Onkologia

Minbiziaren patologia molekularra

Minbiziaren patologia molekularra

Minbiziaren Patologia Molekularraren Ikerketa Unitatea, lehen Minbiziaren Epigenetika Unitatea deitzen zena, Navarrabiomed-eko ikerlariek eta Nafarroako Ospitale Guneko (NOG) Anatomia Patologikoaren, Kirurgiaren eta Neurokirurgiaren zerbitzuetako ikertzaile klinikoek osatzen dute. Helburu nagusia da minbizi-mota ezberdinak dituzten gaixoen tratamendu onkologikoaren pronostikoarekin eta erantzunarekin loturiko biomarkatzaile berriak detektatzea, bereziki, bularreko minbizia, minbizi ginekologikoa eta garuneko tumoreak, besteak beste. 
Unitatea honako hauekin elkarlanean aritzen da: Navarrabiomed-eko beste ikerketa-taldeak (Onkoinmunologia, Onkobiona Tras), NOGeko Onkologia Radioterapikoa eta beste erakunde batzuetako taldeak (IUOPA, Oviedo; PEBC-IDIBELL, Bartzelona), eta gure zentroko eta Ikertzaile Onkologikoen Zentro Nazionaleko (CNIO, Madril) plataforma teknologikoak eta Errioxako Ikerketa Biomedikoaren Zentroa (CIBIR, Logroño).

Ikerketa-lerroak: 

  • MikroRNAk eta tumore solidoen progresioan inplikaturiko tumoreen gen ezabatzaileen hipermetilazioa identifikatzea. 
  • Pronostikoa-balioaren eta tumore solidoetan biomarkatzaileen tratamendu onkologikoaren erantzunaren aurreikuspenaren analisia. 
  • Adierazpen proteikoaren profilaren analisia, tumorearen ezaugarriekin lotuta. 
  • In vitro entsegu funtzionalak.
     
Investigador principal
Equipo de investigadores
Área de investigación
Onkologia
Minbiziaren Patologia Molekularraren ikerketa-lerroak
Actualidad

Saioa Mendaza Lainezek bere doktore tesia defendatuko du ekainaren 30ean, asteartearekin

Egileak
Navarrabiomed

Saioa Mendaza Lainezek, Navarrabiomed - IdiSNAko Minbiziaren Patologia Molekularreko Unitateko doktoretza aurreko ikertzaileak, bere doktoretza tesia aurkeztuko du Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskutik datorren ekainaren 30ean, asteartearekin, 11:30etan, bideokonferentzia bidez Navarrabiomeden (lehendik baimena dutenak joanen dira soilik).

Approaching the epigenome of triple-negative breast cancer to identify new biomarkers da tesiaren izenburua, eta Navarrabiomeden egin da David Guerrero Setas eta Esperanza Martín Sánchez doktoreen zuzendaritzapean.


Bularreko minbizia mundu osoan emakumeek duten neoplasia ohikoena da, eta sexu horretan minbiziak eragindako lehenengo heriotza-arrazoia. Ikerketak bularreko minbizi hirukoitz negatiboa (BMHN) aztertu du. Azpimota horrek, gainerakoek ez bezala, ez du tratamendu zuzentzailerik, eta horrek ondorio oldarkorragoak ditu hura jasaten duten pertsonengan. Hori dela eta, gaur egun ezinbestekoa da gaixotasun horretarako biomarkatzaile eta jomuga terapeutiko berriak bilatzea.

Aldaketa epigenetikoek tumorigenesian eragina dutenez, tesi honen helburua izan da minbizi mota horretako DNAren metilazioa eta histonen azetilazioa ezaugarritzea. Horren bidez, diagnostikorako eta pronostikorako modu berriak identifikatu nahi izan dira, baita helmuga jakina duten farmakoen xedea aldatzea ere.

Ezaugarritze horren emaitzen arabera, eredu epigenetikoa bularreko minbizi hirukoitz negatiboan aldatzen dela ondorioztatu ahal izan da, bular-sare ez-neoplasikoan ez bezala. Are gehiago, bi aldaketa epigenetiko espezifiko atzeman dira, pronostiko okerragoko biomarkatzaile potentzial bezala: H4K5 histonaren azetilazioa eta ADAM12 genearen hipometilazioa. Gene hori ere minbizi horren aurkako jomuga terapeutikoa izan daiteke.

