Noticias

Nafarroako Gobernuak 23 milioi euro banatuko ditu I+Gko proiektu estrategikoetarako dirulaguntzetan eta nekazaritzako elikagaien industrietako inbertsioetan

Egileak
Navarrabiomed
  • Nekazaritzako elikagaien sektoreko 59 enpresak eta S3rekin bat egindako I+Gko hamar proiektu estrategikok jasoko dituzte laguntzak

Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak duela gutxi ebatzi ditu 23 milioi euroko bi laguntza deialdi. Hain zuzen ere, eta Manu Ayerdi kontseilariak prentsaurrekoan iragarri bezala, S3rekin bat egindako I+Gko proiektu estrategikoei 13 milioi ematea onartu du, eta 10 milioi gehiago Foru Komunitateko nekazaritzako elikagaien industrietan inbertitzeko.

72 milioi euroko inbertsioa batez ere ete eta mikroeteetan, eta 256 enplegu aurreikusi dira

Nekazaritzako elikagaien sektorerako, Garapen Ekonomikoko Departamentuak deialdi espezifikoa prestatu zuen, eta horren bitartez, proiektuak ez ezik, 2020ko abenduaren 1a baino lehen egindako inbertsioak ere diruz lagunduko ziren. Ildo horretan, diru-laguntza eskatu ahal izango zen makinaria erosteko nahiz instalazio berriak eraikitzeko edo lehengoak birgaitzeko.

Guztira 59 enpresak eskuratu dute laguntza-lerro hori, 10 milioi eurokoa. Onuradun gehienak, %74, eteak eta mikroeteak izan dira. Horrela, positiboki ebatzi dira eteen 37 eskaera (horietako 8 kooperatibak) eta mikroeteen 7 eskaera, enpresa handietako 15en aurrean.

Azpisektoreka, 4,6 milioi euro eman zaizkie barazki eta frutarekin lan egiten duten 19 industriari, 2,4 milioi zereal-industriako 12 enpresari eta 1,5 milioi haragi-sektoreko 16 enpresari. Bost esne-industriak 448.388 euro eskuratu dituzte eta oliba-olioaren ekoizpenean aritzen diren 3k 532.469 euro.

Horien guztien artean, aurkeztutako proiektuek guztira 72,8 milioi euroko inbertsioa eskatu dute, eta 256 lanpostu sortuko direla aurreikusten da.

Geografia-eremuei dagokienez, laguntza gehienak Nafarroako erdialdean eta hegoaldean eman dira. Onuradun gehienak (21) Erriberako zonan eta Ebroko Erriberan aurkitzen dira. Iruñerrian beste bederatzi daude eta Arga eta Aragoiko erriberan beste zazpi. Nafarroa Atlantikoak, Lizarraldeak eta Erdialdeak seina onuradun dituzte. Bestalde, bi enpresa Baztangoak dira eta beste bi Pirinioetako haranekoak. Horrez gain, diru-laguntza jaso duten 59 espedientetatik 11 1.000 biztanletik beherako udalerrietan kokatzen dira, eta diruz lagundu daitekeen inbertsioa 12.812.857 eurokoa da (%17,59) eta jasotako diru-laguntza 1.784366.01 €-koa; hau da, partida osoaren %17,68a.

13 milioi euro I+G arloko proiektu estrategikoetarako

I+G arloko proiektuetarako laguntzei dagokienean, zenbatekoa 13 milioi euro ingurukoa da. Kopuru horrekin Departamentuaren asmoa zen Nafarroarako lehentasunezko sektoreetan, S3 Espezializazio Adimentsuaren Estrategian markatutakoetan, inpaktu altuko ekimenak egitea sustatzea. Kasu honetan, Exekutiboak lehentasuna eman die enpresak eta ikerketa-erakundeek batera bultzatutako proiektuei, Foru Komunitateak aurre egin beharreko erronka ezberdinei erreparatuz. Programaturiko hamar proiekturen artean, 41 enpresak eta 24 zentro teknologikok edo ikerketa-zentrok hartzen dute parte.

Modu horretan, esate baterako, genomikaren eta medikuntza aurreratuaren arloan, guztira hiru proiektuk eskuratu dute diru-laguntza. Garrantzitsuena NagenPedriatrics proiektua da, Nasertic, Miguel Servet Fundazioak eta Avalon Tecnologías enpresak bultzatua, pediatrian sekuentziazio genomiko aurreratua lortzeko. Ekimen horri 1,99 milioi euro eman zaizkio. Bestalde, Linterna: minbiziaren inmunoterapian lidergoa eta berrikuntza Nafarroatik proiektuak 1,76 milioi euro jasoko ditu Aditech, Medibiofarma, Miguel Servet Fundazioa, Ikerketa Mediko Aplikaturako Fundazioa eta Nafarroako Unibertsitateak garatzeko. Azkenik, Agatak, terapia pertsonalizatuak garatzeko genomika aurreratuko aliantzak, 1,52 milioi euroko laguntza lortu du. Azken proiektu hori Miguel Servet Fundazioak, Nafarroako Unibertsitateak, Nasertic-ek, Recombinak eta Ikerketa Mediko Aplikaturako Fundazioak bultzatu dute.

