Noticias

Pirinioetan larrialdietako eta hondamendietako mediku laguntza hobetzeko Europako sare batean parte hartuko du Nafarroak

Egileak
Navarrabiomed
  • Azken asteetan COVID-19 gaixotasunagatiko osasun-arretan soilik jardun duten Osasunbideko profesionalek EGALURG proiektuaren jarduerari ekin diote berriro, Navarrabiomedek antolatutako online topaketa batekin
     

EGALURG mugaz gaindiko lankidetza sarearen bideokonferentzia bidezko lehen topaketa antolatu zuen atzo Nafarroak, eta helburua da Frantziako, Andorrako eta Espainiako Pirinioetako isurialdeko eskualde guztietan larrialdi eta hondamendi egoeretan sarbidea eta osasun laguntza bermatzea, baldintza berdinetan.

Osasunbideako larrialdietako profesionalak Okzitaniako, Akitania Berriko eta Kataluniako adituekin elkarlanean arituko dira. Navarrabiomedek, EGALURG sareko kidea, profesional horien arteko lotura erraztu du.

Toulouseko Unibertsitate Ospitalea da EGALURG sarearen buru, eta bertan bazkide bezala parte hartzen dute, Navarrabiomedek ez ezik, Baionako Ospitaleak eta Kataluniako Larrialdi Medikoen Zerbitzuak. Sare hori Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) Europako Programaren barruan garatzen da. Ofizialki, iazko azaroan hasi zen, eta 30 hilabeteko iraupena izanen du guztira. Oraingoz, kideen arteko bilera antolatu dira: lehenengoa abenduaren 19an Toulousen; bigarrena, atzo, modu telematikoan, deseskalatzearen nazioko planaren arautegia betez. 

EGALURG partzuergoak Pirinioetako eremuko laguntza medikoa hobetzeko lan eginen du, maila juridiko edota administratiboan mugak oztopo bat izan ez daitezen, eta eskualdeen arteko osasun koordinazioa sustatuko da. Ekimenak arreta berezia jartzen du geografikoki isolatuta dauden eta hondamendi edo larrialdi egoera bizi duten biztanleei eskaintzen zaien arretan.

Laguntza hori hobetzeko, EGALURGek pazienteei arreta eskaintzeko protokoloak harmonizatzen lan eginen du hurrengo hilabeteetan, gailu medikoak kudeatzeko eta aurrea hartzeko. Halaber, tresna berritzaileak garatuko dira osasun laguntzaren eraginkortasuna handitzeko, sistema ezberdinak eta hizkuntza aniztasuna oztopo izan ez daitezen. Alde horretatik, herrialde bakoitzean erregistroak sortuko dira, ebaluazioa eta ikerketa ahalbidetzen dituen plataforma informatikoarekin, datu epidemiologikoetan oinarritutakoa.

EGALURG Nafarroan

Nafarroako taldeak datu base bat garatuko eta ezarriko du, traumatismo larrien ezaugarriak eta mugaz gaindiko baliabide eraginkor komunak biltzen dituena. Horrez gain, Europako sarearen komunikazio jarduna kudeatuko du, hainbat jarduera garatuz, eta partaide diren eremuetako eragileak koordinatuko ditu.

COVID-19 gaixotasunak eragindako egoeraren aurrean, EGALURGek aurrez aurreko zenbait ekitaldi eta prestakuntza atzeratu ditu, profesionalen arteko lankidetza hobea bermatzeko eta gaitzeko. Taldeak uste du simulazio-ekitaldiak eta egonaldiak antolatu ahal izango direla datorren urtean. “Simulazioa funtsezkoa da osasun-langileek larrialdi edota hondamendi egoeren antzeko testuingurua duten espazioetan entrenatu ahal izateko. Espero dugu aurreikusitako ekintzak berrantolatu ahal izatea, eta 2021ean topaketak egitea protokoloak eta praktika onak bateratzeko”, adierazi du Arantxa Ibarrola Nafarroako proiektuaren kudeatzaileak.

EGALURG egiteko aurrekontu osoa 2.343.192 eurokoa da. Horietatik 1.523.074 Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) diruz laguntzen ditu. EGEFek proiektuaren %65 finantzatu du, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2014 2020). POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugen eremuan integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da. Haren laguntza mugaz gaindiko jarduera ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak garatzera bideratuta dago, lurraldearen garapen iraunkorraren aldeko estrategia komunen bidez.

Galería de imágenes
Ezkerretik eskuinera: Tomás Belzunegui (NUP), Andrea Ucar, Marisol Fragoso, Bidatz Villanueva, Arantxa Ibarrola eta Rafael Huarte (Navarrabiomed) Navarrabiomeden EGALURGeko gainontzeko kideekin izandako online bileran.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo

Navarrabiomedek parte hartzen duen nazioarteko ikerketaren arabera, COVID-19a duten pertsona gehienek usaimena eta/edo dastamena galtzen dute

Egileak
Navarrabiomed
  • 50 herrialdetako 600 profesional baino gehiagok osatutako partzuergoak nabarmendu du garrantzitsua dela diagnostikoa baieztatzea usaintzeko eta dastatzeko gaitasunean aldaketak nabaritu dituzten pertsonei

COVID-19 duten gaixo gehienek usaimena edota dastamena galtzen dutela berretsi duen nazioarteko ikerketa batean parte hartzen ari da Navarrabiomed. Ekimen hau 50 herrialdetako 600 langilek baino gehiagok osatutako nazioarteko partzuergo baten barruan kokatzen da.

