Noticias

Navarrabiomed-ek zuzenduriko NAGEN 1000 ekimena medikuntza pertsonalizatuko nazioarteko praktika hoberena bezala ezagutua

Egileak
Navarrabiomed

Medikuntza Pertsonalizatuko Nazioarteko Partzuergoak (ICPerMed ingeleseko siglengatik) “NAGEN: Genoma Proiektu 1000 Nafarroa (NAGEN 1000)” proiektua medikuntza genomikoaren implementazio praktika hoberenari emandako lehen sariarekin ezagutu du. Angel Alonso, Nafarroako Ospitale-Gunearen (NOG) Genetika Zerbitzuaren mediku espezialista, Navarrabiomed-eko ikertzailea eta ‘NAGEN 1000’ proiektuaren zuzendaria, nazioarte mailan ekimena aitortzen duen partzuergoak Berlin-en antolatutako lehen hitzaldian egon zen saria jasotzeko.

NAGEN 1000 proiektuak 2.984.000 euroko finantzaketa orokorra izan du, 2017 , 2018 eta 2019 urteetako ariketen aurrekontuko partidetarako karguarekin. Finantzaketa hau, Industria, Energia eta Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusiak eta Garapen Ekonomikoko Departamenduak bultzatuta izanik,  Nafarroarentzat estrategiko bezala kontsideratzen diren  sektore ekonomiko haietarako S3 Zentzuzko Espezializazioko Estrategiaren esparruan “2017-2019 I+D Proiektu Estrategikoak” laguntza deialdiaren barruan ezartzen da.

Abangoardiako proiektua

‘NAGEN 1000’ proiektuaren helburua, ikerkuntza erreminta kliniko bezala Nafarroako osasun publikoko pertsonalizatutako zehaztasuneko medikuntzaren garapenerako tresna moduan, giza genoma osoaren informazio guztiaren analisi teknologia inplementatzea da. Horretarako, ez-ohiko gaixotasun bat edota zenbait minbizi mota pairatzen duten Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko (SNS-O)  1.000 gaixoren eta hauen senitartekoen genoma aztertzeko ikerketa burutzen ari da. Helburua diagnostiko molekular bat lortzea da, hots,  gaixotasuna dakarten aldaera genetikoak identifikatzea.

Nafarroako Ospitale-Gunearen, NASERTIC, AVANTIA eta Navarrabiomed-en (erakunde partehartzaileak) lan egiten duten 50 profesional baino gehiagok parte hartzen dute proiektuan. Gainera, Analisi Genomikoaren Zentro Nazionalak (C NAG-CRG), Andaluziako Juntako Garapen eta Osasun Fundazioaren Bio-informatika Klinikoko Ikerketa Sailak (AIBC-FPS) eta 100.000 genoma ekimen britainiarren koordinatzailea den Genomics England Ltd (GEL) proiektuak kolaboratzen dute.

6 herrialdeko 18 hautagaitza 

Pertsonalizatutako medikuntza genomikoaren inplementaziorako praktika hoberena nazioarte mailan aitortzen duen sari honetan, orotara,  sei herrialde ezberdinetatik etorritako 61 ikertzaileren 18 hautagaik parte hartu zuten: Italia, Luxemburgo, Herbehereak, Alemania, Suitza y Espainia. Proposamenak pertsonalizatutako medikuntzaren alorrean zeharo ezagunak diren ikerkuntza munduko zazpi espezialistek ebaluatu zituzten.

Berlin-en antolatutako topaketan praktika egokien bi adibide ezagutu dira: Roche Institutu Fundazioak aurkeztutako pertsonalizatutako medikuntzako nazio-estrategiarako gomendio proposamena eta Ruhr-University Bochum-aren infekzio-gaixotasunetan pertsonalizatutako medikuntzara ikerketa emaitzak eramaten dituen ekimen alemaniarra.

ICPerMed, Nazioarteko Pertsonalizatutako Medikuntza Partzuergoak,  nagusiki europarrak diren Nazioarteko 30 bazkide baino gehiago batzen ditu eta Europako Kontseiluaren finantzaketa jasotzen du. Bere helburu nagusiak pertsonalizatutako medikuntzaren alorrean talde-ekimenak sustatzea eta ikerkuntza piztea dira.

Categoría
Galería de imágenes
Ángel Alonso.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Ángel Alonso, hirugarrena ezkerretik, diploma jasotzen.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Vídeo

Navarrabiomed – NUP-eko Mikrobio-Patogenesi Unitateak biologia sintetiko eta bakterio-bioteknologiaren alorrean garapen berritzaileak erraztuko dituen gene-egitura berri bat aurkitu du

Egileak
Navarrabiomed

Navarrabiomed – Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) Mikrobio-Patogenesis Unitateko taldeak biologiaren ulermen hobea ahalbidetzen duten bakterio-gene egitura berriak aurkitu ditu. Aurkikuntza Proceedings of the National Academy of Sciences of the United States of America (PNAS) aldizkari entzutetsuan argitaratu da.

Ikerketaren aurrekariak

1961ean, Francoise Jacob eta Jacques Monod bakterioek transkripzio-unitate bateko bide metaboliko berean ekarritako proteinak kodetzen dituzten geneak elkartzen dituztela ohartu ziren. Egitura honi “operon” deitu zioten eta aurkikuntza honengatik 1965ko Fisiologia eta Medikuntza Nobel-a irabazi zuten.