Elikadura eta adimen artifiziala

Elikadura pertsonalizatuari dagokionean, proiektu honek guztira 841.529 euroko diru-laguntza eskuratu du: Nutri+: premia bereziak dituzten pertsonen nutrizioan aurrera eginaz. Ekimen hori bultzatzen duen kontsortzioa honako hauek osatzen dute: Miguel Servet Fundazioa, CNTA, Nafarroako Unibertsitatea, Adacen, Tutti Pasta, Industrias Alimentarias de Navarra, Precocinados Frisa, Cocuus System Ibérica, Aditech Fundazioa eta  SAR Residencial y Asistencial.

Adimen artifizialaren eta robotikaren arloan, Nafarroako Gobernuak dirulaguntza horien bitartez hiru ekimen berri bultzatzea aurreikusten du. Horrela, ReInforce proeikturako 813.349 euro jarri ditu. Minbiziaren toxikotasuna eta errepikapena iragartzeko adimen artifizialeko plataformak honako hauen babesa du: I+G+b Automozioa eta Mekatronika Fundazioa, Nafarroako Unibertsitatea eta Datbowmovalsys, Cistec, Eversens eta Aldakin enpresak. ‘Adimen artifiziala RFID Chipsless-erako’ proiektua NUPek, I+G+b Automozioa eta Mekatronika Fundazioak eta Ulzama Digital, Ulzama Packaging, Embeblue, Innavatic eta Gráficas Ulzama enpresek bultzatzen dute, eta 704.419 euro jasoko ditu. Azkenik, AIFood ekimenak, elikaduraren kalitatea eta segurtasuna kontrolatzearen inguruan erabakiak hartzeko eta monitorizatzeko plataforma abian jartzeko, 804.408 euro lortu ditu. Kasu horretan, honako hauek osatutako kontsortzioak aurkeztu du proiektua: NUP, AIN, CNTA eta Florette, Urzante, Helphone, Das Nano eta IAR enpresak.

Azkenik, ideia disruptibo emergenteen arloan, 1,74 milioi euro eman zaizkio Innolfact proiektuari, eta horren asmoa da usaimen-zehaztasuneko medikuntza ezartzea eta sudurreko terapia inmunomodulatzaileak garatzea batez ere zahartzeari eta gaixotasun neurodegeneratiboak dituzten pertsonei bideratuta. Proiektu honen atzean Aditech, Miguel Servet eta Ikerketa Mediko Aplikaturako Fundazioak daude, Nafarroako Unibertsitatearekin eta Ojer Pharma Laborategiekin batera.

Emotional Films proiektuak eta pedagogian, psikologian eta beste arlotan aplikazioak gauzatzearen azterketak 1.588.970 € jasoko ditu, eta bertan ADITECH Fundazioak parte hartzen du.

3D3B-AVATAR” proiektuari dagokionez, giza BHEren 3d eredua sortu nahi da, Alzheimer gaixotasuna duen gaixoarengan dauden ezaugarri estrukturalak, funtzionalak eta fluidodinamika erreproduzitzeko. Proiektuak 1.299.279 €-ko laguntza izango du, eta bertan honako hauek hartzen dute parte: NUP, I+G+b Automozioa eta Mekatronika Fundazioa, Ikerketa Mediko Aplikaturako Fundazioa, Miguel Servet Fundazioa eta Hirudi Sistemas 3D, Iruña Tecnologias de Automatización eta One Voxel enpresak.

Categoría
Documentación

“la Caixa” eta Francisco Luzón Fundazioek Navarrabiomed eta Nafarroako Ospitaleguneko ikerketa proiektu bat finantzatu dute AEAn biomarkatzaileak bilatzeko

Egileak
Navarrabiomed
  • Ikerketak 482.847 euroko finantzaketa jaso du eta Maite Mendioroz Iriarte eta Ivonne Jericó doktoreek zuzentzen dute.