Enrique Santamaría Martínez doktoreak, Navarrabiomedeko Neuroproteomika Klinikoaren Unitateko ikertzaile nagusiak, zuzentzen du zentroaren parte-hartzea nazioarteko partzuergoan, eta, horren arabera, COVID-19aren eta anosmiaren (usaimenaren galera) arteko harremana zuzena da eta gaixotasunaren fase goiztiarretan dastatzeko gaitasunaren murrizketa  ere bai. 50 herrialdetako 600 profesional baino  gehiagok parte hartzen dute azterketa horretan, eta aurkikuntzek inplikazioak izan ditzakete agerraldi berrietan diagnostiko-probak esleitzeko.

Iragan apirilaren 7an, Ikerketa Kimiosentsorialerako Partzuergo Globalak (GCCR) inkesta masibo bat egin zuen, parte hartzaileen usaimen eta dastamen gaitasunen inguruko informazio sentsoriala biltzeko. Pertsona horiek proba objektibo baten bidez (PCR testa edo balorazio klinikoa) diagnostikatu ziren, galdetegiari erantzun baino 15 egun lehenago gehienez. Usaimena, dastamena eta kemestesi funtzioa (usaintzeko, dastatzeko eta hozte, inurridura eta ahoan erre sentsazioak hautemateko duten gaitasuna) kuantifikatzeko eskatu zitzaien, COVID-19 gaixotasunaren aurretik eta bitartean, besteak beste. Gainera, sudur-buxadurarik izanez gero, hura seinalatzeko eskatu zitzaien.

Partzuergoak aurretiazko emaitzak lortu zituen apirilaren 18an, eta aurkikuntzak maiatzaren 8an argitaratu zituen medrxiv.org sarbide libreko biltegi publikoan. 40 herrialde baino gehiagotako 4.039 pertsonak bete zuten inkesta, eta emaitzen azterketak erakutsi du usaimena, gustua eta kemestesia nabarmen murrizten direla COVID-19 gaixotasuna diagnostikatu zaien gaixoetan. Garrantzitsua da nabarmentzea sudurreko buxadura ez dagoela lotuta galera horiekin. Horrek erakusten du adierazle bat izan daitekeela SARS-CoV-2 bidezko infekzioa eta beste infekzio biral batzuk bereizteko, hala nola hotzeria edo gripea (sudurreko buxadura eragiten duten gaixotasunak).

Modu honetan, usaimen eta dastamen gaitasunen murrizketa ospitaletara edo osasun zentroetara iristen diren eta gaixotasuna berresteko diagnostikorako testa behar duten COVID-19 ahalezko kasuen ezaugarri bereizgarri bezala har daiteke.

Proiektua gaitasun kimioentsorialen eta COVID-19aren inguruko aurreko beste ikerketa batzuez bereizten da, nazioarteko ikuspuntu masibo bat proposatzen duelako zientzia irekiko lankidetza esparru batean. Beste batzuen artean, hauek dira ekimenaren zuzendariak: Valentina Parma (Temple University, Filadelfia, AEB), John Hayes (Penn State, AEB), Thomas Hummel (Technische Universität Dresden, Alemania), Steve Munger (Universidad de Florida, AEB) eta Danielle Reed (Monell Chemical Senses Center, AEB).

Ikerketa, abian

Egun, 37.000 erantzun baino gehiago jaso ditu jada partzuergoak, eta galdetak aktibo jarraitzen du. Navarrabiomedek arnas gaixotasunen bat berriki izan duten pertsonak animatzen ditu, COVID-19 barne, https://gcchemosensr.org/ estekara sartzera eta galdetegia osatzera, eskura jarri diren 29 hizkuntzetako batean. “Pazienteen parte hartzea funtsezkoa da SARS-Cov-2k eragiten duen sintomatologia zehazteko. Orain, partzuergoaren barnean komiteak daude GCCR ekimenean bildutako informazio guztia erabiltzen duten berariazko ikerketa proiektuak abiarazteko”, aipatu du Santamaría doktoreak.

Neuroproteomika Klinikoaren Unitateak jakin nahi du zergatik galtzen duten usaimena COVID-19 duten pazienteek. Horretarako lankidetza ezarri du David Escorsen taldearekin (Navarrabiomedeko Onkoinmunologia Unitatea), SARS-CoV-2 birusak eraginda usaimen mailan daduden molekulen mekanismoaren aldaketa argitzeko.

“Koronabirusaren sarbideetako bat sudur-barrunbeen bidezkoa da. Hori dela eta, "usaimena-burmuina" ibilbidea aztertuz gero, jakin dezakegu zergatik ikusi diren garun-isuriak, epilepsia eta entzefalitisa COVID-19 paziente batzuetan".

Bestalde, Osasun Ministerioak eta Carlos III.a Osasun Institutuak egindako seroprebalentzia azterketaren aurretiazko emaitzen arabera, usaimena galtzea, COVID-19 patologiaren sintoma goiztiartzat hartzeaz gain, immunitate-erantzunaren iragarle ere izan daiteke”, adierazi du Santamaría doktoreak.

Ildo horretan, Navarrabiomedeko Neuroproteomika Klinikoaren Unitateak, Foru Komunitateko beste osasun instituzio publiko eta pribatuekin lankidetzan, usaimen-doitasuneko medikuntza garatzen eta ezartzen dihardu gaur egun. Analisi immunologikoekin batera, usaimena galtzea eragiten duten hainbat patologia modu eraginkorragoan diagnostikatu eta monitorizatu ahal izango dira; besteak beste, COVID-19 gaixotasuna.

  • Informazio bideoa

Galería de imágenes
Ezkerretik eskuinera: Karina Ausín, Naroa Mendizuri, Joaquín Fernández, Enrique Santamaría eta Mercedes Lachén.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo
¡Ayuda a comprender mejor la relación entre la pérdida del olfato y el gusto y COVID 19!

Nafarroako Ospitale Guneak eta Navarrabiomedek lehen saiakuntza klinikoa sustatu dute Espainian, COVID-19 duten paziente larrietan anakinra botikaren eraginkortasuna eta segurtasuna baloratzeko

Egileak
Navarrabiomed
  • Zazpi autonomia erkidegotako hamar ospitale ari dira parte hartzen ikerketan

Nafarroako Ospitale Gunea eta Navarrabiomed dira Espainian baimendutako anakinra bidezko saiakuntza kliniko bakarraren buruak. Horren helburua da farmako antiinflamatorio eta antirumatiko horren eraginkortasuna eta segurtasuna baloratzea COVID-19k eragindako gaixo larrietan, guztira zazpi autonomia-erkidegotako hamar ospitaletan.

Zehazki, azterketaren bidez, anakinraren eraginkortasuna eta segurtasuna ikusi nahi dira 180 gaixok osatutako laginean, SARS-CoV-2ak eragindako zitokinen ekaitza-sindromea izenekoak sortutako pneumonia larria eta hanturazko erantzuna murriztearren. Parte hartzen duten ospitaleen datuen arabera, COVID-19 gaixoen %20 inguruk sindrome hori garatzen dute.

Ikerketak Barne Medikuntzaren Espainiako Sozietatearen (SEMI) Gaixotasun Autoinmune Sistemikoen Taldearen (GEAS) babesa du. Europan, soilik Italian baimendu dute antzeko azterketa.

Ikerketa Patricia Fanlok, NOGeko Barne Medikuntzako espezialistak, eta Navarrabiomedeko Entsegu Klinikoen Plataformako taldeak koordinatzen dute. Fanlok baikor ikusten du tratamendua: “SARS-CoV-2ak eragindako zitokinen ekaitza-sindromean inhibitu beharreko zitokina nagusia interleukina (IL-1) dela uste dugu. NOGeko gaixo batzuekin aurrez egindako azterketan ikusi dugu, anakinra eman ondoren, ondorengo 48 eta 72 ordu artean gaixoaren sintomatologiaren larritasuna murrizten dela”.

Anakinrarekin egindako tratamenduak IL-1 blokeatzen uzten du, hots, prozesu infekzio eta hanturazko prozesuetan askatzen den zitokina proinflamatorioa. Normalean, anakinra artritis erreumatoidearen eta gaixotasun autoinflamatorioen tratamenduan ematen da; hala nola, familiako sukar mediterraneoan edo TRAPSean (Tumore Nekrosiaren Faktorearen Hartzaileari Lotutako Aldizkako Sindromea). IL-1 blokeatzeak inhibitu dezake COVID-19a duten zenbait gaixok jasaten duten gehiegizko erantzun inmunitarioak eragindako hantura, eta, era horretan, aireztapen mekanikoa edo ZIUn sartzea eskatzen duten egoera larriagoetara eboluzionatzea saihestu daiteke.

Era berean, entseguari esker, datu osagarriak zehaztu ahal izango dira; adibidez, birus-karga murriztea, heriotza-tasa botika eman eta 28 egunera, UZIn egotea, ospitaleratzea eta alta jaso arte igarotako denbora.

Zentro inplikatuak eta finantzaketa

Navarrabiomedeko Entsegu Klinikoen Plataformak AEMPSen eta Batzorde Etikoaren baimenak eskuratu ditu azterketa bederatzi ospitale-zentrotan burutzeko, NOGez gain, barne-medikuntzaren eremuan ibilbide profesional handia duten ikerlariekin, guztiak SEMIko GEAS taldeko kideak. Hauek dira parte hartu duten zentroak: Santiagoko Unibertsitate Ospitale Gunea, Vigoko Álvaro Cunqueiro Ospitalea, Palma Mallorcako Son Espases Unibertsitate Ospitalea, Valentziako La Fe Unibertsitate Ospitalea eta Ospitale Politeknikoa, Bartzelonako Vall d’Hebron Unibertsitate Ospitalea eta Clínic Ospitalea, Madrilgo La Paz Unibertsitate Ospitalea eta Ramón y Cajal Ospitalea, Zaragozako Lozano Blesa Unibertsitate Ospitale Klinikoa eta Nafarroako Ospitale Gunea.

Entsegua abian jartzeko, Sobi konpainia biofarmazeutikoaren lankidetza izan dute, doan ematen baititu SARS-CoV-2 birusaren ikerketa gure herrialdean bultzatzeko beharrezkoak diren botikak. Entsegua COVID-19 proiektuetarako laguntzetara ere aurkeztu dute, Nafarroako Gobernuko Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak onartu berri dituenetara.

Oraingoz, Navarrabiomedek COVID-19aren 11 azterketa kliniko abian jartzea kudeatu du Nafarroako Osasun Zerbitzuan - Osasunbidean. Entsegu Klinikoen Plataformaren arduradunak diren Eva Zalba Garayoaren eta Ruth García Reyren ustez, “osasun-arloko profesionalen eta ikerketa klinikorako laguntza-zerbitzuen arteko lankidetza funtsezkoa da, entseguak ahalik eta azkarren hasteko, gaixoa gaixotasunaren fase larriagoetara igarotzea saihesteko aukera terapeutiko berriak egon daitezen”. Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera, Espainia munduko laugarren herrialdea da jada eta Europako lehena koronabirusaren aurkako tratamenduen entsegu klinikoetan.

Categoría
Galería de imágenes
Patricia Fanlo (Medicina Interna, CHN), Ruth García y Eva Zalba (Navarrabiomed) y Beatriz Larrayoz (Farmacia, CHN) en una reunión telemática.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Dra. Patricia Fanlo Mateo
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo

Nafarroako Gobernuak 1,1 milioi eman ditu COVID-19ri buruzko 8 ikerketa proiektu finantzatzeko

Egileak
Navarrabiomed
  • 400.000 eurotan handitu dute aurrekontua, Carlos III.a Osasun Institutuaren balorazio positiboa jaso duten ekimen horietarako
     

Foru Gobernuak 1,1 milioi euro eman ditu Nafarroak COVID-19ri buruz zuzentzen dituen 8 ikerketa-proiektu finantzatzeko, eta, beraz, 400.000 euroko aurrekontua gehitu du (hasierako 700.000 eurotik) ekimen horietarako. Carlos III.a Osasun Institutuaren balorazio positiboa jaso dute ekimen horiek, baina ez dute erakunde horren finantzaketarik jaso.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).

Categoría
Galería de imágenes
Fondo COVID
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo

232.000 eurorekin finantzatu dituzte Navarrabiomedeko eta Osasun Publikoaren Institutuko COVID-19 ikertzeko bi proiektu

Egileak
Navarrabiomed
  • Carlos III.a Osasun Institutuak bi proiektu diruz lagundu ditu Nafarroan, COVID-19 funtsaren bidez, eta bietan eman da eskatutako zenbatekoaren ehuneko ehuna
     

Espainiako Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak, Carlos III.a Osasun Institutuaren (ISCIII) bidez, 232.000 euro eman ditu Nafarroako Osasun Ikerketarako Institutuaren (IdISNA) esparruan bi ikerketa publiko garatzeko. David Escors Murugarren Navarrabiomedeko ikertzaileak eta Jesús Castilla Catalán Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko ikertzaileak COVID-19 funtsari eskatutako finantzaketaren% 100 jaso dute. Funts hori koronabirus berriaren inpaktu ekonomiko eta sozialari aurre egiteko ezohiko premiazko neurriei buruzko martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuan onartutako mekanismoa da.

David Escors Navarrabiomedeko Onkoinmunologia Unitateko Ikertzaile Nagusia da. CNB-CSIC Nazioko Bioteknologia Zentroan hasi zuen bere ibilbide zientifikoa koronabirusaren inguruan Luis Enjuanes ikertzailearekin batera. Gero, College London (UCL) Unibertsitatean jarraitu zuen lentibirusa aplikatzen eta immunoterapiarako terapia genetikoan. Koronabirusan duen espezializazioak eta ISCIIIgatik izandako aldeko balorazioak 115.000 euro jasotzea ahalbidetu diote “SARS-Co2ren aurkako txerto bioseguruak garatzeko plataformak” proiektua aurrera eramateko. 

Ekimenaren helburua da COVID-19 gaixotasuna eragiten duen birusaren aurkako txerto bioseguruen ingenieritza-plataformak garatzea. Immunitatea sor dezaketen birusaren proteinen adierazpenean jartzen du arreta. Egungo osasun larrialdiaren aurrean COVID-19 aztertzeko zehazki martxan jarritako ikerketa lerroa da, baina ISOLDA-Horizon2020 Europako proiektuan du jatorria, txerto eraginkorragoak eta seguruagoak sortzeko 65 urtetik gorakoentzako helduentzat birusen (sukar horia, gripea eta koronabirusa) aurrean. Ikerketa horretan Navarrabiomedek 2019tik egiten du lan CSIC eta Holandako, Alemaniako eta Italiako kolaboratzaileekin koordinazioan.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua

Bestalde, “Infekzioa, ospitaleratzea eta ZIUn sartzea eta SARS-CoV-2 bidezko heriotza herritar-kohorte batean” ikerketa gidatuko du Jesús Castillak, Gaixotasun Infekziosoen eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko (NOPLO) taldetik. Ikerketa egiteko ISCIIIri eskatutako aurrekontu osoa izanen du: 117.000 euro. 

Infekzioan, ospitalizazioan eta COVID-19aren modu larrietan ezaugarri soziodemografikoek, gaixotasun kronikoek eta bestelako osasun baldintzatzaileek duten eragina baloratzean oinarritzen da haren proposamena. Horretarako, kalkulatuko diren tasak susmo klinikoa duten kasuen intzidentzia, PCR bidez berretsitako infekzioa, ospitalizazioak, ZIUko diru-sarrerak, aireztapen lagundua eta heriotzarena izanen dira. Berretsitako eta ospitaleratutako kasuetan hilgarritasuna ere kalkulatuko da. Halaber, antigorputzen seroprebalentzia ebaluatuko da zentinela medikuen eta/edo emaileen sareko pazienteen lagin batean.

Jesús Castillarentzat SARS-CoV-2an bigarren ekimena da, Europako I-MOVE-COVID-19 proiektuko kide ere baita NOPLO. 11 herrialdek parte hartzen dute eta 20 entitate daude sartuta. EBko Ikerketa eta berrikuntza programaren premiazko deialdiaren barruan finantzatutako Europako proiektuetako bat da, Europako Batzordearen Horizonte 2020, SARS-CoV-2 birusaren zenbait alderdiren ikerketa bultzatzeko. 

ISCIIIak finantzatutako bi ikerketak IdiSNAren jardun zientifikoan sartuko dira. IdiSNA Foru Komunitatean ikerketa biomedikoa sustatzeko elkarte publiko-pribatua da, eta bertako kide dira bai NOPLO, bai Navarrabiomed

Categoría
Galería de imágenes
David Escors eta Jesús Castilla
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo

COVIDHGE COVID-19 gaixotasunarekin lotura izan dezaketen geneak identifikatzeko nazioarteko ikerketan sartu da NOG

Egileak
Navarrabiomed
  • Osasunbideak beste zazpi ikerketeta klinikoetan duen parte hartzea kudeatzen ari da Navarrabiomedeko Ikerketa Klinikoen Plataforma
     

Nafarroako Ospitale Guneak COVID Human Genetic Effort (COVIDHGE) nazioarteko ekimenean parte hartuko du. Ekimen horren helburua da SARS-Cov2 birusak eragindako COVID-19 gaixotasun larriaren garapenean zuzenean eragiten duten giza aldagai genetikoak identifikatzea, pertsona gazte eta aldez aurretik osasuntsuetan. Parte hartze hori Navarrabiomedeko Entsegu Klinikoen Plataformari esker lortu da, zeinak Osasunbideak beste zazpi ikerketa klinikotan duen parte hartzea ere kudeatzen duen.

Sergio Aguilera CHNko pediatra eta neuropediatra izango dira COVIDHGE ikerketaren buru Nafarroako Osasun Zerbitzuan. Gainera, NOGeko Pediatria, Barne Medikuntza eta Medikuntza Intentsiboko zerbitzuek parte hartuko dute, hiru profesionalek koordinatuta: Mercedes Herranz (Infektologia Pediatrikoa), Iñigo Les (Barne Medikuntza) eta Manuel García-Montesinos (ZIU).

Osasunbidearekin batera munduko beste herrialde batzuetako erreferentziazko zentroek parte hartzen dute, New Yorkeko Rockefeller Unibertsitateko eta Necker Pariseko Ospitaleko ikertzaile Jean-Laurent Casanova buru dela. 

Gaixoen profilak

NOGeko taldeak COVID-19 duten gaixoak bilduko ditu hainbat taldetan, komorbiditaterik (bi gaixotasun edo gehiago aldi berean izatea) gabeko 60 urtetik beherakoak. Talderik garrantzitsuenean ZIUn sartu behar izan dituzten gaixotasun kronikorik gabeko pertsona gazteak batuko dira. Bigarren taldea aurretik osasuntsu zeuden 60 urtetik beherako pazienteekin osatuko da, ospitaleratu behar izan dituztenak, baina ZIU behar izan ez dutenak. Hirugarren taldea sintoma arinak dituzten edo asintomatikoak diren COVID-19 dutenena izanen da; bereziki, arrisku egoeratan izanik, sintomrik eta antigorputzik garatu ez dituztenak. Horrez gain, azpitalde gehigarri bat baloratuko da COVID-19aren testuinguruan arazo neuronalak dituzten pazienteekin, bai helduak, bai adin pediatrikoa dutenak.  

Sendagaiekin ikertzeko Nafarroako Etika Batzordeak onartutako proiektuan odol-lagin bakarra aterako zaie pazienteei. IDIBELL genomika laborategira bidaliko da, Aurora Pujol Doktorea buru duena. Bertan exoma eta transkriptomaren sekuentzia osoa egin eta ikertuko da. Datuak COVIDHGE nazioarteko partzuergoan elkarbanatuko eta aztertuko dira. Exomaren sekuentzia osoarekin, bai COVID-19 larria duten pazienteena, bai kontrolena (paziente arinak edo asintomatikoak), adierazpen gogorrenak eragiten dituzten giza aldagai genetikoak identifikatzen saiatuko dira, baita babes-aldagai genetikoak ere.

Navarrabiomedeko Entsegu Klinikoen Plataformak aholkutaritza eta laguntza eman du proiektua Nafarroan azkar abian jartzeko. Ruth García eta Eva Zalba arduradunek (arlo klinikoko arduraduna eta kudeaketa arlokoa, hurrenez hurren) uste dute “funtsezkoa”  nazioarteko lankidetza mota hori “etorkizunean prebentzio eta diagnostiko estrategia berriak garatzeko”.

Beste entsegu klinikoak 

Ikerketa horretaz gain, Navarrabiomedek NOGeko Farmazia Zerbitzua nazio-ikerketa batean sartzea erraztu du, COVID-19ari aurre egiteko tratamenduen erregistro bat ezartzeko. Osasun Ministeritzako HIESaren inguruko Nazioko Plana buru duen entsegu kliniko batean ere sartu da NOG, HIESaren tratamenduan erabilitako farmakoak baloratzeko, COVID-19 gaixotasunerako eraginkorrak izan daitezkeenak. 

Egun, Entsegu Klinikoen plataforma hiru entsegu kliniko gehiago izapidetzen ari da SARS-CoV-2ri aurre egiteko hainbat farmakoren eraginkortasuna baloratzeko. Datozen egunetan, Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak (AEMPS) behin betiko onarpenen berri emango duela espero da, baita etika batzordeen aldeko irizpenen berri ere, ahalik eta azkarren abiarazteko.

Halaber, aste honetan Nafarroa zentro anitzeko azterketa nazional batean sartuko da, COVID-19 gaixotasuna duten eta patogenoak murrizteko prozesua jasan duten emaileen plasma hiperimmunea ekoizteko. Azterketa horretan Nafarroako Odol Bankuak eta NOGeko Barne Medikuntza eta Hematologia Zerbitzuek parte hartuko dute. Bestalde, Pediatria Zerbitzua, Ginekologia Zerbitzuarekin batera, azterlan batean sartuko da haurdunengan eta jaioberriengan eragina aztertzeko, infekzioaren transmisioa eta erantzun immunea sakon ezagutzeko.

 

Categoría
Galería de imágenes
Eva Zalba, Ruth García (Navarrabiomed) eta Sergio Aguilera (NOG).
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo

DECISION proiektua: Zirrosiagatik hiltzen diren gaixoen kopurua murriztea bilatzen dute Europako Batasuneko ikertzaileek

Egileak
Navarrabiomed
  • Europako 21 instituziok indarrak batu dituzte etapa terminaleko gaixotasun hepatikoari eta gutxiegitasun hepatikoari medikuntza sistemikoaren ikuspuntutik heltzeko.
  • Navarrabiomed-FMSk Europako proiektuan parte hartuko du Bioinformatika Unitatearen bidez.

Interbentzio eta sendagai sorta anitz eskura izanagatik ere, milioi bat pertsona baino gehiago hiltzen dira urtero mundu osoan gaixotasun hepatiko kronikoaren (zirrosia) ondorioz. Gaixotasunak aurrera egiten duenean zirrosi desorekatura eta gutxiegitasun hepatiko akututik kronikora (ACLF), gibel-disfuntzioak beste organo batzuen hutsegitea eragiten du.

Zirrosiaren desoreka akutua eta gero, pazienteen %14 hiltzen da ACLFagatik hurrengo hiru hilabeteetan. Ez da ezagutzen gaixo batzuk zentzearen eta beste batzuk bizirautearen arrazoia, baina susmoa da erlazionaturik dagoela pazienteen artean dauden norbanakoaren araberako ezberdintasun genetiko handiekin, historia klinikoarekin, gertakizun prezipitatzaileekin, aurkezpen klinikoarekin eta tratamenduari ematen zaion erantzunarekin.

Norbanakoaren baitako ezberdintasun horiek tratamendu pertsonalizatuak eskatzen dituzte azpiko mekanismoen ulerkera zehatz batean oinarrituta. Egun, medikuntza sistemikoak eta errendimendu handiko teknologiak ahalbidetzen dute datu klinikoen analisia, integrazioa eta aurreikuspen eraginkor baten modelaketa, tratamendu egokitu eta pertsonalizatuago bat garatzeko.

Hurrengo 5.5 urteetan, DECISION ikerkuntza partzuergoak eskura dauden datu klinikoak eta, 8.600 denbora-puntutan, zirrosia duten 2.200 gaixoren lagin biologikoak ikertuko eta integratuko ditu terapia konbinatorio berriak identifikatzeko, animalietan balioztatzeko eta, gero, etorkizunik handiena duen terapia entsegu kliniko batean baloratzeko. 

DECISION proiektuaren helburu orokorra ACLF prebenitzea eta zirrosi desorekatua duten pazienteen artean hilkortasun tasa nabarmenki murriztea da. Proiektuak 6 milioi euroko finantzazioa jaso du Europako Komisioaren eskutik. 
 

Categoría
Documentación

Nafarroako Gobernuak 700.000 euro bideratuko ditu COVID-19ren aurkako ikerketa biomedikoko proiektuak finantzatzeko

Egileak
Nafarroako Gobernua
  • Carlos III.a Osasun Institutuaren onirtzia dutenek jasoko dute diru-laguntza

Nafarroako Gobernuak 700.000 euro jarriko ditu COVID-19aren aurkako ikerketa biomedikoko proiektuak finantzatzeko, eta dirulaguntza Carlos III.a Osasun Institutuak aldeko balorazioa proiektuek jasoko dute. 

Ekimena Foru Exekutiboak pasa den asteazkenean onartutako foru lege dekretuan jasotako bat da; bertan, premiazko hainbat neurri agertzen dira koronabirusaren osasun-krisiak eragindako inpaktuari erantzuteko. Xedapen baten bidez finantzatu ahal izango dira "Covid-19 Funtsa" deialdiaren esparruan Carlos III.a Osasun Institutuak ondo ebaluatutakoak eta proiektuaren gastuen %100eko finantzaketa ziurtatuta ez dutenak.

Ezohiko eta premiazko deialdiaren helburua da terapia berriak eta botiken entseguak edo borroka honetan eraginkorragoak diren estrategiak bilatzen dituzten ikerketa-proiektuak babestea. Deialdian Espainia osoko 1.000 eskaera baino gehiago jaso dira, eta baliteke zientifikoki eta teknikoki ongi ebaluatutako proiektuak berehala finantzatzerik ez izatea.

Horretarako, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak 700.000 euroko partida mobilizatu du, oraindik egin gabeko beste deialdi batzuetako funtsak lehenesteko. Laguntza hautatutako ikerketa-taldeen eskura jarriko da haien aurrerapenak luzamendu handiagorik gabe burutzeko; hortaz, aurretik ordainduko da eta, ondoren, justifikatu egin beharko da.

Nafarroako Gobernuak zientziaren eta berrikuntzaren alde egindako apustua

Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria den Juan Cruz Cigudosak prentsaurrekoan azaldu ditu neurri honen ezaugarriak, eta esan du “mekanismo eraginkorra dela, Nafarroako Gobernuak zientziaren eta ikerketaren alde egindako apustua islatzen duena bizitza eta etorkizuna hobetzeko tresna gisa”.

Halaber, Cigudosak adierazi du neurri honen asmoa dela “Nafarroatik ikerketa bultzatzea, proposamen berriak sustatuaz eta Carlos III.a Osasun Institutuak gai moduan hautatutakoak batera finantzatuaz, Foru Komunitateko ikerketa-zentroak babesteko helburuarekin”. Ildo horretan zentro horiei eskatu die proposamenak ahalik eta azkarren aurkezteko.

Baldintzak eta zehaztapenak

Proiektu bakoitzaren dirulaguntzaren zenbatekoa Carlos III.a Osasun Institutuak egindako balorazioaren, dagoen kredituaren eta finantzatu beharreko ekimenkopuruaren arabera zehaztuko da. Institutuaren aldeko balorazioa duten proiektuak iristen diren ordenan emango dira laguntzak, SARS - CoV-2 birusaren aurrean ezagutza eta teknologia garatzeko dagoen premia dela-eta.

Eskaerak elektronikoki aurkeztuko dira Nafarroako Gobernuaren izapide-katalogoaren webgunean, eta ematen den laguntza bakoitza zuzeneko laguntza onartzeko ebazpena sinatu bezain laster argitaratuko da.

 

Categoría
Galería de imágenes
Navarrabiomed
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo
Juan Cruz Cigudosa

NUPek eta Navarrabiomedek eginiko ikerketa batean azpimarratu dute gorputz hezkuntza klaseko intetsitatea eta kalitatea handitzeak ikasleen osasuna hobetzen duela

Egileak
UPNA
  • Estatu Batuetako Pediatriako Elkarte Medikoaren aldizkariak Navarrabiomeden eta NUPen egindako ikerketa honen emaitzak biltzen ditu 
     

Navarrabiomedeko eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientzien Saileko (NUP) ikertzaile batzuk, osasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko ariketa fisikoa agintzen adituak direnak, Gorputz Hezkuntzako klaseen kalitatea edo kopurua areagotzearen ondorioei buruzko lan baten egileak dira. Azterketa hori gazteen osasunari eta oinarrizko mugimen-gaitasunei buruzkoa da (3 urtetik 18 urtera bitartekoak). Artikulua duela gutxi argitaratu dute JAMA Pediatrics aldizkarian (Journal of the American Medical Association). 

Azterketa horrek 50.000 gazte ingururi buruzko datuak aztertu zituen, eta ondorioztatu zuen estrategia kualitatiboek (adibidez, osagai kardiobaskular eta muskular handiko jokoak eta jarduerak sartzeak edo saioen plangintza metodologiko hobea egiteak) onura osasungarriak ekar ditzakeela ikasleen egoera fisikoari eta oinarrizko mugimen-gaitasunei dagokienez. 