Euren ikerketetarako erabili zuten adibidea, Escherichia coli, gure hesteetako bakteria batek mantenugai bezala azukre laktosa erabiltzeko behar duen gene-multzoa izan zen. Eraginkorra izateko, coli Escherichia-k laktosa digeritzeko beharrezkoak diren hiru proteinak, soilik azukre hau bitartekoan aurkitzen denean produzitzen ditu.  Bere erregulazioa sinplifikatzeko, proteina hauek kodetzen dituzten hiru geneak genomaren aldamenean eta kontrol-sistema berberaren pean daude. Egoera hau berbera da beste ibilbide metaboliko bateko geneetan mota guztietako bakterioetan.

Navarrabiomed-ek burututako ikerketa

2018. urtean zehar Navarrabiomed-eko profesionalek, Mikrobio-Patogenesiko Unitateko arduraduna eta Bio-Medikuntza Ikerketa-Zentroko zuzendaria den Iñigo Lasa Uzcudun doktorearen gidaritzapean, bakterioetan geneen antolaketa forma berri bat deskribatzea lortu dute operon kontzeptu klasikoari erregulazio maila gehigarria emanez. Ikerketa taldeak gene-egitura berri hau ez-aldameneko operon bezala izendatu du.

Ikertutako adibidean batera transkribatzen diren lau geneko talde bat deskribatzen da nahiz eta bigarren eta hirugarren genearen artean hutsune bat egon, non aurkako norabidean transkribatzen den beste gene bat tartekatuta aurkitzen den.

Arkitektura honen ondorioz, operon-en transkribaketaren kontraesan bat ematen da operon-en geneen adierazpenaren eta aurkako norabidean doan genearen elkarrekiko erregulazio ekarriz. Horrela, ez-aldameneko operon kontzeptuak transkripzio-unitate berean produzitzen diren geneak ez ezik ,  bere espresioa operon-aren geneekin koordinatzen diren gainjarritako geneak ere barneratzen ditu.

Gene-egitura berri honen izatearen aurkikuntzak bakterioen biologiaren ulermenerako aukera berriak eskaintzeaz gain, biologia-sintetiko eta bakterio-bio-teknologiaren garapena erraztuko du.
Ikerketa IdiSNA Nafarroako Osasun-Ikerketa Institutuaren jarduera zientifikoaren parte da.

Categoría
Documentación
Vídeo

NAGEN 1000 proiektuak jatorri genetikoko ez-ohiko gaixotasunak genoma osoaren sekuentziazioaren bitartez diagnostikatzea ahalbidetzen du

Egileak
Navarrabiomed

2016tik,  Navarrabiomed-ek giza genoma osoaren analisiaren bidez, Osasunbidea (SNS-O) Osasuneko Zerbitzu Nafarrari jatorri genetikoko ez-ohiko gaixotasun tratamenduaren eraldatzea ahalbidetuko dion “NAGEN: Proyecto Genoma 1000 Navarra” (NAGEN 1000) proiektua zuzentzen du. Oraingoz, eta Nafarroako Ospitale-Zentroaren 18 espezialitateko fakultatiboren kolaborazioari esker, ikerketara  400 gaixo baino gehiago eta hauen senideak gehitu dira eta errekrutatutako pazienteen % 25en bete-beteko diagnostikoa lortu da. 

Euren gaixotasunaren diagnostiko zehatza lortu ezin izan zuten pazienteak direla azpimarratu behar da, espezialista desberdinengatik zainduak eta euren bizitzan zehar ohiko osasun proba anitzak burutu izan arren.  Angel Alonso, proiektuko zuzendariak, osasun arretarentzat proiektuak duen garrantzia agerira atera du, izan ere, analisi genomikoko teknologia berri hau osasun-sare publikoan txertatzea zeharo iraultzailea da , oinarri genetikoko gaixotasun arraroen pazienteen abordatze klinikoan aldaketa oso garrantzitsua dakarrelako”.

Gaixoarekiko eta familiarekiko eragina

Bihar, otsailaren 28an ospatzen den Mundu-mailako Ez-ohiko Gaixotasunen Eguna dela eta, ez litzateke lekuz kanpo egongo gutxi gora behera biztanleriaren %6ak gaixotasun arraro bat pairatzen duela gogoratzea, 38.000 afektatu inguru Nafarroan eta jatorri genetikoa duten 7.000 tipologia desberdin baino gehiago.

Gaixoarentzat eta bere familiaren ingurunearentzat, diagnostiko genetikoa lortzeak kasu askotan gaixotasunaren eta bere garapenaren ezaguera handiago bat izatea ahalbidetzen du. Gainera, bere jaraunspen-moduari buruzko eta beste senide batzuentzat izan dezaketen arriskuen inguruko informazioa ematen du. Ez da ahaztu behar bizitako sintomak azaltzen dituen erantzuna aurkitzeak dakarren osagai emozionala, sarritan denboran luzatuz, maiz ez-ohiko gaixotasunak sufritzen dituzten gaixoek pairatzen duten isolamendu eta ziurgabetasunarekin amaituz.

NAGEN 1000, nazio-mailako ekimen aitzindaria

NAGEN 1000, Foru Erkidegoa ezaguerako eta analisi genomikoko teknologiaren erabileraren buru kokatzen duen nazio-mailako proiektu aitzindaria da. Joan den urtean Senatuaren Genomari buruzko Ikerketako Txostenaren aurrean aurkeztu zen, 2019an Goiko Ganberak, pertsonalizatutako medikuntzaren alorrean nazio-estrategiarantz aurrera egitea ahalbidetuko duen ondorioak  onartuz.

