Noticias

NUP buru duen ariketa fisikoaren gaineko adostasun orokor batek adinekoen bizitza osasuntsu baterako giltzarriak ezarri ditu

Mikel Izquierdo Redín
Egileak
UPNA
  • “Ariketa fisikoa egiteko agintzeak osasun publikoko lehentasuna izan behar du” hainbat gaixotasun prebenitzeko eta tratatzeko, Mikel Izquierdo katedradunak zuzendutako txostenaren arabera


Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) ariketa fisikoari buruzko adostasun orokor baten burua izan da, ebidentzia zientifikoan oinarritutako eta esparru horretako hainbat nazioarteko espezialistak sinatutako akordio bat. Mikel Izquierdo Redín NUPeko katedradunak zuzendu du hogeita sei erakundetako 34 ikertzailek osatutako panela, eta haren oinarria da bizi-itxaropena nabarmen handitu dela eta erronka ez da soilik urte gehiago bizitzea, osasuntsu eta autonomiarekin bizitzea ere bai. Testuinguru horretan, ariketa fisikoa giltzarria da. “Ariketa da adinarekin lotutako gaixotasunen inpaktua murrizteko esku-hartze eraginkorrena, seguruena eta egingarriena”, nabarmentzen du dokumentuak. Egileek gehitu dutenez “ariketak osasun publikoko lehentasuna izan behar du, prebentzio-medikuntza gisa ez ezik, hainbat gaixotasunetarako tratamendu gisa ere bai.

Adostasun orokorrak jasotzen duen bezala, “ariketa fisikoa egiteko aginduak pertsonalizatua izan behar du, eta ebidentzia zientifikoak babestu behar du, pertsona bakoitzaren osasun-baldintzetara eta profiletara egokituta eta gomendio orokorrak atzean utzita”. “Oinez ibiltzea ez da beti nahikoa izaten, eta, kasu batzuetan, ariketa-dosiak hain dira txikiak ezen plazebo baten parekoak baitira, medikuntza modernoan pentsaezina dena”, dio txosten orokorrak.

Ariketari buruzko adostasun orokorrerako sarbide librea

“Adinekoengan bizitza osasuntsua sustatzeko ariketa-gomendio optimoei buruzko adostasun orokorra" “The Journal of Nutrition, Health and Aging” aldizkari zientifikoan argitaratu da, eta  erabilgarri dago “online” kontsultatzeko sarbide librean.

Dokumentuak ebidentzian oinarritutako erantzun argiak eskaintzen ditu. “Ariketa fisikoa adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko ez ezik, gaixotasunak prebenitzeko eta bizitza osasuntsua sustatzeko funtsezko tresna ere bada”, azaltzen du txostenak, eta gobernuei, osasun-profesionalei, gorputz- eta kirol-hezitzaileei, entrenatzaileei eta, oro har, gizarteari dei egiten die ikuspegi hori osasuna eta ongizatea sustatzeko estrategia eraginkor gisa har dezaten.

“Gomendio horiek adituen nazioarteko panel baten babesa dute, eta zahartzearen kontzeptua aldatzeko funtsezko esparrua ezartzen dute. Gainera, ebidentzian oinarritutako esku-hartze espezifikoak bultzatzen dituzte, eguneroko praktika klinikoan aplika daitezkeenak, eta hala gero eta zaharragoa den populazio baten ongizate integrala lortzen laguntzen dute”, esan du Mikel Izquierdo zahartzean, osasunean eta ariketa fisikoan adituak diren hamasei herrialdetako espezialisten buru den ikertzaile nagusiak. Espezialista horien artean Antonio García Hermoso, Robinson Ramírez Vélez eta Mikel López Sáez de Asteasu NUPeko ikertzaileak daude.

Urte gehiago bizitzea osasuntsu

Bizi-itxaropena handituz doan testuinguru batean, erronka ez da soilik urte gehiago bizitzea, bizi-kalitatearekin bizitzea ere bada. Adostasunaren egilea den nazioarteko panelaren arabera, ariketa fisikoa giltzarria da prozesu horretan. “Ariketa da adinarekin lotutako gaixotasunen inpaktua murrizteko esku-hartze eraginkorrena, seguruena eta egingarriena”, nabarmentzen du dokumentuak.

Gauzarik berritzaileenetako bat da adinekoei ariketa egitea agintzeko sekuentzia egituratu baten diseinua. Prozesu horren hasieran, pertsona bakoitzaren behar eta gaitasun espezifikoak identifikatzeko hasierako ebaluazio integrala egiten da, eta, ondoren, plan xehatu bat, pazientearen lehentasunen araberako sekuentziazioa, progresioa, espezifikotasuna eta pertsonalizazioa barne hartzen dituena, atxikipena hobetzeko.

Dokumentuak orobat azpimarratzen du lehentasun indibidualak errespetatzearen eta konpromiso handiago bat bultzatuko duten plan pertsonalizatuak diseinatzearen garrantzia. Laguntza kognitiboko eta sozialeko estrategiak ere erabiltzen dira epe luzeko atxikipena indartzeko.

Beste alderdi nabarmen bat entrenamendu funtzionalari ematen zaion garrantzia da. Orekarako eta erorikoen prebentziorako ariketak lehenesten ditu segurtasuna bermatzeko, mugikortasuna hobetzeko eta zahartzeari lotutako arrisku faktoreak murrizteko.

Zahartze osasungarrirako bide indibidualizatuak

Adostasunaren alderdi aipagarrienetako bat bere ikuspegi pertsonalizatua da.  Ariketa fisikoari buruzko gomendio orokorrak pertsona bakoitzaren behar eta ezaugarri indibidualetara egokitzen dira, eta pertsonaren osasun-egoera, ariketa fisikoaren maila eta helburu pertsonalak hartzen dituzte kontuan. “Ez dago bide bakar bat denontzat. Ariketa egiteko programa indibidualizatuak diseinatzea funtsezkoa da onurak maximizatzeko eta adinekoengan segurtasuna eta eraginkortasuna bermatzeko”, zehazten du dokumentuak.

Beste berrikuntza esanguratsu bat da osagai anitzeko ariketa programak sartzea, erresilientzia fisikoa eta mentala indartzeko zeregin kognitiboak barne hartzen dituztenak. Ikuspegi integral horren xedea da hauskortasuna arintzea eta autonomia hobetzea. Gomendio aipagarrienen artean, nabarmentzekoak dira intentsitate altuko indar muskularreko entrenamendu progresiboak, potentzia-entrenamendua eta intentsitate altuko tarteen araberako ariketak inplementatzeko jarraibideak, zeinek adinekoen osasun kardiobaskularra eta muskularra mantentzeko etorkizun handia dutela frogatu baitute.

Dokumentuak orobat nabarmendu du ariketaren garrantzia norberaren osasunetik harantzago doala. Ariketa fisiko erregularra sustatzeak gizabanakoari mesede egiteaz gain, “komunitateak indartzen ditu, mendekotasuna murrizten duelako eta kide izatearen zentzua eta gizarte-partaidetza hobetzen dituelako”, adostasun orokorrak jasotzen duenez.

Ariketa: prebentzio-medikuntza eta medikuntza terapeutikoa
Ebidentzian oinarritutako ariketa tresna ahaltsua da zahartze osasungarria sustatzeko, adinarekin lotutako gaixotasunak prebenitzeko eta hauskortasuna eta sarkopenia bezalako gaixotasuna tratatzeko, espezialisten arabera.  Ondorio sozialak kostu sanitarioen murrizketatik harago doaz, adinekoen bizi-kalitate eta independentzia funtzional hobea bultzatzen baititu nazioarteko panelaren iritzian.

“Garaia da ariketa fisikoa arreta geriatrikoaren eta osasun-sistemen zutabe nagusi gisa integratzeko, etorkizuneko belaunaldien bizitza aktiboa eta ongizatea zabaltzeko – adierazi du Mikel Izquierdok –.  Adostasun horrek ebidentzian oinarritutako ariketa-programa pertsonalizatuen alde egiten du, adineko bakoitzaren gaitasun eta beharretara egokituta, adina, egoera fisikoa edo hasierako hauskortasun maila edozein dela ere”.

Berez, hauskortasunak ez du esan nahi “ariketa egiteko kontraindikazioa denik, baizik eta ariketa egiteko arrazoi nagusietako bat”, aipatzen du txostenak amaitzeko.

Categoría
Galería de imágenes
Mikel Izquierdo Redín.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo

Odol-lagin batetik metilazio-markatzaileen bidez alzheimerra diagnostikatzeko balio dezakeen bide bat aurkitu dute

Blanca Acha Santamaría
Egileak
UPNA
  • Blanca Acha Santamaría farmazialariak doktore titulua lortu du NUPen, gaixotasun neurodegeneratibo horri buruz Navarrabiomeden egindako ikerketa bati esker.


Blanca Acha Santamaría farmazialariak (Burgos, 1989) azaldu duenez, DNAren metilazioan gertatzen diren aldaketa jakin batzuk tresna eskuragarri eta ez hain inbaditzaile gisa erabil litezke odol-lagin sinple batetik abiatuta Alzheimer gaixotasuna detektatzeko. Aurrerapen horrek ahalbidetu lezake gaitz neurodegeneratibo hori goizago eta zehatzago detektatzea, batez ere oroimenari eta beste funtzio kognitibo batzuei eragiten baitie. Hala jaso du bere doktoretza-tesian. Tesia Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) defendatu eta  Navarrabiomeden garatu du. Foru Gobernuaren eta erakunde akademikoaren ikerketa biomedikoko zentroa da Navarrabiomed.

DNAren metilazioa gure geneak kontrolatzeko mekanismo gisa jarduten duen prozesu biologikoa da. Prozesu horretan, talde kimiko txiki bat (metilo talde bat) DNAren zati espezifiko batekin lotzen da, eta horrek geneen adierazpena aktibatu edo desaktibatu dezake, eta, horrela, zelulen funtzionamendu normalari eragin diezaioke.

Blanca Achak Alzheimer gaixotasuna duten pazienteen DNAren metilazioan izandako aldaketa jakin batzuk identifikatu zituen, kontrol osasuntsuekin alderatuta, eta, beraz, odol periferikoan DNAren metilazio-biomarkatzaileak erabiltzea “etorkizun handiko tresna da gaitz horren zehaztasun diagnostikoa hobetzeko, biomarkatzaile periferikoen panel baten parte gisa”, ikertzailearen arabera. Gainera, emaitzek azpimarratzen dute garrantzitsua dela genero-ikuspegitik ikertzea Alzheimerren gaixotasunaren diagnostikorako tresna berriak bilatzeko.

Alzheimerra gehiago ezagutzea

Emaitza horiek “DNAren metilazioak Alzheimer gaixotasunaren patologian inplikazioa izan dezakeelako hipotesia babesten dute”, esan du Blanca Achak. Maite Mendioroz Iriarte eta Idoia Blanco Luquin Navarrabiomedeko Neuroepigenetika Unitateko ikertzaileek zuzendu dute tesia, eta Ignacio Encío Martínez NUPeko Osasun Zientzien Saileko irakaslea izan da tutorea.

Doktoretza-tesia egiteko, Blanca Achak osasun arloko ikerketan prestatzeko doktoretza aurreko kontratu bat izan du, Carlos III Ikerketa Institutuak finantzatua. Erakunde horrek, halaber, dirulaguntza bat eman zion Ikerketa Sanitarioen Funtsaren (FIS) deialdian Neuroepigenetikako taldeari, non egin baita doktoretza-tesia. Hala, doktoretza aurreko egonaldi bat egin zuen Bartzelonako Santa Creu i Sant Pau ospitaleko Neurologia Zerbitzuko Memoria Unitatean.

Curriculum laburra

Blanca Acha Farmazian graduatua da Salamancako Unibertsitatean, analisi klinikoetako arloko mediku espezialista eta Navarrabiomedeko Neuroepigenetikako Ikerketa Unitateko kidea.

Bere ikerketa-ibilbidean, lau ikerketa-proiektutan hartu du parte, eta 44 komunikazio aurkeztu ditu Espainiako eta nazioarteko kongresuetan, laborategi klinikoaren eta neurologiaren arloan. Gainera, hamahiru artikulu argitaratu ditu laborategi klinikoaren eta neurologiaren arloko Espainiako eta nazioarteko aldizkarietan, eta bi kapituluren egilea da Manual de medicina de laboratorio para Atención Primaria eta Enfermedades neurodegenerativas y priónica. La importancia del informe de laboratorio liburuetan.

Categoría
Galería de imágenes
Blanca Acha Santamaría
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo

Osagai anitzeko ariketa fisiko pertsonalizatua “estrategia ziur eta esperantzagarria” da ospitaleratutako adinekoen deliriuma tratatzeko

Lucía Lozano Vicario
Egileak
UPNA
  • Lucía Lozano Vicario geriatra NUPen doktoratu da sindrome neuropsikiatriko horri buruz Navarrabiomeden egin duen ikerketa baten bidez


Osagai anitzeko ariketa fisiko pertsonalizatuko programa bat “estrategia ziur eta esperantzagarria” da ospitaleratutako adinekoen deliriuma tratatzeko.  Praktika horrek zenbait ariketa mota konbinatzen ditu hainbat gaitasun fisiko hobetzeko, hala nola indarra, oreka edo koordinazioa, eta bereziki aplika dakioke delirium mota berezi bati: azpimota hipoaktiboa, non pazienteak logura eta ez oso erreaktibo izaten baitira. Hala baieztatu du Lucía Lozano Vicario (Burgos, 1990) Osasunbideko geriatrak bere doktoretza-tesian. Tesia Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) defendatu eta Navarrabiomeden garatu du.

El delirium es un síndrome neuropsiquiátrico grave y muy frecuente en personas ancianas, que conduce a la discapacidad y al deterioro cognitivo. Actualmente, no se conocen con exactitud los mecanismos fisiopatológicos que lo provocan ni se dispone tampoco de un tratamiento efectivo para su resolución. 
 

Desgaitasunari aurrea hartzea

“Esku-hartze farmakologikoek ez dute eraginkortasunik izan deliriumaren tratamenduan”, adierazi du Lucía Lozanok, eta ariketa fisiko pertsonalizatu eta askotarikoak (osagai anitzekoak) sindrome hori dela-eta ospitaleratuta dauden adinekoengan duen eragina ikertu du. “Ariketa fisikoa egiteak ez du bakarrik desgaitasun nosokomiala prebenitzen, hau da, ospitaleko egonaldiak eragindako funtzio fisikoaren galera, baizik eta deliriuma konpontzen ere laguntzen ahal du, eta onura horiek mantendu eginen lirateke alta medikoa jaso ondoren”, adierazi du tesiaren egileak. Navarrabiomedeko Ariketa Fisikoa, Osasuna eta Bizi Kalitatea (E-FIT) ikerketa-unitateko bi ikertzaile hauek zuzendu dute tesia: Mikel Izquierdo Redín NUPeko katedraduna eta Nicolás Martínez Velilla Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Geriatria Zerbitzuko burua.

Aldi berean, deliriuma nork garatu zezakeen aurreikusteko moduak aztertu zituen ikertzaileak biomarkatzaileak erabiliz, zeinak gorputzean kuantifikatu daitezkeen molekulak baitira, hala nola proteina bat edo zelula bat, eta gaixotasun baten presentzia edo egoera adieraz dezakete eta odol, gernu edo beste ehun batzuen laginetatik lortzen dira.  Zehazki, odolean dagoen biomarkatzaile mota bat aurkitu zuen, gorputzean hantura adierazten duena (CXCL9 kimiokina eta C proteina erreaktiboa).

Baliteke biomarkatzaile horiek garuneko hanturarekin lotuta egotea, eta “badirudi lotura esanguratsua dutela adineko helduen deliriuma izateko arriskuarekin”. “Biomarkatzaileen erabilerak lagun lezake sindrome horren garapenean inplikatutako prozesu fisiopatologikoen ezagutzan sakontzen, bai eta deliriuma tratatzeko ohiko praktika klinikoaren osagarri izan litezkeen tresna objektibo eta ez oso inbaditzaileen sorkuntzan ere”, adierazi du tesiaren egileak. Tesiak bikain “cum laude” kalifikazioa lortu du.

Curriculum laburra

Lucía Lozano Vicario Medikuntzan graduatu zen 2014an Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta espezialista da BAME bidezko Geriatrian, zeina Getafeko Ospitale Unibertsitarioan egindako prestakuntza baita (2015-2019). 2018an, Zainketa Aringarrietako Masterra egin zuen Rey Juan Carlos Unibertsitatean, NUPen doktoratu aurretik.

2020tik geriatra-lanetan aritzen da Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan, eta han asistentzia-lana eta irakaslana eta ikerketa-lana egiten ditu batera.

Irakasle gisa, Nafarroako Unibertsitatearekin lankidetzan jardun du, eta Geriatria irakasgaiko mintegi praktikoak eman ditu Medikuntza Fakultatean. Orobat NUPeko eta Nafarroako Unibertsitateko Medikuntzako ikasleen tutoretza egiten du Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan egiten dituzten prestakuntzako txandaketetan. Han, geriatriako barneko mediku egoiliarren prestakuntzan ere hartzen du parte.

Ikertzaile gisa, Navarrabiomedeko Geriatria eta Zahartze Aktiboa (INGEA) ikerketa-unitateko kidea da, eta 2016tik gaur arte I+Gko zenbait proiektutan hartu du parte (bi Europar Batasunak finantzatuak beste batzuekin batera, eta hirugarren bat Nafarroako Gobernuak finantzatua).

Doktoretza-tesian deliriumari buruz egindako ikerketari esker gaiari buruzko hainbat artikulu argitaratu ditu inpaktu handiko aldizkarietan eta nazio mailako eta nazioarteko biltzarretan aurkeztu ditu emaitzak, eta haietan hizlari gisa ere parte hartu du. 

Orobat, lankidetzan jardun du Geriatriako eta Gerontologiako Espainiako Elkartearen (SEGG) Aldakako hausturari buruzko jardunbide kliniko egokiaren gidaliburuan deliriumari buruz dagoen kapitulua egiten. Elkarte horretan, Deliriumari buruzko lantaldeko idazkaria da eta “Revista Española de Geriatría y Gerontología” aldizkariko Argitalpen Batzordeko kidea.

Categoría
Galería de imágenes
Lucía Lozano Vicario
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo

Zazpi erakundek sektoreko berrikuntzak aurkeztuko dizkiote Navarrabiomedeko taldeari Tendencias 2024 ekitaldian

Siete entidades presentan las novedades del sector al equipo de Navarrabiomed en el evento Tendencias 2024
Egileak
Navarrabiomed

Navarrabiomed - Miguel Servet Fundazioak interes estrategikoa du bioosasun-arloko I+G+B arloan merkatuak dituen berrikuntzei buruz informatuta egoteko. Premisa horrekin, atzo "Biomedikuntza eta bioteknologiako joerak 2024" barne-ekitaldia antolatu zuen, eta zazpi hitzaldi eman zituen. Horietan, zentroko eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ehun bat profesional bildu ziren.

Lehen edizio honetan, sei enpresak eta sektorean erreferentzia den ikerketa-zentro batek hartu zuten parte ekitaldian, eta I+G+Bko aurrerapenei eta komunitate zientifikoari eskaintzen dizkioten erronka eta irtenbideei aurrea hartu zieten. Zehazki, Becton Dickinson, Dreamgenics, Illumina, InsAIght, Proquinorte, Tecnalia eta ThermoFisher Scientific enpresetako ordezkariek hartu zuten parte. Hitzaldi interesgarriek elkarrizketa aberasgarri bati bide eman zioten, eta ikerketa- eta kudeaketa-taldeak sortutako zalantzak eta interesak azaldu ahal izan zituzten.

Categoría
Galería de imágenes
Aurkezpena Javier Gómez-Arrueren eskutik
Deskargatu Flecha que indica descarga
Becton Dickinson-ko aurkezpena
Deskargatu Flecha que indica descarga
Dreamgenics-ko aurkezpena
Deskargatu Flecha que indica descarga
Illumina-ko aurkezpena
Deskargatu Flecha que indica descarga
Insaight-eko aurkezpena
Deskargatu Flecha que indica descarga
Proquinorte-ko aurkezpena
Deskargatu Flecha que indica descarga
Tecnalia-ko aurkezpena
Deskargatu Flecha que indica descarga
ThermoFisher Scientific-eko aurkezpena
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo

Navarrabiomedek formazio saio bat antolatu du osasun arloko ikerketan genero ikuspegia txertatzeko

Sesión con María Teresa Ruiz Cantero
Egileak
Navarrabiomed

•    Mª Teresa Ruiz Canteroren saioaren bideo osoa eskuragarri dago, genero dimentsioa duen ikerketan erreferentziazko aditua. 



Navarrabiomedek genero-dimentsioa duen ikerketaren aldeko apustu irmoa egin du eremu biosanitarioan, 2023an Navarrabiomedek, ADItech-en aholkularitzarekin, bikaintasuneko ikerketa lortzeko 2023an abian jarri zuen Zeharkako ikerketa-arloa - Genero/sexuaren eragina osasunean sortu zenetik. Bikaintasunera bideratutako ikerketa-proiektuak garatzeko, taldeari gaian ezagutza espezializatua eta sakona emateko asmoz, joan den urriaren 10ean prestakuntza antolatu zuen: “Genero-ikuspegia osasun-ikerkuntzan txertatzeko lan-esparrua”.

Saioa María Teresa Ruiz Canterok eman zuen, Medikuntza Prebentiboko eta Osasun Publikoko katedraduna, Alacanteko Unibertsitateko Genero Ikasketen Ikerketa Institutuko kidea eta Epidemiologia eta Osasun Publikoko Sareko Ikerketa Biomedikoko Zentroko (CIBERESP) kidea. Horrez gain, osasun-arretako genero-alborapenei buruzko Espainiako ikerketa aitzindarien sustatzaile izan da, nazioartean ere kolaborazioak eta argitalpenak ezarriz, eta erreferentziazko aditua izan da 2007an aldarrikatutako Espainiako gizonen eta emakumeen arteko berdintasun eraginkorraren Legearekin amaitu zen araudiaren garapenean.

Formakuntzan zehar, Ruiz Canterok hainbat gai jorratu zituen, hala nola, gaixotasun eta osasun-arazoen aurrean sexu-genero interakzioak duen garrantziaren inguruan: ikerketan dauden alborapenen ebidentziak, genero-ikuspegirik ez dagoelako; oinarrizko epistemologia feministak eta genero-ikuspegiak, gizon eta emakumeentzat bidezko ezagutzak sortzeko; eta, azkenik, ikerketa-proiektu batean sexu-genero ikuspegia txertatzeko jarraibideak.

 

Categoría
Galería de imágenes
ADItech-eko Maruxa Arana saioaren aurkezpenean.
Deskargatu Flecha que indica descarga
María Teresa Ruiz Canteroren aurkezpena.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Ikus-entzuleak saioan parte hartzen.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo

Gaixotasun konplexuen pronostikoa eta haiei heltzeko modua bioinformatikaren bidez nola hobetu aztertu dute tesi batean

Sara Palomino
Egileak
UPNA

Sara Palomino Echeverría biologo konputazionalak gaixotasun konplexuen diagnostikoa eta haiei heltzeko modua bioinformatikaren bidez nola hobetu aztertu du doktoretza-tesian. Zirrosi desorekatu akutua da, hain zuzen ere, ikertzailearen ikergai nagusia. Patologia konplexua da, aldakortasun handikoa pertsona batetik bestera, eta heriotza-tasa handia eragiten du. Tesia Navarrabiomedeko Bioinformatika Traslazionaleko Unitatean egin da, eta honako hauek izan dira zuzendariak: David Gómez Cabrero, aipatu unitatearen ikertzaile nagusia, eta Núria Planell Picola, Nafarroako Unibertsitateko CIMAko ikertzailea.

Tesiaren egileak berak azaldu duenez, gaixotasun konplexuak ulertzeko, beharrezkoa da haien heterogeneotasun propioari heltzeko metodo aurreratuak izatea. Ildo horretatik, tesiak bi ikuspegi nagusi ditu: pazienteen estratifikazioa eta datu omikoen azterketa. Datu omikoak izaera globaleko zenbait alderdi biologiko eskala handian aztertzean lortzen dira, hala nola geneak (genomika), proteinak (proteomika), metabolitoak (metabolomika) eta molekulen arteko interakzioak (interaktomika), eta baliagarriak dira sistema bakar gisa ulertzeko biologia eta gaixotasunak. Honako hau adierazi du tesiaren egileak: “Bi metodo horiek konbinatzeari esker, ezaugarri kliniko esanguratsuak dituzten pazienteen azpitaldeak identifika daitezke, eta gaixotasunen heterogeneotasuna azaltzeko balio duten oinarri molekularrak aurkitu. Ikuspegi hori funtsezkoa da doitasunezko medikuntza lortzeko”.

Ikerketa DECISION proiektuaren parte izan zen, zeina Europar Batasuneko Horizon 2020 programak finantzatutako ekimena baita. Ikerketaren aurkikuntzak Journal of Translational Medicine aldizkarian zabaldu dira, hain zuzen ere honako artikulu honetan: “A robust clustering strategy for stratification unveils unique patient subgroups in acutely decompensated cirrhosis”. Gaur egun, beste artikulu batzuk berrikusten ari dira bi aldizkari hauetan: PLOS Computational Biology eta Journal of Hepatology.  Halaber, lan horren ondorioz, “ClustAll: Data-driven strategy to find groups of patients within complex diseases” izeneko tresna bioinformatikoa garatu zen. R deritzon lengoaia informatikoan egin zen, eta Bioconductor plataforman dago eskuragarri.

Irakurri albiste osoa

Categoría
Documentación

Navarrabiomed joins HealthChain to Revolutionize Cancer Treatment with Innovative Radiotherapy Solutions

HealthChain
Egileak
Navarrabiomed

Navarrabiomed is actively participating in the HealthChain project, an initiative designed to strengthen innovation ecosystems in emerging regions and boost their integration into global value chains. Along with Western Greece, Castilla y León (Spain), Flanders (Belgium), and North-West Romania, Navarra is contributing to the co-creation and piloting of five innovative healthcare solutions.


Navarra, is focused on the OPER ART challenge, aimed at enhancing the precision and effectiveness of cancer treatments. The key partners involved in this project include:

  • Healthcare Organization: University Hospital of Navarra
  • IT Company: Data Value Management
  • Ecosystem Supporter: Navarrabiomed
     

In this collaboration, Data Value Management will co-develop personalized 3D moulds for radiotherapy with the University Hospital of Navarra. These customized immobilization devices and applicators will integrate seamlessly with radiotherapy planning systems, helping to improve the precision of cancer treatments. Navarrabiomed will support the regional ecosystem and facilitate collaboration across various stakeholders to ensure the success of this innovative solution.

This regional challenge contribute to HealthChain’s vision of driving forward healthcare innovation, and look forward to the positive impact this project will have on the community. 
 

Categoría
Documentación
Vídeo

NOU eta Navarrabiomed psikosia duten gaixoen sindrome metabolikoa tratatzeko eta prebenitzeko ikerketa aitzindari batean parte hartzen ari dira

Equipo participante en el estudio Glucopsicbiomics
Egileak
Navarrabiomed

•    Konplikazio hori maiz gertatzen da psikosia duten pazienteetan, eta diabetesa eta obesitatea eragiten die.



Sindrome metabolikoa, diabetesa eta obesitatea eragiten dituena, psikosia duten pazienteetan maiz gertatzen den konplikazioa da, eta populazio orokorrean agertzen dena baino hiru aldiz handiagoa izan daiteke. Premisa horretatik sortu zen Glucopsicbiomics, eskizofrenia espektroaren nahasmendua eta psikosia duten pazienteetan sindrome metabolikoa prebenitzeko hesteetako mikrobiotaren postbiotiko modulatzaileen eraginkortasunari buruzko ikerketa berritzailea.

Nafarroako Unibertsitate Ospitaleak eta Navarrabiomedek duela gutxi hasi dute ikerketa hori, eta Nafarroako Gobernuko Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Digital Enpresarialaren Sailaren eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) finantziazioa du, eta bi urteko iraupena izango du.

Diziplina anitzeko taldea

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Psikiatria Zerbitzuak ikerketa hasi berri du, NUP eta Navarrabiomed Errehabilitazio Klinikako eta Osasun Mentaleko Psikosiaren Lehen Episodioen Programako profesionalekin batera. Manuel J. Cuesta, Eloi Giné, Alejandro Ballesteros, Julen Chato, Eduardo Manríquez, Miriam Araña, Miguel Barajas eta Berta Ibáñez aktoreek hartuko dute parte. Talde multidisziplinarra osatzen dute Josune Ayo, Iñaki Iturria, Deyan Yavorov eta Leyre Iriartek, guztiak Genbioma Aplicaciones enpresako profesionalak. Enpresa hori aitzindaria da Mikrobioma- probiotikoak eta postbiotikoak oinarri dituzten produktuak garatzen eta garatzen, osasun metabolikoa hobetzeko.

Ikerketaren testuingurua

Psikosia bera zein tratamendu antipsikotikoen ondorioz sor daitekeen sindrome metabolikoa. Bihotz- eta diabetiko-arriskuko faktoreak azkar agertzeagatik agertzen da, hala nola, gorputz-masa eta obesitatea handitzea, gluzemiaren alterazioak eta intsulinarekiko erresistentzia. Gainera, hesteetako mikrobiotaren alterazioa dakar, azpiko hantura-prozesuei lotuta. Sindrome metabolikoak paziente horietan duen eragin handiak areagotu egiten du mikrobiotari eragiten dioten postbiotikoak garatzeko interesa, paziente horien arrisku metabolikoak arintzeko.

Proiektu bakarra da Espainian eta baita nazioartean ere, bai Genbiomaren pA1c®HI postbiotikoa erabiltzeagatik mikrobiota erregulatzen duen eta sindrome metabolikoaren (diabetesa eta obesitatea) garapena atzeratzen laguntzen duen nutrizio-gehigarri gisa, bai itsu bikoitzari gluzemiaren monitorizazioarekin eta MyVitali0 aplikazioa duen saiakuntzaren jarraipenarekin egindako azterketaren diseinuagatik.

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Psikiatria Zerbitzutik eta Psikosiaren Lehen Gertaeren Programatik, Errehabilitazio Unitatetik eta Osasun Mentaleko Sareko Egonaldi Ertain eta Luzeko Unitateetatik datozen 48 parte-hartzaile bi urtez biltzea aurreikusten du taldeak.


 

Categoría
Galería de imágenes
Glucopsicbiomics azterketan parte hartzen duen taldea
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo

Navarrabiomed-ek ikerketa biomedikoan interesa duten ikasleentzako bisita bat antolatu du azaroaren 26erako

Navarrabiomed oferta una sesión para alumnado interesado en la investigación biomédica el miércoles, 26 de noviembre
Egileak
Navarrabiomed

•   Jarduera zientzietako batxilergoko, unibertsitateko edo lanbide heziketako ikasleei zuzenduta dago


 

Navarrabiomedek ikerketa biomedikoan eta bioteknologikoan interesa duten batxilergoko ikasleei zuzendutako bisita bat eskaintzen du, baita gaur egun unibertsitateko eta osasunaren arloko lanbide heziketako graduak egiten ari diren ikasleei ere. Saioa azaroaren 26ean, ostegunean, izango da, 16:30ean, eta zentroko areto nagusian hasiko da (plaza mugatuak).

Saioan zehar, ikerketa biomedikoaren esparruan dauden irteera profesionalak ezagutu ahal izango dituzte eta zentroko ikertzaileen eskutik, instalazioak ezagutuko dituzte, talde txikietan.

BETETA Itxaron-zerrendan izena eman dezakezu info.navarrabiomed@navarra.es helbidera mezu elektroniko bat bidaliz eta zure izen-abizenak, ikastetxea eta ikasturtea adieraziz eta D eredukoa zaren ala ez eta harremanetarako telefonoa adieraziz. Bajaren bat gertatuz gero, itxaron-zerrendako pertsonei jakinaraziko zaie, erregistro-ordenaren arabera.

Jarduera hau Navarrabiomed-ek 2025ko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Asteen esparruan garatzen dituen jardueren parte da.
 

Categoría
Documentación
Vídeo

Publicada la nueva adjudicación de la ayuda predoctoral de Navarrabiomed 2024

Ayudas Navarrabiomed 2024
Egileak
Navarrabiomed

Publicada, con fecha 26 de diciembre de 2024, la nueva adjudicación de la ayuda predoctoral de Navarrabiomed 2024.


La Unidad de Gestión de la Investigación junto con el Comité Científico Interno y la Comisión de Evaluación y Seguimiento de Navarrabiomed, tras evaluar los criterios de valoración establecidos en las bases reguladoras de las ayudas postdoctoral, predoctoral y predoctoral en el área de dimensión de género de Navarrabiomed 2024, publica la adjudicación y las puntuaciones provisionales y definitivas obtenidas por las personas solicitantes admitidas a trámite. 

A continuación, se facilita la documentación relacionada:

Categoría
Documentación
26/12/2024 - Ayuda predoctoral 2024
Nueva adjudicación ayuda predoctoral Navarrabiomed 2024
24/12/2024 - Ayuda predoctoral dimensión de género 2024
Adjudicación ayuda predoctoral con dimensión de género Navarrabiomed 2024
24/12/2024 - Ayuda predoctoral dimensión de género 2024
Puntuaciones definitivas obtenidas por las personas solicitantes admitidas a trámite de la ayuda predoctoral en el área de dimensión de género en investigación Navarrabiomed 2024.
16/12/2024 - Ayuda predoctoral dimensión de género 2024
Propuesta de adjudicación ayuda predoctoral con dimensión de género Navarrabiomed 2024
16/12/2024 - Ayuda predoctoral dimensión de género 2024
Puntuaciones obtenidas por las personas solicitantes admitidas a trámite de la ayuda predoctoral en el área de dimensión de género en investigación Navarrabiomed 2024.
11/12/2024 - Ayuda postdoctoral 2024
Adjudicación ayuda postdoctoral Navarrabiomed 2024
11/12/2024 - Ayuda postdoctoral 2024
Puntuaciones definitivas obtenidas por las personas solicitantes admitidas a trámite de la ayuda postdoctoral Navarrabiomed 2024
11/12/2024 - Ayuda predoctoral 2024
Adjudicación ayuda predoctoral Navarrabiomed 2024
11/12/2024 - Ayuda predoctoral 2024
Puntuaciones definitivas obtenidas por las personas solicitantes admitidas a trámite de la ayuda predoctoral Navarrabiomed 2024
27/11/2024 - Ayuda postdoctoral 2024
Propuesta de adjudicación ayuda postdoctoral Navarrabiomed 2024
27/11/2024 - Ayuda postdoctoral 2024
Puntuaciones obtenidas por las personas solicitantes admitidas a trámite de la ayuda postdoctoral Navarrabiomed 2024.
27/11/2024 - Ayuda predoctoral 2024
Propuesta de adjudicación ayuda predoctoral Navarrabiomed 2024
27/11/2024 - Ayuda predoctoral 2024
Puntuaciones obtenidas por las personas solicitantes admitidas a trámite de la ayuda predoctoral Navarrabiomed 2024.
22/11/2024 - Ayuda postdoctoral 2024
Relación definitiva personas admitidas a la Ayuda postdoctoral Navarrabiomed 2024
22/11/2024 - Ayuda predoctoral 2024
Relación definitiva personas admitidas a la Ayuda predoctoral Navarrabiomed 2024
22/11/2024 - Ayuda predoctoral dimensión de género 2024
Relación definitiva personas admitidas a la Ayuda predoctoral en el área de dimensión de género en investigación Navarrabiomed 2024
06/11/2024 - Ayuda postdoctoral 2024
Relación provisional personas admitidas a la Ayuda postdoctoral Navarrabiomed 2024
06/11/2024 - Ayuda predoctoral 2024
Relación provisional personas admitidas a la Ayuda predoctoral Navarrabiomed 2024
06/11/2024 - Ayuda predoctoral dimensión de género 2024
Relación provisional personas admitidas a la Ayuda predoctoral en el área de dimensión de género en investigación Navarrabiomed 2024
Vídeo