“la Caixa” eta Francisco Luzón Fundazioek osasunaren arloan proiektuak aurrera eramateko antolatzen duten urteroko deialdian, ikerketa bat onartu dute, helburu duena Alboko Esklerosi Amiotrofikorako (AEA) eta beste gaixotasun neurodegeneratibo batzuetarako (Alzheimer motako dementzia, AMD) inbaditzaileak ez diren detekzio testak garatzea. Maite Mendioroz Iriartek, Navarrabiomedeko Neuroepigenetika Unitateko ikertzaile nagusia, eta Ivonne Jericó Pascualek, Nafarroako Ospitaleguneko Neurologia Zerbitzuko neurologoa eta ikertzailea, zuzentzen dute. 482.847 euro bideratuko dira ekimen horretarako.

AEAren detekzio goiztiarrak eta beste gaixotasun neurodegeneratiboek erronka handi bati egin behar diote aurre, ezinezkoa baita norbanakoa bizi den bitartean nerbio sistema zentralean sartzea, “la Caixa” Fundaziotik azaldu dutenez. Dena den, gaur egun, inbaditzailea ez den detekzio proba bat erabiltzen da, biopsia likidoa, biomarkatzaile bezala erabil daitekeena gaixotasun neurodegeneratiboetan.

Proiektu honen helburua da neurodegenerazioagatik kaltetutako neuronen DNA zatietan markatzaile epigenetikoak bilatzea odol plasman. Horrek AEA eta AMDren diagnostikoak erraztuko ditu. Odol analisi batek nerbio sistema zentralean gertatzen ari denaren inguruko informazioa eman lezake.

Nafarroako Unibertsitatearekin lankidetza

“la Caixa” Fundazioak Felipe Prósperren proiektua ere hautatu du, Nafarroako Unibertsitateko ikertzailea. Horretan David Gómez-Cabrerok parte hartzen du, Navarrabiomedeko Bioinformatika Translazionala Unitateko ikertzaile nagusiak, Medikuntza Aplikatua Ikerkuntzarako Fundazioak (FIMA/CIMA) eta Cambridgeko Unibertsitateak (Erresuma Batua) osatutako partzuergoaren barruan. Kasu honetan, taldeak odolaren produkzioaren analisian jardunen du leuzemiaren aldaera erasokorrenak ulertzeko. Proiektua 999.410 eurorekin finantzatu dute.

Ekimenak “la Caixa” Fundazioak osasunaren ikerkuntzarako antolatu duen hirugarren deialdian aukeratu dituzte. Guztira 18 milioi euro bideratu ditu 25 proiektutara. Programaren hastapenetatik, 2017an, entitateak 50 milioi euro inguru zuzendu ditu 75 ikerketatara. “la Caixa” Fundazioak laugarren edizioa irekiko du datorren urriaren 20an proiektu berriak aurkezteko. 

 

Categoría
Galería de imágenes
Maite Mendioroz Iriartek e Ivonne Jericó Pascualek zuzendutako ikerketa proiektuko taldea
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación

Navarrabiomed 2020 laguntzen Programan onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda argitaratu da

Egileak
Navarrabiomed

Navarrabiomedeko Kudeaketa Unitateak gaur, irailak 15, asteartearekin, argitaratu du Navarrabiomed 2020 laguntzen Programan onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda: doktoratu aurreko laguntza eta doktoratu osteko laguntza. Dagokizkien agiriak kontsultatu eta jaitsi ditzakezu. 

Categoría
Documentación
Navarrabiomed 2020 doktoratu aurreko eta doktoratu osteko laguntzaren Programa
2020/09/15 Navarrabiomed 2020 doktoratu aurreko eta doktoratu osteko laguntza esleitzeko proposamena
Navarrabiomed 2020 doktoratu aurreko eta doktoratu osteko laguntzaren Programa
2020/09/15 Navarrabiomed 2020 doktoratu aurreko eta doktoratu osteko laguntzen azken puntuazioa
Navarrabiomed 2020 doktoratu aurreko laguntza programa
2020/09/03 Onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda
Navarrabiomed 2020 doktoratu osteko laguntza programa
2020/09/03 Onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda
Programa de ayuda predoctoral Navarrabiomed 2021
03/09/2021 Propuesta de adjudicación
Programa de ayuda postdoctoral Navarrabiomed 2021
03/09/2021 Propuesta de adjudicación
Vídeo

Doktoratu aurreko eta doktoratu ondorengo Navarrabiomed 2021 laguntzak esleitzeko proposamena eta ebaluatutako hautagaien azken puntuazioak

posdoctoral y predoctoral
Egileak
Navarrabiomed doktoratu aurreku doktoratu ondorengo

Navarrabiomedeko Kudeaketa Unitateak gaur ostirala, irailak 3, argitaratu ditu doktoratu aurreko eta doktoratu ondorengo Navarrabiomed 2021 laguntzak esleitzeko proposamena eta deialdi bakoitzerako ebaluatutako hautagaien azken puntuazioak: doktoratu aurreko laguntza eta doktoratu ondorengo laguntza. Jarraian kontsulta eta deskarga dezakezu dagokion dokumentazioa.