Gaur egun, proiektuan garatutako metodologia, azpiegitura eta prozedurak SNS-O-ren eguneko ohitura klinikoan txertatzen ari dira hiritar nafarren onurarako.

1000 NAGEN-ek Garapen Ekonomikoko Departamentuaren -Industriaren, Energia eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusiaren finantzaketa du  S3 Zentzuzko Espezializazio Estrategiaren esparruan. Proiektuko partzuergoa CHN  Nafarroako Ospitale-Guneko profesionalek, NASERTIC enpresa publikoak, AVANTIA enpresak eta proiektua zuzendu eta koordinatzen duen Navarrabiomed Bio-medikuntza ikerketa zentroak osatzen dute. Halaber, Telekomunikazioetako eta Berrikuntza Publikoko Informatika Zuzendaritza Nagusiaren (DIGITIP) eta Analisi Genomikoko Nazio-Zentroaren (CNAG-CRG)  eta CIBER-en ISCIII Gaixotasun Arraroko Bio-informatika Klinikoko Ikerketa Gunearen kolaborazioa dauka.

Categoría
Vídeo

ONCONET SUDOE europar sareak Biologia molekular, Minbizi eta Bioinformatikaren alorreko 90 profesional batu ditu topaketa espezializatu batean

Egileak
Navarrabiomed

Pasa den ostegunean, maiatzak 16, Navarrabiomed-ek Biologia molekularra, Minbizia eta Bioinformatikari buruzko tailer tematiko bat antolatu zuen. Topaketa ONCONET SUDOE europar sarean kokatu zen,  INTERREG SUDOE 2014-2020, onkologiaren sektorean berrikuntza sustatzen duten epe luzerako erlazioak ezartzeko, ikertzaileak, osasun-profesionalak, bio-bankuak eta enpresak konektatzea helburu duen programarekin batera finantziatuta.

Jardunaldi guztian zehar 32 entitate ezberdinetako 90 profesionalek parte hartu zuten eta honako gai hauei buruzko 3 saio eta 2 mahai-inguru ospatu ziren: minbiziaren fase molekularrak, eta onkologiari aplikatutako biopsia likidoa, genomikoa eta bio-informatikoa.

Ikerketa proiektuak

Halaber, bertaratuek sarean garatutako ikerketa-proiektu batzuen emaitzak ezagutu eta hauen inguruko iritziak partekatzeko aukera izan zuten. Interes bereziko, eta ekitaldiaren helburu nagusiko, Navarrabiomed-eko  Dr. David Guerrero ikertzaileak zuzendutako “High throughput technologies for the study of molecular alterations in breast, lung and pancreas cancer” proiektuaren emaitzak aurkeztu ziren. ONCONET SUDOE proiektuaren testuinguruan birika, ugatz eta pankrea-minbiziaren diagnostiko eta iragarpenerako ultrasekuentziazio genomikoko azken teknologiak ebaluatu dituzte. Jardunaldiaren konklusioetako bat biopsia likidoaren garrantzia izan zen, aldaketa genetiko eta epigenetikoak zuzenki odolean, biopsien edo teknika inbaditzaileen beharrik gabe analizatzea baimentzen duen metodologia berria; baita ere, gaur egun terapiarik ez duten minbizi oldarkorragoentzat bio-markagailu berriak aurkitzeko beharrizana, adibidez, bularreko minbizi hirukoitz negatiboa, adenokartzinoma pankrean edo birika-minbizia bezala aurreratzeko joera dutenak.

Arratsaldeko parte-hartzeek, datu-analisi eta bio-informatikara zuzenduak izanik, pertsonalizatutako medikuntzaren etorkizunean ezinbestekoak izango diren hiru elementu gakoren agerpena agerian utzi zuten: gaixoek aplikazio mugikor eta gailu eramangarrien bidez garatutako datu eraketa, osasun eta gaixotasunaren autogestiorako pazientearen paper aktiboagoko baten testuinguruan; zehaztasun-medikuntza baten bideratzaile bezala garatutako sekuentziazioko  genoma teknologia genomiko berriak non Nafarroa aitzindari den NAGEN 1000 eta PharmaNAGEN bezalako proiektuekin;  hizkuntza naturalaren analisiaren prozesatze teknologien aplikazioa eta historia klinikoetan metatutako ezagupena lortzeko datu integrazioa.

Zentzu honetan, big data eta adimen artifiziala bezalako  tekniken bidez bideratutako datu kantitate hauen analisia, gaur egun, Navarrabiomed-en Bio-informatika Translazional-eko  Unitatearen  erronketako bat da. Taldeak bere lana aurkeztu zuen jardunaldian zehar eta arratsaldeko saio desberdinak koordinatu zituen.

Tailerra maiatzaren 17an, ostiralean, osatu zen sareko kudeaketa taldearen lan-saio batekin. Hartan akzioen uneko egoera ebaluatu eta proiektuaren itxiera planifikatu zen. Bereziki, sareak aipaturiko akzioetan heldutako betetze gradua analizatu zuen jada proiektuaren hasieran  aurrez ikusitako  eta amaierako produktuen bitartez, besteak beste,  SOP estandarizatua edo paziente onkologikoaren eskubideen gaineko liburu zuria bezalakoak.

ONCONET SUDOE-ri buruzko informazio gehiago

ONCONET SUDOE proiektuak iraun duen 36 hilabeteetan zehar zazpi bazkidek parte hartu dute: Biocat, Coimbra-ko Unibertsitatea, Ikerketa Onkologikoen Zentro Nazionala, Granadako Osasun Parke Teknologikoa, Kataluniako Institutu Onkologikoa, Navarrabiomed-Miguel Servet Fundazioa eta Toulouse-ko III Paul Sabatier Unibertsitatea (proiektuaren entitate koordinatzailea).

