eta Marisol Fragoso Navarrabiomed-eko kudeaketa zuzendariak, NOG-ko Roberto Muñoz eta Beatriz Zandio neurologoekin batera, proiektuaren xehetasunak aurkeztu dituzte gaur.

ICTUSnet, Interreg Sudoe-k aldi berean finantzatuta dago; honakoa Eskualdeko Garapenerako Europako Funtsaren (FEDER) bitartez proiektu transnazionaleko bulkadan kolaboratuz, Europako hego-mendebaldeko eskualdeko garapena babesten duen programa da. Programa honek Europako hego-ekialdeko eskualdeekiko arazo komunak konpontzeko lankidetza sustatzen du.

ICTUSnet proiektuak kalifikazio onena lortu du Ikerketa eta Berrikuntzaren ardatzean, azken urtean Interreg Sudoe 2014-2020 egitasmoen bigarren deialdian egindako hautaketa prozesuaren baitan.  Hasiera baten, deialdi honetara 357 proiektu aurkeztu ziren, berrikuntzaren alorreko 222 proposamenekin (lehenengo ardatza) eta 135 proposamen ingurumen eta eraginkortasun gaietan (bostgarren ardatza).

Nafarroak parte hartuko duen proiektua, eskualde parte-hartzaileetan iktus kasuen laguntzari lotutako datuen kudeaketa eta erabilera partekatuan oinarritzen da, zeinak 20 milioi biztanle biltzen ditu. Helburua zentro parte-hartzaileen artean informazio eta esperientziak partekatzea da  berrikuntza, arreta eta eskuragarri dauden protokoloak hobetu eta ictus-aren inguruko ikerkuntza errazteko. Proiektuaren aurrekontu osoa 1,7 milioikoa da eta  Europako funtsaren 1,3 milioiko diru-laguntza bat dauka.

Katalunia-tik koordinatutako sare bat

ICTUSnet, AQuAS Kataluniako Osasun Kalitate eta Ebaluaketa Agentziak koordinatzen du eta Barcelona Supercomputing Center - Superkonputazio Zentro Nazionala bezalako datuen kudeaketa adimentsu (Big Data) eta cloud computing-aren alorreko lehen lerroko erakundeen parte-hartzea dauka. 

“Sare eta kolaborazio-plataformen sormen eta garapenenaren” alorrean lan egiten duen ICTUSnet proiektuak bazkide ezberdinek emandako datuen bitartez iktus-aren arreta jardunbide eta protokoloak ikertu nahi ditu Sudoe espazio osoan egokituak eta ihardetsiak izan daitezkeen praktika-egokiak partekatuz.

ICTUSnetek 'cloud computing' teknologian oinarrituta dagoen eta informazio-bolumen handiei buruzko algoritmo kognitiboen bidez informazioa atera, aztertu eta lantzeko sistema banatuaren nodo zentrala izango den plataforma bat sortu nahi du. ICTUSnet eskualdeko iktus erregistroetako egituratutako eta ez-egituratutako datu klinikoak ateratzeko gai izango da.

Zehazki, itxaroten den produktua iktusaren arretaren alorrean berrikuntza eta ikerketan bikaintasuneko sare iraunkor transnazional egonkor bat da. Sare honek honako helburuak ditu: gaixotasunaren ezagupenaren eta pazienteen arretaren kalitate eta eraginkortasunaren hobekuntza, medikuntza, komunikazio eta informazio-teknologia berrien  (IKT) eta  zientzia konputazionalen sinergien identifikazio eta ustiapena; nahasitako aktore guztientzat eskuragarri dagoen eta atxikitu nahi duten beste eskualde batzuetara irekitako plataforma birtual baten sorrera eta praktika-egokien truke eta hobekuntza inplementazioak egitea egungo iktusaren arreta-plan integralean. 

Proiektuak, Katalunia (AQuAS agentzia, Barcelona Supercomputing Center – Superkonputazio Zentro Nazionala, Ictus Fundazioa eta Open Evidence), Aragoa (Osasun Zientzien Aragoiko Institutua), Balearrak (Illes Balears Osasun ikerketa Institutu Fundazioa), Nafarroa (Navarrabiomed), Portugalgo iparraldea (Administração Regional de Saúde do Norte) eta Okzitania-ko (Centre hospitalier Universitaire de Montpellier département de neurologie Unité neurovasculaire y Centre Hospitalier Universitaire de Toulouse) herrialdeetako 10 bazkideren partaidetza dauka.

ICTUSnet denbora-mendekotasun larrialdietarako arreta bezala ezagutzen den 2014-2020 Nafarroako Osasun Planaren lerro estrategikoaren baitan agertzen da eta iktus-a, miokardio-infartu zorrotza, kardioarnas-geldialdia, politraumatizatutako gaixo larria eta sepsis-a bezalako prozesuen inguruko etengabeko hobekuntza eta ikerketa jarduerak begiesten ditu.

900 iktus kasu urtero

NOG-ko iktus unitatean urtero 900 paziente ospitaleratzen dira, horietatik %86 iktus iskemikoak dira eta hauetatik %20ri zain-barne bidezko farmakologia-tratamenduak (fibrinolíticos)  aplikatzen zaizkie eta %4k kateter bidezko tronbektomia tratamenduen onura lortzen dute.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak, Iktus Kode baten hasierako esku-hartze batetik, Iktus unitateko zainketak edota pazienteen birgaitze intentsibora doazen protokolo ezberdinetan oinarritutako iktus kasuen arreta integrala eskaintzen du. Birgaitzearen kasuetan, fisioterapia, terapia okupazionala, logopedia, bere egoera emozio-kognitiboaren balorazioa eta egoera sozialaren ikerketa eskaini dezake. Iktus-Kodean berriki sartutako berritasunen artean,  pazienteek  behar duten tratamendua esplorazio-gela berean ematen denez esku-hartzearen iraupena murrizten duen TAC Kodea eta Teleiktus, baterako esku-hartzea burutzeko Tutera-ko “Reina Sofia” Ospitalearen Larrialdi Zerbitzua NOG-ko Neurologia sailarekin bideo bidez konektatzen duen teknikak nabarmentzen dira.

Iktusa biztanleria orokorraren eta lehenengo urritasun iraunkorraren arteko bigarren heriotza-kausa da eta gutxi gorabehera, kasuen %40an eguneroko jarduerak egiteko desgaitasuna sortzen duten ondorioak uzten ditu (gorputzaren alde bat mugitzeko zailtasunak, oreka mantentzeko, hitz egiteko, pentsatzeko edo sentitzeko). Arrisku faktoreak egoki zuzendu eta tratatzeak kasuen %80raino ekidin dezake.

Gaixotasunari aurrea hartzeko gomendioak, funtsean, dieta aberats eta osasungarri bat jarraitzean, gantz eta gatz gutxi hartzean, neurrizko ariketa fisikoa egitean, pisua, kolesterola, arteria-tentsioa eta gluzemia kontrolatzean,  ez erretzean, hartutako alkohol kopurua neurtzean eta bihotz-taupadak sentitzen badira, medikuari kontsultatzean oinarritzen dira.

Osasun adituen arabera, gure inguruko pertsona bat iktus bat jasaten ari dela adieraz dezaketen sintometako batzuk, bat-batean, gorputzaren zati baten paralisi osoa edo gorputz zati baten inurritzea sentitzea, Ikusmenaren guztizko edo zati baten galtzea, hizketa- edo ulermen arazoak edo bat-bateko buruko min bizia dira. Zantzu hauen aurrean, une batekoak izan arren, berehala larrialdietara joatea gomendatzen da.

Categoría
Galería de imágenes
Txostengileak ICTUSnet-en aurkezpenaren momentu batean.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Marisol Fragoso, Tomás Belzunegui, Roberto Muñoz eta Beatriz Zandio gaurko emandako prentsaurrekoan.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo

NOG eta Navarrabiomed-ek ‘biopsia likidoak’ AEA-ren diagnosi eta jarraipenean duen baliotasunari buruzko ikerketa berri bat argitaratu dute

Egileak
Navarrabiomed

CHN Nafarroako Ospitale Guneak eta Navarrabiomed bio-medikuntza ikerketa zentroak ‘biopsia likidoa’ bezala ezagutzen denak AEA Alboko Esklerosi Amiotrofiko-aren diagnosi eta jarraipenean duen baliagarritasunari buruzko ikerketa berritzaile bat burutu dute. Ikerketaren emaitzak ‘Annals of Translational Medicine’ aldizkarian argitaratu dira.

AEA-ren egunaren ospakizunarekin bat, Nafarroan gaixotasun hau pairatzen duten pazienteak zaintzen dituzten disziplina anitzeko taldeko kideek sorospen-laguntzaren eta ikerketaren alorrean egin dituzten azken aurrerapenak eman dituzte aditzera, `biopsia likidoari’ buruzko honako ikerketa berritzaile hau nabarmenduz.

Ikerketa hau koordinatzearen erantzukizuna, Navarrabiomed eta el NOG-ko Neurologia Zerbitzuari atxikitako medikuak diren Maite Mendioroz eta Ivonne Jericó doktoreena izan da. Ikerketa, Foru Erkidegoko ikerketa biomedikoaren sustapenerako elkarte publiko-pribatua den IdiSNA Nafarroako Zientzia Ikerketaren Institutuaren zientzia jardueraren parte da. Ikerketak AEA-dun pazienteen eta gaixotasunik gabeko pertsonen gaineko kontrol-talde baten parte-hartzea izateaz gain,   NOG-eko Eguneko Neurologia Ospitaleko Neurologia eta Anestesia zerbitzuko profesionalen, erizaintza taldearen eta Navarrabiomed-en Neuroepigenetika Unitatearen parte-hartzea ere izan du.

Ikerketaren koordinatzaileak adierazi dutenez,  neuro-endekapenezko gaixotasunen ikerketaren muga handienetako bat, bizirik dagoen bitartean, gaixoaren nerbio-sistemako ehunera sarrera izatea eta berau aztertzea da. Oztopo hori gainditzeko, AEA-ko pazienteengan aplikatutako onkologiaren alorrean oraintsu garatutako teknika bat erabili dute: ‘biopsia likidoa’ bezala ezagutzen dena.

Teknika hau, hiltzen direnean zelulek odol-zirkulazioan euren edukia askatzen dutela , DNA-a barne,  esaten duen baieztapenean oinarritzen da. DNA molekula zirkulatzaile hauek euren zelulei buruzko informazio biokimikoa eskaintzen dute (hortik ‘biopsia’) eta kasu honetan, hildako neuronak dira. Zelula hauek isolatu eta aztertzea posible da odol-analisi baten bidez (hortik ‘likidoa’). Ikerketa taldeak teknika hori arrakastaz erabili du AEA-dun gaixoen DNA zatiak isolatzeko eta gene berri bat identifikatzeko (RHBDF2) zeina AEA-ren etorkizuneko bio-markagailutzat erabil daitekeen etorkizunean.

 “Guk ezagutzen dugun arte, teknika hau neuro-endekapen gaixotasunen diagnosian aplikatzen den lehen aldia da eta emaitzak zeharo itxaropentsuak dira. Hemendik aurrera, Alzheimerr-a bezalako beste neuro-endekapen gaixotasun batzuetan ikertuko dugu”, adierazi dute ikerketaren koordinatzaileek,  proiektu hau momentu oro pazienteek, euren familiek eta gaixotasunik gabeko boluntarioek ikerketan parte hartzeko erakutsi duten gogoak ahalbidetu dutela azpimarratuz.

11 urtetan zehar alor anitzeko talde batek 200 gaixo baino gehiago tratatu ditu

Hasieratik, AEA-ren alorreko ikerketaren sustapen eta indartzea Nafarroan paziente hauetaz arduratzen den taldearen erronketako bat izan da. Gaur egun, Navarrabiomed-eko Gaixotasun Neuro-muskularren eta Neurona Eragilearen Taldea (non ikertzaile nagusia Jericó doktorea da) AEA-ri buruzko bi doktore tesi eta gaixotasun honekin loturiko lau proiektu zuzentzen ari da, zehazki, gaixotasunaren diagnosi eta jarraipenean lagunduko duten bio-markagailuen bilaketari, neuronaren handitzearen garrantziari, gaixotasuna sortzen duten mekanismoei, gene-faktoreen analisi eta epidemiotologia eta desgaitasun ikerketari buruz.

Horretarako, asistentzia eta ikerketa aktibitatea koordinatzen dituen talde honek Navarrabiomed-en Proteomika eta  Bio-banku plataformekin, Maite Mendioroz  doktoreak zuzentzen duen Neuroepigenetika Ikerketa Unitatearekin eta Nafarroako Lan-Osasun Publiko- arekin (Gaixotasun arraroen erregistro nafarra) kolaboratzen du.

AEA klinikaren ikuspuntutik heterogeneoa den Nerbio Sistema Zentralaren neuro-endekapen gaixotasun bat da paziente guztiek ahultasun eta mailakako atrofia muskularra bezalako koadro klinikoak partekatu arren. Biziraupenari dagokionez, iragarpena paziente batzuen eta beste batzuen artean aldatu egiten da. kasuen %5 eta %10 familien baitan ematen da baina kasu gehienak noizbehinkakoak dira arrazoia oraingoz behintzat ezezaguna izanik. Urtero, 1 edo 2 kasu diagnostikatzen dira 1000.000 biztanleko eta nahiz eta maiztasun gutxiko gaixotasun bat izan, eragin sozio-familiarra oso garrantzitsua da. Gaur egun, ez da tratamendu sendagairik ezagutzen baina honek ez du esan nai tratatu ezin den gaixotasun bat denik.

Gaixotasun hau pairatzen duten pertsonek  alor anitzeko profesionalen arreta behar dute. Gaixotasunaren Munduko Eguna dela eta, NOG-ean AEA tratatzen duen disziplina anitzeko taldeak informazio-triptiko bat aurkeztu du paziente eta hauen familientzat. Gainera, gaixo talde honi  NOG-ean jada 11 urtetan (200 paziente baino gehiago zainduz) funtzionatzen ari diren unitate edo disziplina anitzeko taldeetan koordinatutako arreta sozio-sanitario bat eskaintzearen garrantzia azpimarratu du.   

Nafarroa paziente hauei zuzenduriko disziplina anitzeko arreta modelo hau ezarri zuen lehen erkidegoetako bat izan zen. 2007tik AEA-a pairatzen duen pertsonaren eta bere familiaren arreta integrala da eta NOG-eko honako profesionalek osatutako disziplina anitzeko talde batek koordinatuta dago: Ivonne Jericó doktorea (Neurologia), Ana Zugasti doktorea (Elikadura), Begoña Fernandez doktorea (Neumologia), Asun Ibiricu doktorea (Neurofisiologia), Juan Pedro Tirapu doktorea (Medikuntza intentsiboa), Rakel Suescun doktorea (Lan Soziala), Neurologia-erizaintza, Elikadura Goi Teknikariak, Arreta Aringarrien Zerbitzua eta San Juan de Dios Ospitalearen Arreta Psikosozialeko Taldea (Yolanda Santesteban eta Ana Baños).

Hasieratik, talde honen lana zuzendu duen xedea  gaixoan oinarritutako neurriko arreta sozio-sanitario egokia lortzea izan da. Gainera, gaixotasunaren sendagaia bilatzeko ‘gakoa’ ikerkuntza dela mantentzen dute.

 

Categoría
Documentación
Vídeo

Isabel Gil-Aldeak Doha-n ospatutako Nazioarteko Bio-bankuen Hitzaldian parte hartu du

Egileak
Navarrabiomed

Bio-bankuen Sare Nazionalak martxoaren 25 eta 27aren artean Doha-n (Qatar) ospatutako Bio-bankuen Nazioarteko Hitzaldian parte hartu du. Edizio honetan,  estatuko plataformaren ordezkariak, RNBB eta CIBERES Biriketako Bio-banku Plataformaren koordinatzailea den Cristina Villena eta Isabel Gil-Aldea, Navarrabiomed-en bio-bankuaren koordinatzailea izan ziren.

Hitzaldia, European Society for Biopreservation & Biobanking (ESBB) erakundeak Qatar-eko Bio-bankuarekin elkarlanean  eta BBMRI-ERIC eta ISBER bezalako erakundeen laguntzarekin antolatua izanik, ikerketarako lagin-dohaintzen ondoriozko datu itzulerari buruzko berezitasun eta nazioarteko esperientzia desberdinak agerian utzi zituen.

Lehenengo jardunaldiaren baitan, Cristina Villena-k “Donors Matter: Incidental Findings & Return of Genetic Data” mahai-inguruan parte hartu zuen non RNBB-ko Etika eta Lege Batzorde Aholkulariak eginiko lanean oinarrituz, Espainiako bio-bankuen esperientzia aurkeztu zuen.

Isabel Gil-Aldea bigarren jardunaldian mintzatu zen “Biobanks as a useful tool in the process of drug development and discovery of biomarkers” saioarekin. Bere agerraldian zehar, terapia berrien eta gaixotasunaren fase ezberdinetan emandako bio-markagailuen bilaketaren inguruko Navarrabiomed-en bio-bankuaren esperientziak ezagutzera eman zituen.

Kongresuak Qatar-eko populazio Bio-bankuaren instalazioak bisitatzeko aukera eskaini zuen, Qatar-ko biztanleen osasunaren eta bizimoduaren hobekuntzan laguntzea helburu duen ikerketa medikoko plataforma. Bio-banku honen jarduera, nazioarte mailan zehaztasun-medikuntzaren inplementazioan aitzindari den The Qatar Genome Programme (QGP) programaren barnean kokatzen da.

Plataforma nazionala

Bio-bankuen Sare Nazionaleko plataforma, garapen eta ekoizpen zientifikoaren kalitatean lagunduz Osasun Sistema Nazionala balio erantsiaz dohatzeko xedea duen Osasunaren Carlos III Institutuaren ekimen bat da. Espainia osoko 52 erakundek eratzen dute eta 688 ikertzaile barneratzen ditu. 

Categoría
Galería de imágenes
Isabel Gil-Aldea eta Cristina Villena
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo

3D3B proiektuak irabazi du SciencEkaitza 2019ko lehen saria

Egileak
Gobierno de Navarra

Neuroendekapenezko gaitzak tratatzeko erabiltzen diren medikamentuen portaera erreproduzitzen duen 3D3B proiektuak jaso du SciencEkaitza 2019ko lehen saria; golardoak gizartea eta ekonomia eraldatzeko ahalmen handia duten proiektu nafarrak saritzen ditu. Jarduneko Garapen Ekonomirako lehendakariorde eta ADItech Korporazio Teknologikoko lehendakari Manu Ayerdik eman du saria gaur arratsaldean Baluarten egin den Nafarroako II. Gala Zientifikoan.

Categoría
Galería de imágenes
Gala ScienceEkaitza celebrada en Baluarte
Deskargatu Flecha que indica descarga
Foto de familia con todos los premiados
Deskargatu Flecha que indica descarga
En el centro Natalia Ramírez junto a John Cleese, resto de investigadores y organizadores de la gala.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo
Vídeo del proyecto 3D3B

APTITUDE europar sareak profesionalendako jardunaldi zientifikoa eta herritar guztiendako tailerrak antolatuko ditu zahartze aktiboari buruz

Egileak
Navarrabiomed

“Pirinioez haraindi adinekoen mendekotasuna prebenitzeko jardutea” (APTITUDE) europar sarea Iruñean bilduko da asteazken honetan, uztailak 3, zahartze aktibo eta ahultasunari buruzko jardunaldi zientifikoa egiteko, 200dik gora adituren parte-hartzeaz. Topaketa profesionala Iruñeko Tres Reyes Hotelean eginen da goizez, 8:15etatik aurrera. Aldi berean, Aduanako Txokoan eta Arazuri Doktorearen Pasealekuan, herritar guztiei irekitako dibulgaziozko tailerrak antolatuko dira Nafarroako Gurutze Gorriarekin batera 10etatik aurrera.

Bi ekitaldiak gaur goizean aurkeztu dira Navarrabiomed ikerketa biomedikoko zentroan, izan ere, entitate hau da Nafarroako sarearen buru, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren, Nafarroako Ospitalegunearen eta Nafarroako Gurutze Gorriaren lankidetzaz. Prentsaurrekoan izan dira, sarea Foru Komunitatean koordinatzen duen Nicolás Martínez Velilla, Navarrabiomedeko ikertzaile eta NOGeko Geriatria Zerbitzuko burua; Juan José San Martín Baquedano, Gurutze Gorriaren Nafarroako koordinatzailea, eta Jorge Marín Vidondo, Navarrabiomedeko proiektuen kudeatzailea.

Nicolás Martínez Velillak adierazi duenez, topaketa zientifiko hau da sareak antolaturiko hirugarren bilkura, eta Iruñean egiten den lehendabizikoa, eta bertan Okzitania (Frantzia), Katalunia eta Nafarroa (Espainia) eta Andorrako Printzerriko ospitate eta ikerketa-zentroen ordezkariek, Lehen Mailako Arretako profesionalek eta enpresetako, egoitzetako eta abarretako kideek parte hartzea aurreikusi da.

Hainbat saiotan, Osasunaren Munduko Erakundeak proposatutako “hirugarren adinaren berezko gaitasuna” aztertuko dute (gizabanako batek une jakin batean erabil ditzakeen gaitasun fisiko eta mentalen konbinazioa, baita gaitasun funtzionala ere, ingurunearekin harremanetan jarduteko duen modua zehazteko), baita abian jartzen ari diren behaketa bidezko ikerlanak eta protokoloak partekatzeko lanak ere. Ekitaldian, halaber, arreta berezia emanen zaio proiektuaren osagai anitzeko prestakuntza eskaintzaren aurkezpenari, profesional sanitarioei eta soziosanitarioei adineko pertsona ahulen arreta egokia egiteko gaitasuna errazteko, eta Lehen Mailako Arretari eta inplikatuta dauden bestelako entitateei ariketa fisiko egokiturako eguneroko errutinak, estimulazio kognitiboaren arloko esku-hartzeak, elikadura osasungarriaren aldeko jarraibideak, esku-hartze psikosozialak eta bestelakoak gomendatzeko gaitasuna emateko xedez.

Jardunaldiaren programaren barnean, Londresko King’s College deritzoneko erreferentziazko bi profesionalek parte hartuko dute: Norman Lazarus eta Stephen Harridge. Batak zein besteak esperientzia zabala dute ariketa fisikoan, zahartzearen aurkako jardunean eta gihar-narriaduran, ez bakarrik geriatriaren esparruan, baita sektore aeroespazialean ere, NASArentzat lan egin baitute.

Herritar guztiei irekitako tailerrak

Asteazken goizean, 10:00etatik 14:00etara bitartea, herritar guztiei irekitako jarduerak ere antolatuko dira Aduanako Txokoan eta Arazuri Doktorearen Pasealekuan. “Tailerrak: Adineko aktibo eta osasuntsuak” deritzenak 65 urtetik gorako adinekoei zuzenduta daude nagusiki, baina interesgarriak izan daitezke zaintzaile, senitarteko, boluntario eta abarendako. Jarduera doakoa da, eta ez da beharrezko aldez aurretik izena ematea.

Goiz osoan, APTITUDEren karpak ere bisitatzen ahalko dira, eta horietan, Gurutze Gorriak hirugarren adinekoendako balorazio funtzionala, estimulazio kognitiboa eta aisialdi egokituari buruzko jarduerak eskainiko ditu. Gainera, laguntzarako produktu eta ohitura osasungarriei buruzko informazioa eman eta ariketa fisikoko errutinei buruzko material osagarria banatuko da.

Zahartzea eta narriadura funtzionala

INEren 2018ko azken datu erabilgarriei buruz, Nafarroan 647.219 pertsona bizi dira, eta horietarik % 19,5ek 65 urte baino gehiago ditu. Kopuru horien arabera, Foru Komunitateak Europa osoko bizi-itxaropenik handienetakoa du, 86,6 urtekoa emakumeengan eta 81 urtekoa gizonengan. Hala ere, bizitzako urte guztiek ez dute bizi-kalitate berbera. Emakumeek bizitza luzegoa dute, baita mendekotasun handiagoa ere, 65 urtetik aurrera.

Osasunaren Munduko Erakundearen arabera, hauexek dira hirugarren adineko desgaitasun arin edo moderatuaren kausa nagusiak: zentzumen-narriadura, bizkarreko eta lepoko mina, BGBK, depresiozko asaldura, erorikoak, mellitus diabetesa, dementziak eta osteoartritisak. Horrekin batera nabarmendu behar da adinekoen erdiak baino gehiagok multimorbilitatea (zenbait eritasun aldi berean) eta polifarmazia (hiru edo bost farmako hartzea aldi berean) dituztela.

APTITUDE gisako ekimemek paradigma aldaketa proposatzen dute adinekoen osasunari buruzko abordatzean. Profesionalen egungo erronka da gizabanakoaren gaitasun funtzionalari eta hau mantentzeko ahaleginari arreta ematea, eritasunari soilik erreparatu beharrean. Horren harira, APTITUDE sareak ohitura osasungarriak, ariketa fisikoa eta belaunaldien arteko aisia-proposamen egokituak zabaltzen ditu herrietan nahiz hirietan, bakardadeari eta landa eremuko despopulazioari aurre egiteko eta zahartzaroari atxikitako estereotipoak gainditzeko.

APTITUDEri buruzko informazio gehiago

APTITUDE 2018an abiatu zen, eta hiru urtetan mugaz haraindiko lankidetza-sareak lau eskualdetan lan egin du (Okzitania, Katalunia, Nafarroa eta Andorrako Printzerria) tokian tokiko sare propioen bitartez, eta horretarako 2.000.000 euroko guztizko aurrekontua du.

Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (FEDER) Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzarako Programa Eragilearen bidez (POCTEFA 2014-2020) % 65ean batera finantzatutako proiektu bat da APTITUDE (horren barruan APTITUDE Nafarroa). POCTEFAk Espainia-Frantzia-Andorra mugaldean integrazio ekonomikoa eta soziala indartzea du xede, alegia, ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren arloetan baterako estrategiak eta mugaz gaindiko jarduerak garatzea lurraldeko garapen iraunkorraren onerako.

Sareko bazkideak:

Gérontopôle - Centre Hospitalier Universitaire (CHU) de Toulouse
Fundació Salut i Envelliment - Universitat Autònoma de Barcelona (UAB)
Servei Andorrà d’Atenció Sanitària
Complejo Hospitalario de Navarra (CHN) - Navarrabiomed

Informazio gehiago: www.aptitude-net.com

 

Argazkia: Ezkerretik eskuinera, Navarrabiomed-eko Jorge Marín, Nafarroako Ospitale Guneko-Navarrabiomed-eko Nicolás Martínez eta Nafarroako Gurutze Gorriko Juan José San Martín.

Categoría
Galería de imágenes
Jorge Marín, Nicolás Martínez eta Juanjo San Martín.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Prentsaurrekoa.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Prentsaurrekoa.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo

“La Caixa” banku-fundazioak, Caja Navarra banku-fundazioak eta Navarrabiomed-ek Nafarroako osasunaren ikerkuntza publikoaren sustapena areagotzeko programa bat bultzatu dute

Presentación de las líneas de negocio
Egileak
Navarrabiomed
  • Hurrengo lau urteetan, areagotze programak digestio-medikuntza, geriatria, neurozientziak eta onkologiaren arloetan ikerketak garatu eta arlo hauetan bikaintasuneko ikerketen aurrerapena ematea  ahalbidetuko du.
  • “La Caixa” eta  Caja Navarra banku-fundazioek, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren lau mediku adituk bio-medikuntzaren ikerkuntzan kalitatezko proiektuak garatzeko helburuarekin,  1,2 miloi eurorekin bultzatu dute areagotze programa hau Navarrabiomed bio-medikuntza Ikerkuntza Zentroan.
  • Proiektu honen abiaraztea “la Caixa” eta Caja Navarra Fundazioaren gizarte-ekintzek 2017-2021 aldirako Nafarroako ikerketa polo nagusiekin duten konpromisoaren parte da.   Denbora honetan zehar, biek 6,4 milioi euroko ekarpen osoa esleituko dute unibertsitate eta ikerketa zentroetara.


Ana Díez Fontana, Nafarroako CaixaBank-eko lurralde zuzendaria; Javier Miranda, Caja Navarra banku-fundazioaren presidentea eta Iñigo Lasa Navarrabiomed-eko zuzendariak programaren onuradun izango diren lau mediku adituen ikerketa-lerroak aurkeztu dituzte. Eduardo Albéniz Arbizu, Nicolás Martínez Velilla, Maite Mendioroz Iriarte eta Antonio Viúdez Berral ikertzaileak guztira 12 hautagaien artean kanpo-batzorde ebaluatzaile batek aukeratuak izan dira.

Programa honek mediku adituak euren jarduera asistentzialaren zati batetik askatzea eta hau ikerketa-jardueretara bideratzea ahalbidetzen du. Ezinbestekoa da medikuek euren ikerketa-proiektuak garatzeko denbora edukitzea aurkikuntzen abangoardian mantentzeko eta euren espezialitatean erakusleak izateko. Gainera, ekimenak profesionalen masa kritiko baten ezarpena bultzatzea ahalbidetzen du euren jarduera asistentziala jarduera ikertzailearekin uztartuz paziente eta populaziora bideratutako ikerketa traslazionala lagunduz.

Aukeratutako lau ikertzaileek Nafarroako Gobernu eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren zentro mistoa den Navarrabiomed-ekin bat egingo dute hurrengo asteetan. Bakoitzak proiektuen garapenerako berezko ikerketa unitate bat osatuko du Nafarroako Ospitale Gunearen zerbitzuetako praktika asistentzialetik eta Navarrabiomed-en beste unitate eta plataforma batzuen kolaboraziotik abiatuta.

Zerbitzu bakoitzaren ikerketa jarduera girotzeaz gain, (BAME) Barruko Mediku Egoiliarren parte hartze eta integrazioa erraztuko dutela espero da haiek aktiboki programa, entsegu eta ikerketa biomedikoko proiektuetan murgilduz.

Bikaintasunezko lau ikerketa Digestio-medikuntza, geriatria, neurozientziak eta onkologian

Eduardo Albéniz Arbizu-k bere medikuntza-ibilbidea estatu mailako ospitale ezberdinetan zehar garatu du Frantzia, Japon eta Txinan aurreratutako endoskopian formazio-txandakatzeak ere eginez. Gaur egun, Nafarroako Ospitale Gunearen  Endoskopia Unitate - Digestio-Zerbitzuaren parte da.

Gaur egun, ikerketa goiztiarretan  digestio-tumoreen erresekzio-endoskopia tekniketan espezializatuta dago, adibidez, muki-erresekzio-endoskopikoa (RME) edota muki-azpiko disekzio-endoskopikoa (DSE).  Teknika hauek azaleko digestio-neoplasien ikuspegi panoramikoa hedatu dute, tratamenduen kasu gehienetan, kirurgia edota tratamendu oldarkorragoak saihestuz. Adibide bezala, esan behar da kolon-ondesteko polipoen erresekzioak  kolon-ondesteko minbizien iraupenaren bahetze programetan eragin handiena duten neurriak direla, Nafarroan garatzen den modukoak.

Garatuko den proiektuak erresekzio teknika eta konplikazioen agerpenarekin loturiko  eraginkortasun iragarpen faktoreen identifikazioan ebidentzia gehiago eskaintzea  du helburutzat, beti ere, konplikazio hauek txikiagotuz.

Nicolás Martínez Velilla Nafarroako Ospitale-Gunearen Geriatria Zerbitzuaren buru da 2015etik eta 2013tik geriatria pazientearen ikerkuntzaren sustapena helburutzat duen Navarrabiomed-ekin loturiko taldea ere zuzentzen du.

Proiektuak ikerketa mardul bat aurkeztuko du komunitate eta ospitale-bitartekoan hauskortasunaren garapena eta adindunetan desgaitasun edota dependentzia saihesteko, gainera, mugaz bestaldeko Europako zahartze sare baten sorreran lagunduz. Beste gai batzuen artean, paziente  zaharren egungo  ospitalizazio-sistema birplanteatzen saiatuko da ospitaleratutako zaharren bizi-kalitatea hobetzen duten ariketa jarraibideak sartuz eta osasun-sistemaren iraunkortasun hobeago bat erraztuz.

Maite Mendioroz Iriarte-k bere ibilbide profesionala ikerkuntza eta alor klinikoan garatu du Bartzelona, Donostia eta Nueva York hirietan zehar.  2010etik Nafarroako Gune Ospitaleko Neurologia Zerbitzuaren mediku-taldearen parte da eta azken urteotan “la Caixa” fundazio-bankuari,  Caja Navarra fundazioari  eta Nafarroako Gobernuari esker, areagotze programa ezberdinez gozatzeko aukera izan du. Sostengu honen bidez Navarrabiomed-eko Neuro-pipegenetika Unitatearen jarduera zuzendu eta sendotzea lortu du.

2018-2021 denboraldian zehar areagotze jarduerak aurrera jarraituko du eta odolean Alzheimer gaixotasunaren bio-markagailu epigenetiko bat identifikatzeko proiektu bat garatuko du tratamendu goiztiarren ezartzeko xedearekin gaixotasunaren diagnostikoa aurreikusteko.

Ikerketak neuro-endekapen gaixotasunen erabileran zehaztasunezko medikuntzaren norabidean doan lehen pausua eraiki dezake.

Antonio Viúdez Berral-ek Nafarroa, Katalunia eta Baltimore-n (EEBB) artean garatu du bere ibilbide profesionala. 2010etik Nafarroako Ospitale-Gunearen Onkologia Medikuntza Zerbitzuaren aditu taldearen parte da eta Navarrabiomed-en aktiboki ikerketa proiektuak garatzen ditu.

Bere proiektuaren barnean Viúdez-ek, beste gai batzuen artean, pankrea-tumore neuro-endokrinoen ikerkuntzan aurrerapenak egingo ditu eta zenbait terapien eraginkortasuna hobeago aurre-ikusten lagunduko duten markagailu bereizgarrien aurkikuntzan zentratuko da.

Halaber, laguntza honen bidez zerbitzuaren ikerkuntza-jarduera sendotzea lortu nahi da    diagnostiko, pronostiko, aurreikuspen bidezko erantzuna edota aplikatutako tratamenduen toxikotasunaren hobekuntzara bideratutako lan-lerro berriak ezarriz.

 

 

 

Categoría
Galería de imágenes
Prentsaurrekoa.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Prentsaurrekoa.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Ezkerretik eskuinera: Luis Gabilondo, Ana Díez, Maite Mendioroz, Eduardo Albéniz, Antonio Viúdez, Nicolás Martínez, Javier Miranda eta Iñigo Lasa.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Vídeo