Halaber, DNAren metilazioan oinarritutako forma berri bat identifikatu da diagnostikorako. Azkenik, H4K6 azetilazioak lerro zelular ez-neoplasikoetan eta BMHNak erregulatzen dituzten geneen prozesu biologikoak deskribatu dira.

Egindako lanaren ondorioz, hiru zientzia argitalpen egin dira, eta European Association for Cancer Researchen bi biltzarretan zabaldu da; bata, Manchesterren, 2017an, eta, bestea, Amsterdamen, 2018an.

Tesia garatzeko Saioa Mendazak bi beka jaso ditu: Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaileak prestatzeko laguntzak, doktore-tesiak egiteko, eta Nafarroako Kutxa Fundazioko bikaintasun beka, University of Massachussets Medical School-en (AEB) egonaldi bat egiteko.

Categoría
Vídeo
Colaboradores/as
Amat Villegas, Irene
Hospital Universitario de Navarra
Armendáriz Rubio, Pedro
Hospital Universitario de Navarra
Arriola Osés, Marta
Hospital Universitario de Navarra
Córdoba Iturriagagoitia, Alicia
Hospital Universitario de Navarra
Guarch Troyas, Rosa
Hospital Universitario de Navarra
Ruiz de Azua Ciria, Ana Yerani
Hospital Universitario de Navarra
Zazpe Cenoz, Idoya
Hospital Universitario de Navarra
Unidad de investigación / Grupo Vinculado
Contacto
Minbiziaren patologia molekularra

Navarrabiomed - Centro de investigación biomédica
Complejo Hospitalario de Navarra, edificio de investigación.
Calle Irunlarrea, 3. 31008 Pamplona, Navarra, España. 

No mostrar en listados de Unidades de Investigación
Off

Seinaleztapena minbizian

Seinaleztapena minbizian

Minbiziaren Seinaleztapen Unitatearen helburua da minbizi-zelulek gaur egun pazienteak tratatzeko erabiltzen diren terapia zuzenduen efektuei aurre egiteko erabiltzen dituzten mekanismo molekularrak ulertzea. Horretarako, hiru ikerketa-ildo garatzen ari gara, melanoma, glioblastoma eta bularreko minbizi hirukoitz negatiboa ardatz hartuta. Mekanismo egokitzaile horiek blokeatuz, tratamenduen —hala nola erradioterapiaren, terapia zuzenduen eta immunoterapien— eraginkortasun terapeutikoa hobetu nahi dugu. Unitatearen azken helburua lortutako emaitzak praktika klinikora eramatea da.

 

Investigador principal
Área de investigación
Onkologia
Botikekiko erresistentzia eta metastasia
Actualidad

Irene Lasheras Oterok bere doktore tesia defendatuko du, asteazkena, ekainak 28

Egileak
Navarrabiomed

 

Irene Lasheras Oterok, Navarrabiomed-IdiSNA-ko Seinaleztapena minbizian -ren Unitateko ikertzaileak, Nafarroako Unibertsitate Publikotik egindako doktore tesia irakurriko du ekainaren 28an. Ekitaldia 11:00etan hasiko da, Navarrabiomedeko Ekitaldi Aretoan.

Doktore lana, “Anoikisen erregulazio metabolikoa eta melanomaren metastasian dituen ondorioak”, izenekoa, Navarrabiomed-en egin da, Imanol Arozarena Martinicorena, unitateko Ikerlari nagusia, doktorearen zuzendaritzapean. Irene Lasheras Oteroren ikerketak mekanismo garrantzitsuak identifikatu nahi ditu melanomako tumore-zelula zirkulatzaileen biziraupenean.
 

Ikerketaren garapena eta emaitzak

Melanoma azaleko minbizi mota bat da, minbiziak eragindako heriotzen % 90 eragiten duten metastasia sortzeko gaitasun berezia duena. Metastasia tumore primarioa utzi, odol-zirkulaziora sartu eta organismoan/gorputzean zehar banatzen diren tumore-zeluletatik sortzen da.

Tumore primario baten eta metastasi distalen arteko funtsezko lotura dira zelula tumoral zirkulatzaileak. Oro har, odol-uholdean, zelula tumoral zirkulatzaileen atxikidura galtzeak heriotza zelularra (anoikis-a) eragiten du. Beraz, zelula horiek anoikis-arekiko erresistentzia garatu behar dute, gero birika, gibela edo garuna bezalako organoak kolonizatu ahal izateko.

Doktore-tesian zehar, ikertzaileak erresistentzia-mekanismo horiek aztertu ditu RNAren sekuentziazio-analisiaren bidez. Lortutako emaitzek agerian uzten dute suspentsioan hazitako melanoma zelulek eta melanoma zelula tumoral zirkulatzaileek metabolismo lipidikoa birkonfiguratzen dutela, gantz-azidoen (AG) garraioarekin eta AG beta-oxidazioarekin lotutako geneen adierazpena handituz. Melanoma duten pazienteetan, AG garraiatzaile eta AGren beta-oxidazio entzimen adierazpen altuak modu esanguratsuan erlazionatzen ditu biziraupen global txikiagoarekin eta progresiorik gabeko biziraupen txikiagoarekin.

Gainera, doktore-lanak melanoma zelula tumoral zirkulatzaileetan gehien adierazten diren erregulatzaileen artean karnitina transferasak, Octanoil transferasa karnitina eta karnitina azetil transferasa daudela agerian uzten du. Proteina horiek peroxisoman sortutako kate ertaineko AGen garraioa kontrolatzen dute mitokondriarantz, beta-oxidazio mitokondriala elikatzeko. Octanoil transferasa karnitinaren inhibizioak edo karnitina azetil transferasak eta tioridazina edo ranolazina bidezko epe laburreko tratamenduak (AG peroxisomalaren eta mitokondrialaren beta-oxidazioaren inhibitzaileak, hurrenez hurren) saguetan metastasiaren formakuntza gutxitu zuten.

Bestalde, anoikis-aren erresistentzia erregulatzen duten mekanismo metabolikoen ikuspegi orokorragoa izateko, CRISPR-cas9 bidezko azterketa bat egin. Horri esker, elektroi mitokondrialen kate garraiatzailea eta kolesterolaren metabolismoa identifikatu ahal izan dira. 
 

Finantzaketa eta emaitzen hedapena

Ikerketa Carlos III.a Osasun Institutuak eta Navarrabiomed 2019 doktoratu aurreko laguntza-programak finantzatu dute. Gainera, 2022an, Irenek sei hilabeteko egonaldia egin zuen James Olzmann doktorearen laborategian, Kaliforniako Unibertsitatean (Berkeley), EACR Travel Fellowships (European Association for Cancer Research) bidaia-beka bati esker.

Egindako lanak argitalpen zientifiko bat ekarri du, 2023ko otsailean, Journal of Investigative Dermatology-n, “The Regulators of Peroxisomal Acyl-Carnitine Shuttle CROT and CRAT Promote Metastasis in Melanoma”.

Halaber, emaitzak hainbat kongresu zientifikotan zabaldu dira: UCSF-UCB liver metabolism Symposium Berkeleyn, Kalifornian (AEB) 2020an, eta Seed and Soil: Mechanism of Metastasisen, EACRk Berlinen antolatua.
 

Categoría
Galería de imágenes
Irene Lasheras Otero, Navarrabiomed-IdiSNA-ko Seinaleztapena minbizian -ren Unitateko ikertzailea
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo

Navarrabiomed eta Cima-Nafarroako Unibertsitateko ikerketa batek diana terapeutiko berriak eskaintzen ditu melanoma motako azaleko minbizian metastasirik gerta ez dadin

Egileak
Navarrabiomed

Navarrabiomed eta Nafarroako Unibertsitatea Cimako taldeak gantz-azidoen metabolismoak melanoma metastasikoaren garapenean duen rola aztertu du.

Ikerketa biomedikoko Zentroak, Navarrabiomedek, ikerketa bat zuzendu du, Nafarroako Unibertsitatea Cimako ikertzaileekin elkarlanean, eta helburu terapeutiko berriak aurkeztu dituzte melanoma duten pazienteei dagokienean; hau da, azaleko minbizi-mota bat, metastasia sortzeko gaitasun berezia duena. Ikerketari esker, gibela edo birikak bezalako bizi-organoetan, tumore sekundarioak garatzea prebenitzera bideratutako terapia berriak garatzen aurrera egin daiteke.