ONCONET SUDOE proiektua ekainean Toulouse-n itxiko da  amaiera ekitaldi batekin. Sareak bere garapenean zehar, ikerketa onkologikoaren alorrean , ikerketa-proiektu multizentriko berriko sorreran eta talde ekimen lehiakorragoetan aurrera egitea ahalbidetzen duen mugaz gaindiko lankidetzako sare iraunkor bat ezartzearen helburua bete du.

Gaur egun, sarearen bazkideak etapa posible berri baten diseinu eta plangintzan lan egiten ari dira, bigarren fasearen helburu nagusiak definitu eta eremu onkologikoaren alorrean nabarmenagoak diren gaiak identifikatuz.

www.onconet-sudoe.eu

Argazkia: ezkerretik eskuinera: David Guerrero-Setas; Alexandre Ferreira; Ramon De Mello; Marilia Dourado; Celso Reis eta Salomé Pires.

Categoría
Galería de imágenes
Apertura institucional a cargo de Marisol Fragoso
Deskargatu Flecha que indica descarga
Programa de sesiones científicas.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Reunión de partenariado.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo

Nafarroako Gobernuak 3,7 milioi euro bideratu ditu Ospitalegunea, Navarrabiomed, CIMA eta Nafarroako Unibertsitate Klinika partaide dituzten ikerketa biomedikoko proiektu estrategikoak finantzatzeko

Egileak
Nafarroako Gobernua
  • Diruz lagundutako proiektuek medikuntza pertsonalizatua, bihotz-giltzurrunetako gaixotasunen alterazio molekularrak eta gaixotasun neurologikoak dituzten pertsonen fenotipoei buruzko diagnosia bultzatzen dituzte

Industria, Energia eta Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusiak 3.741.018,6 euroko guztizko zenbatekoa osatzen duten laguntzak banatzea onartu du,datozen hiru urteotan I+G arloko proiektu estrategikoak garatzeko, eta proiektu horien artean, Navarrabiomed, Ikerketa Mediko Aplikatuko Zentroa (CIMA) eta Nafarroako Unibertsitate Klinika buru dituzten ikerketa biomedikoko hiru proiekturen sustapena nabarmendu behar da.

Hauexek dira hiru proiektu horiek: Pharmanagen, Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (UPNA) arteko Navarrabiomed ikerketa biomedikoko zentro mistoa buru duen proiektua; CIMA buru eta Nafarroako Ospitaleguneako (NOG) medikuak partaide dituen MINERVA proiektua; eta Nafarroako Unibertsitate Klinika buru duen Geneurona proiektua.

Pharmanagen, genomika eta farmakoak agintzea

Pharmanagen proiektuan, Navarrabiomedekin batera, Nafarroako Ospitaleguneak (NOG) eta Pharmamodelling farmazeutikoak ere parte hartuko dute. Proiektu honen bitartez, beharrezko metologia eta prozedurak ezarri nahi dira, Osasunbideko medikuek informazio genomikoaz baliatzeko aukera izan dezaten farmakoak agintzeari buruzko erabakiak hartzerakoan.

Horren harria, farmakoei emandako erantzuna baldintzatzen duten aldaera genomikoei buruzko informazioa osasun arloko informazio-sistemetan sartuko da, tratamendu farmakologikoei lotutako erabaki klinikoetarako laguntza gisa erabili ahal izateko. Honek dakartzan abantaila ugarien artean, espezialistek zehaztasun handiagoaz doitu ahalko dute farmako jakin baten dosia edo farmako bat ala bestea aukeratu ahalko dute pazientearen ezaugarri genetikoen arabera, erabilitako farmakoen eragingarritasuna handituz eta horien toxizitatea murriztuz.

Horretarako, proiektuak, medikamentu bat hartzeko hautagai diren pazienteen exoma osoaren sekuentziazioa erabiliko du, pazientearen ezaugarri genetikoek sendagaiaren jarduerari eragingo diotela frogatzen duten zalantzarik gabeko ebidentziak baldin badaude.

Hasieran, Pharmanagen proiektuan, lehentasuna emanen zaie trasplante hematologikoa hartzeko hautagai diren pazienteei eta hesteetako hanturazko gaixotasuna dutenei.

Ekimen honen bitartez, doitasunezko medikuntza pertsonalizatua bultzatu da Osasunbidearen barruan, Nafarroa Estatuko abangoardian kokatuz, osasun-sare publikoko informazio genomikoaren erabilerari dagokionez.

Proiektua garatuko duen taldeko burua Juan José Beloqui Lizaso doktorea izanen da, Nafarroako Ospitaleguneko Ospitale barneko Farmazia Zerbitzuko espezialista, eta fase eta bazkide estrategikoak koordinatzeaz ere arduratuko da.

Garapen Ekonomikoko Departamentuak 1.402.735,11 euro bideratu ditu proiektua finantzatzeko.

MINERVA, lankidetza publiko pribatua

MINERVA proiektuan (honen akronimoa “Medicina cardIoreNal pERsonalizada en NaVArra” hitzetatik sortua da), gutxiegitasun kardiako kronikoa nahiz giltzurruneko gaixotasun kronikoa duten pazienteen alterazio molekular espezifikoak identifikatzeko abordatze genomikoa diseinatu da. Honen bitartez, diagnosirako erabil daitezkeen biomarkatzaile berriak edo potentzialtasun terapeutikoa duten diana berriak garatu nahi dira, Osasunbideko zein Foru Komunitate osoko espezialistei doitasunezko medikuntza egiteko aukera erraztuz, gutxiegitasun kardiako kronikoa eta giltzurruneko gaixotasun kronikoa tarteko dituen testuinguruan.