Categoría
Documentación
Programa de ayuda predoctoral Navarrabiomed 2021
03/09/2021 Propuesta de adjudicación
Programa de ayuda postdoctoral Navarrabiomed 2021
03/09/2021 Propuesta de adjudicación
Puntuaciones finales programa de ayuda predoctoral Navarrabiomed 2021
03/09/2021 Puntuaciones finales
Puntuaciones finales programa de ayuda postdoctoral Navarrabiomed 2021
03/09/2021 Puntuaciones finales
Vídeo

3 eta 6 urte bitarteko adingabeen % 45ek 2 eta 3 ordu bitarteko jarduera fisikoa egiten dute asteburuetan

Egileak
UPNA
  • Jarduera Fisikoari buruzko lehen Behatokiaren emaitzak dira. Nafarroako Gobernuak finantzatu du proiektua, eta NUPek, Navarrabiomedek eta Hezkuntza Departamentuak hartu dute parte 

3 eta 6 urte bitarteko Haurren Jarduera Fisikoari buruzko Behatokiak, 2019an Nafarroan abian jarritakoak, bere ikerketaren lehen emaitzak eman ditu ezagutzera. Ikertzaileen arabera, ikasleen % 95ek ikastetxeetan egiten diren motrizitate-eskolekin “asko” gozatzen duen arren, “datu garrantzitsuetako bat da haurren % 45ek bakarrik egiten duela jarduera fisikoa bi edo hiru orduz larunbatetan eta igandeetan, eta % 15ek betetzen dituela 5 urtetik beherakoentzako gomendioak, alegia, egunean 180 minutuz jarduera fisikoa egiteari buruzkoak”. 

Halaber, ikerketaren egileek adierazi dutenez, “haurren % 96k betetzen dituzte gehienez ere bi ordutan pantaila digitalen eraginpean egoteko denbora mugatzen duten gomendioak, eta %82k denbora gutxi edo batere ez dute ematen eserita, eta, beraz, sedentarismo-arriskua minimizatzen dute”. 

Nafarroako Foru Komunitateko 3 eta 6 urte bitarteko adingabeen Jarduera Fisikoari buruzko Behatokia Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak finantzatutako ikerketa-proiektu bat da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Ariketa Fisikoa, Osasuna eta Bizi Kalitatea (E-FIT) taldeko eta Nafarroako Ikerketa Biomedikoaren Zentroko ikertzaileek parte hartzen dute. Alicia Alonsok (NUP), Mikel Izquierdok eta Robinson Ramírez-Vélezek (NUP-Navarrabiomed) eta Antonio García-Hermosok (Navarrabiomed) zuzendu dute proiektua.

Konfinamenduaren ondorioak

COVID-19ak eragindako konfinamendu fasean jasotako datuek erakusten dute ebaluatutako ikasleen % 91k nolabaiteko jarduera fisikoa egin zuela. “Nahiz eta % 11k bakarrik egin duen 60 minutu baino gehiago egunean, garrantzitsua da esatea parte-hartzaileen % 65ek jardueraren bat egin duela astean 4 egunetik 7 egunera bitartean”. Familien % 3k adierazi zuten konfinamenduan seme-alabek ez zutela inolako jarduera fisikorik egin. 

Bestalde, bizi izandako egoeraren ondorio gisa, haurren % 8k beldurra zioten 1. fasearen hasieran kalean jolas egiteari eta paseatzeari, etxean 45 egunez konfinatuta egon eta gero. Denbora horretan egindako jarduera fisikoen artean, nabarmentzekoak dira etxeetara, terrazetara eta lorategietara egokitutako jokoak eta kirolak; haurrentzako dantzak eta koreografiak; adibidez, “Zumba Kids”, gorputz-hezkuntzako eta psikomotrizitateko irakasleek bultzatuak, batez ere. Horrek adierazten du “profesional horiek garrantzi handia dutela ohitura osasungarriak eta herritarren bizi-kalitatea txikitatik sustatzeko”. 

300 adingabe eta 500 guraso

Behatokiaren helburua eskolako ikasleek jarduera fisiko gehiago egin dezaten laguntzea da, denbora gutxiago egon daitezen pantailadun gailuak erabiltzen eta beren adinerako behar adina atseden har dezaten; izan ere, frogatuta dago haurtzaroan ohitura osasungarriak izatea funtsezkoa dela etorkizunean gaixotasun kardiobaskularrak prebenitzeko. 

2019/2020 ikasturtean, Santa María La Real (Maristas), San Juan de la Cadena eta La Compasión Escolapios ikastetxeetako 300 haurrek baino gehiagok eta 500 gurasok baino gehiagok hartu dute parte. Datorren ikasturtean, beste zenbait ikastetxek, hala nola Mendillorriko El Lago ikastetxeak hartuko dute parte Behatokiaren 2. fasean. 

Proiektua osatzeko, irakaskuntzako prestakuntza espezifikoa egin da CIP F.P. Lumbier-en, non Gorputz- eta Kirol-ekintzako Familiako Goi-mailako prestakuntza zikloetako 80 ikaslek ebaluatzaile izateko prestakuntza jaso baitute. 

Familiek osasun-emaitzak kontsulta ditzakete uztailean martxan jarritako plataforma digitalean. Plataforma horrek ikasleen egoera fisikoari eta ohitura osasungarriei buruzko informazioa ematen du. Ikertzaileek diotenez, hauek dira balio gomendatuak adin-tarte bakoitzerako: gorputz-osaera (pisua eta altuera), erresistentzia kardiobaskularra, beso eta hanketako indar muskularra, bai eta abiadura eta bizkortasuna ere, “egoera fisiko osasungarria izateko eta etorkizuneko arrisku kardiobaskularrak gutxitzeko funtsezko alderdiak”. 

Ikertzaileek azaldu duten bezala, "haurtzaroaren lehenbiziko etapa aldi kritikoa da garapen fisiko, sozial eta kognitiborako eta portaera-eredu osasungarriak ezartzeko, haurtzaroan eta helduaroan iraun baitezakete". Ildo horretan, nabarmendu beharra dago Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) 5 urtetik beherako haurren jarduera fisikoari, jokabide sedentarioari (pantaila denbora) eta loaldiari buruzko gomendioak argitaratu dituela berriki. Zehazki, 3 eta 5 urte bitarteko haurren kasuan, gutxienez 180 minutuko jarduera fisikoa egitea gomendatzen du, eta horietako 60 minutuk intentsitate ertainekoak edo bizikoak izan behar dute. 

Categoría
Galería de imágenes
Parte hartu duten Navarrabiomed, UPNA y E-FITeko ikertzaileak.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo

El aumento de una proteína pronostica un mayor riesgo de amputación en pacientes con enfermedad arterial periférica

Egileak
CIMA
  • Investigadores del Cima Universidad de Navarra, del Complejo Hospitalario de Navarra y de Navarrabiomed presentan a la calprotectina como un marcador de la evolución de la enfermedad

La enfermedad arterial periférica (EAP) es una patología que tiene una alta prevalencia en nuestro entorno. Está asociada a un alto riesgo de sufrir distintos eventos cardiovasculares, como infarto de miocardio, ictus o isquemia (falta de riego sanguíneo) en las extremidades inferiores, lo que implica una mala calidad de vida del enfermo y un coste socioeconómico elevado para el sistema sanitario. Además, en cuadros graves puede desencadenar la muerte del paciente.

Investigadores del Cima Universidad de Navarra, del Complejo Hospitalario de Navarra y de Navarrabiomed han identificado una proteína que predice el riesgo de amputación en las extremidades de estos pacientes. Su detección temprana ayudará a implantar tratamientos que frenen la evolución de la enfermedad.

El trabajo, realizado en el marco del Instituto de Investigación Sanitaria de Navarra (IdiSNA), se ha centrado en el análisis sanguíneo de 100 personas sanas y de 310 pacientes con cuadros de menor y mayor gravedad de EAP. “En concreto, hemos estudiado el contenido de las vesículas extracelulares de la sangre, unas esferas lipídicas que liberan todas las células de nuestro organismo. Estas vesículas aumentan en estados patológicos y portan ácidos nucleicos y proteínas de las células de origen”, explica la Dra. Carmen Roncal, investigadora del Programa de Enfermedades Cardiovasculares del Cima, miembro del CIBERCV y codirectora del trabajo.

Tecnología “ómica”

Gracias al desarrollo de las tecnologías “ómicas”, los investigadores del Cima desarrollaron un procedimiento para analizar los ácidos nucleicos presentes en las vesículas extracelulares. “Aplicamos técnicas de secuenciación de última generación (NGS, por sus siglas en inglés), que nos permitieron estudiar el ácido ribonucleico (ARN) mensajero contenido en las vesículas extracelulares. Se trata del material genético que codifica las secuencias de las proteínas que van a liberarse en el organismo”.

Tras aplicar un análisis bioinformático, realizado por el grupo del Dr. David Gómez-Cabrero en la Unidad de Bioinformática Traslacional de Navarrabiomed, los investigadores identificaron 15 genes expresados de manera diferencial en las vesículas extracelulares. “Al correlacionar con el cuadro clínico de los pacientes confirmamos que los enfermos con isquemia crítica presentan niveles elevados de calprotectina. Además, esta molécula se asocia con una mayor probabilidad de sufrir amputación, lo que a su vez aumenta el riesgo de mortalidad”, apunta la investigadora del Cima. Los resultados se han publicado en la revista científica Journal of Extracellular Vesicles.

Los investigadores sugieren que las vesículas extracelulares son una fuente para encontrar nuevos biomarcadores en la enfermedad arterial periférica. “A nivel experimental su contenido proporciona mucha información sobre las células de origen y sobre cómo se relacionan con otras células. El desarrollo tecnológico facilitará que este análisis pueda implantarse de manera rutinaria en la actividad clínica en el futuro”, concluye la Dra. Roncal.

Referencia bibliográfica:

  • J Extracell Vesicles . 2020 Feb 19;9(1):1729646.
Categoría
Galería de imágenes
Equipo de investigación del CIMA, Navarrabiomed y CHN.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo

SARAYk 46.970 € bideratuko ditu bularreko minbizi metastasikoaren inguruko Navarrabiomeden bi proiektutara

Egileak
Navarrabiomed
  • Elkarteak %65 handitu 2015etik du urtero ikerketan egiten duen inbertsioa
     

SARAY Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkarteak 75.000 euro bildu zituen 20109ko urriaren 27an Iruñean egindako lasterketa solidarioan, eta 46.970 euro Navarrabiomedeko bi ikerketatara bideratuko ditu, bularreko minbizi metastasikoaren ingurukoak.

Proiektuetako bat minbizi mota horretako biopsia likidoan oinarritzen da, Natalia Ramírez Huertoren gidaritzapean, Navarrabiomedeko Onkohematologia Unitateko ikertzaile nagusia. Bigarren urtez finantzatuko du SARAYk proiektu horren garapena, eta, guztira, 24.970 euro bideratuko ditu. Bestalde, Imanol Arozarena Martinicorenarenak, zentroko Seinaleztapena Minbizian Unitateko ikertzaile nagusiak, 22.000 euro jasoko ditu, eta bere proiektuak terapia berriak garatzea du helburu, tumore horien garuneko eta hezurretako metastasiak tratatzen lagunduko dutenak. Gainerako funtsak Chronos Hope proiektuan lan egiten duen Solti fundaziorako erabiliko dira.

SARAYk iragan ekainaren 25ean hartu zuen dirua bideratzeko erabakia, elkartea osatzen duten 725 emakumeen arteko batzar presentzial eta telematikoan. Ekitaldi hori hiru hilabete atzeratu behar izan zen COVID-19 zela eta. Taldeak urtero erakusten du ikerketa zientifikoarekiko konpromisoa, eta horren adierazgarri da hura bultzatzeko urtero egiten duen inbertsioa, pixkanaka hazi dena. 2015az geroztik % 65 handitu da ikerketa onkologikorako finantzaketa.
 

Categoría
Galería de imágenes
Natalia Ramírez Huerto, investigadora principal de la Unidad de Oncohematología
Deskargatu Flecha que indica descarga
Imanol Arozarena Martinicorena, investigador principal de la Unidad de Señalización en Cáncer
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo

Hamar erakundek eman dute izena Nafarroako I+G+B Sistemaren exekuzio-eragile gisa

Egileak
Gobierno de Navarra

 

  • Navarraviomedek izena eman du jada unibertsitate, teknologia eta ikerketa zentroekin batera

Hamar erakundek eman dute izena dagoeneko Nafarroako I+G+B Sistemaren (SINAI) exekuzio-eragile gisa, besteak beste, unibertsitateak, zentro teknologikoak eta ikerketa-zentroak.

Zehazki hauek akreditatu dira: Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Nafarroako Unibertsitatea, Navarrabiomed, Lurederra teknologia zentroa, Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala (CENER), Teknologia eta Elikadura Osasunaren Zentro Nazionala (CNTA), Nafarroako Industria Elkartea (AIN), eta ADItech, koorinatzaile bezala jardunen dena. 

Horrez gain, Nafarroako Garuneko Lesioen Elkartea (ADACEN) akreditatu da entitate singular bezala, zientzia zabaltzeko eta dibulgatzeko jardueretara, eta I+G sustatzeko ekintzetara bideratua. Halaber, Stirling Zentroak izena emandu I+G+B enpresa unitate bezala. Figura berri horrekin Nafarroako Gobernuak ahalbidetu du SINAIk enpresak hartzea sistemaren exekuzio-eragile bezala. 

Gainera, datozen egunetan IdiSNA, Naitec eta CIMA zentroen akreditazioa osatuko da. 

Bestalde, entitateek eskuragarri dituzte jada eragile akreditatu bezala identifikatuko dituen zigilua. Bakoitzaren logotipoari gehitu ahalko diote datozen asteetan. 

 

Categoría
Galería de imágenes
CEINen egindako ekitaldiaren irudia
Deskargatu Flecha que indica descarga
CEINen egindako ekitaldiaren irudia
Deskargatu Flecha que indica descarga
Logotipo de la acreditación
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo

Saioa Mendaza Lainezek bere doktore tesia defendatuko du ekainaren 30ean, asteartearekin

Egileak
Navarrabiomed

Saioa Mendaza Lainezek, Navarrabiomed - IdiSNAko Minbiziaren Patologia Molekularreko Unitateko doktoretza aurreko ikertzaileak, bere doktoretza tesia aurkeztuko du Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskutik datorren ekainaren 30ean, asteartearekin, 11:30etan, bideokonferentzia bidez Navarrabiomeden (lehendik baimena dutenak joanen dira soilik).

Approaching the epigenome of triple-negative breast cancer to identify new biomarkers da tesiaren izenburua, eta Navarrabiomeden egin da David Guerrero Setas eta Esperanza Martín Sánchez doktoreen zuzendaritzapean.


Bularreko minbizia mundu osoan emakumeek duten neoplasia ohikoena da, eta sexu horretan minbiziak eragindako lehenengo heriotza-arrazoia. Ikerketak bularreko minbizi hirukoitz negatiboa (BMHN) aztertu du. Azpimota horrek, gainerakoek ez bezala, ez du tratamendu zuzentzailerik, eta horrek ondorio oldarkorragoak ditu hura jasaten duten pertsonengan. Hori dela eta, gaur egun ezinbestekoa da gaixotasun horretarako biomarkatzaile eta jomuga terapeutiko berriak bilatzea.

Aldaketa epigenetikoek tumorigenesian eragina dutenez, tesi honen helburua izan da minbizi mota horretako DNAren metilazioa eta histonen azetilazioa ezaugarritzea. Horren bidez, diagnostikorako eta pronostikorako modu berriak identifikatu nahi izan dira, baita helmuga jakina duten farmakoen xedea aldatzea ere.

Ezaugarritze horren emaitzen arabera, eredu epigenetikoa bularreko minbizi hirukoitz negatiboan aldatzen dela ondorioztatu ahal izan da, bular-sare ez-neoplasikoan ez bezala. Are gehiago, bi aldaketa epigenetiko espezifiko atzeman dira, pronostiko okerragoko biomarkatzaile potentzial bezala: H4K5 histonaren azetilazioa eta ADAM12 genearen hipometilazioa. Gene hori ere minbizi horren aurkako jomuga terapeutikoa izan daiteke.

Halaber, DNAren metilazioan oinarritutako forma berri bat identifikatu da diagnostikorako. Azkenik, H4K6 azetilazioak lerro zelular ez-neoplasikoetan eta BMHNak erregulatzen dituzten geneen prozesu biologikoak deskribatu dira.

Egindako lanaren ondorioz, hiru zientzia argitalpen egin dira, eta European Association for Cancer Researchen bi biltzarretan zabaldu da; bata, Manchesterren, 2017an, eta, bestea, Amsterdamen, 2018an.

Tesia garatzeko Saioa Mendazak bi beka jaso ditu: Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaileak prestatzeko laguntzak, doktore-tesiak egiteko, eta Nafarroako Kutxa Fundazioko bikaintasun beka, University of Massachussets Medical School-en (AEB) egonaldi bat egiteko.

Categoría
Vídeo

Lehendakariak Nafarroak biomedikuntzan duen talentua eta gaitasuna txalotu ditu, COVID-19ren aurka borrokatzen ari diren ikertzaileekin izandako topaketan

Egileak
Navarrabiomed
  • Foru Gobernuak 1,1 milioirekin zortzi ikerketa proiektu finantzatu ditu, eta horiei Carlos III.a Osasun Institutuaren funtsak jaso dituzten Nafarroako bi ekimen gehitu behar zaizkie

Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak Foru Komunitateko ikerketa zentro eta institutuak COVID-19ren ondorioak arintzen lagunduko duten alternatibak bilatzeko egiten ari diren "lan ona" aitortu du. Nafarroan 515 eta Espainia osoan, 27.000 hildako baino gehiago eragin dituen gaixotasunari  aurre egiteko funts publikoekin finantzatutako ikerketa horiek zuzentzen dituzten hamar bat ikertzailerekin bildu da gaur goizean.

Topaketan baita ere parte hartu dute Osasun kontseilari Santos Indurainek eta Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko kontseilari Juan Cruz Cigudosak. Bertan, zuzenean jakin ahal izan dute COVI+D Nafarroa Funtsaren laguntzak jaso dituzten proiektuen ikerketaren helburua. Foru Exekutiboak sortu zuen gai horretan ikerketak bultzatzeko asmoarekin, eta maiatzean 1,1, milioi euroko laguntza eman zien Carlos III. Osasun Institutuaren balorazio positiboa izandako zortzi proiekturi. Horrez gain, institutuak Nafarroako beste bi ikerketari 232.000 euroko finantzaketa eman die zuzenean.

Chivitek foroa aprobetxatu nahi izan du Foru Gobernuak berrikuntzarekin eta ikerketarekin duen konpromisoa gogorarazteko, “garapen ekonomiko eta sozialaren eredu gisa”; horretarako, laguntza hauek ez ezik, I+G+b Talka Plana ere atera du, pasa den astean aurkeztu zuena, eta Nafarroa Suspertu 2020-2023 Plana ere bai, azpiegitura teknologikoak hobetzeaz eta eskualdez gaindiko lankidetza sustatzeaz gain. “Nafarroa biomedikuntza arloan liderra izatea nahi dugu, hori gauzatzeko talentua eta gaitasuna ditugulako. Lantzen ari garen arlo estrategikoetako bat da. Ezagutza eta ikerketa transferitzeko gai izan behar dugu garapen industriala eta teknologikoa errazteko”, baieztatu du. Gainera, Nafarroa "I+G+b arloko mapan erreferente" bilakatuko denaren konfiantza du.

Horretarako, Lehendakariak adierazi du Foru Gobernuaren helburua "inbertsioa gehitzen joatea dela, hazkunde-eredurako zutabe gogorrak ezarriaz”. Modu horretan, prestatuta egongo lirateke COVID-19a bezalako etorkizuneko erronkei aurre egiteko.

Lehendakariak gizartearen babesa erakutsi dio ikerketa-lan horri; izan ere, “jakin badaki koronabirusa aztertzen ari zaretenok zer-nolako presioa duzuen, txertoak, tratamenduak eta gure gizartean inpaktu izugarria sortu duen birusaren efektuak arindu ditzaketen bestelako alderdiak lortzeko itxaropen handia dagoelako”. Chivitek ikerketa-lanaren “garaiekiko, zorroztasunekiko eta zehaztasunekiko” errespetua eskatu du; era berean, horren bidez “informazio egiazkoa eta pedagogikoa” sustatzea eskatu du, gizartean oro har, gezurrak eta desinformazioa saihesteko.

Hamar proiektu

Lehendakariarekin batera, Berrikuntzako zuzendari nagusia den Rosario Martinez izan da hitzorduan. Halaber, funts publikoekin finantzaturiko hamar proiektutako ikertzaileek hartu dute parte, tartean honako hauek: Luis Martínez de Morentin, Fermín Mallor Giménez, Borja Sáez Ochoa, Natalia Ramírez Huerto, Jacinto López Sagaseta, Pablo Sarobe Ugarriza, Patricia Fanlo Mateo, David Escors Murugarren, Jesús Castilla Catalán eta Leyre Ruete Ibarrola, Beatriz Lacruz Escaladaren ordezkari gisa. Ordezkaritza horrekin batera proiektuak garatzen ari diren ikerketa-zentro ezberdinetako arduradunak ere bildu dira. Ildo horretan, bertan izan dira Nafarroako Osasun Ikerketa Institutuko (IdiSNA) zuzendari zientifikoa, Mª Rosario Luquin; Lurederra Fundazioaren zuzendaria, Claudio Fernández; eta Navarrabiomed-eko zuzendaria, Íñigo Lasa Uzcudun.

Hamar ikerketaren arduradunek beren lan-ildoen berri eman dute; hala nola, txerto posibleen azterketa eta botika jakin batzuen erabilera, baliabideen kudeaketa, prebentziorako neurrien eta produktuen garapena edo intzidentziaren analisia, betiere, kontuan hartuta ezaugarri soziodemografikoak eta bestelako baldintzak.

COVI+D Funtseko laguntzen deialdiaren bitartez, Foru Exekutiboaren asmoa da Nafarroako berrikuntza sustatzea eta estatu-mailan proiektatzea. Horrez gain, talentu zientifikoa sartu nahi du, laguntza horietan langileak kontratatzeko gastuak ere sartzen dira-eta.

Categoría
Galería de imágenes
Chivite Presidentearen eta COVID-19aren eraginari aurre egiteko hamar proiektutan parte hartzen duten ikertzaileen arteko topaketa.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Topaketaren irudia.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Ezkerretik eskuinera: Santos Induráin, María Chivite eta Juan Cruz Cigudosa
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo
Maria Chivite Presidentearen eta COVID-19aren inguruko proiektuetako ikertzaileen arteko topaketa.