Ikerkuntzaren irismena

Ikerketan, metastasi hematogenoak eragiten dituzten tumore-zelula zirkulatzaileak (CTCak) aztertu dira. Metastasi mota hori tumore primarioa uzten duten, odol-zirkulaziora iristen diren eta organismoan/gorputzean banatzen diren tumore-zeluletatik sortzen da. CTC horietako batzuk barne-organoetan ezartzeko gai dira, hala nola hezurrean, biriketan, gibelean edo garunean, eta tumore sekundarioak edo metastasiak sortzen dituzte. Metastasiek minbiziagatiko hilkortasunaren %90 eragiten dute. Gaurko tumore-zelula horien ezagutza eta odol-zirkulazioan bizirauteko prozesua oso mugatua da, eta aurkeztutako azterketak bezain garrantzitsuak dira.

Zehazki, taldeak jakin du CTCek gantz-azidoen metabolismoa berrantolatzen dutela bizirik irauteko, eta, horri esker, CTCen biziraupena arautzen duten bi jomuga terapeutiko identifikatu ahal izan dira: CRAT eta CROT geneak. Gainera, bi botika identifikatu dituzte, ranolazina eta tioridazina. Gizakiek erabiltzeko moduan daude, eta gantz-azidoen metabolismoa blokeatzen dute, CTCek metastasi hematogenoak sortzeko duten gaitasuna murrizteko.

 “Bi diana terapeutiko horiek identifikatzea itxaropentsua da. Ranolazina eta tioridazina minbiziaren tratamendu gisa erabiltzeak potentzial handia du. Gaur egun, melanoma metastasikoa duten pazienteei gaur egun ematen zaizkien beste botika batzuekin konbinatzeko aukera aztertzen ari gara, haien eraginkortasuna areagotzeko”, adierazi du Imanol Arozarenak.

Lankidetza publiko-pribatua

Azterlana Imanol Arozarena Martinicorena buru duen Navarrabiomedeko Seinaleztapena minbizian Unitateak egin du, eta Irene Lasheras Otero zentroko doktoratu aurreko tesiaren parte da. Taldeak lankidetza estuan lan egin du Silve Vicentek zuzentzen duen Onkogeneen eta Diana Efektoreen taldearekin, eta Nafarroako Unibertsitateko Gailurreko Tumore Solidoen Programan parte hartzen du. Navarrabiomedeko beste unitate batzuek ere parte hartu dute, hala nola proteomika eta bioinformatika.

Emaitzak Journal of Investigative Dermatology nazioarteko aldizkarian argitaratu dira, eta Nafarroako Osasun Ikerketarako Institutuaren (IdiSNA) ekoizpen zientifikoaren artean sartu dira. Elkarte hori ikerketa biomedikoa sustatzeko elkarte publiko pribatua da, eta bi ikerketa-zentroek parte hartzen dute. San Frantzisko Kaliforniako Unibertsitateko (AEB) “Metabolismoaren sinposioan” ekainaren 17an, eta European Association for Cancer Research-ek (EACR) antolatutako “Metabolismoa eta Minbizia” konferentzian, urriaren 11tik 13ra Bilbon ere aurkeztu ziren.
Nafarroako Gobernuak eta Ekonomia eta Enpresa Ministerioak, Carlos III.a Osasun Institutuaren bidez (EGEF funtsak), finantzatu dute azterketa hau.

Intzidentzia 

2021an, melanoma metastasikoaren 6.100 kasu berri diagnostikatu ziren Espainian. Melanoma duten pertsonen %90 hiltzen da kasu horietan. Mundu mailan, atzemandako kasu onkologiko guztien% 1,7 da minbizi mota hori, nahiz eta haren intzidentzia-tasa erritmo bizian hazi, beste tumore arruntago batzuekin alderatuta. Kopuru horiek prebentzioan jartzen du fokua eta, larruazaleko minbiziaren kausa nagusia: eguzkiaren erradiazio ultramorean babesik gabe egotea eta UV ohe/kabina izpien egotea.

Azken hamarkadan, melanoma metastasikoaren hilkortasuna %30 murriztu da terapia gidatuak eta immunoterapiak agertzearen ondorioz. Aurkeztutakoa bezalako azterketek tasa hori murrizten eta tratamendu klinikoak hobetzen lagunduko dute.


Argazkia: ezkerretik eskuinera. Ana Olías (NB), Iker Feliu (Cima), Silve Vicent (Cima), Irene Lasheras (NB), Imanol Arozarena (NB), Paula Aldaz (NB) eta Marta Redondo (NB).


 

Categoría
Galería de imágenes
Equipo investigador de Navarrabiomed y Cima Universidad de Navarra
Deskargatu Flecha que indica descarga
Imanol Arozarena Martinicorena
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo

SARAYk 46.970 € bideratuko ditu bularreko minbizi metastasikoaren inguruko Navarrabiomeden bi proiektutara

Egileak
Navarrabiomed
  • Elkarteak %65 handitu 2015etik du urtero ikerketan egiten duen inbertsioa
     

SARAY Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkarteak 75.000 euro bildu zituen 20109ko urriaren 27an Iruñean egindako lasterketa solidarioan, eta 46.970 euro Navarrabiomedeko bi ikerketatara bideratuko ditu, bularreko minbizi metastasikoaren ingurukoak.

Proiektuetako bat minbizi mota horretako biopsia likidoan oinarritzen da, Natalia Ramírez Huertoren gidaritzapean, Navarrabiomedeko Onkohematologia Unitateko ikertzaile nagusia. Bigarren urtez finantzatuko du SARAYk proiektu horren garapena, eta, guztira, 24.970 euro bideratuko ditu. Bestalde, Imanol Arozarena Martinicorenarenak, zentroko Seinaleztapena Minbizian Unitateko ikertzaile nagusiak, 22.000 euro jasoko ditu, eta bere proiektuak terapia berriak garatzea du helburu, tumore horien garuneko eta hezurretako metastasiak tratatzen lagunduko dutenak. Gainerako funtsak Chronos Hope proiektuan lan egiten duen Solti fundaziorako erabiliko dira.

SARAYk iragan ekainaren 25ean hartu zuen dirua bideratzeko erabakia, elkartea osatzen duten 725 emakumeen arteko batzar presentzial eta telematikoan. Ekitaldi hori hiru hilabete atzeratu behar izan zen COVID-19 zela eta. Taldeak urtero erakusten du ikerketa zientifikoarekiko konpromisoa, eta horren adierazgarri da hura bultzatzeko urtero egiten duen inbertsioa, pixkanaka hazi dena. 2015az geroztik % 65 handitu da ikerketa onkologikorako finantzaketa.
 

Categoría
Galería de imágenes
Natalia Ramírez Huerto, investigadora principal de la Unidad de Oncohematología
Deskargatu Flecha que indica descarga
Imanol Arozarena Martinicorena, investigador principal de la Unidad de Señalización en Cáncer
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo

Navarrabiomedeko eta Manchesterko Unibertsitateko ikerlariek melanomari buruzko azterketa zientifikoa argitaratu dute Nature aldizkarian

Egileak
Navarrabiomed

Imanol Arozarena doktoreak, Navarrabiomed ikerketa biomedikoko zentroko Minbiziaren arloko Seinalizazio Unitateko ikerlari nagusiak eta aldi berean Nafarroako Osasun Ikerketako Institutuko (IdiSNA) kideak, melanomari buruzko azterketa zientifikoa argitaratu berri du Claudia Claudia Wellbrock-ekin, Manchesterko Unibertsitateko katedradunarekin, batera.

Nature Reviews in Cancer aldizkari ospetsuak gonbidatuta egindako azterketan, azaleko minbizi mota horretako zelulen karakterizazioan gauzatutako azken aurrerapenen analisi sakona egin da, melamonaren mota zelular bakoitzaren berezitasunak tratamenduaren erantzunean duen garrantzia nabarmentzearekin batera.

Espainian, urtero melanomaren 4.000 kasu berri diagnostikatzen dira; hau da, metastasia sortzeko joera handia duen azaleko prozesu gaiztoa. Era horretako tumorazioak heterogeneotasun handia aurkezten du lesioaren beraren barnean nahiz tumore ezberdinen artean.

Aldakortasun hori gertatzen da melanomaren tumore-zelulek inguruneko baldintza aldakorretara moldatzeko duten gaitasunarengatik, espresio genikoko profilak aldatuaz. Modu horretan, terapia gidatuen zein inmunoterapien aurrean erresistentziak garatzea lortzen dute eta gaixotasun metastasikoa agertzea.

Artikuluan adierazten da garrantzitsua dela teknologia genomikoetako azken aurrerapenak informazio genikoko datu-base zabalekin konbinatzea, gaixo bakoitzaren tumorean gertatutako aldaketen karakterizazio zehatza eta izan dezakeen bilakaera eta tratamenduaren aurreko erantzuna lortzeko.

Arozarena doktorearen hitzetan: “Ikusirik melanomaren zelulak tumoreen aurkako botiketara hain moldagarriak egiten dituzten mekanismo molekularrak, tratamenduaren aurreko erresistentzien agerpena prebenitu eta melanoma metastasikoaren pronostikoa hobetu nahi dugu”.

Categoría
Galería de imágenes
Los autores, Arozarena y Wellbrock
Deskargatu Flecha que indica descarga

Navarrabiomedek frogatzen duenez, bihotzeko gaitzetan jada aplikatzen den gai aktibo batek melanomaren aurkako gaur egungo terapien eraginkortasuna hobetzen du

En verde la tinción de los linfocitos antitumorales tipo NK y en azul, las células tumorales.  ➡️ El tratamiento con #ranolazina aumenta la cantidad de linfocitos antitumorales que infiltran el tumor y favorecen la acción de la inmunoterapia.
Egileak
Navarrabiomed
  • ‘Nature Metabolism’ aldizkariak ikerketa biomedikoaren zentroak zuzentzen duen azterketa nazionalaren emaitzak argitaratu ditu

Navarrabiomed ikerketa biomedikoko zentroak frogatu du ranolazina aplikatzeak, gaur egun bihotzeko afekzioetan erabiltzen den farmakoa, saguetan hobetu egiten duela melanoma tratatzeko egungo terapien eraginkortasuna. Ikerketa horren emaitzak ‘Nature Metabolism’ eremuko erreferentziazko aldizkarian argitaratu dira, eta aukera terapeutikoa eskaintzen dute melanoma tratatzeko, Espainian 100.000 biztanleko 16,3 emakumeri eta 14,6 gizoni eragiten dien azaleko minbizi mota hilgarriena.

Imanol Arozarena Martinicorena doktoreak zuzentzen duen Navarrabiomedeko Seinaleztapena minbizian Unitatea izan da ikerketa honen buru. CSIC-UMH Neurozientzien Institutuko (Sant Joan d’Alacant, Valentziako Erkidegoa) eta IRB Bartzelonako (Bartzelona, Katalunia) ikertzaileek ere parte hartu dute ikerketa horretan.

Gizakiek erabiltzeko onartuta dagoen eta angina kronikoa tratatzeko praktika klinikoan ematen ari den ranolazina farmakoa erabiltzeak etorkizunean saiakuntza klinikoak egitea erraztuko luke, paziente onkologikoetan haren ekintza balioztatu eta baieztatzeko.
 

Ikerketaren xehetasunak

Kasu gehienetan melanoma duten pazienteek ongi erantzuten diete tumoreen progresioan giltzarri den gene baten kontrako terapiei: BRAF genearen kontrako terapiei. Hala ere, terapia horiekiko erresistentziak garatzen dituzte laster, eta tumoreak hazi egiten dira berriro. Gainera, azken azterketa klinikoen arabera, paziente horiek okerrago erantzuten diote immunoterapiari.

Ikerketa horri esker, gantz-azidoen metabolismoak BRAF inhibitzaileekiko erresistentziaren garapenean duen zeregina sakon ezagutu da, eta erranolazinaren ekintza frogatu da tumoreen progresioa moteltzeko. Are garrantzitsuagoa da gai aktibo hori aplikatzeak melanoma-zelulak sistema immunitarioarentzat ikusgarriagoak izatea, immunoterapiei ematen zaien erantzuna hobetuz eta linfozitoek tumore-hazkundea kontrolatzeko duten gaitasuna handituz.

Ikerketa multizentrala 

Imanol Arozarena Martinicorena doktoreak, Navarrabiomed – IdiSNA –ko Seinaleztapena minbizian Unitateko arduradunak, koordinatu du ikerketa, eta Marta Redondo Muñoz –en Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktorego-tesiaren parte da, unitate bereko ikertzailea baita.

Lana lankidetza estuan egin da Neurozientzien Institutuarekin (CSIC eta Miguel Hernández Unibertsitatearen arteko zentro mistoa), Francisco Javier Rodrí-Baena doktorearekin - Berta Sánchez Laorden doktorearen zuzendaritzapean, Plasticidad Zelulako taldeko ikertzaile nagusia Garapenean eta Gaixotasunean. Baita IRB Barcelona erakundearekin ere. Zentro horretako kidea Salvador Aznar-Benitah doktorea, ICREA ikertzailea da, Zelula Amak eta Minbizia laborategiko burua eta Minbiziaren Alterazio Metaboliko Sistemikoak laborategi translazionaleko burua.

Navarrabiomedetik ikerketa guztia diseinatu eta garatu egin da. Terapia gidatuen aurkako erresistentziarekin lotutako esperimentuak ere egin dira eta ranolazinak melanoma-zelulen immunogenizitateari nola eragiten dion aztertu ere. “Azterketa honek frogatzen du tumore-zelularen metabolismoa farmakologikoki berrantolatu daitekeela, terapia gidatuen eta immunoterapien eragina hobetzeko. Hurrengo erronka da konbinazio horiek pazienteengan duten eragin klinikoa frogatzea eta ranolazinak beste minbizi mota batzuetan duen potentziala aztertzea. Horretarako, hobeto ulertu behar dugu nola jarduten duen gai horrek tumore-zeluletan eta immunitate-sisteman”, adierazi du Imanol Arozarena doktoreak.

Ikerketa hori hainbat erakundek emandako laguntza instituzionalari eta finantzaketari esker egin da: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa, Carlos III.a Osasun Institutua, Nafarroako Gobernua, Melanomako Espainiako Diziplina Anitzeko Taldea (GEM) eta Melanoma Research Alliance.

Intzidentzia

2022an, larruazaleko melanomaren 7.500 kasu berri diagnostikatu ziren Espainian. Mundu mailan, atzemandako kasu onkologiko guztien %3,4 da mota horretako minbizia. Azaleko minbizien %10 besterik ez den arren, melanomak eragiten du larruazaleko tumoreekin lotutako heriotzen %90.

Terapia gidatuak eta immunoterapiak agertzeari esker, hobetu egin da melanomaren eraginpean dauden pertsonen tratamendu klinikoa, baina oraindik pazienteen% 50ek erantzun gabe segitzen dute eta/edo terapia horiei aurre egiten diete. Gaur egungo terapiak ranolazinarekin konbinatuz gero, aukera terapeutikoa eman dakieke paziente horiei, erantzun klinikoa hobetuz.

Categoría
Galería de imágenes
Navarrabiomedeko Marta Redondo eta Imanol Arozarena ikertzaileak.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Tratatu gabeko melanomako tumoreak edo ranolazinarekin (Rano), immunoterapiarekin (PDL1) edo bien konbinazioarekin tratatutakoak (PDL1+Rano) infiltratzen dituzten immunitate-populazioen sekuentziazio bidezko analisia, zelula bakarrean.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Berdez, tumoreen aurkako NK motako linfozitoen tindaketa, eta urdinez, tumore-zelulak. Ranolazina bidezko tratamenduak tumorea infiltratu eta immunoterapiaren ekintza errazten duten tumoreen aurkako linfozitoen kopurua handitzen du.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo
Colaboraciones Logotipos
Vídeo
I-Gliome
I-Gliome
Imanol
Arozarena Martinicorena
Ikerlari nagusia
Visor 360º
Bisita 360º
Seinaleztapena minbizian
Laboratoegi
Colaboradores/as
Wellbrock, Claudia
Universidad Pública de Navarra
Rico Oses, Mikel
Hospital Universitario de Navarra
Zazpe Cenoz, Idoya
Hospital Universitario de Navarra
Larrayoz, Iñaki
Universidad de la Rioja
Labiano, Sara
CIMA
Lecanda, Fernando
CIMA
Aznar Benitah, Salvador
IRB-Barcelona
Unidad de investigación / Grupo Vinculado
Contacto
Seinaleztapena minbizian

C/ Irunlarrea 3
Navarrabiomed-Centro de Investigación Biomédica
Complejo Hospitalario de Navarra
31008 Pamplona, Navarra. España

No mostrar en listados de Unidades de Investigación
Off