CIMA, NUK eta Nafarroako Unibertsitateari atxikitako Javier Díez buru duela, proiektua IKAN Biotech SL enpresa, Nafarroako Unibertsitatea, NUK, CIMA, eta NOG kide dituen partzuergo batek garatuko du.

Mª Teresa Basurte Elorz kardiologoa eta Joaquín Manrique Escola nefrologoa arduratuko dira NOGan MINERVA proiektua koordinatzeaz; NUKen, Juan José Gavira kardiologoa eta Nuría García Fernández nefrologoa; CIMAn, Arantxa González biologoa; Nafarroako Unibertsitatean, José Luis Vizmanos genetista, eta IKAN Biotech SL enpresan, Roberto Díez biologoa.

Ikerlan honetarako, Nafarroako Gobernuak 1.267.022,84 euroko finantzaketa bideratu du.

Geneurona, epilepsia eta migrainari buruzko proiektua

Nafarroan epilepsia eta migrainaren diagnosi genomikoa ezartzea da Geneurona deritzon hirugarren ikerketa-lanaren helburua, eta horretarako, Nafarroako Gobernuak emandako 1.071.260,656 euroko laguntza jasoko du. Proiektu honen bitartez, sekuentziazio masiboaren teknika (NGS) inplementatu nahi da jardun klinikoan, epilepsia eta migraina bezalako prebalentzia eta morbilitate handiko gaixotasun neurologikoak dituzten nafar pazienteen fenotipo klinikoen diagnosia eta ebaluazio pronostikoa egiteko.

Nafarroako Unibertsitate Klinika buru duen diziplina anitzeko partzuergo baten bitartez, Geneurona proiektuak aldakortasun kliniko endofenotipikoaren eta honen diagnosi desberdinaren ikuspegitik ekin nahi dio diagnosi-prozesuari. Osasun-baliabideen aprobetxamendua eta eraginkortasun terapeutikoa hobetzea ahalbidetuko duen doitasunezko medikuntza-eredu batera jotzea da proiektu honen helburua. Making Genetics SL enpresa, Ikerketa Mediko Aplikaturako Fundazioa eta Nafarroako Unibertsitatea dira proiektu honetako bazkideak, Mª Cruz Rodríguez Oroz doktorearen ardurapean.

Honela, Garapen Ekonomikoko Departamentuak ikerketa-lana bultzatu du, bereziki I+G arloko proiektu estrategikoak eta kasu honetan sektore biomedikoari dagozkionak, S3 Espezializazio Adimenduneko Estrategian ezarritakoaren arabera.

Categoría
Documentación
Vídeo

Ospitalean dauden 75 urtetik gorako pazienteek funtzio kognitiboak hobetu dituzte bana-banako ariketa fisikoko programa bati esker

Egileak
Navarrabiomed

Bana-banako ariketa fisikoko programa bat egin dute bi urte eta erdiz Nafarroako Ospitaleguneko Geriatria Zerbitzuan ospitaleratuak egon diren 75 urtetik gorako 370 lagunekin, eta, ondorioz, paziente horien “funtzio kognitiboa hobetu egin da”. Hori da Nafarroako Ospitaleguneko Navarrabiomedeko ikertzaileek eta Brasilgo Rio Grande do Sul Unibertsitatekoek “PLOS Medicine” osasun aldizkarian argitaratu duten artikulu baten ondorio nagusia. Navarrabiomed Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Ikerketa Biomedikoko Zentroa da. Artikuluaren egileen arabera, emaitza horrek erakusten du beharrezkoa dela “ohean egotean oinarritzen den ohiko ospitaleratzea aldatzea, pazienteen gaitasun funtzionala eta funtzio kognitiboa mantentzea aintzat hartuko duen beste ospitaleratze mota batera igarotzeko, pertsonaren egoera funtzionalaren osagai giltzarriak baitira”.

Hauek dira ikerketaren egileak: NUPen aldetik, Mikel López Sáez de Asteasu eta Mikel Izquierdo Redín ikertzaileak (Osasun Zientzien Saileko katedraduna); eta, Nafarroako Ospitalegunearen eta Navarrabiomeden aldetik, Nicolás Martínez-Velilla (Geriatria Zerbitzuko burua), Álvaro Casas Herrero, Fabricio Zambom Ferraresi eta Arkaitz Galbete Jiménez. Nafarroako Osasun Ikerketarako Institutuko (IdiSNA) kideak dira denak, Galbete izan ezik, baita Karlos III.a Osasun Institutuko Hauskortasunari eta Zahartze Osasungarriari buruzko Sareko Ikerketa Biomedikoko Zentroko kideak ere (CIBERFES). Rio Grande do Sul Unibertsitateko Eduardo L. Cadorek ere sinatu du artikulua. 

Indarra, oreka eta ibilketa uztartzen dituen ariketa fisikoko programa

Ikerketan parte hartu duten lagunek indar-, oreka- eta ibilketa-ariketez osatutako bana-banako eta kontrolpeko programa bat gauzatu zuten, norberaren ahalbideetara egokitua, baita beren eritasunen fase akutuan ere. Parte-hartzaile bakoitzaren egoeraren arabera, gaitasun muskularraren % 30 eta % 60 bitarteko intentsitateko entrenamenduak zehaztu ziren, hankak eta besoak lantzeko ariketak egiteko. Saioek hogei minutu irauten zuten, eta egunean bi aldiz (goizez eta arratsaldez) egin behar izaten zituzten, ondoz ondoko bost, sei edo zazpi egunez (asteburuak eta jaiegunak barne), adinekoentzako ariketa fisikoaren arloko aditu batzuek banan-banan ikuskatzen zituzten bitartean.

Ariketa fisikoko programa hori kasuan kasuko pazientearen inguruabar klinikoetara egokitzen zen beti, eta Vivifrail entrenamendu programatik egokitua da (Europako zazpi herrialdetan bizi diren eta hauskortasun arazoak dauzkaten mila lagun ingururekin arrakastaz probatua).. Ikertzaileen talde horrek berak joan den urtean “Journal of the American Medical Association” (“JAMA Internal Medicine”) Estatu Batuetako Medikuen Elkartearen aldizkarian argitaratu zuen artikulu batean argi gelditu zen ariketa fisikoko programa hori “hauskortasunari aurrea hartzeko lagungarria zela, baita ospitaleko egonaldi pasiboari lotutako arazoak deuseztatzeko faktore bat eta eritasuna gainditzeko motibazio-bide bat ere”, eta ez zuela konplikaziorik eragiten pazienteen hasierako osasun egoeran. Hala ere, haratago joan nahi izan zuten ikertzaileek, eta orain arte gutxi aztertu den gai bat ikertu dute: pazienteen funtzio kognitiboetan dituen onurak.

Mikel Izquierdok dioen bezala, ospitaleratzea eskatzen duen gaixotasun akutua “epe luzeko desgaitasun batean amaitzen da maiz” adineko pertsonen kasuan. “Ohean denbora luze egoteak narriadura kognitiboa eta dementzia garatzeko arriskua handitzen du ospitaleratze akutuan dauden adineko helduengan”, gehitu du Nicolás Martínez-Velillak. 

Hobekuntzak pazienteengan

Ikerketaren emaitzen arabera, ospitaleko alta jasotzean, agindutako ariketa-programa egin zuen taldeak zenbait alderdi hobetu zituen ariketa-programa egin ez zuen taldearen aldean: hitzezko gaitasuna eta gaitasun aritmetikoa, orientazioa, memoria, arreta, hitz-jarioa eta objektuak espazioan kokatzeko abilezia, baita trebetasun kognitiboak ere. Artikulua sinatu dutenen arabera, “ariketa fisikoko programa bat egiteak ospitaleratuta dauden adineko pazienteei ekartzen dizkien onurak aipatzen dituen lehen ikerketa da hau. Programa hori osagai anitzekoa da eta berariazko funtzio kognitiboei erreparatzen die, hala nola funtzio exekutiboari eta hitz-jarioari”.

Categoría
Galería de imágenes
“PLOS Medicine” aldizkarian argitaratutako ikerketaren egileak, Navarrabiomeden. Nicolás Martínez-Velilla, Mikel Izquierdo Redín, Mikel López Sáez de Asteasu, Fabricio Zambom Ferraresi eta Arkaitz Galbete Jiménez
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo

NUP-ean bildutako adituek gaixotasun kronikoak saihestuko dituen ariketa fisikoa preskribatzeko osasun agente gehiago eskatzen dituzte

Egileak
UPNA

Nafarroako Unibertsitate Publiko-an (NUP) batzartutako adituek osasunaren alorreko langile eta kirol munduko profesionalei deia bat egin die “osasun-agente” bihur daitezen adin goiztiarrenetatik  ariketa fisikoaren errealizazioa bultzatzeko (haurdunaldia barne). Eskari honen helburua, gaixotasun kroniko ez transmitigarriak, gizentasuna, kardiopatiak edo 2 motako diabetesa bezalako gaixotasunen prebentzio-estrategia bezala, posible izan bezain laster osasuna eta sasoi fisikoa hobetzea da. Honakoa, ostegunean, maiatzaren 9an erakunde akademikoan ospatutako eta osasuna hobetzeko bizitza guztian zehar doitasun-aktibitate fisikoaren preskripzioari buruzko jardunaldietan aterako ondorioetako bat da. Osasunaren Zientzia Fakultateak eta Osasuneko Zientzia Departamentuak Iruñan antolatutako topaketa honek, Kirol-zientzia, osasun eta bio-medikuntzaren alorreko 130 bat profesional batu zituen.

Jardunaldian, Nafarroako Osasun Ikerketako Institutura (IdiSNA) eta Navarrabiomed-era (Nafarroako Gobernuaren erakunde akademikoaren bio-medikuntza ikerketa-zentroa) ere adskribatutako NUP-ko bi ikertzaileren txostenak aurkeztu ziren: jardunaldiaren antolatzaile den Mikel Izquierdo Redín katedratikoa eta Robinson Ramírez Vélez. Horrela, lehenak fokua indarraren garapenean eta funtzio muskularrean jarri zuen,  “osasuneko profesional askoren intereseko objektu, sedentarismoarekin eta populazioaren zahartzaroarekin lotutako gaixotasunetatik indarberritzeaz gain,  kirol errendimendua berreskuratu eta optimizatzeko, adibidez, lesio muskular mota desberdinen ondoren”. Mikel Izquierdo-k indarraren funtzio muskularraren hobekuntzarako pseudoterapien gaineko mito batzuk desmuntatu zituen. Zehazki,  adinarekin entrenamendu egokia egiten bada “muskulua erremediorik gabe” galtzen dela eta neska-mutilek indar muskularra ezin dezaketela entrenatu  ukatu zuen (beti ere, adinera egokitutako ariketak eginez). Gainera, baldintza fisikoaren hobekuntzak “beti” 2 motako diabetesa bezalako gaixotasunetan hobekuntza dakarrela azpimarratzeaz gain, entrenamendu muskular hoberena neke-tamaina handiak produzitzen dituena dela ukatu zuen .

Katedradunak “kinesio-taping-a”, hesgailu neuromuskularrak, hipopresiboak, elektroestimulazioko jantziak edo masaje-arrabolen baliotasun eta eraginkortasuna ere zalantzan jarri zituen.

Osasuna eta haurdunaldia

Bere aldetik, Robinson Ramírez Vélez-ek, “emaitza ez-pozgarriekin” , populazioaren artean gaixotasun kroniko ez transmitigarriak saihesteko ahaleginak ariketa fisikoa, dieta osasungarria, lo bizkorgarria eta tabakismo eta alkoholismoaren kontrola bezalako portaera osasungarriak bultzatzean zentratu direla  azaldu zuen. Gainera, azken ikerketek ere  fokua  pertsonek bizitzan zehar gozatzen duten osasuna “nolabait ernatzean garatzen diren baldintzengatik zehaztua dagoela” esaten duen adierazpenean  jartzen dutela  adierazi zuen. Entrenamendu kardiobaskularraren (aerobikoa) eta indarrarekin eta/edo erresistentzia muskularrarekin erlazionatutako jardueren bitartez, jarduera fisikoaren garrantzia azpimarratu zuen, bai haurtzaro-urteetan zehar bai nerabezaroan. Horrela, osasunaren alorreko profesionalen, bizitzako etapa guztietan zehar (haurdunaldia barne), jarduera fisikoa preskribatzeko beharrizana azpimarratu zuen.

Antonio García-Hermoso Navarrabiomed eta IdiSNA-ko ikertzaileak eman zion amaiera zientzia topaketari zeinek hezkuntza fisikoa “eskola-curriculumaren irakasgai baztertuenetako bat” dela deitoratu eta nazioarteko ikerketa entzutetsuek “populazio gaztearengan jarduera fisikoaren praktika erregularrak, gorputzerako ez ezik, baita ere bururako, erabateko onura elkartuak frogatzen dituztela” gogoratu zuen.  Horregatik, “heziketa fisikoa, hezkuntza-programetako garrantzi handienetako materietako baten bihurtu arte, eskola edota Unibertsitate irakasgai moduan kontuan gehiago hartzeko” gogoeta bat eskatu zuen.

Categoría
Galería de imágenes
Antonio García-Hermoso, Mikel Izquierdo eta Robinson Ramírez.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP)
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo

Navarrabiomed-ek, biriketako minbiziaren aurkako immunoterapia tratamenduen eraginkortasunean inplikaturiko mekanismoak identifikatu ditu

Egileak
Navarrabiomed

Ikerketa biomedikoko Navarrabiomed zentroko Immunomodulazio Unitateak, Nafarroako Ospitale Multzoko (NOM-CHN) Onkologia Mediko zerbitzuarekin lankidetzan, anti-PD-L1/PD-1 motako immunoterapiari erantzuteko aukera ematen duten birikietako minbizia duten pazienteen immunologia sistemako ezaugarri molekularrak identifikatzea lortu du. Ikerketak, Minbiziaren Aurkako Elkarte Espainiarraren (AECC) eta Osasunaren Carlos III Institutuaren (ISCIII) laguntza izan du, eta EMBO Molecular Medicine zientzia aldizkariak argitaratu du.

Categoría
Galería de imágenes
Immunomodulazio Unitateko eta Onkologia Medikoko profesionalak Navarrabiomed-en.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Vídeo

Carlos Hernández Sáezek Navarrabiomeden ikertzen jarraituko du Roche Farma Espainiaren ‘adituen ihesari stopa’ bekari esker

Egileak
Navarrabiomed
  • Immunoterapiak minbiziaren eta bereziki birikako minbiziaren aurka izan dezakeen erabileraren alderdi desberdinak ikertuko ditu Navarrabiomeden.

Gaur egin da Navarrabiomeden, proiektuak garatzeko baliabiderik ezagatik atzerrira joan behar duten ikertzaile espainiarren talentuari atxikitzeko Roche Farma Espainiak abiarazitako ‘Adituen Ihesari Stop’ deritzon beka berri bat emateko ekitaldia.

Ekitaldian izan dira Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuko zuzendari nagusi Luis Gabilondo, Navarrabiomedeko zuzendari Iñigo Lasa eta Roche Farmako Regional Access & Business arloko zuzendari Mónica Palomanes, Navarrabiomed ikerketa biomedikoko zentroko Immunomodulazio Unitatean lanean diharduen Carlos Hernández doktore ondoko ikertzaileari beka emateko.

‘Adituen Ihesari Stop’ deritzon ekimenaren bitartez, Roche Farma Espainiak berrikuntza bultzatzen du tokiko osasun eremuan. Carlos Hernández ikertzailearen esanetan, beka honek lanean jarraitu eta ikerketa-karrera aurrera bultzatzeko aukera eman dio, eta laguntza hori jaso ezean, beste irtenbide profesional batzuk aztertu edo atzerrira ikertzera joan beharko zukeen.

Carlos Hernándezek adierazitakoaren arabera, “Rocheren ekimenari esker, ikertzaile askok Espainian jarraitu ahalko dute, eta honek gizartearen mesedeko ikertzaile-sarea sortzen lagunduko du”. 

Abangoardiako ikerketa: minbiziaren aurkako immunoterapia

Carlos Hernández ikertzaile dabilen Immunomodulazio Unitateak era koordinatuan lan egiten du Nafarroako Ospitaleguneko Onkologia Medikoko Zerbitzuarekin. Unitate honetan, garrantzi handiko lana egiten ari da paziente onkologikoen tratamendurako immunoterapien garapenaren inguruan.

Tumorea garatzen denean, minbiziaren zelulek sistema immunitarioa inhibitzen dute, eraso egin ez diezaien. Ildo horretan, sistema immunitarioa berraktibatzea da immunoterapiaren helburua, tumoreari berriz ere eraso egin diezaion, erabat desegin arte. Immunoterapiari erantzungo dioten pazienteak identifikatzeko biomarkadoreak garatzea da laguntza jaso duen zientzialariak garatu beharreko ikerketaren ardatza, horrelako tratamenduek beste pazienteegan duten eraginik ezaren kausak ikertzeaz gain.

Momentuz, ikerketa birikako minbiziari zuzendu zaio, baina beste tumore mota batzuetan ere aplika daiteke.

Adituen Ihesari Stop bekak

Adituen Ihesari Stop deritzen beken bitartez, Rochek ikerketa sustatzea xede duten doktore aurreko eta doktore ondoko proiektuen finantzaketa bultzatzeko tresna bat jarri du autonomia-erkidegoetako osasun departamentuen eskura.

Beka hauek 60.000 euroko diru-kopurua atxikia dute 18 hilabeteko epealdirako, eta proiektuarekin bat egindako autonomia-erkidegoetako osasun erakundeek kudeatzen dituzte, Roche Farmaren eta osasun erakunde bakoitzak izendaturiko entitatearen arteko lankidetza-hitzarmenaren bidez. Orain arte, honako autonomia-erkidego hauek atxiki zaizkio lankidetza-formula honi: Andaluzia, Aragoi, Balear Uharteak, Kanariar Uharteak, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa, Katalunia, Valentziar Komunitatea, Madrid, Murtzia, Nafarroa eta Euskadi.

Horren harira gogoratu behar da beka hauek ikertzaile-sare baten sorrera sustatu dutela Espainian. Egun, kualifikazio goreneko gazte askok ez dituzte aukerarik onenak aurkitzen geure artean. Egoera honi erantzun eraginkorra ematea da ekimen honen xede nagusia.

Categoría
Galería de imágenes
Lasa, Hernández, Palomanes eta Gabilondo.
Deskargatu Flecha que indica descarga
‘Adituen Ihesari Stop’.
Deskargatu Flecha que indica descarga

AECC Nafarroak David Escors doktorearen ikerketa-proiektu bat osoki finantzatuko du hurrengo hiru urteetan

Egileak
Navarrabiomed

Francisco Arasanz Nafarroako AECC Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearen zuzendariak onkologia saileko ikerketa-proiektu baten garapenera bideratutako laguntza eman zion atzo Navarrabiomed-eko Inmuno-Modulazio Taldeko arduradun den David Escors doktoreari. Datozen hiru urteetan AECC Nafarroak Navarrabiomed-en egitasmoaren %100a finantzatuko du Nafarroako gizartearen sostengua bideratuz eta minbiziaren aurkako borrokan elkartearen estrategia sendoa izanez.

Beste alde batetik, AECC Nafarroa-k Luis Montuenga Nafarroako Unibertsitateko Medikuntza Aplikatuko Ikerketa Zentroko doktoreak 2014an hasitako ikerketaren  jarraipena berretsi zuen laguntza bi urtez luzatuz.

Navarrabiomed-en proiektua finantzatua

Immunoterapia tratamenduek aurrekaririk gabeko eraginkortasun klinikoak erakusten dituzte minbizi ugaritan. Hala ere, oraindik ez dira eraginkorrak paziente askorentzat eta eraginkortasun falta horren arrazoiak oraindik ez daude oso argi.

Azken lau urteotan, David Escors doktorearen taldeak sistema immunitarioaren zahartzearen ondoriozko tratamenduen garapenean lagundu du. AECC -k finantzatutako proiektuari esker, defentsen zahartzea berreskuratzen duten botikak immunoterapia tratamendu berriekin uztartuz minbiziaren aurka eraginkorrak ote diren aztertuko dute. Ikerketa proiektuan sortutako datuekin, paziente bakoitzarentzat tratamendu espezifiko eraginkorrenak iragartzea edo iradokitzea ahalbidetuko duten odol analisi xumeak garatzen saiatuko dira.

Konpromiso egonkorra ikerketarekin

Aurten, AECC-k 12 milioi euro esleitu dizkio 140 proiekturi eta beraz, 2011tik aurrera 40 milioi euroko inbertsioa egin du 50 ikerketa-zentro baino gehiagotako 250 proiektu baino gehiagotan parte hartuz. 

Elkarteak minbiziaren fase bakoitza eta ez-ohiko tumoreak ikertzera, ikerketa translazionala bultzatzeko talde koordinatuetara, haur-minbiziari buruzko proiektu espezifikoetara eta doktoretza ondoko beketara zuzentzen ditu funtsak. Gaur egun, 100 ikertzaile inguru daude lanean AECC-en finantzaketari esker.
 

Categoría
Galería de imágenes
AECC Nafarroaren prentsaurrekoa. Ezkerretik eskuinera: Luis Montuenga, Francisco Arasanz eta David Escors doktoreak.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo