Unidad de Investigación

Onkologia Mediko Traslazionala

Oncología Médica Traslacional

Onkologia Mediko Traslazionaleko Unitateak doitasunezko medikuntzara igarotzeko proiektuak garatzen ditu Nafarroako onkologia medikoaren esparruan.  Horretarako, integratzen ditugu ikerketa traslazionala (klinikaren eta laborategiaren arteko lotura) eta oinarrizko ikerketa (kartzinogenesiaren eta haren progresioaren azterketa biologikoa). Alterazio genetikoen azterketan ardazten da gure lana, bai tumoreen biopsian, bai biopsia likidoan, gaixotasunari aurre egiten lagunduko duten biomarkatzaile molekularrak identifikatu ahal izateko. Gainera, osagai immunea eta tumore-zelulekin duen elkarreragina aztertzen ditugu, immunoterapiako estrategia berrien garapenean giltzarri diren zelula-populazioen ezaugarriak zehazteko.  

Ikerketa ildoak:

  • Odolaren eta plasmaren laginak biltzeko zirkuitua ezartzea eta jarraipena egitea 
  • Ikerketa traslazionaleko proiektuak garatzea
  • Onkologia medikoko egoiliarrei ikerketa translazionalaren arloko prestakuntza ematea
Investigador principal
Área de investigación
Onkologia
Doitasunezko medikuntza, Onkologia Medikoan
Actualidad

Maria Alsina onkologoa eta Iñigo Les barne-medikuntzako espezialista, Navarrabiomed – “la Caixa” Fundazioaren bigarren intentsifikazio-programaren onuradunak

Egileak
F. "la Caixa" y Navarrabiomed
  • Programaren bidez, NOUko espezialista medikuek lanaldiaren zati bat libre utz dezakete, ikerketan aritzeko.

Nafarroako Ospitale Unibertsitaterioko (NOU) Maria Alsina Maqueda eta Iñigo Les Bujanda Navarrabiomedeko intensifikazio bigarren programaren onuradun izan dira,  “la Caixa” Fundazioak finantzatua. Ekimen honen bidez, Nafarroako Ospitale Unibertsitaterioko ikerketa jarduera sustatu, bultzatu eta sendotu nahi da.
“la Caixa” Fundazioak emandako laguntzari esker, bi ikertzaile berri sartu dira Navarrabiomeden onkologiaren eta barne-medikuntzaren arloetan. Programak aurreikusten dituen bi urteetan laguntza, instalazio eta ekipamenduko langileak izanen dituzte, ikerketa zentroan beren proiektuak garatzeko.

Zehazki, deialdiak NOUko lanaldiaren erdia liberatzeko aukera ematen du, Navarrabiomedeko ikerketa jardueretan aritzeko. Horren bidez, zenbait espezialitate medikotako profesionalek ikerketa translazionala garatzeko behar den denbora eta baliabideak izan ditzaten lagundu nahi da, laborategiko oinarrizko ikerketaren eta praktika kliniko asistentzialaren arteko zubi gisa orientatzen dena.
 

Egin beharreko ikerketaren xehetasunak

Intensifikazio-programari esker, Iñigo Les Bujandak Hanturazko eta immunomediatutako Gaixotasunen Unitatea jarri du martxan. Unitate horretan, behaketaren eta zentro anitzeko azterketa prospektibo bat egingo du, immunoterapiarekin tratatutako minbiziak dituzten gaixoen immunitate-erdialdeko kontrako gertaeren iragarle gisa autoantigorputza-multzo batek duen erabilgarritasuna ikertzeko. Era berean, erregistroak, epe laburretik ertainera ustiatu daitezkeen etorkizuneko datu-baseak eta lagin biologikoen bildumak sortzea sustatuko du gaixotasun autoimmune eta autoinflamatorio horietan. Jarduera horiek Barne Medikuntzako Zerbitzuaren ikerketa-jarduera indartuko dute.

Bestalde, Onkologia Mediko Traslazionaleko Unitatetik, Maria Alsina Maquedak jarraipena emango die NOUko Onkologia Medikoko Zerbitzuan hasitako proiektu eta lankidetzei, beharrezko ospitale-zirkuituak jarriko ditu martxan minbizia duten Nafarroako lagin biologikoen bildumak zabaltzeko, eta proiektu berriak minbizia goiz agertzen den 50 urteko paziente gastrointestinalen ikerketa translazionalean, bereziki, zentratuko ditu.
 

Programaren lehen edizioa

2018an, programa honen lehen ediziorako deialdia egin zen, eta Navarrabiomed-en NOUko hainbat zerbitzutako lau espezialista mediko sartzeko aukera eman zuen: Eduardo Albéniz Arbizu (Digestio Zerbitzua), Nicolás Martín-Velilla (Geriatria Zerbitzua), Antonio Viúdez Berral (Onkologia Medikoko Zerbitzua) eta Esozia Arroabarren Alemán (Alergologia Zerbitzua). Gainera, programari esker, Maite Mendioroz Iriarte neurologoaren eta ikertzailearen ikerketa-jarduera sendotu zen, gaur egun Navarrabiomed – Miguel Servet Fundazioko zuzendaria ere bada.
 

Categoría
Galería de imágenes
Maite Mendioroz, Maria Alsina, Iñigo Les e Izaskun Azcona (F. "la Caixa").
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo
Colaboraciones Logotipos
Documentation
Vídeo
Visor 360º
Colaboradores/as
Unidad de investigación / Grupo Vinculado
Contacto

Navarrabiomed-Centro de Investigación Biomédica
Hospital Universitario de Navarra, edificio de investigación.
C/ Irunlarrea 3. 31008 Pamplona, Navarra. España

Gaixotasun inflamatorioak eta immunomediatuak

Inflamatorias

Zeharkako eta diziplina anitzeko profila duen taldea, gaixotasun inflamatorio eta immunomediatuen ikerketa klinikoan eta traslazionalean ardaztua, gaixotasun autoinflamatorioak eta autoimmuneak barne. Azterlan propioak sustatzen ditu, eta zentro anitzen arteko proiektuetan parte hartzen du, estatukoak zein nazioartekoak, behaketa-diseinukoak eta esku hartzekoak. Saiakuntza kliniko finantzatuen zein independenteen sustatzailea izan da. 

Ikerketa ildoak:

•    Gaixotasun autoimmune sistemikoak edo autoinflamatorioak dituzten pazienteen ezaugarriak zehaztea, baita COVID-19ak eragindakoak ere, Nafarroako Ospitaleguneko Gaixotasun Autoimmune Sistemikoen Unitatean artatuak.
•    Kortikoideen eta IL-1aren inhibitzaileen eragikortasunaren azterketak, COVID-19ak eragindako pneumonia kasuetan.
•    Gaixotasun autoimmune sistemiko edo autoinflamatorioekin eta COVID-19ak eragindakoekin lotutako saiakuntza klinikoak sustatzea eta haiekin lankidetzan aritzea.
•    Haurdunaldiko eta puerperioko gaixotasun autoimmuneen ezaugarriak zehaztea (klinikoak eta pronostikoari dagozkionak).
•    Ubeitisa, eskleritisa, epieskleritisa eta begiko hanturazko patologia duten pazienteen ezaugarriak zehaztea (Gaixotasun Autoimmune Sistemikoen Unitatea-Nafarroako Ospitalegunea).
•    Immune checkpoint inhibitors bidez tratatutako minbizidun pazienteen toxikotasun immunomediatuaren arrisku-markatzaileak identifikatzea.

COVID-19ak eragindako nahasmendu autoimmuneak
COVID iraunkorra eta COVID-19ak eragindako nahasmendu autoimmune sistemikoak dituzten pazienteen ezaugarriak zehaztea eta terapia autoinflamatorioak ikertzea.
COVID iraunkorra edo Long COVIDa

Investigador principal
Equipo de investigadores
Área de investigación
Gaixotasun inflamatorio inmuneak eta infekziosoak
Gaixotasun inflamatorioak eta immunomediatuak
Colaboraciones Logotipos
Documentation
Vídeo
Visor 360º
Colaboradores/as
Fanlo Mateo, Patricia
Co-Responsable. Medicina Interna – Hospital Universitario de Navarra
Arnáez Solís, Rubén
Medicina Interna – Hospital Universitario de Navarra
Compains Silva, Esther
Oftalmología – Hospital Universitario de Navarra
Elejalde Guerra, Iñaki
Medicina Interna – Hospital Universitario de Navarra
Gil Sáenz, Francisco José
Pediatría – Hospital Universitario de Navarra
Gonzalo Lázaro, María
Geriatría – Hospital Universitario de Navarra
Heras Mulero, Henar
Oftalmología – Hospital Universitario de Navarra
Larequi García, Amparo
Medicina Interna – Hospital Universitario de Navarra
Méndez López, Iván
Medicina Interna – Hospital Universitario de Navarra
Unidad de investigación / Grupo Vinculado
Contacto

C/ Irunlarrea 3
Navarrabiomed-Centro de Investigación Biomédica
Complejo Hospitalario de Navarra
31008 Pamplona, Navarra. España

Proteinen kristalografia eta immunologia estrukturala

Proteinen kristalografia

Proteinen Kristalografia eta Immunologia Estrukturala Unitateak mikrobio eta tumore jatorriko antigenoen aurkezpena eta loturiko erantzun inmunea erregulatzen duten oinarri molekularrak ikertzen ditu. 

Horretarako, ikerketa-taldeak, besteak beste, proteina-ingeniaritzako eta egitura-determinazioko teknikak konbinatzen ditu, hala nola X izpien kristalografia.

Burutzen diren azterketen bitartez, orain arte deszifratu gabeko antigenoen aurkezpenean inplikaturiko mekanismoak eta bideak erakutsi nahi dira, era horretan, antigeno arraroen sentikortasun-egoeretan erantzun inmunearen egungo mapa osatuaz. Taldearen helburuak dira emaitzek minbiziaren eta infekzio-jatorriko gaixotasunen tratamenduan aukera terapeutiko berriak sortzen lagundu ahal izatea.
 

Ikerketa-lerroak eta interes-eremuak:    

  • TCR-pMHC egitura eta Fab-antigenoa.
  • Mimetismo molekularra (molekular mimicry).
  • Antigenoak aztertzeko egitura-oinarriak.
  • Sistema immunearen osagaien egitura-bereizmena.
  • Patologia-ostalaria interakzioa. 
  • Txertoen garapena.
     
Investigador principal
Área de investigación
Proteinen egitura
Sistema inmunearen aldaketa molekularrak deszifratzea
Actualidad

Navarrabiomedeko Proteinen Kristalografia eta Immunologia Estrukturalaren Unitateak 1. motako diabetesaren garapenean inplikatutako autoimmunitate-mekanismoak deszifratzen ditu

Egileak
Navarrabiomed

•   Gaur, azaroak 14, Diabetearen Nazioarteko Eguna ospatzen da


Navarrabiomedeko Proteinen Kristalografia eta Immunologia Estrukturalaren Unitateak mekanismo molekular berri bat azaldu du. Mekanismo horren bidez, pankreako peptidoek T zelula autoimmuneak erakartzen dituzte. Horrek haien ohiko funtzionamendua oztopatzen du, eta 1. motako diabeteari lotutako intsulina-defizit ezaguna eragiten du. Pankreako ehunaren aldaketa horrek eragiten du patologia autoinmune. Nafarroan urtero 60 diagnostiko berri inguru izaten dira.

Zehazki, Jacinto López Sagaseta buru duen Navarrabiomed taldeak, proteinen ingeniaritzako teknikekin eta X izpien kristalografiarekin, zelula autoerreaktibo horietako proteinen eta azterketa autoinmune horretan parte hartzen duten pankreen arteko kontaktuak identifikatzea lortu du. Emaitza horiek eman dira ezagutzera “Frontiers in Immunology" aldizkarian, gai horretan espezializatutako nazioarteko zientzia-aldizkarian.

2020tik 2022ra bitartean garatu zen ikerketa, eta lankidetza estua izan du Bartzelonako Hospital Clínic-IDIBAPS -ko Patogenia eta Autoinmunitatearen Tratamendurako taldearekin, Pere Santamaria doktorearekin, eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak, Generalitat de Catalunyak, Carlos III Osasun Institutuak, eta Canadian Institutes of Health Research Agentziak finantzatu du.

Ikerketaren garapena

Proteinen formaren eta beste proteina eta molekula biologiko batzuekin (DNA, RNA, lipidoak, etab.) dituen loturen egitura-azterketa diziplina zientifiko Jacinto López Sagasetaren eskutik ezarri zen lehenbizikoz Nafarroan. Ikertzaile horrek, aurreko aldietan ere, biologia estrukturalaren eta immunologiaren arloko ikerketen buru izan da nazioarteko zentroetan, hala nola Chicagoko Unibertsitatean eta GSK Vaccinesen.

Azterketa horiek egiteko, Unitateko lantaldeak proteinak ekoizten dituzten zelula-fabrikak erabiltzen ditu. Ekoitzi ondoren, proteina horiek produkzioan dauden gainerako osagaietatik isolatzen dira teknika kromatografikoen bidez, eta ondoren kristalizatu egiten dira, hitzez hitz. Intereseko proteinek eratutako kristal horiek dira interakzio autoimmune horren egitura-azterketa eta hatz-aztarnaren definizioa ahalbidetzen dutenak, hori guztia zehaztasun atomikoarekin; izan ere, X izpien difrakzioari esker, molekulak (proteinak bezala) Angstroms-en doitasunarekin beha daitezke (Angstrom bat milimetro-hamarrenaren baliokidea da), eta horregatik deitzen zaio resoluzio atomikoa. Horrela, orain aurkeztu den ikerketak aukera eman du sistema immunitarioko zelula horiek (T zelulak) pankreako proteinen eta peptidoen artean ezartzen dituzten kontaktuak banan-banan ezagutzeko. Molekularen eta egituraren azterketa hori funtsezkoa da zelula horiek aktibatzeko, ondoren pankrean izango duten eragin kaltegarrirako eta, ondorioz, intsulina-urritasunerako.

Aurkikuntza horiek aurrerapen nabarmena dakarte 1. motako diabetesa bezalako gaixotasun autoimmuneen ezagutzan. “Emaitzek sistema immunitarioko zelulen eta orain arte ezezagunak ziren pankrearen arteko interakzio-mekanismoak erakusten dituzte, eta horrek terapia farmakologiko berriak diseinatzeko aukera eman lezake”, adierazi du López Sagasetak.

1. motako diabetesa diagnostikatutako 2.218 paziente Nafarroan

Aurtengo maiatzean, Nafarroan diabetesa diagnostikatutako paziente bizien kopurua 42.004koa zen, eta horietatik 2.218 Mellitus Diabetea (DM) 1. motako eta 39.786 2. motako Mellitus Diabetesa diagnostikatutako pazienteei dagozkie.

 
Argazkia: Ikerketan parte hartu duten Navarrabiomedeko ikertzaile-taldea.
Ezkerretik eskuinera: Sergio Morales, Adela Rodríguez, Nerea Ugidos, Jacinto López, Alejandro Urdiciain eta Elena Erausquin. Ez dago argazkian: Gilda Ditchiara.

 

Categoría
Galería de imágenes
Sergio Morales, Adela Rodríguez, Nerea Ugidos, Jacinto López, Alejandro Urdiciain y Elena Erausquin. Ausente en la foto: Gilda Dichiara.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo

NUP eta Navarrabiomed, Banco Santanderrek 160.000 eurorekin finantzatutako COVID-19ari buruzko proiektu baten buru

Egileak
Navarrabiomed
  • Kataluniako beste lau erakunde ere parte hartzen ari dira koronabirusa neutralizatzeko propietateak dituzten molekulak garatzea xede duen proiektu horretan

Supera Covid-19 Funtsak, Banco Santanderrek Santander Universidadesen bitartez eta Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziarekin eta Ikerketa Zientifikoen Goi Mailako Zentroarekin (CSIC) lankidetzan abiarazitakoak, 160.000 euro eman ditu COVID-19ari buruzko ikerketa-proiektu bati diruz laguntzeko. Partzuergo batek jarri du martxan proiektu hori, Navarrabiomedeko eta Kataluniako beste lau erakundetako zenbait ikertzailek osatuak, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) koordinaziopean. Proiektu horren helburua da gaixotasun hori eragiten duen SARS-CoV-2 koronabirusa neutralizatzeko propietateak dituzten molekulak garatzea, infekzioaren larritasuna dela-eta ospitaleratzea eta gainbegiratze klinikoa behar duten pazienteen tratamendurako.

Molekula horiek ACE-2 hartzailearen peptido espezifikoetan oinarritzen dira, eta gai SARS-CoV-2aren infekzio-ahalmena murrizteko edo deuseztatzeko. “Birusa ainguratzeko erabiltzen den giza hartzailearen eremua erreproduzitzen duten molekulak dira —azaldu du proiektuaren buru den ikertzaileak, Jacinto López Sagasetak, Navarrabiomed Ikerketa Biomedikoko Zentroko Proteinen Kristalografia Unitatekoa denak—. Moldeko eremu horretatik molekulak sortu nahi ditugu, baina birus-partikularekin lotzeko gaitasun handiagoarekin; horrela, zaildu eginen lukete birusa hartzaile naturalari lotzea eta, ondorioz, infekzioak aurrera egitea”. Ikertzailearen arabera, molekula horiek “infekzioaren prozesua eta abiadura arintzeko gai diren botikak diseinatzen laguntzen ahal dute, eta, ondorioz, gaixoaren errekuperazio klinikoa erraztu”.

Hamabi hilabeteko iraupena izanen duen proiektu hori garatzeko, partzuergo bat eratu da, zenbait diziplinatako ikertzaileak biltzen dituena: sintesi kimikoa, proteinen ingeniaritza, egiturazko analisia, biologia zelularra, bai eta BSL3 biosegurtasun-baldintzetako adituak ere (laugarren eskalako laborategietarako biosegurtasuneko hirugarren maila), molekula horien potentziala testatu ahal izateko. Zehazki, Navarrabiomed eta NUPez gain, Bartzelonako lau ikerketa-erakundek hartzen dute parte: IRB Barcelona (Ikerketa Biomedikoko Institutua), IQAC-CSIC (Kimika Aurreratuko Kataluniako Institutua), CIBER-BBN (Sareko Ikerketa Biomedikoko Zentroa Bioingeniaritzaren, Biomaterialen eta Nanomedikuntzaren arloetan), eta IRTA (Nekazaritzako Elikagaien Ikerketako eta Teknologiako Institutua). Navarrabiomeden kasuan, Jacinto López Sagasetaz gain, honako hauek hartzen dute parte ikerketan: Gilda Dichiara Rodríguez, Elena Erausquin Arrondo eta Ane Ochoa Echevarría, Proteinen Kristalografia Unitateko kideak.

Jacinto López Sagasetaren hitzetan, partzuergoko kideek espero dute “inhibizio efikazia handiko molekulak izateak pandemiaren eragin sozioekonomikoa leuntzen lagunduko duela, SARS-CoV-2aren edo arriskutsuak izan daitezkeen eta antzeko sarbideak dituzten beste koronabirus batzuen iraunkortasuna eta/edo etorkizuneko agerraldiak kontuan hartuta”.

8,5 milioiko funtsa

Covid-19 Supera Funtsak 8,5 milioi euroko zuzkidura du guztira, eta zenbait erakunderen proiektuetara bideratu da, hain zuzen, Covid-19aren aurkako borrokan hiru ardatz estrategiko hauen arabera garatutakoetara: birusari eta haren prebentzioari buruzko ikerketa aplikatua, eragin soziala eta unibertsitateen gaitasun teknologikoa indartzea, eta arrakala digitala murriztea. Zehazki, 700 proposamen aurkeztu zituzten, eta horietatik 35 aukeratu dituzte birusaren aurkako ikerketa aplikatua egiteko; 5 milioi euroko zuzkidura du ardatz horrek. Gainera, milioi bat euro inguru banatu zaizkie eragin sozialeko hamabi proiekturi. Eta, azkenik, 2,5 milioi euro bideratu dira egoera sozioekonomiko ahulean dauden Espainia osoko unibertsitateko gazteei 5.000 ordenagailu inguru, Interneterako 15.000 konektibitate-irtenbide eta web-kamerak emateko.

Categoría
Documentación

Lehendakariak Nafarroak biomedikuntzan duen talentua eta gaitasuna txalotu ditu, COVID-19ren aurka borrokatzen ari diren ikertzaileekin izandako topaketan

Egileak
Navarrabiomed
  • Foru Gobernuak 1,1 milioirekin zortzi ikerketa proiektu finantzatu ditu, eta horiei Carlos III.a Osasun Institutuaren funtsak jaso dituzten Nafarroako bi ekimen gehitu behar zaizkie

Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak Foru Komunitateko ikerketa zentro eta institutuak COVID-19ren ondorioak arintzen lagunduko duten alternatibak bilatzeko egiten ari diren "lan ona" aitortu du. Nafarroan 515 eta Espainia osoan, 27.000 hildako baino gehiago eragin dituen gaixotasunari  aurre egiteko funts publikoekin finantzatutako ikerketa horiek zuzentzen dituzten hamar bat ikertzailerekin bildu da gaur goizean.

Topaketan baita ere parte hartu dute Osasun kontseilari Santos Indurainek eta Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko kontseilari Juan Cruz Cigudosak. Bertan, zuzenean jakin ahal izan dute COVI+D Nafarroa Funtsaren laguntzak jaso dituzten proiektuen ikerketaren helburua. Foru Exekutiboak sortu zuen gai horretan ikerketak bultzatzeko asmoarekin, eta maiatzean 1,1, milioi euroko laguntza eman zien Carlos III. Osasun Institutuaren balorazio positiboa izandako zortzi proiekturi. Horrez gain, institutuak Nafarroako beste bi ikerketari 232.000 euroko finantzaketa eman die zuzenean.

Chivitek foroa aprobetxatu nahi izan du Foru Gobernuak berrikuntzarekin eta ikerketarekin duen konpromisoa gogorarazteko, “garapen ekonomiko eta sozialaren eredu gisa”; horretarako, laguntza hauek ez ezik, I+G+b Talka Plana ere atera du, pasa den astean aurkeztu zuena, eta Nafarroa Suspertu 2020-2023 Plana ere bai, azpiegitura teknologikoak hobetzeaz eta eskualdez gaindiko lankidetza sustatzeaz gain. “Nafarroa biomedikuntza arloan liderra izatea nahi dugu, hori gauzatzeko talentua eta gaitasuna ditugulako. Lantzen ari garen arlo estrategikoetako bat da. Ezagutza eta ikerketa transferitzeko gai izan behar dugu garapen industriala eta teknologikoa errazteko”, baieztatu du. Gainera, Nafarroa "I+G+b arloko mapan erreferente" bilakatuko denaren konfiantza du.

Horretarako, Lehendakariak adierazi du Foru Gobernuaren helburua "inbertsioa gehitzen joatea dela, hazkunde-eredurako zutabe gogorrak ezarriaz”. Modu horretan, prestatuta egongo lirateke COVID-19a bezalako etorkizuneko erronkei aurre egiteko.

Lehendakariak gizartearen babesa erakutsi dio ikerketa-lan horri; izan ere, “jakin badaki koronabirusa aztertzen ari zaretenok zer-nolako presioa duzuen, txertoak, tratamenduak eta gure gizartean inpaktu izugarria sortu duen birusaren efektuak arindu ditzaketen bestelako alderdiak lortzeko itxaropen handia dagoelako”. Chivitek ikerketa-lanaren “garaiekiko, zorroztasunekiko eta zehaztasunekiko” errespetua eskatu du; era berean, horren bidez “informazio egiazkoa eta pedagogikoa” sustatzea eskatu du, gizartean oro har, gezurrak eta desinformazioa saihesteko.

Hamar proiektu

Lehendakariarekin batera, Berrikuntzako zuzendari nagusia den Rosario Martinez izan da hitzorduan. Halaber, funts publikoekin finantzaturiko hamar proiektutako ikertzaileek hartu dute parte, tartean honako hauek: Luis Martínez de Morentin, Fermín Mallor Giménez, Borja Sáez Ochoa, Natalia Ramírez Huerto, Jacinto López Sagaseta, Pablo Sarobe Ugarriza, Patricia Fanlo Mateo, David Escors Murugarren, Jesús Castilla Catalán eta Leyre Ruete Ibarrola, Beatriz Lacruz Escaladaren ordezkari gisa. Ordezkaritza horrekin batera proiektuak garatzen ari diren ikerketa-zentro ezberdinetako arduradunak ere bildu dira. Ildo horretan, bertan izan dira Nafarroako Osasun Ikerketa Institutuko (IdiSNA) zuzendari zientifikoa, Mª Rosario Luquin; Lurederra Fundazioaren zuzendaria, Claudio Fernández; eta Navarrabiomed-eko zuzendaria, Íñigo Lasa Uzcudun.

Hamar ikerketaren arduradunek beren lan-ildoen berri eman dute; hala nola, txerto posibleen azterketa eta botika jakin batzuen erabilera, baliabideen kudeaketa, prebentziorako neurrien eta produktuen garapena edo intzidentziaren analisia, betiere, kontuan hartuta ezaugarri soziodemografikoak eta bestelako baldintzak.

COVI+D Funtseko laguntzen deialdiaren bitartez, Foru Exekutiboaren asmoa da Nafarroako berrikuntza sustatzea eta estatu-mailan proiektatzea. Horrez gain, talentu zientifikoa sartu nahi du, laguntza horietan langileak kontratatzeko gastuak ere sartzen dira-eta.

Categoría
Galería de imágenes
Chivite Presidentearen eta COVID-19aren eraginari aurre egiteko hamar proiektutan parte hartzen duten ikertzaileen arteko topaketa.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Topaketaren irudia.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Ezkerretik eskuinera: Santos Induráin, María Chivite eta Juan Cruz Cigudosa
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo
Maria Chivite Presidentearen eta COVID-19aren inguruko proiektuetako ikertzaileen arteko topaketa.
Visor 360º
Bisita 360º
Proteinen kristalografia
Laborategi
Unidad de investigación / Grupo Vinculado
Contacto
Proteinen kristalografia

Navarrabiomed - Centro de investigación biomédica
Complejo Hospitalario de Navarra, edificio de investigación.
Calle Irunlarrea, 3. 31008 Pamplona, Navarra, España.

Kardiologia traslazionala

Kardiologia traslazionala

Kardiologia Translazionaleko Ikerketa Unitatea Navarrabiomed Ikerketa Zentroko oinarrizko ikerlariek eta Nafarroako Ospitale Guneko Bihotzaren Arlo Klinikoko ikerlari klinikoek osatzen dute. Helburu nagusia da patologia-mota kardiobaskular ezberdinetan (bihotzeko gutxiegitasuna, aorta-estenosia, gutxiegitasun aortikoa, balbulopatia mitrala) diana terapeutiko berriak aztertzea. 

Ikerketa-proiektuak egiten eta garatzen modu aktiboan esku hartzen du honako hauekin: Nancy-ko (Frantzia) Ikerketa Klinikoaren Zentroa, Parisko INSERM U1138, Toulouseko INSERM UMR1048 eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea.

Investigador principal
Área de investigación
Kardiologia
Helburu terapeutiko berrien azterketa patologia-mota kardiobaskular ezberdinetan
Actualidad

Vanessa Arrietak bere doktore tesia defendatuko du, astelehenean, azaroak 28

Egileak
Navarrabiomed
  • Vanessa Arrieta Paniaguak, Navarrabiomedeko Kardiologia Translazionaleko Unitateko doktoretza aurreko ikertzaileak, Nafarroako Unibertsitate Publikotik egindako doktore tesia irakurriko du datorren astelehenean, azaroaren 28an, 12:00etan, Navarrabiomedeko Ekitaldi Aretoan.

Doktore lana, “ST2-aren eginkizuna miokardio-fibrosian, aorta-estenosi larrian” izenekoa, Navarrabiomeden eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalean egin da, Natalia López Andrés Kardiologia Translazionaleko Unitateko ikertzaile nagusiaren zuzendaritzapean.

Aorta-estenosia Europako eta Ipar Amerikako balbula-kardiopatia ohikoena da, eta 65 urtetik gorako populazioaren %2-7ri eragiten dio, eskualdearen arabera. Gaur egun, ez dago gaixotasunaren bilakaera geldiaraztea edo leheneratzea lortzen duen tratamendu medikorik; beraz, balbula-aortaren ordezkapena (kirurgikoa edo perkutaneoa) sintomak edo bentrikuluaren disfuntzioa agertzen direnean ematen den tratamendua da.

Gaixotasun horrek aorta-balbula pixkanaka estutzea eragiten du, eta, presio-gainkargaren ondorioz, ezkerreko bentrikuluaren hipertrofia eragiten du. Prozesu horretan, miokardioko fibrosiak eginkizun fisiopatologiko garrantzitsua du, eta eginkizun pronostikoa baita ere. Hasieran, miokardio-fibrosia konpentsazio-mekanismo baten parte da, baina fase aurreratuetan ordezkapen-fibrosi fokal bat agertzen da, eta horrek bentrikulu-disfuntzioa eta bihotz-gutxiegitasuna eragiten ditu. Prozesu horien azpian dauden mekanismo fisiopatologikoak ez dira guztiz ezagutzen.

Ordezteko foku-fibrosia erresonantzia magnetiko (RMN) kardiakoaren bidez hauteman eta kuantifika daiteke, adierazle berantiarreko sekuentziekin (RT). Frogatu denez, aorta-estenosi larria duten gaixoetan RTak agertzeak heriotza-tasa eta eboluzio kliniko negatiboa iragartzen ditu paziente horiek. Hala ere, RMN teknika garestia da eta eskuragarritasun mugatua du; beraz, ez da erabiltzen paziente-talde horren jarraipenean ohiko praktika klinikoan.

Tesi honen hipotesia hau da: ST2 disolbagarriaren maila (sST2), fibrosi-prozesuari eta miokardio-birmoldaketari lotutako biomarkatzailea, handia da aorta-estenosiaren kasuan, eta pronostiko-balioa izan dezake. Zehazki, azterketa honetan sST2-ak miokardio-fibrosian aorta-estenosi larrian duen zeregina aztertzen da.


Ikerketaren garapena eta emaitzak

Lana ikuspegi translazionaletik planteatzen da, eta helburu bikoitza du. Lehenik eta behin, aorta-estenosi larrian sst2-aren funtzio fisiopatologikoa sakondu nahi da. Horretarako, azterketa proteomiko bat egin da sST2-k giza fibroblasto kardiakoetan modulatutako proteinak aztertzeko, eta giza fibroblasto kardiakoetan sST2 ekintzaren in vitro ondorioak ikertu dira. Emaitzak in vitro baliozkotu dira presio-gainkarga duen arratoi-eredu batean eta aorta-estenosia zuten eta ebakuntza egin zitzaien pazienteen biopsia miokardikoetan.

Era berean, frogatu egin da sST2-ak funtzio deletereoa duela giza fibroblasto kardiakoetan. Alde batetik, zelularen funtzio mitokondrialari eragiten dio, eta, hala, oxidazio-estresa eta molekula proinflamatorioen sintesia handitu egiten dira. Bestetik, miofibroblastoekiko bereizketa sustatzen du, eta molekula profibrotikoen sintesia handitzen du. Aurkikuntza horiek aorta-estenosia zuten pazienteen animalia-ereduan eta miokardio-biopsietan baliozkotu ziren.

Hala, bada, bihotzeko RMNean RT duten aorta-estenosi larria duten pazienteek sST2-maila nabarmen handiagoa dute odolean RTrik gabekoek baino. Odoleko sST2-mailek korrelazio positiboa dute aorta-estenosi larria duten pazienteen RT masarekin eta VI masarekin. sST2 maila handiei esker, aorta-estenosi larria eta RT duten pazienteak identifika daitezke, bihotzeko RMNrik egin beharrik gabe, ohiko praktika klinikoan aplikatzeko moduan.


Emaitzen hedapena

Egindako lanak zientzia-argitalpenak ekarri ditu: 2019an, Clinical Science aldizkarian, “Soluble ST2 promotes oxidative stress and inflammation in cardiac fibroblasts: an in vitro and in vivo study in aortic stenosis”, eta 2020an, Cells aldizkarian, “Soluble St2 Induces Fibrcoleuropinis”.   
Gainera, emaitzak Espainiako eta nazioarteko hainbat biltzarretan zabaldu dira, hala nola Bilboko SEC Kongresuan (2015ean eta 2017an), Amsterdamgo 29th EACTS Annual Meeting-en, 2015ean edo Parisko Heart Failure Congress-en, 2017an.
 

Categoría
Galería de imágenes
Vanessa Arrieta Paniagua, Navarrabiomedeko Kardiologia Translazionaleko Unitateko doktoretza aurreko ikertzailea eta NOUko Kardiologia serbitzuko medikua
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo

Jaime Ibarrola identifica en su tesis doctoral el papel de una hormona en el desarrollo de una enfermedad valvular cardíaca

Egileak
UPNA

El bioquímico Jaime Ibarrola Ulzurrun (Pamplona, 1991) ha demostrado, por primera vez, la implicación de una hormona en el desarrollo del prolapso de la válvula mitral, una enfermedad de las válvulas del corazón que causa insuficiencia cardiaca, y el efecto beneficioso del uso de una serie de fármacos que bloquean los efectos de aquella. “El tratamiento con los fármacos conocidos como antagonistas del receptor mineralocorticoide o ARMs emerge como una opción prometedora para reducir el remodelado de la válvula mitral en esta enfermedad, para la que la única solución actualmente es la intervención quirúrgica”, afirma el autor de esta investigación, con la que se ha doctorado en la Universidad Pública de Navarra (UPNA).

La válvula mitral separa las dos cámaras (aurícula y ventrículo) del lado izquierdo del corazón. En un prolapso de la válvula mitral, las valvas de la válvula sobresalen (prolapsan) dentro de la aurícula izquierda, durante la contracción del corazón. En ocasiones, el prolapso de la válvula mitral provoca que se pierda sangre hacia el atrio del ventrículo, lo que se denomina insuficiencia valvular mitral. En la mayor parte de los casos, el prolapso de la válvula mitral, una de las enfermedades de las válvulas cardiacas más comunes al afectar a más de 176 millones de personas en el mundo, no pone en riesgo la vida y no necesita tratamiento ni cambios en el estilo de vida. Sin embargo, algunas personas requieren tratamiento. “A día de hoy, no existe ningún tratamiento farmacológico y la única solución disponible es la intervención quirúrgica”, apunta Jaime Ibarrola, cuya tesis doctoral fue dirigida por Natalia López Andrés, investigadora principal de la Unidad de Cardiología Traslacional de Navarrabiomed (centro mixto de investigación biomédica de la UPNA y el Gobierno de Navarra).

Nuevas dianas terapéuticas

La investigación obedece a la necesidad de estudiar “nuevos mecanismos y nuevas dianas terapéuticas, encaminadas a la búsqueda de nuevos tratamientos farmacológicos para esta enfermedad”. “Los mineralocorticoides son unas hormonas secretadas por el organismo, de las que la principal y más potente es la aldosterona. Esta vía de la Aldosterona/Receptor Mineralocorticoide o Aldo/RM promueve la fibrosis cardíaca. Además, una gran cantidad de estudios han demostrado la implicación de esta vía en numerosas patologías cardiacas. En la actualidad, los fármacos ARMs bloquean los efectos de dicha vía e importantes estudios clínicos han mostrado que también mejoran la función del corazón mediante la disminución de la fibrosis cardiaca”, describe Jaime Ibarrola, quien pudo realizar su investigación gracias a las ayudas predoctorales de la UPNA y a los fondos de un proyecto europeo.

Su hipótesis de trabajo consistió en que la vía Aldo/RM podría jugar “un papel en el desarrollo del prolapso de la válvula mitral, modulando la activación y diferenciación celular”. “Además, actuar sobre la vía de la Aldo/RM podría ser una nueva diana terapéutica en esta dolencia y el bloqueo de esta vía con los fármacos ARMs podría prevenir las alteraciones de la válvula mitral asociadas con esta enfermedad. Los resultados demostraron, por primera vez, la implicación de la vía Aldo/MR en el desarrollo de la citada enfermedad y el efecto beneficioso del uso de estos fármacos”, concluye el investigador, cuya tesis doctoral ha sido calificada con sobresaliente “cum laude”.

Breve currículum

Antes de doctorarse en la UPNA, Jaime Ibarrola cursó sucesivamente en la Universidad de Navarra el grado en Bioquímica y el Máster en Investigación Biomédica. En la actualidad, trabaja como investigador posdoctoral en el Instituto de Investigación de Cardiología Molecular de la Universidad Tufts, en Boston (Estados Unidos).

Durante la realización de su tesis doctoral, Jaime Ibarrola completó dos estancias, como investigador, en el Centro de Investigación Cordeliers de la Universidad de La Sorbona, en París (Francia). Además, los resultados de su tesis han sido dados a conocer en ocho congresos internacionales celebrados en Alemania, España, Francia e Irlanda. Además, es autor de una decena de artículos de investigación publicados en revistas científicas internacionales.

Categoría
Galería de imágenes
Jaime Ibarrola
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo
Colaboraciones Logotipos
Documentation
Colaboraciones
Colaboraciones externas
Vídeo
Endokarditis infekziosoa
Natalia
López Andrés
Ikerlari nagusia
Visor 360º
Bisita 360º
Kardiologia traslazionala
Laborategi
Colaboradores/as
Álvarez Asiain, Virginia
Hospital Universitario de Navarra
Arrieta Paniagua, Vanessa
Hospital Universitario de Navarra
Beunza Puyol, Mª Teresa
Hospital Universitario de Navarra
Ciriza Esandi, Mercedes
Hospital Universitario de Navarra
Conty Cardona, Aritza
Hospital Universitario de Navarra
Escribano Arellano, Elena
Hospital Universitario de Navarra
García de la peña Urtasun, Amaia
Área de Salud de Estella
Navarro Echeverría, Adela
Hospital Universitario de Navarra
Roy Añón, Ignacio
Hospital Universitario de Navarra
Sádaba Cipriain, Alba
Hospital Universitario de Navarra
Sádaba Sagredo, Rafael
Hospital Universitario de Navarra
Tiraplegui Garjon, Carolina Rosa
Hospital Universitario de Navarra
Unidad de investigación / Grupo Vinculado
Contacto
Kardiologia traslazionala

Navarrabiomed - Centro de investigación biomédica
Complejo Hospitalario de Navarra, edificio de investigación.
Calle Irunlarrea, 3. 31008 Pamplona, Navarra, España.

Medikuntza genomikoa

Medikuntza Genomikoa

Medikuntza Genomikoaren Unitatearen helburua da giza genoma osoa (WGS) aztertzeko teknologia ezartzea osasun-sare publikoan, eta hori erreminta kliniko, ikerketako eta garapeneko tresna bezala, Nafarroan zehaztapen-medikuntzarekin lotuta. Nafarroako Gobernuko Industria Departamentuak finantzaturiko ikerketa-proiektuen ondorioz sortu zen, eta taldea honako hauek osatzen dute: baliabide propioak (zuzendaria, kontseilari genetikoa eta genetista eta laborategiko teknikaria), Nafarroako Ospitale Guneko aditu klinikoak (20 espezialitate ezberdinetako koordinatzaileak) eta beste Unitateetako (Bioinformatika) eta Plataformetako  langileak eta proiektuaren aholkulariak. Gaur egun, lau ikerketa-lerro nagusi ditu irekita, eta duen gune solidoak gai horren inguruan etorkizunean beharrezkoak izango diren garapenak mantentzeko aukera ematen du. 

Ikerketa-lerroak: 

  • Gene berriak eta/edo aldaera genetikoak identifikatzea, oinarri genetikoko patologiak bultzatzen dituztenak, gaixotasun arraroak dituzten gaixoengan.
  • Inpaktu kliniko diagnostiko, pronostiko, terapeutiko, arrisku pertsonalaren iragarle eta erreproduktibo altuko aldaketa genomikoak identifikatzea gaixoengan eta minbiziaren azpimotak. 
  • Botiken aurreko erantzuna aldatzeko aldaera genomikoak identifikatzea (Farmakogenomikoa).
  • Analisi bioinformatikoaren tresna berriak garatzea laguntzako analisi genomikoak ezartzeko Osasun Sistemetan (Bioinformatikako Unitatearekin lankidetzan). 
Investigador principal
Área de investigación
Medikuntza Genomikoa
Giza genoma osoa (WGS) aztertzeko teknologia ezartzea
Actualidad

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioak sekuentziazio genomiko osoa integratu du Pediatria Zerbitzuan, medikuntza pertsonalizatua eta doitasunezkoa eskaintzeko

Egileak
Navarrabiomed

•    Asistentzia-zirkuitua NAGENPediatrics ekimen pilotuaren ondorioz jarri da abian


 

Pediatriako pazienteen sekuentziazio genomikoa ikerketaren esparrutik asistentzia-praktikara eramaten da, Genetika, Pediatria eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Zuzendaritzaren arteko koordinazioari esker. Ekimen horren buru Josune Hualde izan da, NOUeko pediatra eta Navarrabiomed ikerketa biomedikoko zentroko Medikuntza Genomikoko Unitateko ikertzailea. 

Navarrabiomed ikerketa biomedikoko zentroa NAGENPediatrics proiektuaren burua izan da 2020tik 2022ra, Osasunbideko paziente pediatriakoetan analisi genomikoko teknologiaren erabilera integratzeko.

2023. urtean zehar, teknika aurreratu horretaz baliatuko dira lau hilabete bitarteko haurrak, gaixotasun genetikoaren susmo handiarekin jaio direnak edo orpoaren ohiko proban emaitza positiboa izan dutenak. Metodologia horren bidez, aldatutako aldagai genomikoak identifikatu ahal izango dira, eta, hala, gaixotasun genetikoak garaiz diagnostikatuko dira.

Zirkuitu honen abantaila nagusia da oso azkar lortzen direla emaitza genomikoak, eta horrek, garrantzi handia du pazienteari aurre egiteko. Izan ere, tratamendu pertsonalizatuak garaiz ezartzea ahalbidetzen du, eta hainbat espezialitatetan arreta integratzea eta tratamendu, zainketa eta jarraipen plan pertsonalizatu eta adostu baten bidez modu integralean ekitea.

NAGEN Pediatrics proiektua, NAGEN programaren esparruan garatu egin da, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak 2020an I+Gko proiektu estrategikoak egiteko laguntza-deialdian hautatu zen. Proiektuak 1.450.819 euroko finantzaketa jaso du, 2020 eta 2022 bitartean garatzeko. Nafarroako Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren laguntzari esker, NAGENPediatrics-ek genoma osoaren sekuentziazio- eta analisi-teknologia aplikatzen saiatu da Osasunbidean. Orain, proiektuaz haratago jarri da abian asistentzia-praktikan.


NOUko Asistentzia-zirkuitua

Ainhoa Icetak eta Alberto Valientek, hurrenez hurren, Pediatria eta Genetika Zerbitzuetako arduradunek, NOUko zuzendaritza-taldearekin batera, modu koordinatuan lan egin dute laguntzaezartzea errazteko. “Diagnostiko zehatz eta goiztiar horiek zuzeneko eragina izango dute familietan; izan ere, murriztu egiten da familiek egin ohi zuten “odisea diagnostikoa”, eta osasun-sistema iraunkorragoa bultzatzen du, alferrikako probak edo tratamenduak saihestuz”, adierazi du Izetak.

Ospitaleko Zuzendaritzarentzat, ikerketa honetan lortutako ezagutza pazienteen arreta klinikora transferitzeak laguntzen du doitasun handiagoko medikuntza garatzen, baliabideen erabileran eraginkorragoa eta pazientearentzat eta bere familiarentzat kalitate hobekoa garatzen.


NAGENPediatrics proiektua

NAGENPediatrics-ek, Navarrabiomed ikerketa biomedikoko zentroa buru duela, 266 familia parte-hartzailetako 758 pertsonaren genoma sekuentziatu du, eta aztertutako haurren herenean diagnostiko genetikoa egin da 18 eguneko batez besteko denboran.

NAGENPediatrics NAGEN programaren parte da. Navarrabiomedek 2016. urteaz geroztik garatu eta Nafarroako Gobernuak finantzatu du, eta Osasunbidean pertsona eta patologia zehatzetan genoma sekuentziatu eta aztertzea du helburu.


Argazkia, ezkerretik eskuinera: Maite Mendioroz (Navarrabiomed), Alberto Valiente (Genetika, NOU), Ainhoa Iceta eta Josune Hualde (Pediatria, NOU), Amaya Bengoa (Genetika, NOU) y Alfredo Martínez (NOU).

Categoría
Galería de imágenes
Maite Mendioroz (Navarrabiomed), Alberto Valiente (Genética, HUN), Ainhoa Iceta y Josune Hualde (Pediatría, HUN), Amaya Bengoa (Genética, HUN) y Alfredo Martínez (HUN), personal directivo del HUN y Navarrabiomed con los y las profesionales de los Servicio
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo

Josune Hualdek NAGEN PEDIATRICS aurkeztu du medikuntza pertsonalizatuko webinar batean, Nafarroako Gobernuak antolatua

Egileak
Navarrabiomed
  • Cigudosa kontseilariak medikuntza tipo horren abantailak azaldu dizkie gaixoen elkarte, profesionalei eta orokorrean gizarteari

Juan Cruz Cigudosa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitalerako kontseilariak gaur “Nire genoma, ardatz Medikuntza Pertsonalizaturako” online jardunaldia zabaldu du gaur. Hitzaldia Departamentuak, Navarrabiomed, NASERTIC, Nafarroako Unibertsitatea Klinika eta SARAY elkartearekin elkarlanean antolatzen dituen Innovation Fridays jardunaldi digitalen baitan gauzatu da.

Kontseilariak iragarri du Medikuntza Pertsonalizaturako Estrategiaren zirriborroa datozen hiru asteetan aurkeztuko dela jendartera. Herritarrek hilabete bateko tartea izanen dute euren ekarpenak egiteko. Erran duenez, jardunaldiaren helburua izan da medikuntza mota honek nafarrei eskainiko dizkien abantailak aurkeztea profesionalen eta pazienteen ikuspuntu batetik.

Ekitaldian Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilari Mikel Irujok parte hartu du, “Medikuntza Pertsonalizatuko Estrategia Integralaren testua osatzeko lankidetzaren garrantzia” azpimarratu duena. “Nafarroako osasun ekosistema indartzeko aukera eskaintzen duen eremu bat da, publiko-pribatuaren arteko lankidetza oinarri eta garapen ekonomikoko eta enpresarialeko ikuspuntu batetik. Horrela biltzen du Nafarroako Espezializazio Adimentsuko S3 Estrategian, lehiakortasunean eta lurraldeko ongizatea hobetzeko”, amaitu du.

Gainera, Marisa Saldañak hartu du hitza, NAGEN 1000 proiektuko paziente baten senidearekin, bere esperientzia pertsonala azaldu duena. Mahai-inguru bat ere izan da, SARAY elkarteko zuzendari teknikoak dinamizatu duena. Horretan parte hartu dute Josune Hualdek, Nafarroako Ospitale Guneko pediatra eta Navarrabiomedeko zuzendari nagusia NAGEN PEDIATRICS proiektuan; Ana Patiñok, Nafarroako Unibertsitate Klinikako Medikuntza Genomikoko zuzendaria; eta Gonzalo R. Ordoñezek, Medikuntza Pertsonalizatuko eta NASERTIC Laborategietako zuzendaria.
 
Esperientzia pertsonalak eta profesionalak

Marisa Saldañak adierazi du Medikuntza Pertsonalizatuarekin erlazionatutako proiektuekin, NAGEN 1000 bezalakoak, “gaixotasun arraroen ezagutza hobetzen da ikerketa lerro berriak irekitzen dira gure senideen tratamendurako aurrerapen garrantzitsua izanen direnak”.

“NAGEN 1000 proiektuak gure semeak dituen sintomen eta arazoen gaineko azalpenak eman dizkigu, badakigu zergatik gertatzen zaion, zeri dagozkion aldaketa horiek… Mundu osoan aurrera eramaten ari diren ekimen hauei esker, gaixotasun berbera duten haurren familiekin kontaktuan jarri ahal izan gara eta gure bizi-esperientzia eurekin banatu ahal izan dugu”, adierazi du.

Bere aldetik, Ana Patiñok nabarmendu du pazienteen kudeaketa klinikorako genomen sekuentziak “doitasunezkoa eta pazientearen beharrei egokitua izan behar duela, aholkularitza genetiko egoki batez lagundurik”. Zentzu horretan, haren ustez, “kritikoena pazienteak datu genomikoen interpretazioan laguntzea da”. 
“Publikoak eta pribatuak diren sekuentziarako baliabide handiak dituen herrialde eta komunitatean gaude, baina garrantzitsuena da datuak ongi interpreta daitezen lortzea pazienteentzako klinikoki erabilgarriak izan daitezen”, azaldu du.

Gonzalo R. Ordoñezek helarazi du gizakiaren genomaren sekuentziak suposatzen zuen erronka teknikoa gainditu dela azken urtetan, “genomas sekuentziak laneko urte asko eta ehunka milioi euro eskatzen zituen egoera batetik, Nafarroan, egun, modu azkar eta ekonomikoan egiteko gai diren azpiegiturak izatera”.

Hala eta guztiz ere, mahaigaineratu du Nafarroan gizakiaren genoma sekuentziatzeko gaitasun teknikoa izateak “ez du erran nahi egokia denik Nafarroako paziente guztien genomak sekuentziatzea. Sekuentziaren aplikazioak gida eta aholku klinikoen arabera erabili behar dira”. “ Beharrezkoa da formakuntza eta dibulgazioa sustatzea, ekimen honekin egiten dugun bezala, profesionalek zein pazienteek jarraibide hauek eta genomen analisi batez espero daitezkeen emaitzak ezagutzeko”, baieztatu du.

Bere aldetik, Josune Hualdek azpimarratu du “ikerketa sustatzearen eta genomaren ezagutzan sakontzearen garrantzia sustatzea”, eta baieztatu du “medikuntza genomikoan eginiko aurrepenek erabilera berriak ahalbidetu dituzte, NAGEN PEDIATRICS proiektuarekin planteatzen dela bezalakoa, gaixotasun genetikoa duten susmoa, jaioberrien screening positiboa eta minbizia duten ospitaleratutako haurren genomaren sekuentzia osoa egin asmo duena”.

“Gaixotasun genetikoa oso nabaria da adin pediatrikoan eta bere diagnostikoa egitea zaila da. Medikuntza genomikoak eskaintzen dituen aurrerapen berriak oso itxaropentsuak dira, eta ikuspuntu kliniko batetik, haur horien bizi kalitatea hobetzeko benetako aukera bat suposatzen du, - azaldu du. Alabaina, errealista izan behar da, eta jakin, nahiz eta aipagarria izan daitekeen diagnostikoen ehuneko batera iritsi (%20-30 literatura zientifikoaren arabera), ebatzi gabe geldituko diren beste kasu batzuk izanen direla”. Erakutsi duen arabera, kasu hauetan, sekuentzia genomikoaren biranalisiak diagnostikoa hobetu ahalko du patologiarekin loturiko aldaera berriak ezagutzen diren heinean. 
 

Categoría
Galería de imágenes
Yaki Hernández, Ana Patiño,Gonzalo R. Ordoñez eta Josune Hualde.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Marisa Saldaña, NAGEN1000 proiektuko paziente baten senidea.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación

Navarrabiomed-ek abian jarri du NAGENCOL, hiperkolesterolemia duten gaixoen genoma osoa aztertzen duen ekimena, tratamendu pertsonalizatuak eskaini eta konplikazio koronarioak saihestearren

Egileak
Navarrabiomed

Nafarroan 1500-2500 pertsona inguruk du hiperkolesterolemia, eta horietatik %20ak baino gutxiagok ez daki baduenik. Arazo koronarioen %22aren kausa dela uste da, eta horietako gehienak saihestu daitezke diagnostiko goiztiarra  eta tratamendu egokia eginez gero. Modu horretan, bi alderdiak hobetze aldera, Navarrabiomed ikerketa biomedikoaren zentroak NAGENCOL izeneko proiektua abian jarri du, hiperkolesterolemia duten gaixoen banako diagnostiko eta tratamendurako genoma osoaren analisia ezartzeko helburuarekin. Proiektua NAGEN izeneko estrategia orokorrean sartzen da, Nafarroako Osasun Zerbitzuan - Osasunbidean medikuntza genomikoa ezartzea xede duenean. 

Gaur egun, hiperkolesterolemia arazo handia da osasun publikoarentzat; izan ere, tratatu gabeko gaixoen bizitza 25 urte gutxitu daiteke, eta uste da portzentaje altu batek (%50) 55 urte bete aurretik infartua izateko arrisku handiagoa duela. NAGENCOLek arazo hori jorratzen du, datu genomikoen erabilera sakona egiten duen eredu berria eskainiaz, eta, beste datu kliniko eta demografiko batzuekin alderatuta, gaixo bakoitzari banako tratamendua erraztea du helburu.
Nafarroako osasun publikoaren proiektu handi hori finantzatzeko bi milioi euro jartzen ditu Garapen Ekonomikoko Departamentuak - Nafarroako Gobernuaren Industria, Energia eta Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusiak, eta Genomika eta Medikuntza Aurreratuaren (GEMA) erronkaren eta S3 Espezializazio Adimentsuaren Estrategiaren esparruan.

NAGENCOLen jarduera profil kliniko, zientifiko -tekniko eta ikerketa-arloko bost bazkide estrategikok osatutako kontsortzioak kudeatzen du, eta tartean hauek aurkitzen dira: Nafarroako Ospitale Gunea, NASERTIC, TRACASA INSTRUMENTAL SL eta Navarrabiomed azterketaren erakunde lider gisa. Proiektuaren zuzendaritzaz Ander Ernaga eta Juan Pablo Martinez doktoreak arduratzen dira, Nafarroako Ospitale Guneko Endokrinologia Zerbitzuko espezialistak. 

NAGEN estrategia

2016az geroztik, Navarrabiomed da NOZ-Oko Medikuntza Genomikoaren Nafarroako Estrategiaren (NAGEN) burua. Orduz geroztik, eta Nafarroako Gobernuaren laguntzari esker, zentroak bi proiektu estrategiko garatzea bultzatu du: NAGEN 1000 (medikuntza pertsonalizatuan 2018ko ekimen onena bezala saritutako azterketa) eta PharmaNAGEN proiektua.

Bi ekimenak, NAGENCOLekin batera, NOZ-Oko laguntza-zirkuituan beharrezko azpiegiturak jartzen laguntzen ari dira, genoman dagoen informazioa gaixotasunen diagnostikorako eta tratamendurako metodo gisa erabili ahal izatearren. 

Categoría
Galería de imágenes
Jorge Marín (Navarrabiomed); Juan Pablo Martínez (CHN); Gonzalo Etayo (Nasertic); Jorge Jiménez (Nasertic); Roberto Clerigué (iTracasa); Mikel Galar (UPNA) eta Carlos Aranda (iTracasa).
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo

NAGEN 1000 proiektuak jatorri genetikoko ez-ohiko gaixotasunak genoma osoaren sekuentziazioaren bitartez diagnostikatzea ahalbidetzen du

Egileak
Navarrabiomed

2016tik,  Navarrabiomed-ek giza genoma osoaren analisiaren bidez, Osasunbidea (SNS-O) Osasuneko Zerbitzu Nafarrari jatorri genetikoko ez-ohiko gaixotasun tratamenduaren eraldatzea ahalbidetuko dion “NAGEN: Proyecto Genoma 1000 Navarra” (NAGEN 1000) proiektua zuzentzen du. Oraingoz, eta Nafarroako Ospitale-Zentroaren 18 espezialitateko fakultatiboren kolaborazioari esker, ikerketara  400 gaixo baino gehiago eta hauen senideak gehitu dira eta errekrutatutako pazienteen % 25en bete-beteko diagnostikoa lortu da. 

Euren gaixotasunaren diagnostiko zehatza lortu ezin izan zuten pazienteak direla azpimarratu behar da, espezialista desberdinengatik zainduak eta euren bizitzan zehar ohiko osasun proba anitzak burutu izan arren.  Angel Alonso, proiektuko zuzendariak, osasun arretarentzat proiektuak duen garrantzia agerira atera du, izan ere, analisi genomikoko teknologia berri hau osasun-sare publikoan txertatzea zeharo iraultzailea da , oinarri genetikoko gaixotasun arraroen pazienteen abordatze klinikoan aldaketa oso garrantzitsua dakarrelako”.

Gaixoarekiko eta familiarekiko eragina

Bihar, otsailaren 28an ospatzen den Mundu-mailako Ez-ohiko Gaixotasunen Eguna dela eta, ez litzateke lekuz kanpo egongo gutxi gora behera biztanleriaren %6ak gaixotasun arraro bat pairatzen duela gogoratzea, 38.000 afektatu inguru Nafarroan eta jatorri genetikoa duten 7.000 tipologia desberdin baino gehiago.

Gaixoarentzat eta bere familiaren ingurunearentzat, diagnostiko genetikoa lortzeak kasu askotan gaixotasunaren eta bere garapenaren ezaguera handiago bat izatea ahalbidetzen du. Gainera, bere jaraunspen-moduari buruzko eta beste senide batzuentzat izan dezaketen arriskuen inguruko informazioa ematen du. Ez da ahaztu behar bizitako sintomak azaltzen dituen erantzuna aurkitzeak dakarren osagai emozionala, sarritan denboran luzatuz, maiz ez-ohiko gaixotasunak sufritzen dituzten gaixoek pairatzen duten isolamendu eta ziurgabetasunarekin amaituz.

NAGEN 1000, nazio-mailako ekimen aitzindaria

NAGEN 1000, Foru Erkidegoa ezaguerako eta analisi genomikoko teknologiaren erabileraren buru kokatzen duen nazio-mailako proiektu aitzindaria da. Joan den urtean Senatuaren Genomari buruzko Ikerketako Txostenaren aurrean aurkeztu zen, 2019an Goiko Ganberak, pertsonalizatutako medikuntzaren alorrean nazio-estrategiarantz aurrera egitea ahalbidetuko duen ondorioak  onartuz.

Gaur egun, proiektuan garatutako metodologia, azpiegitura eta prozedurak SNS-O-ren eguneko ohitura klinikoan txertatzen ari dira hiritar nafarren onurarako.

1000 NAGEN-ek Garapen Ekonomikoko Departamentuaren -Industriaren, Energia eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusiaren finantzaketa du  S3 Zentzuzko Espezializazio Estrategiaren esparruan. Proiektuko partzuergoa CHN  Nafarroako Ospitale-Guneko profesionalek, NASERTIC enpresa publikoak, AVANTIA enpresak eta proiektua zuzendu eta koordinatzen duen Navarrabiomed Bio-medikuntza ikerketa zentroak osatzen dute. Halaber, Telekomunikazioetako eta Berrikuntza Publikoko Informatika Zuzendaritza Nagusiaren (DIGITIP) eta Analisi Genomikoko Nazio-Zentroaren (CNAG-CRG)  eta CIBER-en ISCIII Gaixotasun Arraroko Bio-informatika Klinikoko Ikerketa Gunearen kolaborazioa dauka.

Categoría
Vídeo
Colaboraciones Logotipos
Documentation
Folleto
NagenMX Prevención personalizada
Vídeo
Nagen 1000
NAGEN 1000
Ángel
Alonso Sánchez
Ikerlari nagusia
Colaboradores/as
Anda Apiñaniz, Emma
Servicio de Endocrinología y Nutrición, CHN
Armendariz, Yolanda
Servicio de Pediatría, CHN
Artigas López, Mercedes
Servicio de Genética Médica, CHN
Aznal, Elena
Servicio de Pediatría, CHN
Bandrés Elizalde, Eva
Servicio de Hematología, CHN
Bartolomé, Javier
Servicio de Atención Primaria
Basturce Elorz, Mª Teresa
Servicio de Carciología, CHN
Bengoa, Amaya
Servicio de Genética, CHN
Celaya, Concepción
Subdirección de Farmacia
Cuesta Zorita, Manuel Jesús
Servicio de Psiquiatría, Salud mental
Curi Chercoles, Sergio Miguel
Servicio de Neumología, CHN
De la Cruz Sánchez, Susana
Servicio de Oncología Médica, CHN
Erviti, Juan
Innovación SNS-O
Fanlo Mateo, Patricia
Servicio de Medicina Interna, CHN
Gorría, Nerea
Servicio de Pediatría, HUN
Guerra Lacunza, Ana
Servicio de Aparato Digestivo, CHN
Gutiérrez, Marta
Innovación SNS-O
Hualde, Josune
Servicio de Pediatría, HUN
Ibáñez Bosch, Rosario
Servicio de Endocrinología y Nutrición, CHN
Lavilla, Ana
Servicio de Pediatría, CHN
Leache, Leire
Innovación SNS-O
Molinuevo Ruiz de Zarate, José Ignacio
Servicio de Oftalmología, CHN
Montes Díaz, Marta
Servicio de Anatomía Patológica, CHN
Moreno, María
Servicio de Genética, CHN
Navarro, Adela
Servicio de Cardiología, CHN
Otamendi, Ana
Servicio de Atención Primaria
Pasalodos Sánchez, Sara
Servicio de Genética, CHN
Purroy Irurzon, Carolina Eugenia
Servicio de Nefrología, CHN
Rupérez, Eva
Servicio de Pediatría, CHN
Sáez de Ocáriz, Ana
Servicio de Radiología Intervencionista
Sagaseta de Ilurdoz Uranga, Mª Josefa
Servicio de Pediatría, CHN
Saiz, Luis Carlos
Innovación SNS-O
Salgado Garrido, Josefa
Complejo Hospitalario de Navarra
Santesteban Muruzabal, Raquel
Formación Sanitaria Especializada A.P., Atención Primaria
Vicuña, Miren
Digestivo
Viguria, Mª Cruz
Servicio de Hematología
Yoldi Petri, Mª Eugenia
Servicio de Pediatría, CHN
Zubicaray Ugarteche, José Jacinto
Servicio de Otorrinolaringología, CHN
Zudaire, Maite
Servicio de Hematología
Unidad de investigación / Grupo Vinculado
Contacto
Medikuntza Genomikoa

Navarrabiomed - Centro de investigación biomédica
Complejo Hospitalario de Navarra, edificio de investigación.
Calle Irunlarrea, 3. 31008 Pamplona, Navarra, España.

Endoskopia digestiboa

Endoskopia digestiboa

Ikerketa Unitate hau Nafarroako Ospitale Guneko Digestio Zerbitzuko kideek eta Navarrabiomed-eko ikertzaileek osatzen dute, eta horren helburua da tratamendu endoskopikoaren teknika berriak ikertzea eta garatzea edota lehendik ezarritako teknika endoskopikoak optimizatzea, hori guztia azkenean klinikoki aplikatzearren. 

Ikerketa-lerroak: 

  • Digestio-hodiko lesio gaizto goiztiarren eta premalignoen tratamendua. 
  • Endoskopia terapeutikoaren teknika berrien garapena Ekoendoskopiak (USE) gidatuta. 
  • Gaixotasun pankreatikoen tratamendu endoskopikoa. 
  • Digestio-hodiko lesioen azterketa kapsula endoskopikoarekin. 
  • Digestio-hodiko estenosiaren tratamendua estalitako eta estali gabeko protesi metaliko autohedagarriekin. 
  • Eficacia y seguridad de los procedimientos de endoscopia avanzada en Oncología digestiva y endoscopia.
Investigador principal
Equipo de investigadores
Área de investigación
Digestiboa
Tratamendu endoskopikoaren teknika berrien ikerketa eta garapena
Actualidad

“La Caixa” banku-fundazioak, Caja Navarra banku-fundazioak eta Navarrabiomed-ek Nafarroako osasunaren ikerkuntza publikoaren sustapena areagotzeko programa bat bultzatu dute

Presentación de las líneas de negocio
Egileak
Navarrabiomed
  • Hurrengo lau urteetan, areagotze programak digestio-medikuntza, geriatria, neurozientziak eta onkologiaren arloetan ikerketak garatu eta arlo hauetan bikaintasuneko ikerketen aurrerapena ematea  ahalbidetuko du.
  • “La Caixa” eta  Caja Navarra banku-fundazioek, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren lau mediku adituk bio-medikuntzaren ikerkuntzan kalitatezko proiektuak garatzeko helburuarekin,  1,2 miloi eurorekin bultzatu dute areagotze programa hau Navarrabiomed bio-medikuntza Ikerkuntza Zentroan.
  • Proiektu honen abiaraztea “la Caixa” eta Caja Navarra Fundazioaren gizarte-ekintzek 2017-2021 aldirako Nafarroako ikerketa polo nagusiekin duten konpromisoaren parte da.   Denbora honetan zehar, biek 6,4 milioi euroko ekarpen osoa esleituko dute unibertsitate eta ikerketa zentroetara.


Ana Díez Fontana, Nafarroako CaixaBank-eko lurralde zuzendaria; Javier Miranda, Caja Navarra banku-fundazioaren presidentea eta Iñigo Lasa Navarrabiomed-eko zuzendariak programaren onuradun izango diren lau mediku adituen ikerketa-lerroak aurkeztu dituzte. Eduardo Albéniz Arbizu, Nicolás Martínez Velilla, Maite Mendioroz Iriarte eta Antonio Viúdez Berral ikertzaileak guztira 12 hautagaien artean kanpo-batzorde ebaluatzaile batek aukeratuak izan dira.

Programa honek mediku adituak euren jarduera asistentzialaren zati batetik askatzea eta hau ikerketa-jardueretara bideratzea ahalbidetzen du. Ezinbestekoa da medikuek euren ikerketa-proiektuak garatzeko denbora edukitzea aurkikuntzen abangoardian mantentzeko eta euren espezialitatean erakusleak izateko. Gainera, ekimenak profesionalen masa kritiko baten ezarpena bultzatzea ahalbidetzen du euren jarduera asistentziala jarduera ikertzailearekin uztartuz paziente eta populaziora bideratutako ikerketa traslazionala lagunduz.

Aukeratutako lau ikertzaileek Nafarroako Gobernu eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren zentro mistoa den Navarrabiomed-ekin bat egingo dute hurrengo asteetan. Bakoitzak proiektuen garapenerako berezko ikerketa unitate bat osatuko du Nafarroako Ospitale Gunearen zerbitzuetako praktika asistentzialetik eta Navarrabiomed-en beste unitate eta plataforma batzuen kolaboraziotik abiatuta.

Zerbitzu bakoitzaren ikerketa jarduera girotzeaz gain, (BAME) Barruko Mediku Egoiliarren parte hartze eta integrazioa erraztuko dutela espero da haiek aktiboki programa, entsegu eta ikerketa biomedikoko proiektuetan murgilduz.

Bikaintasunezko lau ikerketa Digestio-medikuntza, geriatria, neurozientziak eta onkologian

Eduardo Albéniz Arbizu-k bere medikuntza-ibilbidea estatu mailako ospitale ezberdinetan zehar garatu du Frantzia, Japon eta Txinan aurreratutako endoskopian formazio-txandakatzeak ere eginez. Gaur egun, Nafarroako Ospitale Gunearen  Endoskopia Unitate - Digestio-Zerbitzuaren parte da.

Gaur egun, ikerketa goiztiarretan  digestio-tumoreen erresekzio-endoskopia tekniketan espezializatuta dago, adibidez, muki-erresekzio-endoskopikoa (RME) edota muki-azpiko disekzio-endoskopikoa (DSE).  Teknika hauek azaleko digestio-neoplasien ikuspegi panoramikoa hedatu dute, tratamenduen kasu gehienetan, kirurgia edota tratamendu oldarkorragoak saihestuz. Adibide bezala, esan behar da kolon-ondesteko polipoen erresekzioak  kolon-ondesteko minbizien iraupenaren bahetze programetan eragin handiena duten neurriak direla, Nafarroan garatzen den modukoak.

Garatuko den proiektuak erresekzio teknika eta konplikazioen agerpenarekin loturiko  eraginkortasun iragarpen faktoreen identifikazioan ebidentzia gehiago eskaintzea  du helburutzat, beti ere, konplikazio hauek txikiagotuz.

Nicolás Martínez Velilla Nafarroako Ospitale-Gunearen Geriatria Zerbitzuaren buru da 2015etik eta 2013tik geriatria pazientearen ikerkuntzaren sustapena helburutzat duen Navarrabiomed-ekin loturiko taldea ere zuzentzen du.

Proiektuak ikerketa mardul bat aurkeztuko du komunitate eta ospitale-bitartekoan hauskortasunaren garapena eta adindunetan desgaitasun edota dependentzia saihesteko, gainera, mugaz bestaldeko Europako zahartze sare baten sorreran lagunduz. Beste gai batzuen artean, paziente  zaharren egungo  ospitalizazio-sistema birplanteatzen saiatuko da ospitaleratutako zaharren bizi-kalitatea hobetzen duten ariketa jarraibideak sartuz eta osasun-sistemaren iraunkortasun hobeago bat erraztuz.

Maite Mendioroz Iriarte-k bere ibilbide profesionala ikerkuntza eta alor klinikoan garatu du Bartzelona, Donostia eta Nueva York hirietan zehar.  2010etik Nafarroako Gune Ospitaleko Neurologia Zerbitzuaren mediku-taldearen parte da eta azken urteotan “la Caixa” fundazio-bankuari,  Caja Navarra fundazioari  eta Nafarroako Gobernuari esker, areagotze programa ezberdinez gozatzeko aukera izan du. Sostengu honen bidez Navarrabiomed-eko Neuro-pipegenetika Unitatearen jarduera zuzendu eta sendotzea lortu du.

2018-2021 denboraldian zehar areagotze jarduerak aurrera jarraituko du eta odolean Alzheimer gaixotasunaren bio-markagailu epigenetiko bat identifikatzeko proiektu bat garatuko du tratamendu goiztiarren ezartzeko xedearekin gaixotasunaren diagnostikoa aurreikusteko.

Ikerketak neuro-endekapen gaixotasunen erabileran zehaztasunezko medikuntzaren norabidean doan lehen pausua eraiki dezake.

Antonio Viúdez Berral-ek Nafarroa, Katalunia eta Baltimore-n (EEBB) artean garatu du bere ibilbide profesionala. 2010etik Nafarroako Ospitale-Gunearen Onkologia Medikuntza Zerbitzuaren aditu taldearen parte da eta Navarrabiomed-en aktiboki ikerketa proiektuak garatzen ditu.

Bere proiektuaren barnean Viúdez-ek, beste gai batzuen artean, pankrea-tumore neuro-endokrinoen ikerkuntzan aurrerapenak egingo ditu eta zenbait terapien eraginkortasuna hobeago aurre-ikusten lagunduko duten markagailu bereizgarrien aurkikuntzan zentratuko da.

Halaber, laguntza honen bidez zerbitzuaren ikerkuntza-jarduera sendotzea lortu nahi da    diagnostiko, pronostiko, aurreikuspen bidezko erantzuna edota aplikatutako tratamenduen toxikotasunaren hobekuntzara bideratutako lan-lerro berriak ezarriz.

 

 

 

Categoría
Galería de imágenes
Prentsaurrekoa.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Prentsaurrekoa.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Ezkerretik eskuinera: Luis Gabilondo, Ana Díez, Maite Mendioroz, Eduardo Albéniz, Antonio Viúdez, Nicolás Martínez, Javier Miranda eta Iñigo Lasa.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Vídeo
Vídeo
Entrevista con motivo del premio “Nuevas ideas de negocio en el ámbito de la salud 2021”
Eduardo
Albéniz Arbizu
Ikerlaria
Colaboradores/as
Vila Costas, Juan José
Co-Responsable. Complejo Hospitalario de Navarra
Bolado Concejo, Federico
Hospital Universitario de Navarra
Carrascosa Gil, Juan
Complejo Hospitalario de Navarra
Estremera Arévalo, Fermin
Complejo Hospitalario de Navarra
Fernández-Urien Sainz, Ignacio
Complejo Hospitalario de Navarra
Gómez Alonso, Marta
Complejo Hospitalario de Navarra
Uribarri González, Laura
Complejo Hospitalario de Navarra
Urman Fernández, Jesús María
Complejo Hospitalario de Navarra
Unidad de investigación / Grupo Vinculado
Contacto
Endoskopia digestiboa

Navarrabiomed - Centro de investigación biomédica
Complejo Hospitalario de Navarra, edificio de investigación.
Calle Irunlarrea, 3. 31008 Pamplona, Navarra, España.

Bioinformatika translazionala

Bioinformatika translazionala

Teknologia altuko teknologiak iritsi zirenetik, ikerketa biomedikoak datuen iraultza izan du. Era horretan, aldaketari esker, ezaugarri biologiko askoko profilak eta zelula eta gaixotasun testuinguruetan erregulatzeko mailak eskuratu eta kuantifikatu ahal izan dira. Eta aukerak oraindik hazten jarraitzen dute. Hala ere, datuen iraultzak erronka interesgarri ugari ere sortu ditu datuen analisiaren testuinguruan. 

Bioinformatika Unitateak horietako bi erronka ditu aurrean: 

  • Datuen integrazio multi-omikoa. Nahiz eta egun ikertzaile  guztiek datuak integratu, helburua da integrazio-erreminten bitartez oinarrizko ikerketako eta ikerketa klinikoko galderak nola jorratu ebaluatzea. Horretarako, unitateak erreminta berriak garatzen ditu beharrezkoa denean, baina, horrez gain, lehendik dauden erreminten erabilera hobezina eta konbinaketa ikertzen ditu, eta, are garrantzitsuagoa dena, gidak ere sortzen ditu. Erreminta horien eta esparruen adibideak kontsulta daitezke STATegRa Biokonduktorearen paketean.
     
  • Translazio-medikuntzaren aplikazioak. Helburua da gaixoaren heterogeneotasuna bezalako galdera klinikoetarako erremintak garatzea. Bioinformatikako taldeak erregistro eta datu omikoak erabiltzen ditu pronostikoak sortzeko balioa izan dezaketen gaixoen azpitaldeak era indartsuan identifikatzeko. Horrez gain, gaixotasunen ibilbideak identifikatzea ere interesatzen zaie datu klinikoak eta omikoak aintzat hartuta. 
     
Investigador principal
Área de investigación
Big Data eta Bioingeniaritza
Bioinformatika
Actualidad

DECISION proiektua: Zirrosiagatik hiltzen diren gaixoen kopurua murriztea bilatzen dute Europako Batasuneko ikertzaileek

Egileak
Navarrabiomed
  • Europako 21 instituziok indarrak batu dituzte etapa terminaleko gaixotasun hepatikoari eta gutxiegitasun hepatikoari medikuntza sistemikoaren ikuspuntutik heltzeko.
  • Navarrabiomed-FMSk Europako proiektuan parte hartuko du Bioinformatika Unitatearen bidez.

Interbentzio eta sendagai sorta anitz eskura izanagatik ere, milioi bat pertsona baino gehiago hiltzen dira urtero mundu osoan gaixotasun hepatiko kronikoaren (zirrosia) ondorioz. Gaixotasunak aurrera egiten duenean zirrosi desorekatura eta gutxiegitasun hepatiko akututik kronikora (ACLF), gibel-disfuntzioak beste organo batzuen hutsegitea eragiten du.

Zirrosiaren desoreka akutua eta gero, pazienteen %14 hiltzen da ACLFagatik hurrengo hiru hilabeteetan. Ez da ezagutzen gaixo batzuk zentzearen eta beste batzuk bizirautearen arrazoia, baina susmoa da erlazionaturik dagoela pazienteen artean dauden norbanakoaren araberako ezberdintasun genetiko handiekin, historia klinikoarekin, gertakizun prezipitatzaileekin, aurkezpen klinikoarekin eta tratamenduari ematen zaion erantzunarekin.

Norbanakoaren baitako ezberdintasun horiek tratamendu pertsonalizatuak eskatzen dituzte azpiko mekanismoen ulerkera zehatz batean oinarrituta. Egun, medikuntza sistemikoak eta errendimendu handiko teknologiak ahalbidetzen dute datu klinikoen analisia, integrazioa eta aurreikuspen eraginkor baten modelaketa, tratamendu egokitu eta pertsonalizatuago bat garatzeko.

Hurrengo 5.5 urteetan, DECISION ikerkuntza partzuergoak eskura dauden datu klinikoak eta, 8.600 denbora-puntutan, zirrosia duten 2.200 gaixoren lagin biologikoak ikertuko eta integratuko ditu terapia konbinatorio berriak identifikatzeko, animalietan balioztatzeko eta, gero, etorkizunik handiena duen terapia entsegu kliniko batean baloratzeko. 

DECISION proiektuaren helburu orokorra ACLF prebenitzea eta zirrosi desorekatua duten pazienteen artean hilkortasun tasa nabarmenki murriztea da. Proiektuak 6 milioi euroko finantzazioa jaso du Europako Komisioaren eskutik. 
 

Categoría
Documentación

Antibiotikoekiko erresistentzia-prozesuan aho-barrunbeak duen garrantzia identifikatu dute King's College Londonek eta Navarrabiomed-ek

Egileak
Navarrabiomed

Ikerketa David Gomez Cabrero doktoreak zuzendu du Navarrabiomed-en, eta emaitzak Nature Communications aldizkarian zabaldu dira 

David Gómez Cabrero doktorea Navarrabiomed ikerketa biomedikoaren zentroko Bioinformatika Unitateko ikerlari nagusia da, eta ikerketa baten emaitzak argitaratu ditu King's College London-eko profesionalekin batera; ikerketan, aho-barrunbea aztertu dute antibiotikoen aurreko erresistentzia gisa. 2017-2020 denboraldian garatutako azterketaren emaitzak duela gutxi eman dituzte ezagutzera doakoa den Nature Communications aldizkarian, eta aurrerapen esanguratsua ekarri dute antibiotikoen aurreko erresistentziaren garapenaren ezagutzan. 

Zenbait mikroorganismok —bakterioak barne— erresistentzia sortzen dute antibiotikoen aurrean, eta hori mehatxu orokor bilakatu da. Erresistentzia-prozesua ulertzeko, erresistentzia hori errazten duten geneen datu-baseak egin dira. Gene horiei oro har erresistoma deitzen zaie. Gizakiaren aho-barrunbean mikroorganismo ugari nagusi izan arren, orain arte ahoko erresistomaren azterketa oso mugatua izan da. 

Navarrabiomed-en eta King's College London Zentroaren artean egindako ikerketan sakon alderatu dute erresistoma ahoko mikrobiomaren 788 laginetan, mundu osoan; gainera, azken horiek hesteko erresistomarekin alderatu zituzten (gorozkien laginen analisitik eratorrita). DNA mikrobianoaren sekuentziazio tekniken konbinazioari eta horren analisi bioinformatikoari esker, bi zentroetako taldeek jatorriko herrialdearekin eta aho-barrunbean duen kokapenarekin loturiko aldeak aurkitu ahal izan dituzte. 

Zehazki, aldeak ikusi dituzte geneen, moten eta antibiotikoekiko erresistentzia-mekanismoen nagusitasunean. Ildo horretan, agerian utzi dute aho-barrunbean erresistomarenak diren geneen mota gutxiago izan arren, antibiotikoen aurrean erresistentzia jartzen duten geneak gehiago direla ahoan hestean baino. Era berean, erresistoman bateragarritasunak identifikatu dituzte listuaren laginen eta norbanako beren gorozkien artean.

Azterketaren arabera, garrantzitsua da erresistoma bereiztea giza gorputzaren alderdi ezberdinetan, zati bakoitzak antibiotikoen aurrean erresistentzia jartzeko duen potentziala eta testuinguru klinikoan antibiotikoen erabilerari zenbateraino eragiten dion jakite aldera.   

Categoría
Galería de imágenes
David Gomez Cabrero. Bioinformatika translazionala.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo
Unidad de investigación / Grupo Vinculado
Contacto
Bioinformatika

Navarrabiomed - Centro de investigación biomédica
Complejo Hospitalario de Navarra, edificio de investigación.
Calle Irunlarrea, 3. 31008 Pamplona, Navarra, España.  

Neuroproteomiko klinikoa

Neuroproteomiko klinikoa

Unitatearen lana gaixotasun neurodegeneratiboen garapenean dauden prozesu molekularrak definitzea da. Helburu hori aintzat hartuta, Alzheimer, Parkinson, Esklerosi Anizkoitza eta Alboko Esklerosi Amiotrofikoa bezalako gaixotasunetan prozesu neuropatogenikoek tartean dituzten proteinak eta peptidoak identifikatzen aritzen dira. Horretarako, erreminta proteomikoak erabiltzen dituzte, gizakien garuneko laginetan nahiz gaixotasun-ereduetatik datozenetan ehunka proteina identifikatu eta zenbatu ahal izateko. Analisi bioinformatikoen bitartez, gaixotasunaren mekanismo molekular espezifikoak detektatzen dituzte, balio pronostikoa eta/edo diagnostikoa izan dezaketen proteinak bereiziaz. 
Taldea Nahasmendu Neurologikoen Programaren buru da, Giza Proteomaren proiektuaren barnean, Proteored-Carlos III.a Osasun Institutuak eratutako Espainiako kontsortzioaren bitartez.
Taldea ere GCCR (Global Consortium for Chemosensory Research) nazioarteko partzuergoko parte da. 

HBPP    

Ikerketa-lerroak: 
  • Usaimena eta neurodegenerazioa. 
  • Gaixotasun neurodegeneratiboen garapenean inplikaturiko mekanismo molekularren karakterizazioa. 
  • Gizakiaren garunaren lateralizazio funtzionalaren analisi molekularra proteomiko inter-hemisferikoa erabiliaz.
Investigador principal
Área de investigación
Neurozientzia
Proteinak eta peptidoak identifikatzea prozesu neuropatogenikoetan
Actualidad

Navarrabiomedek parte hartzen duen nazioarteko ikerketaren arabera, COVID-19a duten pertsona gehienek usaimena eta/edo dastamena galtzen dute

Egileak
Navarrabiomed
  • 50 herrialdetako 600 profesional baino gehiagok osatutako partzuergoak nabarmendu du garrantzitsua dela diagnostikoa baieztatzea usaintzeko eta dastatzeko gaitasunean aldaketak nabaritu dituzten pertsonei

COVID-19 duten gaixo gehienek usaimena edota dastamena galtzen dutela berretsi duen nazioarteko ikerketa batean parte hartzen ari da Navarrabiomed. Ekimen hau 50 herrialdetako 600 langilek baino gehiagok osatutako nazioarteko partzuergo baten barruan kokatzen da.

Enrique Santamaría Martínez doktoreak, Navarrabiomedeko Neuroproteomika Klinikoaren Unitateko ikertzaile nagusiak, zuzentzen du zentroaren parte-hartzea nazioarteko partzuergoan, eta, horren arabera, COVID-19aren eta anosmiaren (usaimenaren galera) arteko harremana zuzena da eta gaixotasunaren fase goiztiarretan dastatzeko gaitasunaren murrizketa  ere bai. 50 herrialdetako 600 profesional baino  gehiagok parte hartzen dute azterketa horretan, eta aurkikuntzek inplikazioak izan ditzakete agerraldi berrietan diagnostiko-probak esleitzeko.

Iragan apirilaren 7an, Ikerketa Kimiosentsorialerako Partzuergo Globalak (GCCR) inkesta masibo bat egin zuen, parte hartzaileen usaimen eta dastamen gaitasunen inguruko informazio sentsoriala biltzeko. Pertsona horiek proba objektibo baten bidez (PCR testa edo balorazio klinikoa) diagnostikatu ziren, galdetegiari erantzun baino 15 egun lehenago gehienez. Usaimena, dastamena eta kemestesi funtzioa (usaintzeko, dastatzeko eta hozte, inurridura eta ahoan erre sentsazioak hautemateko duten gaitasuna) kuantifikatzeko eskatu zitzaien, COVID-19 gaixotasunaren aurretik eta bitartean, besteak beste. Gainera, sudur-buxadurarik izanez gero, hura seinalatzeko eskatu zitzaien.

Partzuergoak aurretiazko emaitzak lortu zituen apirilaren 18an, eta aurkikuntzak maiatzaren 8an argitaratu zituen medrxiv.org sarbide libreko biltegi publikoan. 40 herrialde baino gehiagotako 4.039 pertsonak bete zuten inkesta, eta emaitzen azterketak erakutsi du usaimena, gustua eta kemestesia nabarmen murrizten direla COVID-19 gaixotasuna diagnostikatu zaien gaixoetan. Garrantzitsua da nabarmentzea sudurreko buxadura ez dagoela lotuta galera horiekin. Horrek erakusten du adierazle bat izan daitekeela SARS-CoV-2 bidezko infekzioa eta beste infekzio biral batzuk bereizteko, hala nola hotzeria edo gripea (sudurreko buxadura eragiten duten gaixotasunak).

Modu honetan, usaimen eta dastamen gaitasunen murrizketa ospitaletara edo osasun zentroetara iristen diren eta gaixotasuna berresteko diagnostikorako testa behar duten COVID-19 ahalezko kasuen ezaugarri bereizgarri bezala har daiteke.

Proiektua gaitasun kimioentsorialen eta COVID-19aren inguruko aurreko beste ikerketa batzuez bereizten da, nazioarteko ikuspuntu masibo bat proposatzen duelako zientzia irekiko lankidetza esparru batean. Beste batzuen artean, hauek dira ekimenaren zuzendariak: Valentina Parma (Temple University, Filadelfia, AEB), John Hayes (Penn State, AEB), Thomas Hummel (Technische Universität Dresden, Alemania), Steve Munger (Universidad de Florida, AEB) eta Danielle Reed (Monell Chemical Senses Center, AEB).

Ikerketa, abian

Egun, 37.000 erantzun baino gehiago jaso ditu jada partzuergoak, eta galdetak aktibo jarraitzen du. Navarrabiomedek arnas gaixotasunen bat berriki izan duten pertsonak animatzen ditu, COVID-19 barne, https://gcchemosensr.org/ estekara sartzera eta galdetegia osatzera, eskura jarri diren 29 hizkuntzetako batean. “Pazienteen parte hartzea funtsezkoa da SARS-Cov-2k eragiten duen sintomatologia zehazteko. Orain, partzuergoaren barnean komiteak daude GCCR ekimenean bildutako informazio guztia erabiltzen duten berariazko ikerketa proiektuak abiarazteko”, aipatu du Santamaría doktoreak.

Neuroproteomika Klinikoaren Unitateak jakin nahi du zergatik galtzen duten usaimena COVID-19 duten pazienteek. Horretarako lankidetza ezarri du David Escorsen taldearekin (Navarrabiomedeko Onkoinmunologia Unitatea), SARS-CoV-2 birusak eraginda usaimen mailan daduden molekulen mekanismoaren aldaketa argitzeko.

“Koronabirusaren sarbideetako bat sudur-barrunbeen bidezkoa da. Hori dela eta, "usaimena-burmuina" ibilbidea aztertuz gero, jakin dezakegu zergatik ikusi diren garun-isuriak, epilepsia eta entzefalitisa COVID-19 paziente batzuetan".

Bestalde, Osasun Ministerioak eta Carlos III.a Osasun Institutuak egindako seroprebalentzia azterketaren aurretiazko emaitzen arabera, usaimena galtzea, COVID-19 patologiaren sintoma goiztiartzat hartzeaz gain, immunitate-erantzunaren iragarle ere izan daiteke”, adierazi du Santamaría doktoreak.

Ildo horretan, Navarrabiomedeko Neuroproteomika Klinikoaren Unitateak, Foru Komunitateko beste osasun instituzio publiko eta pribatuekin lankidetzan, usaimen-doitasuneko medikuntza garatzen eta ezartzen dihardu gaur egun. Analisi immunologikoekin batera, usaimena galtzea eragiten duten hainbat patologia modu eraginkorragoan diagnostikatu eta monitorizatu ahal izango dira; besteak beste, COVID-19 gaixotasuna.

  • Informazio bideoa

Galería de imágenes
Ezkerretik eskuinera: Karina Ausín, Naroa Mendizuri, Joaquín Fernández, Enrique Santamaría eta Mercedes Lachén.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo
¡Ayuda a comprender mejor la relación entre la pérdida del olfato y el gusto y COVID 19!

Navarrabiomed-eko ikertzaileek garuneko proteinak nola analizatu aztertzeko liburu bat koordinatu dute

Egileak
Navarrabiomed

Enrique Santamaría eta Joaquín Fernández-Irigoyen  Navarrabiomed bio-medikuntza ikerketa-zentroko Proteomika Unitateko ikertzaileek “Current Proteomic Approaches Applied to Brain Function / Burmuin-funtzioari aplikatutako hurbilketa proteomikoak” zientzia argitarapenaren edizioa koordinatu dute. Lana Springer-Nature argitaletxe entzutetsuak Neuromethods bildumaren baitan argitaratu du.

Liburua, neuro-endekapen gaixotasunen eta gaixotasun psikiatrikoen eboluzioan zehar proteinen paperari buruzko ezagutza hobetzera bideratutako 20 protokolo estandarizatutan egituratuta dago.

Egileak, IdiSNA Nafarroako Osasun Ikerketa Institutu eta ProteoRed-ISCIII plataforma nazionalari uztartuak egonik, garuneko proteomen kuantifikazio masiboa, aldaketa postradukzionalen monitorizazioa, organulu neuronalen isolamendua eta karakterizazioa eta datu omikoak integratzea ahalbidetzen duten tresna bio-informatikoen ezarpena posible egiten duten metodologien laburpen bat eskaintzen dute. Funtsezko gida da, bai neuro-proteomikaren eremuan sartu nahi duten ikasleentzat, bai neuro-zientzietan masa-espektrometriaren aplikazioei buruz ezagutza handitu nahi duten ikertzaileentzat.

Argitalpenaren garapenean Espainian, Suitzan, Frantzian, Danimarkan, Portugalen, Alemanian, Indian, Estatu Batuetan eta Brasilen kokatutako ikerketa-laborategietatik etorritako 75 ikertzailek parte hartu dute. Hauetako askok Navarrabiomed-eko Proteomika Unitatearekin maiztasunez kolaboratzen dute “The Human Brain Proteome Project (HBPP)” nazioarteko ekimenaren baitan. 

HBPP proiektua Human Proteome Organization (HUPO) erakundeak babesten du eta bere helburua garapen eta zahartze-maila ezberdinetan eta egoera patologikoetan giza garuna osatzen duten proteinen karakterizazio osoa egitea da.

 

Categoría
Galería de imágenes
Joaquín Fernández-Irigoyen eta Enrique Santamaría Navarrabiomed-eko ikertzaileak
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo
Colaboraciones Logotipos
Documentation
Kanpoko lankidetzak
Vídeo
INNOLFACT PROIEKTUA Usaimen-doitasuneko Medikuntzaren ezartzea
Enrique
Santamaría Martínez
Ikerlari nagusia
Visor 360º
Bisita 360º
Neuroproteomiko klinikoa
Laborategi
Unidad de investigación / Grupo Vinculado
Contacto
Neuroproteomiko klinikoa

Navarrabiomed - Centro de investigación biomédica
Complejo Hospitalario de Navarra, edificio de investigación.
Calle Irunlarrea, 3. 31008 Pamplona, Navarra, España.  

Minbiziaren patologia molekularra

Minbiziaren patologia molekularra

Minbiziaren Patologia Molekularraren Ikerketa Unitatea, lehen Minbiziaren Epigenetika Unitatea deitzen zena, Navarrabiomed-eko ikerlariek eta Nafarroako Ospitale Guneko (NOG) Anatomia Patologikoaren, Kirurgiaren eta Neurokirurgiaren zerbitzuetako ikertzaile klinikoek osatzen dute. Helburu nagusia da minbizi-mota ezberdinak dituzten gaixoen tratamendu onkologikoaren pronostikoarekin eta erantzunarekin loturiko biomarkatzaile berriak detektatzea, bereziki, bularreko minbizia, minbizi ginekologikoa eta garuneko tumoreak, besteak beste. 
Unitatea honako hauekin elkarlanean aritzen da: Navarrabiomed-eko beste ikerketa-taldeak (Onkoinmunologia, Onkobiona Tras), NOGeko Onkologia Radioterapikoa eta beste erakunde batzuetako taldeak (IUOPA, Oviedo; PEBC-IDIBELL, Bartzelona), eta gure zentroko eta Ikertzaile Onkologikoen Zentro Nazionaleko (CNIO, Madril) plataforma teknologikoak eta Errioxako Ikerketa Biomedikoaren Zentroa (CIBIR, Logroño).

Ikerketa-lerroak: 

  • MikroRNAk eta tumore solidoen progresioan inplikaturiko tumoreen gen ezabatzaileen hipermetilazioa identifikatzea. 
  • Pronostikoa-balioaren eta tumore solidoetan biomarkatzaileen tratamendu onkologikoaren erantzunaren aurreikuspenaren analisia. 
  • Adierazpen proteikoaren profilaren analisia, tumorearen ezaugarriekin lotuta. 
  • In vitro entsegu funtzionalak.
     
Investigador principal
Equipo de investigadores
Área de investigación
Onkologia
Minbiziaren Patologia Molekularraren ikerketa-lerroak
Actualidad

Saioa Mendaza Lainezek bere doktore tesia defendatuko du ekainaren 30ean, asteartearekin

Egileak
Navarrabiomed

Saioa Mendaza Lainezek, Navarrabiomed - IdiSNAko Minbiziaren Patologia Molekularreko Unitateko doktoretza aurreko ikertzaileak, bere doktoretza tesia aurkeztuko du Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskutik datorren ekainaren 30ean, asteartearekin, 11:30etan, bideokonferentzia bidez Navarrabiomeden (lehendik baimena dutenak joanen dira soilik).

Approaching the epigenome of triple-negative breast cancer to identify new biomarkers da tesiaren izenburua, eta Navarrabiomeden egin da David Guerrero Setas eta Esperanza Martín Sánchez doktoreen zuzendaritzapean.


Bularreko minbizia mundu osoan emakumeek duten neoplasia ohikoena da, eta sexu horretan minbiziak eragindako lehenengo heriotza-arrazoia. Ikerketak bularreko minbizi hirukoitz negatiboa (BMHN) aztertu du. Azpimota horrek, gainerakoek ez bezala, ez du tratamendu zuzentzailerik, eta horrek ondorio oldarkorragoak ditu hura jasaten duten pertsonengan. Hori dela eta, gaur egun ezinbestekoa da gaixotasun horretarako biomarkatzaile eta jomuga terapeutiko berriak bilatzea.

Aldaketa epigenetikoek tumorigenesian eragina dutenez, tesi honen helburua izan da minbizi mota horretako DNAren metilazioa eta histonen azetilazioa ezaugarritzea. Horren bidez, diagnostikorako eta pronostikorako modu berriak identifikatu nahi izan dira, baita helmuga jakina duten farmakoen xedea aldatzea ere.

Ezaugarritze horren emaitzen arabera, eredu epigenetikoa bularreko minbizi hirukoitz negatiboan aldatzen dela ondorioztatu ahal izan da, bular-sare ez-neoplasikoan ez bezala. Are gehiago, bi aldaketa epigenetiko espezifiko atzeman dira, pronostiko okerragoko biomarkatzaile potentzial bezala: H4K5 histonaren azetilazioa eta ADAM12 genearen hipometilazioa. Gene hori ere minbizi horren aurkako jomuga terapeutikoa izan daiteke.

Halaber, DNAren metilazioan oinarritutako forma berri bat identifikatu da diagnostikorako. Azkenik, H4K6 azetilazioak lerro zelular ez-neoplasikoetan eta BMHNak erregulatzen dituzten geneen prozesu biologikoak deskribatu dira.

Egindako lanaren ondorioz, hiru zientzia argitalpen egin dira, eta European Association for Cancer Researchen bi biltzarretan zabaldu da; bata, Manchesterren, 2017an, eta, bestea, Amsterdamen, 2018an.

Tesia garatzeko Saioa Mendazak bi beka jaso ditu: Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaileak prestatzeko laguntzak, doktore-tesiak egiteko, eta Nafarroako Kutxa Fundazioko bikaintasun beka, University of Massachussets Medical School-en (AEB) egonaldi bat egiteko.

Categoría
Vídeo
Colaboradores/as
Amat Villegas, Irene
Hospital Universitario de Navarra
Armendáriz Rubio, Pedro
Hospital Universitario de Navarra
Arriola Osés, Marta
Hospital Universitario de Navarra
Córdoba Iturriagagoitia, Alicia
Hospital Universitario de Navarra
Guarch Troyas, Rosa
Hospital Universitario de Navarra
Ruiz de Azua Ciria, Ana Yerani
Hospital Universitario de Navarra
Zazpe Cenoz, Idoya
Hospital Universitario de Navarra
Unidad de investigación / Grupo Vinculado
Contacto
Minbiziaren patologia molekularra

Navarrabiomed - Centro de investigación biomédica
Complejo Hospitalario de Navarra, edificio de investigación.
Calle Irunlarrea, 3. 31008 Pamplona, Navarra, España. 

Onkoinmunologia

Onkoinmunologia

Onkoinmunologiako Ikerketa Unitateak minbiziaren tratamendurako txerto genetikoak garatzen ditu. Modu horretan, tratamenduak sistema inmunearen zelula inhibitzaileetan aztertzen dituzte; esate baterako, zelula mieloide ezabatzaileetan. Zelula horiek minbizia duten gaixoengan agertzen dira, eta tumoreak eta metastasiak aurreratzea errazten dute. Taldeak erakutsi du lentibektorearekin egiten den tratamenduak, zitokina inmunoestimulatzailea, PD-L1-en mikroRNA isilgailua eta tumore-antigenoa adierazten duenak, zelula mieloide ezabatzaileen funtzionaltasuna inhibitzen duela, eta melanomaren aurka eraginkorra dela. 

Investigador principal
Área de investigación
Onkologia
Terapia genikoa lentibektoreekin, minbiziaren tratamendurako
Actualidad

Navarrabiomedek oleuropeina molekularen eraginkortasuna frogatu du inmunoterapiaren aurrean erristenteak diren tumoreei aurre egiteko

Equipo de Navarrabiomed
Egileak
Navarrabiomed
  • Klinikaren aurreko fasean dagoen ikerketa bat da, gaur egun patente-prozesuan dagoena eta Berrikuntzaren Erosketa Publikoaren proiektu nazional baten baitan amaitzea aurreikusi da

Navarrabiomed ikerketa biomedikoko zentroak saguetan egindako saiakuntza aurreklinikoetan frogatu duenez, oleuropeina molekula (olibondoaren ostoan eta fruituan dagoen konposatu fenoliko bat) immunoterapia tradizionalekin konbinatuta erabiltzeak erantzun klinikoak hobetzen ditu PD-1/PD-L1 blokeo-immunoterapiekiko erresistenteak diren animalia-ereduetan. Aurkikuntza ‘British Journal of Cancer’ aldizkarian argitaratu da, eta patente-prozesuan dago, eta Miguel Servet Fundazioaren Berrikuntzaren Erosketa Publikoko proiektu batekin amaitzea espero da, saiakuntza klinikoetara zuzendutako molekula txikien (oleuropeina, esaterako) garapena arintzera bideratuta.

David Escors ikertzaileak zuzentzen duen Onkoinmunologia Unitateak hainbat ikerketa egiten ditu 2008az geroztik minbiziaren aurkako immunoterapietan aurrera egiteko, tratamendu eraginkorragoei eragiteko. Oleuropeinaren gaitasun immunomodulatzaileen identifikazioari esker, beste tratamendu batzuekin konbinatu ahal izango da, minbizi mota desberdinetan erantzun antitumoralak indartuz.
Las investigadoras Grazyna Kochan y Ester Blanco han liderado el desarrollo de esta investigación en la que han contado también con la participación de profesionales del Servicio científico – técnico de Proteómica de Navarrabiomed, del Servicio de Oncología Médica del Hospital Universitario de Navarra y del Grupo de Terapia Génica del Cáncer del Cima Universidad de Navarra.

Grazyna Kochan eta Ester Blanco ikerlariek ikerketa honen garapena gidatu dute, eta Navarrabiomedeko Proteomikako Zerbitzu Zientifiko Teknikoko, Nafarroako ospitale Unibertsitarioko Onkologia Medikoko Zerbitzuko eta Nafarroako Unibertsitateko Gailurreko Minbiziaren Terapia Genikoko profesionalek ere parte hartu dute.


Oinarrizko ikerketa pazienteari 

Ikerketa honek molekula txikiak sortzeko beharra azpimarratzen du. Molekula horiek aurrez oinarrizko ikerketako laborategietan identifikatuta daude, European Medicines Agency-k (EMA) eskatutako kalitate- eta segurtasun-estandarrek eskatutako baldintzetan. Molekula horiek, saiakuntza klinikoetarako beharrezkoak diren kalitate eta kantitatean, eskuragarri edukitzeak sendagai berrien garapena bizkortuko du.

Gaur egun, Navarrabiomed – Miguel Servet Fundazioa Berrikuntza Erosketa Publikoaren prozesu batean murgilduta dago, industriarekin batera, laborategietan lortutako aurkikuntzak pazienteei helarazteko plataforma bat garatzeko, Osasun Sistema Nazionalaren barruko saiakuntza klinikoetan molekulen erabilera bizkortuz. Plataforma garatzeko prozesuak oleuropeinarako erabilera espezifikoa izango duen kasu bat aurreikusten du, gerora beste molekula batzuetara estrapolatu daitekeena.

Categoría
Galería de imágenes
De izqda. a dcha.: Beatriz Pérez, responsable de la Unidad de Innovación de Navarrabiomed-FMS y del Departamento de Salud del Gobierno de Navarra y los investigadores: David Escors, Ester Blanco y Grazyna Kochan.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo

Navarrabiomed buru da biriketako minbiziaren immunoterapia eraginkorragoei bidea irekitzen dien ikerketa multizentriko batean

Egileak
Navarrabiomed
  • Fractalkina funtsezko biomarkatzaile berri gisa identifikatu dute, immunoterapiari eman beharreko erantzuna zehazteko eta lau minbizi mota ohikoenetako baten eraginkortasuna hobetzeko.


Navarrabiomed ikerketa biomedikoko zentroak ikerketa bat garatu du biriketako minbizia duten pazienteen immunitate sistema aztertzeko, immunoterapiaren aurretik eta zehar. Ikerketak egiaztatu duenez, tratamendu horri erantzuten dioten pazienteek odol-zelula immunitarioen osaera dute (zelula mieloideak), pertsona osasuntsuenekin konparatzeko modukoa, eta odol zirkulatzailean haustura maila handia ikusten da, immunitate-sistema aktiboa eta funtzionala mantentzeko funtsezko proteina. Ezagutza horrek tratamendu eta immunoterapia eraginkorragoak garatzea ahalbidetu lezake, proteina hori egungo terapiekin konbinatuz.

Lan horren emaitzak EMBO Reports nazioarteko aldizkarian aurkeztu dira. David Escors doktoreak zuzentzen duen Navarrabiomedeko OncoInmunologia Unitateko ikertzaileek, Ana Bocanegra eta Grazyna Kochan doktoreek koordinatu dute. Nafarroako ospitale Unibertsitarioko Onkologia Medikoko Zerbitzuko taldearekin lankidetza estuan garatu da, Ruth Vera doktoreak gidatuta, eta Minbiziaren aurkako Espainiako Elkarteak, Carlos III Osasun Institutuak- EGEF funtsak eta Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak emandako finantzaketari esker.

Ikerketaren garapena

Ikerketan, fraktina erantzun-biomarkatzaile gisa identifikatzen da, eta proteina horren maila altuak immunoterapiari erantzun hobea ematearekin lotzen da. Era berean, proteina hori diana terapeutiko berri gisa aurkezten da, PD-1 blokeoko immunoterapien eraginkortasuna areagotzeko biriketako minbiziaren animalia-ereduan, aldez aurretik terapia horrekiko erresistenteak baitziren.

Egileek jakinarazi dutenez, epe ertain-luzera tratamenduen eraginkortasuna hobetu liteke fraktina erabiliz, immunitate-sistema suspertzeko eta immunoterapiari ematen zaion erantzuna hobetzeko.

“Emaitza horiek immunoterapiak eman aurretik immunitate-sistema funtzional baten beharra berresten dute, eta ikerketa-lerro bat irekitzen dute, non fraktinaren tumorearen aurkako ekintza bultza dezakegun. Epe luzera, fraktalkina immunoterapiekin konbinatzeko tratamendu bat ebaluatu ahal izango litzateke saiakuntza klinikoetan”, Grazyna Kochan Navarrabiomedeko ikertzaileak adierazi duenez.
 

Lankidetzazko azterlana

Navarrabiomedeko eta NOUko ikertzaile-taldeak elkarlanean jardun du azterlan honetan, Nafarroako, Errioxako eta Madrilgo diziplina anitzeko taldeekin. Talde horiek ikerketaren eta laguntzaren arloan ibilbide ezaguna duten profesionalek koordinatu dituzte, besteak beste: Rubén Pío doktorea, Luis Montuenga doktorea eta Cima Universidad de Navarrako Juan José Lasarte doktorea, San Pedro Unibertsitate Ospitaleko (Logroño, Errioxa) Alejandra Roncero doktorea, Jiménez Díaz Fundazioko (Madril) Carolina Gotera doktorea, Salazar-Ezcároz Osasun Zentroko (Nafarroa) Alfonso Ventura doktorea eta Errioxako Ikerketa Biomedikoko (CIBIR, Logroño) zentroko José Pichel doktorea. Gainera, NOUeko eta Salazar-Ezkarozeko (Nafarroa) Osasun Zentroko pazienteek eta senideek eskuzabaltasunez parte hartu dute.

 

Argazkian: Ezkerretik eskuinera, Luis Montuenga (Cima), David Escors eta Grazyna Kochan (Navarrabiomed), Ruth Vera (NOU) eta Rubén Pío (Cima). Argazkian ez dago Ana Bocanegra (Navarrabiomed).
 

Categoría
Galería de imágenes
Ezkerretik eskuinera, Luis Montuenga (Cima), David Escors eta Grazyna Kochan (Navarrabiomed), Ruth Vera (HUN) eta Rubén Pío (Cima)
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo

Caracterizado el perfil inmunológico frente a la infección por SARS-CoV-2 y frente a la vacuna de mRNA Bnt162b2 en pacientes con tumores sólidos

Egileak
Navarrabiomed

La Unidad de Oncoinmunología de Navarrabiomed, liderada por los doctores Grazyna Kochan y David Escors, junto con la Unidad de Oncobiona, liderada por las doctoras María Alsina y Ruth Vera, ha caracterizado el perfil inmunológico frente a la infección por SARS-CoV-2 y a la vacuna de mRNA Bnt162b2 en pacientes con tumores sólidos. 

El estudio demuestra que los pacientes con tumores sólidos vacunados con Bnt162b2 generan una respuesta eficiente de anticuerpos, células T y células mieloides frente a la proteína S1 del virus. Además, aquellos pacientes que habían pasado previamente COVID-19, generan una potente respuesta memoria de linfocitos T principalmente frente a las proteínas S1 y M del coronavirus SARS-CoV-2. En este sentido, la investigación pone de manifiesto que una vacuna que también incluya la proteína M podría ser aún más eficaz en estos pacientes.

Además, se constata también que la vacuna posterior a la infección incrementa notablemente la respuesta inmune frente a la proteína S1. Cabe destacar la potenciación de una respuesta Th17 tras la infección y tras la vacunación en estos pacientes, los cuales ya presentan una inflamación basal debida a la enfermedad. Esto sugiere la mejora de los adyuvantes de las vacunas de mRNA para evitar este tipo de respuesta inflamatoria.

Los resultados de este estudio forman parte de la tesis de Miriam Echaide, investigadora predoctoral de la Unidad de Oncoinmunología, y se incluyen entre la producción científica del Instituto de Investigación Sanitaria de Navarra (IdiSNA), agrupación público-privada para el fomento de la investigación biomédica en la Comunidad Foral de la que forma parte Navarrabiomed.

La investigación ha sido posible gracias a la financiación del programa de Ciencia e Innovación Horizonte 2020 de la Unión Europea. A su vez, el grupo de Oncoinmunología cuenta con el apoyo de otras instituciones como la Asociación Española Contra el Cáncer (AECC), el Instituto de Salud Carlos III, el Departamento de Salud y el Departamento de Universidad, Innovación y Transformación Digital del Gobierno de Navarra y el Ministerio de Ciencia e Innovación.

Categoría
Documentación
Vídeo

David Escors Navarrabiomedeko birologo eta ikertzaileak V. SER Navarra Saria jaso du berrikuntzaren kategorian

Egileak
Navarrabiomed

David Escors Murugarren, Navarrabiomedeko OnkoInmunologia Unitateko Ikertzaile Nagusia eta koronabirusean aditua, SER Navarra Sarien V. edizioan saritu zuten berrikuntzaren kategorian. Urtero, SER Navarra Kateak ematen ditu, eta modalitate hau Viscofanek babesten du. Epaimahaiak SARS-CoV-2aren ikerketan eginiko lana nabarmendu zuen. Izan ere, COVID-19ak eragindako egungoa bezalako pandemien kasuan, txertoen produkzioa azkartzeko plataforma bat sortzea helburu duen proiektu bat zuzentzen du. 

Bere diskurtsoan, ikerketa zentroek egunerokoan egiten duten lanaren garrantzia azpimarratu zuen: “Gure laborategiak egunero egiten du lan minbiziaren aurkako borrokan, gaixotasun autoimmunitarioen aurka, eta horiek ezin ditugu ahaztu, nahiz eta larrialdi egoeran egon”. Eskertuta eta, aldi berean, sariagatik harrituta azaldu zen: “Gu bezala, zientzialari asko ari dira egunero lanean. Gure lana da, gure pasioa, eta horretarako ikasi eta prestatu gara”. Amaitzeko,  eskerrak eman zizkien karrera profesionalean lagundu dioten familiari eta lagunei.

SER Navarra sarien bosgarren edizioaren gala Baluarten egin zen, eta Joaquím Torrents kazetariak zuzendu zuen. Aurten, garrantzi berezia izan zuen COVID-19aren aurkako borrokak eta haren ondorioek. Alderdi horiei garrantzia eman die epaimahaiak sariak banatzean. Guztira, 10 pertsona edo kolektibok jaso zuten errekonozimendua Nafarroako gizarteko hainbat esparrutan egindako lanagatik.

Categoría
Vídeo
Premios SER Navarra

232.000 eurorekin finantzatu dituzte Navarrabiomedeko eta Osasun Publikoaren Institutuko COVID-19 ikertzeko bi proiektu

Egileak
Navarrabiomed
  • Carlos III.a Osasun Institutuak bi proiektu diruz lagundu ditu Nafarroan, COVID-19 funtsaren bidez, eta bietan eman da eskatutako zenbatekoaren ehuneko ehuna
     

Espainiako Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak, Carlos III.a Osasun Institutuaren (ISCIII) bidez, 232.000 euro eman ditu Nafarroako Osasun Ikerketarako Institutuaren (IdISNA) esparruan bi ikerketa publiko garatzeko. David Escors Murugarren Navarrabiomedeko ikertzaileak eta Jesús Castilla Catalán Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko ikertzaileak COVID-19 funtsari eskatutako finantzaketaren% 100 jaso dute. Funts hori koronabirus berriaren inpaktu ekonomiko eta sozialari aurre egiteko ezohiko premiazko neurriei buruzko martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuan onartutako mekanismoa da.

David Escors Navarrabiomedeko Onkoinmunologia Unitateko Ikertzaile Nagusia da. CNB-CSIC Nazioko Bioteknologia Zentroan hasi zuen bere ibilbide zientifikoa koronabirusaren inguruan Luis Enjuanes ikertzailearekin batera. Gero, College London (UCL) Unibertsitatean jarraitu zuen lentibirusa aplikatzen eta immunoterapiarako terapia genetikoan. Koronabirusan duen espezializazioak eta ISCIIIgatik izandako aldeko balorazioak 115.000 euro jasotzea ahalbidetu diote “SARS-Co2ren aurkako txerto bioseguruak garatzeko plataformak” proiektua aurrera eramateko. 

Ekimenaren helburua da COVID-19 gaixotasuna eragiten duen birusaren aurkako txerto bioseguruen ingenieritza-plataformak garatzea. Immunitatea sor dezaketen birusaren proteinen adierazpenean jartzen du arreta. Egungo osasun larrialdiaren aurrean COVID-19 aztertzeko zehazki martxan jarritako ikerketa lerroa da, baina ISOLDA-Horizon2020 Europako proiektuan du jatorria, txerto eraginkorragoak eta seguruagoak sortzeko 65 urtetik gorakoentzako helduentzat birusen (sukar horia, gripea eta koronabirusa) aurrean. Ikerketa horretan Navarrabiomedek 2019tik egiten du lan CSIC eta Holandako, Alemaniako eta Italiako kolaboratzaileekin koordinazioan.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua

Bestalde, “Infekzioa, ospitaleratzea eta ZIUn sartzea eta SARS-CoV-2 bidezko heriotza herritar-kohorte batean” ikerketa gidatuko du Jesús Castillak, Gaixotasun Infekziosoen eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko (NOPLO) taldetik. Ikerketa egiteko ISCIIIri eskatutako aurrekontu osoa izanen du: 117.000 euro. 

Infekzioan, ospitalizazioan eta COVID-19aren modu larrietan ezaugarri soziodemografikoek, gaixotasun kronikoek eta bestelako osasun baldintzatzaileek duten eragina baloratzean oinarritzen da haren proposamena. Horretarako, kalkulatuko diren tasak susmo klinikoa duten kasuen intzidentzia, PCR bidez berretsitako infekzioa, ospitalizazioak, ZIUko diru-sarrerak, aireztapen lagundua eta heriotzarena izanen dira. Berretsitako eta ospitaleratutako kasuetan hilgarritasuna ere kalkulatuko da. Halaber, antigorputzen seroprebalentzia ebaluatuko da zentinela medikuen eta/edo emaileen sareko pazienteen lagin batean.

Jesús Castillarentzat SARS-CoV-2an bigarren ekimena da, Europako I-MOVE-COVID-19 proiektuko kide ere baita NOPLO. 11 herrialdek parte hartzen dute eta 20 entitate daude sartuta. EBko Ikerketa eta berrikuntza programaren premiazko deialdiaren barruan finantzatutako Europako proiektuetako bat da, Europako Batzordearen Horizonte 2020, SARS-CoV-2 birusaren zenbait alderdiren ikerketa bultzatzeko. 

ISCIIIak finantzatutako bi ikerketak IdiSNAren jardun zientifikoan sartuko dira. IdiSNA Foru Komunitatean ikerketa biomedikoa sustatzeko elkarte publiko-pribatua da, eta bertako kide dira bai NOPLO, bai Navarrabiomed

Categoría
Galería de imágenes
David Escors eta Jesús Castilla
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo

AECCk 120.000 euroko ikerketa-laguntza eman dio Hugo Arasanzi

Egileak
Navarrabiomed

Hugo Arasanz doktoreak, Nafarroako Ospitale Guneko onkologoak eta Navarrabiomed - IdiSNAko Inmunomodulazioaren Unitateko ikertzaileak, atzo Madrilen jaso zuen Minbiziaren Kontrako Espainiako Elkartearen (AECC) Junior Laguntza Klinikoa. Jasotako finantzaketa (120.000 €) proiektu honetarako erabiliko da: "Azpipopulazio linfozitarioak -PD1/PDL1en aurkako inmunoterapiari erantzuteko aurreikuspen-biomarkatzaile gisa, biriketako kartzinoma aurreratu ez-mikrozitikoan, tratamenduaren 1. lerroan". Azterketa datozen lau urtetan zehar garatuko da, eta David Escors doktoreak zuzenduko du.

Sofia Erregina Museoan, atzo banatu ziren AECCeren urteko laguntzak, Minbiziaren Ikerketaren Munduko Egunean antolatutako ekitaldien barnean (WCRD ingelesezko sigletan); urtero, irailaren 24an egiten da. AECCk guztira ia 21 milioi euro banatu ditu 171 proiektu finantzatzeko, eta horiek garatzen ari diren 380 ikerketa-proiektu finantzatzeko jarritako 56M €ri batu behar zaizkie.

Halaber, Elkarteak adierazi du Minbiziaren Ikerketako Plan Nazionala egin beharra dagoela, 2030. urtean batez besteko biziraupenaren %70a lortzeko (egun, %53koa da).

Proiektuari buruzko informazio gehiago 

PD1/PDL1 aurkako inmunoterapiak iraultza ekarri du biriketako minbizi ez-mikrozitikoaren tratamendura; izan ere, kimioterapiaren emaitzak hobetu ditu, toxizitate gutxiago izanaz, gainera. Zoritxarrez, ordea, tratamenduari erantzuten dioten gaixoen portzentajea txikia da, eta are gutxiagok izaten duten gaixotasuna kontrolatuta denbora-tarte luzean, eta gaixo horiek zehaztasunez identifikatu ahal izateko aurreikuspeneko biomarkatzailerik ez dago. 

David Escors doktorearen taldeak populazio linfozitarioen monitorizazio-sistema garatu du, fluxu zitometriaren bitartez, odol periferikoa erabilita kimioterapiarako aurreratuta dauden gaixoengan; inmunoterapiari zein gaixok erantzungo dion aurreikusten uzten du horrek.  Lehen lerroko gaixoengan inmunoterapia egitea duela gutxi onartu denez, proiektuaren asmoa da gaixoen profil linfozitarioak eta horren dinamika korrelazioan jartzea, testuinguru horretan tratamenduak duen eraginkortasunarekin, plasmako zitosina proinmunogenikoen azterketa eta terapia ezberdinek zelula inmunitarioetan eragindako kalte genotoxikoaren eragin posiblearen azterketa egitearekin batera, bigarren lerroan eraginkortasun txikiagoko kausa bezala.

Hugo Arasanz doktorearen proiektua osatzeko, in vitro azterketa mekanistikoak egingo dira, tratamenduaren aurreko erantzuna baldintzatzen duten elementuak ezagutu ahal izateko eta terapia horien aurreko erresistentzia nagusia lehengora dezaketen konbinazioak planteatzeko. 

Categoría
Galería de imágenes
Hugo Arasanz junto al presidente de la Asociación Española Contra el Cáncer de Navarra (AECC Navarra) Francisco Arasanz en una de las carreras solidarias celebradas en Pamplona.
Deskargatu Flecha que indica descarga
Documentación
Vídeo
Vídeo
Día Mundial contra el Cáncer
Día Mundial contra el Cáncer
David
Escors Murugarren
Ikerlaria
Visor 360º
Bisita 360º
Inmunomodulazioa
Laborategi
Colaboradores/as
Barrado Los Arcos, Marta
Complejo Hospitalario de Navarra
Fernández Hinojal, Gonzalo
Complejo Hospitalario de Navarra
Unidad de investigación / Grupo Vinculado
Contacto
Inmunomodulación

Navarrabiomed - Centro de investigación biomédica
Complejo Hospitalario de Navarra, edificio de investigación.
Calle Irunlarrea, 3. 31008 Pamplona, Navarra, España.