Antonio García-Hermoso, Robinson Ramirez-Vélez, Alicia Mª Alonso-Martínez eta Mikel Izquierdo Redín ikertzaileez gainera (Navarrabiomedeko, Idisnako eta NUPeko kideak) honako hauek ere sinatzen dute lana: Miguel Ángel Pérez-Sousa (Huelvako Unibertsitatea) eta Rodrigo Ramírez-Campillo (Los Lagoseko Unibertsitatea. Osorno, Txile).
 

Ariketaren premia egoera fisikoa hobetzeko

Azterketa honetako ikertzaileek adierazi dute, halaber, ezin direla beti Gorputz Hezkuntzako ariketarako edo asteko saioetarako eskola-orduetan emandako orduak gehitu, eta horretarako erabilitako denboraren eraginkortasuna hobetzeko iradokitzen dute (HIIT intentsitate handiko tarteen entrenamendua, muskulu-indarra, jauziak edo zirkuituak bezalako estrategien bidez). Hala ere, autoreek azpimarratzen dute, eskola-ordutegian horrelako estrategiek dakartzaten hobekuntzak gorabehera, gazteek eskolaz kanpoko jarduera fisikoetan gehiago hartu behar dutela parte, adin-tartearen arabera (hau da, egunean 60 minutu jarduera fisiko neurritsu edo bizian).

Halaber, esan dute Gorputz Hezkuntzak beste helburu batzuk ere betetzen dituela, ez bakarrik jarduera fisikoa egitearekin zerikusia dutenak, hala nola sozializazioa, lankidetza, ohitura osasungarriak eta gorputz-adierazpena sustatzea, besteak beste. Hala ere, gogorarazi dute eskola-umeen egoera fisikoa hobetzea funtsezkoa dela osasunerako, epe labur eta luzera, gazteen obesitate-tasa handiak eta jarduera fisikorik eza direla eta, zeinak “eskoletatik landu beharreko osasun publikoko arazoa” baitira.


 

Categoría
Galería de imágenes
Antonio García-Hermoso, Mikel Izquierdo eta Robinson Ramírez.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo

Antibiotikoekiko erresistentzia-prozesuan aho-barrunbeak duen garrantzia identifikatu dute King's College Londonek eta Navarrabiomed-ek

Egileak
Navarrabiomed

Ikerketa David Gomez Cabrero doktoreak zuzendu du Navarrabiomed-en, eta emaitzak Nature Communications aldizkarian zabaldu dira 

David Gómez Cabrero doktorea Navarrabiomed ikerketa biomedikoaren zentroko Bioinformatika Unitateko ikerlari nagusia da, eta ikerketa baten emaitzak argitaratu ditu King's College London-eko profesionalekin batera; ikerketan, aho-barrunbea aztertu dute antibiotikoen aurreko erresistentzia gisa. 2017-2020 denboraldian garatutako azterketaren emaitzak duela gutxi eman dituzte ezagutzera doakoa den Nature Communications aldizkarian, eta aurrerapen esanguratsua ekarri dute antibiotikoen aurreko erresistentziaren garapenaren ezagutzan. 

Zenbait mikroorganismok —bakterioak barne— erresistentzia sortzen dute antibiotikoen aurrean, eta hori mehatxu orokor bilakatu da. Erresistentzia-prozesua ulertzeko, erresistentzia hori errazten duten geneen datu-baseak egin dira. Gene horiei oro har erresistoma deitzen zaie. Gizakiaren aho-barrunbean mikroorganismo ugari nagusi izan arren, orain arte ahoko erresistomaren azterketa oso mugatua izan da. 

Navarrabiomed-en eta King's College London Zentroaren artean egindako ikerketan sakon alderatu dute erresistoma ahoko mikrobiomaren 788 laginetan, mundu osoan; gainera, azken horiek hesteko erresistomarekin alderatu zituzten (gorozkien laginen analisitik eratorrita). DNA mikrobianoaren sekuentziazio tekniken konbinazioari eta horren analisi bioinformatikoari esker, bi zentroetako taldeek jatorriko herrialdearekin eta aho-barrunbean duen kokapenarekin loturiko aldeak aurkitu ahal izan dituzte. 

Zehazki, aldeak ikusi dituzte geneen, moten eta antibiotikoekiko erresistentzia-mekanismoen nagusitasunean. Ildo horretan, agerian utzi dute aho-barrunbean erresistomarenak diren geneen mota gutxiago izan arren, antibiotikoen aurrean erresistentzia jartzen duten geneak gehiago direla ahoan hestean baino. Era berean, erresistoman bateragarritasunak identifikatu dituzte listuaren laginen eta norbanako beren gorozkien artean.

Azterketaren arabera, garrantzitsua da erresistoma bereiztea giza gorputzaren alderdi ezberdinetan, zati bakoitzak antibiotikoen aurrean erresistentzia jartzeko duen potentziala eta testuinguru klinikoan antibiotikoen erabilerari zenbateraino eragiten dion jakite aldera.   

Categoría
Galería de imágenes
David Gomez Cabrero. Bioinformatika translazionala.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo